- AGINDUA, 2015eko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 3673
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/22
- Argitaratze-data: 2015/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Urteak daramatza Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak euskarazko ikasmaterialgintza bultzatzen. Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak bere seigarren artikuluan dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (1983ko abuztuaren 19ko EHAAn) honela zioen bere 6. artikuluan: «Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sorrarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du».
Xede horren ildotik EIMA (Euskal Ikasmaterialgintza) programa eratu zuen Sailak eta, urterik huts egin gabe, hainbat deialdiren bidez garatu du bere jarduna. Honela eratu ziren EIMA I, II, III eta IV deialdiak, zein bere eginkizunaz.
Teknologia-berrikuntzak aurrera egin duelarik, oinarri digitaleko materialak indartuz eta zabalduz joan dira. Gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek eta gizartearen eskura jarri diren baliabide digitalek ekarri dute hezkuntzaren alorrean ere sartzea, gizarteak berak ohiko jarduera guztietan erabiltzen dituen bitarteko berriak. Hainbat programaren bidez sartu dira pixkanaka IKT-ak gure ikastetxeetan.
Horrez gain, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Heziberri 2020 Plana onartu du. Heziberri 2020 planaren helburua hauxe da: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza-eta garapen-ildo estrategikoak bateratzea, hezkuntzak gure testuinguruan eta ingurunean dituen erronkekin. Plan horretan sartuta dago Hezkuntza-eredu Pedagogikoaren markoa, hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen proiektua. Proiektu horrek paradigmaren aldaketa nabarmena dakar, abiapuntua konpetentzietan oinarritzen den hezkuntza delako.
Irakaskuntzan dauden premia eta erronka berri horiek asetzeko asmoz aterako da aurten ere EIMA 2.0 deialdia.
Hori guztia gogoan izanik, honako hau
Haur eta Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Esparruko Heziketa Zikloak edota Batxilergoko jakintzagaiak (oinarrizkoak nahiz osagarriak) lantzekoak.
Curriculumaren euskal dimentsioa lantzeko ikasmaterialak.
Ebaluaziorako, orientabiderako eta aniztasunari erantzuteko ikasmaterialak. Ikasmaterialak ez ezik, ikasleen ezaugarri psikologikoak neurtzeko eta diagnostikatzeko balio dezaketen bestelako materialak ere hartuko dira kontuan esparru horren barruan.
Helduen Hezkuntzarako ikasmaterialak.
Aukerako Hezkuntza Jarduera lantzeko ikasmaterialak.
Musika-irakaskuntzan erabiltzeko ikasmaterialak.
Hezkuntza Berezirako ikasmaterialak.
Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei zuzendutako ikasmaterialak.
Ezin da ikasmaterial bera bi eratara aurkeztu.
Hori bermatze aldera, ikasmaterialaren alderdi didaktiko-pedagogikoaz arduratuko direnek euskarazko C1 maila badutela ziurtatu beharko dute.
Produkzio bat euskal jatorrikotzat hartua izateko, testuak euskaraz sortua eta prestatua egon behar du, eta lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da.
Halaber, goiburuak, helbideak, grafikoak eta ingurugiroko erreferentziak ere euskaraz emango dira ikasmaterialetan zein bere metadatuetan.
Arau horiek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko erakundeen esparrukoak direla kontuan izanik, eskakizun horiek bete direla ziurtatu beharko du eskatzaileak eskabide- orrian, erantzukizunpeko adierazpenen atalean.
Helburuak: zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, beti ere oinarrizko curriculum-diseinuei, curriculuma garatzeko dekretuei edota indarrean dauden ikasketa-planei erreferentzia eginez.
Oinarrizko curriculum-diseinuko, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetako zein edukirekin duen harremana, edota zein eduki landu nahi dituen.
Noiz eta nola erabili: ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia kontuak.
Planteamendu didaktikoaren antolaketa (jarduerak, denboralizazioa eta baliabideak).
Bibliografia osagarria.
Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda.
Onespena jaso izanaren adierazpena eta data.
Proiektuaren ildo nagusiak etaparako edo ikasmailarako aurreikusitako helburuen, edukien eta jardueren arabera antolatzea, beti ere oinarrizko gaitasunen garapena kontuan harturik.
Ikaskuntza aktiboa bultzatzea. Horrenbestez, ikasleek helburu jakin bat lortzeko zerbait sortu beharko dute. Hots, zeregin esanguratsua burutuko beharko dute.
Planteamendu interaktiboa bultzatzea eta, horrez gain, ikasleen arteko lankidetza indartzea.
Materialak proposamen didaktiko irekiak izatea (material itxiak ez izatea): irakasleek moldatzeko modukoak izatea, beren programazio eta unitate didaktikoetan.
Ebaluazioaren garrantzia agerikoa izatea eta, beraz, ikaslea ebaluatzeko moduak proposatzea.
Motibatzailea eta atsegina izatea: ikasleen adina, testuingurua, interesak, etab. kontuan hartzea.
Eguneroko eginkizunetan erabiltzen diren ikasmaterialekin integratuta egotea.
Multimedia elementuen arteko barne kohesio egokia izatea: integrazio- eta sinkronizazio- maila egokia izatea, mezu orokorra ondo ulertu eta bereganatu ahal izateko.
Sareko doako tresnen erabilera bultzatzea (google maps, earth, cmaps, web albumak, bideo erremintak, material-bankuak, youtube, teachertube, timelines, glogs, podcast, slideshare, slide, tresna kolaboratiboak...).
Eskubide irekiak (Creative Commons) dituzten elementuak erabiltzea ikasmaterialean.
Deialdira aurkezten diren proiektuak bi multzotan banatuko dira: batetik, Creative Commons Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-NC-SA 3.0)edo Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 Espainia (CC BY-SA 3.0)lizentziapean egitekoak diren ikasmaterialak eta, bestetik, produkzio-etxeen jabetzakoak izango direnak. Aurrekontuaren % 50 produkzio-etxeen jabetzako materialgintzarako izango da eta % 50 Creative Commons lizentziapean egindako ikasmaterialentzat. Halere, multzo batean aurreikusitako diru-kopuru osoa esleitzen ez bada, soberakina beste multzora pasako da.
2. II. eranskinean ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten proiektuak diru-laguntzarik gabe geratuko dira.
Deialdiaren kudeaketa-organoa arduratuko da eskatzailea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharretan egunean dagoela ziurtatzeaz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen Testu Bategina Onartzen duenak, arautzen duen bezala. Kudeaketa-organoak ez du eskatzailearen baimenik beharko datu horiek ziurtatzeko.
Zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten produktoreen kasuan, ordea, aurkeztu egin beharko da zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria.
Halaber, zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten eta, horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean dauden pertsonek edo entitateek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.
Deialdi honetara biltzen diren norbanako eta produkzio-etxeek ikasmateriala egiteko beste erakunde publiko edo pribatutatik laguntzarik eskatua badute, edota halakorik jasoak badira, horren azalpena egin beharko dute, berariaz, eskabide-orrian, eta aurrekontuan, dagokion atalean.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost (15) egun naturalekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabidea modu elektronikoan egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/eima-2-0/y22-izapide/eu/
Eskabide bana aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, nahiz eta proiektu horrek ikastunitate bat baino gehiago landu.
Tramiteak egiteko azalpenak, eskabide-orriak eta gainontzeko agiriak Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo dira eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/eima-2-0/y22-izapide/eu/
Eskabidea egin ondoreneko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean egingo dira:http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
Prozedura elektronikoa honako legeriak araututa dago: Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta Informatika eta Telekomunikazioko zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakiak (E-Administrazioarentzat-Platea-Plataforma teknologikoa onartu zuena).
Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.
Ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako ezaugarri bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-edo administrazio-arloko zigorrik eta ez dagoela laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekua barne.
Beste edozein administraziori, erakunde publikori edo pribaturi helburu bererako eskatutako edo haiengandik jasotako diru-laguntzen, laguntzen, sarreren edo baliabideen berri eman duela eskabide-orrian.
Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
Ez dela krisian dagoen enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).
Ebazpena hartzerakoan kontuan izandako ezaugarriren bat aldatuz gero, horren berri dagokion tokian emateko konpromisoa hartzen duela.
Proiektuaren dokumentazioa.
Aurkeztu nahi den proiektu bakoitzeko «Proiektuaren txostena» deritzon inprimakia bete beharko da. Inprimaki horretan proiektuaren gaineko alderdi didaktikoen, teknikoen eta ekonomikoen datuak emango dira. Proiektuaren gaineko txostena egiteko kontuan izan II. eranskinak jasotzen dituen balorazio-irizpideak, baita halaber I. eranskinak ezartzen dituen gehienezko prezioak ere.
Ikasmaterialaren demoa ere aurkeztuko da URL helbide batean (Proiektuaren txostenean bertan zehaztu) eta, formatu itxian, fitxategi konprimituan. Demorik gabe aurkezten diren proiektuak ez dira onartuko, eta erdaraz aurkezten diren demoak ere ez.
4.2. artikuluak dioen bezala, ikasmaterialaren alderdi didaktiko-pedagogikoa egingo dutenek euskarazko C1 maila dutela ziurtatu beharko dute. Proiektuaren txostenean, talde didaktiko-pedagogikoaren datuen atalean, zehaztu beharko da partaide bakoitzak zein agiri duen eta agirien kopia kotejatuak aurkeztu beharko dira. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, konprobazio lanak egiteko.
Deialdiaren kudeaketa-organoak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ematen diren agirien konprobazio-lanak egin ditzake. Bi komunitate horietatik kanpora emandako agiriren bat baldin badute, kopia kotejatua aurkeztu beharko dute, ezinbestean.
Entitatearen dokumentazioa.
Eskabidea egiteko entitatearen txartela erabiltzen bada, ez da agiririk aurkeztu beharko.
Eskabidea ordezkariren batek egiten badu, ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dira: sortzearen akta edo eskritura, estatutuak, ordezkari legalaren izendapena eta IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren) kopia.
Aurkezten diren dokumentuak kopiak baldin badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.
Eskatzailea elkarte, fundazio edo kooperatiba bat bada eta Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Orokorraren Erregistroan izena emanda badago, ez du b) puntuan eskatzen den agiririk aurkeztu beharko. Horretarako eskatzaileak berariazko baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, Administrazioak konprobazio-lanak egin ditzan.
Zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten produktoreen kasuan, zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
Halaber, 25.2 artikuluan aipatutako agiriak, d) puntukoa salbu, lehendik bidaliak badira EAEko Administrazio orokorrera, eta bost (5) urte baino gehiago igaro ez bada honen esku daudela, eskatzaileak ez ditu agiri horiek berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Aurkeztu ezean, eskatzaileak baimena eman beharko du eskabide-orrian, dagokion atalean, eta dokumentu horiek noiz eta zein deialditarako (Saila, Zuzendaritza, programa) aurkeztu zituen argi adierazi, Administrazioak konprobazio-lanak egin ditzan.
Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Aipatutako Ebazpen-batzordearen partaideak honako hauek dira:
María Begoña Garamendi Ibarra, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.
María José Arrieta Sagarna, Euskara Zerbitzuaren burua.
Francisco José Pérez Zabala, Sailaren Laguntza-zerbitzuetako IKT-arduraduna.
Maitane Izagirre Zubimendi, EIMA 2.0-ko teknikaria, batzordearen idazkari.
Batzorde honen aholkulari gisa, alorrean alorreko adituak hartuko dira kontuan. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatuko ditu horiek.
Ebazpen-batzordearen proposamena ikusiz laguntza-deialdi honen ebazpena egingo du Hezkuntza sailburuordeak, proiektu bakoitzari dagokion laguntza zehatza esleituz.
Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Laguntza-eskatzaile bakoitzari banan-banan jakinaraziko zaio eta ondoren EHAAn argitaratuko da, herritar orok jakin dezan.
Ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hamabost (15) egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatzeko eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako Ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, Ebazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean.
Hartu beharreko Ebazpenaren jakinarazpenik egiten ez bada artikulu honen 3. puntuan esandako epean, ezezko erantzuna bailitzan hartu ahal izango da isiltasuna.
Berariazko Jarraipen-batzordea arduratuko da deialdi honen harian diru-laguntza aginduta duten proiektuen jarraipena egiteaz, laguntza agindu eta, proiektua burutu ondoren, azken ordainketa egin arte.
Jarraipen-batzordearen partaideak honako hauek dira:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA 2.0-ko teknikaria, idazkari.
Jarraipen-lanaren inguruan sortutako gertakarien onarpena ere Jarraipen-batzordearen esku geratzen da.
Berari dagokio, orobat, hasieran agindutako laguntzan murrizketarik egiteko motiborik dagoen aztertzea eta, laguntza-onuradunari entzunaldia eskaini ondoren, Hezkuntza sailburuordeari hartarako proposamena egitea.
Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko hirugarrenen erregistroan alta emanda egon behar du laguntza-jasotzaileak, laguntza jaso ahal izateko. Alta emateko edota aurretik erregistratutako kontu-zenbakia aldatzeko, lotura honetan dagoen agiria bete beharko du eta aurrez aurre edo bide elektronikoz aurkeztu: https://www.euskadi.eus/r51-341/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html
Bere ezaugarrien araberako onespen-azterketa desberdinak gainditu beharko ditu ikasmaterial batek Sailaren onespena jaso ahal izateko: trataera didaktikoaren onespen-azterketa, hizkuntzaren onespen-azterketa eta teknikazko onespen-azterketa.
Deialdi honen bidez diruz lagundutako ikasmaterialek kasuan kasuko onespen-azterketak gainditu izanaren berri ematen duen esaldi hau eramango dute gida didaktikoan: «Ikasmaterial honek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren onespena du», onespena jaso duen datarekin.
Onespen-azterketak egiteko, ikasmaterialaren kopia bat (gida didaktikoa barne) bidaliko da.doc edo.odt formatuan eta ikasmaterialaren onespena eskatzeko agiria, behar bezala beteta. Ikasmateriala dagoen interneteko helbidea (URL-a) onespena eskatzeko agirian bertan zehaztu beharko da.
Onespena eskatzeko agiria Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/eima-2-0/y22-izapide/eu/
Ikasmaterialak aurkezteko:
Herritarrentzako Zuzenean Zerbitzuaren edozein bulegotan edo Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egoitza nagusian (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz, EIMA 2.0 Programa, Euskara Zerbitzua) edota Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu daitezke.
Horrekin batera honako dokumentuok aurkeztu beharko dira, bi kasuetan:
Ikasmateriala Euskarazko Ikasmaterialen Katalogoan (EIMA katalogoa) katalogatzeko eskaera fitxa, behar bezala beteta.
Inprimaki hori Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan izango da eskuragai: https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/eima-2-0/y22-izapide/eu/
Arduradunaren zinpeko aitormena, laguntza-deialdi honen bidez jasotako diru-kopuru osoa eskabide-orrian zehaztutako proiektua produzitzeko erabili dela ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuaren EIMA programak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.
Ikasmateriala gutxienez bost urtez interneten eskuragarri egongo dela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, produktoreak izenpetuta (jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan).
Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen idazki ziurtatua (jabetza pribatua duten ikasmaterialen kasuan).
Zergak egunean dituela ziurtatzen duen agiria, zergak Nafarroako Foru Erkidegoko Ogasunean ordaintzen dituzten produktoreen kasuan.
Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.
Ikasmaterialak onespena lortu eta hiru (3) hilabeteko epean ikasmaterialaren behin betiko bertsioa eta deialdian eskatzen den dokumentazioa aurkezten ez bada, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesatuari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera, eta agindutako diru-laguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan itzuli beharko du eskatzaileak.
Behin betiko bertsioaren egiaztapenak egin ondoren Agindu honetan ezarritako baldintzen arabera ikasmateriala onartzen ez bada, egin beharreko aldaketak idatziz bidaliko ditu Hezkuntza Sailburuordetzak, epe jakin batean eta dagozkion aldaketak proposatuz. Azterketa gaindituz gero, artikulu honen 1. puntuan adierazitako eran jokatuko da. Gainditzen ez baldin badu, ordea, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo du agindutako laguntza, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera, eta agindutako diru-laguntzaren aurrerakina sarrera publiko moduan bueltatu beharko du eskatzaileak.
Luzapen-eskabidea ikasmateriala aurkezteko epea amaitu ondoren aurkezten bada, ez da onartuko.
Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Laguntza programa hau Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 26ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren barruan dago, zenbait diru laguntza mota barne-merkatuarekin bateragarriak jotzen dituena, Itunaren (EBAO 2014, L 187, 2014-06-26) 107. eta 108. artikuluen aplikazioaren ondorioz (Kategorien Araberako Salbuespen Araudi Orokorra edo 651/2014 Araudia).
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


