Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturterako Hobekuntza gauzatzen ari diren Ikertzaile Doktoreentzako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturterako Hobekuntza gauzatzen ari diren Ikertzaile Doktoreentzako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3537
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/27
  • Argitaratze-data: 2015/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak badaki aktiboki parte hartu behar duela Euskadin ikerkuntzan ari diren giza baliabideak indartzen lagunduko duten programen sustapenean, kalitatean zein kantitatean. Hori horrela, zenbait jarduera gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean daude ikertzaile doktoreen prestakuntzarako eta hobekuntzarako laguntzak.

Ikertzailearen Europako Gutunean (EEE/2005/251/CE), ikertzaileak definitzen dira jakintza, ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta teknika berriak sortzen diharduten profesional multzo modura. Kalifikazioa gorabehera, definizio horretan biltzen dira karrerako edozein etapatan ikerkuntzan eta garapenean ari diren pertsona guztiak. Horrela, doktoretza-ondoko aldiaren aurreneko etapetan ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio zientifikoa sustatu nahi hori Eusko Jaurlaritzak arlo horretan ematen duen bigarren urratsa da. Lehenengoa, ordea, doktoretzari lotutako eskumenak eta gaitasunak eskuratzea da.

Ikerketako giza baliabideak sustatzeko politikan kokatzen da programa hau, 2015-2018 Unibertsitate Planaren eta Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, eta horren helburua ikertzaile doktoreen prestakuntza eta espezializazio profesionala sustatzea da. Ekintza hori oso garrantzitsua da, Euskal Autonomia Erkidegoak ahalegin handiak egin behar baititu oraindik Europako beste herrialde batzuetan ikerketa zientifikoaren eta teknikoaren alorrean dituzten giza baliabideak berdintzeko, bai eta zientziaren eta teknologiaren alorrean belaunaldi berri bat sortzeko ere. Hori guztia Ikertzailearen Gutun Europarrari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/CE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen Gomendioaren eta 2011ko ekainaren 1eko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Legearen arabera (aurrerantzean, ZTBL).

Deialdi honen bidez, ikerlarien hobekuntza-programa eskaintzen da doktoretza-ondoko lehen fasean, gehienez, hiru urteko iraupenekoa, doktoreak lan-kontratu bat sinatu beharko duena ikerkuntzan diharduen euskal erakunderen batekin. Unibertsitatea, ikerketa-zentroa eta/edo osasun-ikerketako institutua izan beharko da erakunde hori, publikoa edo pribatua, baina irabazi asmorik gabekoa, eta I+Gn egiaztatutako gaitasuna eta jarduna duena, sozietatearen egoitza Euskadin, eta kontratatzeko gaitasuna duena. Hala, lehen bi urteetan, atzerriko ikerketa-zentro batera lekualdatutzat hartuko da.

Programa horrekin, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eredu bat proposatzen du, ikertzaileen prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna zaindu eta onuradunak lan-mundura hurbilduko dituena, lan-kontratu bat izango dutelako, urtero ebaluagarria izango dena.

Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak EAEko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak Sail honi eskumenak eman dizkio zientzia-alorreko politikan eta funtsezko ikerketaren eta ikerketa aplikatuaren sustapenaren eta koordinazioaren arloan.

Deialdi hau ebazteko, kontuan izango dira herri-administrazioen diru-laguntzak emateko jarduera arautzen duten publizitate-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginari jarraiki (arazoaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen); era berean, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, Agindu honetan ezarritako irizpideei jarraiki.

Horrenbestez, abenduaren 23ko 5/2014 Legea, 2015eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, onetsi denez,

1. ATALA

XEDEA, ZENTROAK ETA FINANTZAKETA

  1. Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntza gauzatzen ari diren eta 2015/2016 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi da. Deialdiaren bidez, laguntza berriak emango dira, eta 2014-2015 ikasturterako emandakoak berrituko.

  2. Programaren xedea ikertzaile doktoreen hobekuntza sustatzea da.

  1. Ezarpen-zentroak: ikertzaile doktoreak kontratu bidez jardungo diren zentroak unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta/edo osasun-ikerketako institutuak izan beharko dira, publikoak edo pribatuak, baina irabazi asmorik gabekoak, eta I+Gn egiaztatutako jarduna eta kontratatzeko gaitasuna dutenak, eta sozietatearen egoitza Euskadin.

    Ikerbasque Fundazioak agente kontratatzaile gisa parte hartu ahalko du eskatzailearen eta ezarpen-zentroaren arteko kontratua zuzenean gauzatu ezin daitezkeen kasuetan. Horretarako, Ikerbasque fundazioak hitzarmenak sinatu beharko ditu EAEn egoitza duten unibertsitate publiko nahiz pribatuekin eta ikerketa-zentroekin eta/edo osasun ikerketako zentroekin, kontratuko hirugarren urtean dauden ikertzaile doktoreak hartzeko.

  2. Atzerriko zentroak: ikertzaile doktoreak bolada baterako ikerkuntzan jardutera doazen atzerriko zentroak irabazi-asmorik gabeko unibertsitateak, instalazio handiak edo ikerketa-zentro publiko eta pribatuak izango dira, eta ez dira izango doktoretza-ikasketak egin dituzten zentroak. Eskatzaileak atzerritarrak badira, atzerriko zentroa ez da egongo beren jaioterrian.

  1. Programan honako jarduteko ildo hauek biltzen dira:

    1. Laguntza berrien lerroa, ikertzaile doktoreen kontratu berriak finantzatzeko.

    2. Laguntza-berritzeen lerroa, 2014-2015eko deialdian emandako laguntzak berritzekoa.

  2. Agindu honetako I. eranskinean daude zerrendatuta laguntza Berriak eskatzeko aukera ematen duten ezagutzaren arloak.

    Lehiakide bakoitzak arlo bakar batean aurkeztu beharko du eskabidea, eta arlo horretan aztertuko da eskabidea.

    Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, interesdunari hala jakinarazi ondoren, aukeratutako arloa aldatu ahal izango du, betiere, hala komeni bada eskabidearen ezaugarriak direla-eta, edo kasuan kasuko berariazko aholku-batzordeak horrelakorik gomendatzen badu.

  1. Programaren guztizko zenbatekoa, deialdi honi dagokionez, 2.843.488 eurokoa da, eta aurrekontu-ekitaldien eta jarduteko lerroen arabera banakatuta ageri da taula honetan:

    (Ikus .PDF)

  2. Laguntza Berrien lerroari esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da, betiere laguntzak berritzeko linea gauzatu ondoren gerta litezkeen aurrekontu agortu gabeen arabera; horretarako, hautapen-batzordeak eskatu egin beharko du.

    2. ATALA

    ONURADUNAK, EZAUGARRIAK, ZUZENDARITZA ETA TESI-PROIEKTUA

Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate, ikerketa-zentro, osasun-ikerketako zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin obra edo zerbitzu jakin bateko lan-kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.

  1. Kontratua. Laguntzak irauten duen artean, obra edo zerbitzu jakin bateko lan-kontratu baten ezaugarri berak izango ditu laguntzak berak, eta laguntzaren onuradunaren eta ezarpen-zentroaren artean izenpetu beharko da.

    Aipatutako kontratua indarreko legedia aplikagarrian ezarritakoak arautuko du eta, zehazki, honako hauek: Langileen Estatutuaren 12. eta 15. artikuluek, 35/2010 Legeak, irailaren 17koak, aldatutakoek (EAO, irailak 18); 12/2001 Legearen, uztailaren 9koaren, lehen artikuluak (EAO, uztailak 10); 2720/1998 Errege Dekretuak, abenduaren 18koak (EAO, urtarrilak 8); eta, hala dagokionean, 45/2002 Legearen, abenduaren 12koaren, xedapen gehigarrietan bederatzigarrenak eta iragankorretan seigarrenak (EAO, abenduak 13) eta abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 21. artikuluaren 3. paragrafoak (EAO, abenduak 29); 11/2013 Legearen 12. artikuluak; eta Gizarte Segurantzako Estatu-idazkariaren 2007ko abenduaren 12ko Ebazpenak, prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak eta atzerrian ikerkuntzan jarduteko laguntza-programen onuradun diren doktoreak gizarte-segurantzako sisteman sartzeko.

    Hala ere, ezarpen-zentroek edozein kontratu sinatu edo daudenak luzatu ahal izateko, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenetan ezarritakoari helduko zaio, horrek ebatziko dituelako laguntza berriak esleitzeko eta daudenak berritzeko prozedurak, 29. eta 34. artikuluetan ezarrita daudenak, hurrenez hurren.

  2. Iraupena. Kontratuak urtebete iraungo du, 9. artikuluaren 1. atalean ezarritako laguntzaren hasiera-egunetik hasita, eta urtebeteka luzatu ahal izango da, laguntza agindu honetako 31. artikuluan ezarritakoaren arabera berrituz gero. Laguntza, gehienez ere, 36 hilabeterako eman ahal izango da.

    Jarduera eten gabe, 36 hilabete horiek bi fasetan antolatuko dira: lehenengoa 24 hilabetekoa izango da gehienez, eta ikertzailea atzerriko ikerketa-zentro batera joango da, bere ezarpen-zentroa utzita, ikerketa-proiektu bat gauzatzeko. Bigarren fasea, berriz, 12 hilabetekoa izango da gehienez; fase horretan, ikertzailea EAEko ikerketa-talde batean sartuko da.

    Ikertzaileen kontratuaren iraupena eten egingo da egoera hauetan: aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna, adopzioa edo harrera, edoskitzealdiko arriskua edota aitatasuna gertatzean. Horrelakoetan, etendako denbora berreskuratu ahal izango du interesdunak, emandako laguntzaren 36 hilabeteak amaitzean, baldin eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzak horretarako baimena eman eta onuradunak laguntzari uko egin ez badio edo eskaeran atzera egin ez badu; bestalde, berreskuratzeko aldiak 60 egunekoak izango dira, gutxienez, eta aurrekontuek horretarako aukera eman behar dute.

  3. Zuzkidura: ezarpen-zentroak izenpetzen diren kontratu guztiei emandako laguntzak erabili beharko ditu ikertzaileen ordainsari gordinak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotak ordaintzeko.

    Enplegu-emaileek eta enplegatuek honako zuzkidura hauek jasoko dituzte 2015-2016 ikasturtean:

    (Ikus .PDF)

    Ezarpen-zentroarekin izenpetutako doktoretza-ondoko kontratuak jasoko ditu kopuru horiek gutxieneko ordainsari gisa, erakunde kontratatzailearen kontura osatu daitezkeela baztertu gabe; hala bada, gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren zati proportzionala ordaindu beharko du erakunde kontratatzaileak. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez likidatuko da soldata gordinerako eta enpresa-kuotarako hasieran emandako kopuruaren eta azkenean ordaintzen denaren arteko aldea, behin laguntzetako bakoitzean egindako gastuak justifikatu eta egiaztatu direnean.

  4. Asegurua. Laguntzen onuradunek, dagokien Gizarte Segurantzako estalduraz gain, erantzukizun zibileko, istripuen eta bidaia-laguntzako aseguru bat izango dute, interesdunarekin batera atzerrira joango diren ezkontideari eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabei ere luza dakiekeena interesdunak hala eskatzen badu. Aseguru hori izatezko loturentzat ere baliagarri izan daiteke, ordenamendu juridikoan onartutako proben bidez frogatuz gero.

  5. Bidaia-gastuak. Laguntza-aldiko lehen bi urteetan, osagarri bat ezarriko da lekualdatutako zentrora joan-etorriko bidaia bat finantzatzeko urtean. Bidaia horren zenbatekoa honako taula hau kontuan hartuko da ezarriko da:

    (Ikus .PDF)

    Agindu honen ondorioetarako, eskatzailea EAEn erroldatuta dagoen probintziako hiriburua hartuko da jatorri-hiritzat.

    Zenbatekoa ezarpen-zentroari ordainduko zaio. Ezarpen-zentroak ordainketa bakar batean ordainduko dio onuradunari zenbateko hori, bigarren hileko ordainsarian.

  6. Ordainbidea: ezarpen-zentroei zenbait zatitan ordainduko zaie laguntza: % 10 jasoko dute kontzesioa ebatzi, eta laguntza onartu ostean; % 30, 2016ko otsailean; % 30, 2016ko maiatzean; eta gainerako % 30, 2016ko irailean.

    Bigarren ordainketa egiteko, kontratuaren kopia helarazi beharko da Zientzia Politikarako Zuzendaritzara edo, behar izanez gero, kontratu-luzapenaren kopia.

    Ezarpen-zentroei aurretik emandako funtsekin sortu ahal izango liratekeen finantza-errendimenduek ez dute emandako laguntzaren zenbatekoa handiagotuko.

    Ezarpen-zentroek, dagokionean, kasuan kasuko konturako atxikipenak eta diru-sarrerak gauzatuko dituzte prestatzen ari diren ikertzaile doktoreek egindako ordainketengatik.

  1. Honako printzipio hauek bete behar dituzte ikerketa-proiektuek:

    1. Honako adierazpen eta hitzarmen hauetan ezarritako oinarrizko printzipioak: Helsinkiko Adierazpena (Munduko Medikuntza Elkartea), Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena, Giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsala, eta ikerkuntza biomedikoari, datu pertsonalen babesari eta bioetikari dagokienez Espainiako legedian ezarritako baldintzak.

    2. Gizakiekin ikerketak egin edo giza jatorriko laginak erabiltzea dakarten proiektuek uztailaren 3ko 14/2007 Legean Ikerkuntza Biomedikoari buruzkoan araututakoa bete behar dute. Era berean, lege horri lotuta egongo dira: gizakien enbrioietan jatorri duten zelulak eta ehunak edota horietatik eratorritako zelula-lerroak erabiltzea espezifikoki eskatzen duten ikerkuntza-proiektuak.

    3. Saiakuntza klinikoak xede dituzten proiektuek otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute.

    4. Animaliekin esperimentuak egitea dakarten proiektuek indarrean den lege-araubidean ezarritakoa bete beharko dute, eta bereziki urriaren 10eko 1201/2005 Errege Dekretuan esperimentuak egiteko eta bestelako helburu zientifikoetarako erabiltzen diren animalien babesari buruzkoan ezarritakoa.

    5. Genetika aldatuta daukaten organismoak erabiltzea dakarten proiektuetan bete beharko dira, batetik, Genetika aldatuta daukaten organismoak bakarturik erabiltzeari, borondatez askatzeari eta merkaturatzeari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea, eta, bestetik, lege hori garatzen duen araudi orokorra onesten duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretua.

    6. Agente biologikoak erabiltzea dakarten proiektuak, berriz, azaroaren 8ko 31/1995 Legean Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoan eta hori garatzen duten errege-dekretuetan ezarritakoari egokitu beharko dira, agente biologikoekin kontaktuan izatearen ondoriozko arriskuei dagokienez.

    7. Azkenik, material genetikoa hartzea edo trukatzea xede duten proiektuek honako hauek bete beharko dituzte: Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena, Elikadurarako eta Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Ituna, eta uztailaren 26ko 30/2006 Legea, Mintegiko Haziei eta Baliabide Filogenetikoei buruzkoa.

      3. ATALA

      ESKUBIDE-BETEBEHARRAK

  1. Lankidetza eta beharrezko laguntza jasotzea ezarpen-zentroarengandik, horrek ahal duen neurrian, bere hobekuntza-programa gauzatu ahal izateko.

  2. Sailetan eta erakundeetan integratuta egotea eta horietan parte hartzea, bere ezarpen-zentroko estatutuak onartzen duen neurrian.

  3. Ezarpen-zentroko estatutuak ezartzen dizkion opor-erregimena, lizentziak eta baimenak hartzea.

  4. Dagokion laguntza ekonomikoa jasotzea deialdi honetan adierazitako moduan.

  5. Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, zientzia-jarduera gauzatzeko orduan, erakunde horien izenak erabiltzea.

  6. Norberaren ekarpenarekin bat etorriz, ikerketako jardueratik eratorritako jabetza intelektualaren eskubideak baliatzea, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Bateginak apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoak ezarritakoari jarraiki. Eskubide horiek ez dute menpekotasunik izango egindako ikerketak sorrarazi ditzakeen beste eskubide batzuekiko, eta horiekin osagarri eta metagarri izango dira. Horrek ez du eraginik izango lan kolektibotik eratorritako baldintzatzaileetan, prestatzen ari den ikertzailea ikerketa-proiektu kolektibo batean parte hartzen ari denean edo horri lotuta dagoenean.

  7. Industria-jabetzaren gaineko eskubideei dagokionez, patenteei buruzko martxoaren 20ko 11/1986 Legearen esparruan xedatutakoa hartuko da kontuan. Horrez gain, urtarrilaren 18ko 55/2002 Errege Dekretuak ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzkoak xedatutakoa ere hartuko da kontuan, hala dagokionean. Aipatutako eskubide horiek ez dute, inola ere, soldata-izaera izango.

  8. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legeak bere 14. artikuluan aitortzen dizkien beste guztiak.

  9. Beren ezarpen-zentroak onartzen dizkien beste eskubide guztiak, betiere bateragarriak badira deialdi honetako xedapenekin.

  1. Kontratu berriak eta horien luzapena izenpetzea ezarpen-zentroarekin 2016ko urtarrilean. Data hori igaro eta izenpetu ez badira, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak izenpetzea atzeratzeko baimen-eskabideari baietza eman dionean izan ezik, ezetsi egingo da emandako diru-laguntza.

  2. Zentroan jarduten hasteko data hauek betetzea:

    1. Laguntza berri baten onuraduna 2016ko urtarrileko lehenengo hamabostaldian hasiko da lanean atzerriko zentroan. Ikertzailea ez bada lanean hasi 2016ko otsailaren 1a baino lehen, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak lanean hastea atzeratzeko baimen-eskabideari baietza eman dionean izan ezik, ezetsi egingo da emandako diru-laguntza.

      Ikertzailea ezarpen-zentroan sartu dela egiaztatu beharko da ikerketa-proiektuaren zuzendariak izenpetutako agiri bidez. Dokumentuak atxikipenerako aurreikusitako data bera izan beharko du. Idazki hori 2016ko otsailaren 1a baino lehenago igorri beharko da Zientzia Politikarako Zuzendaritzara.

    2. Lehen laguntza-berritzeen onuradunek atzerriko zentroan jarraitzen dutela egiaztatu beharko dute proiektu-zuzendariak izenpetutako idatzi baten bidez. Zientzia Politikarako Zuzendaritzara igorri beharko da idatzi hori berritzea hasi eta 10 eguneko epean.

    3. Bigarren laguntza-berritzen onuradunek ezarpen-zentroan lanean hasiko direla egiaztatu beharko dute jardungo diren taldeko ikertzaile-buruak izenpetutako idatzi baten bidez, hasiera-data adierazita. Zientzia Politikarako Zuzendaritzara igorri beharko da idatzi hori berritzea hasi eta 10 eguneko epean.

  3. Ikerketa-jarduera dedikazio esklusiboko erregimenean gauzatu beharko da, Agindu honetako 13.3. artikuluan ezarritakoa bazter utzi gabe.

  4. Laguntza-aldia amaitu eta ondorengo hilabetean aurkeztu beharko dira curriculum vitae eguneratua eta amaierako txostena, 10 orrialdekoa gehienez, eta barne hartuko dituena egindako jarduera akademikoak eta lanak eta beka-aldiko lorpenak, ezarpen-zentroko ikerketa-arloko lege-ordezkariaren oniritzia berme duela.

  5. Zientzia Politikarako Zuzendaritzari eta ezarpen-zentroari jakinaraztea jasotako laguntzari uko egiten zaiola, 12. artikuluan aurreikusitako zehaztapen eta baldintzen arabera, hala nola laguntza jasotzea eragin zuten hasierako baldintzek izandako edozein aldaketa.

  6. Ezarpen-zentro eta atzerriko zentro berean segitzea, dagokion egonaldia betez. Oro har, ez da baimenik emango ezarpen-zentroz aldatzeko.

    Zentroa aldatu nahi bada, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari eskatu beharko zaio baimena arrazoitutako idazki baten bidez. Proiektua zuzentzeari utziko dion pertsonak eta eskatzaileak izenpetu beharko dute. Gainera, eskatzailea sartu nahi duen zentroan onartua izango dela adierazten duen onarpen-ziurtagiria ere aurkeztu beharko da, bai eta proiektu berria ere, kargua hartzera doan zuzendariaren sinadurarekin eta curriculum vitaearekin batera.

  7. Laguntza-aldi osoan proiektu-zuzendaria pertsona bera izango da, aldaketa espresuki baimendu ezean.

    Aldaketa-baimena eskatu beharko zaio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, zuzendari ohiak eta zuzendari-gaiak izenpetutako idatzi arrazoitu baten bidez. Gainera, zuzendari-gaiaren onarpen-idatzi bat eta curriculum vitaea atxiki beharko dira.

    Edonola ere, ezarpen-zentroa nahiz atzerriko proiektuaren zuzendaria dela-eta baimentzen diren aldaketak laguntza ematea eragin zuten antzeko baldintzetan gauzatuko dira, eta, bereziki, ebaluazio-irizpide bakoitzean emandako kalifikazioetan.

  8. Hobekuntza-programan aurreikusitako jarduerei probetxu ateratzea, bere lanak gizarteari onura ekar diezaion.

  9. Zientzia-alorreko prestakuntza eta esperientzia-trukea sustatzeko politikaren esparruan Zientzia Politikarako Zuzendaritzak antolatutako jardueretan parte hartzea.

  10. Zientzia hedatzeko kanpainetan parte hartzea, ezarpen-zentroko komunikazio-politikaren esparruan.

  11. Erakunde batzuentzat diharduela kontuan hartuta, ikerketa-jarduera gauzatzeko orduan erakunde horien izenak erabiltzea, barne-araudien eta erakundeek sinatutako akordio eta hitzarmenen arabera.

  12. Laguntza-aldian argitaratutako lan guztietan adieraztea Eusko Jaurlaritzak doktoreei eskainitako doktoretza-ondoko hobekuntza-programari atxikitako ikertzailea dela.

  13. Diharduen diziplinako arau eta printzipio etikoak onartu, ezagutu eta betetzea, hala nola ezarpen-zentroetan eta atzerriko zentroetan aplikagarri zaizkion laneko osasun eta segurtasuneko arauak eta funtzionamendu-arauak.

  14. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen destinoa fiskalizatzeko lanetan eskatzen dieten informazio guztia aurkeztu beharko dute.

  15. Edonola ere, diru-zenbatekoak jasotzeko eta laguntza berritzeko, prestatzen ari den ikertzaileak bere betebeharrak bete beharko ditu. Betebehar horiek ez badira betetzen, laguntza ezeztatzeko dagokion prozedura bideratu ahal izango da, baita, hala badagokio, laguntza itzultzeko prozedura ere.

  16. Agindu honetako laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoa ordainduko, EAEko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe edo izapidetan badaukate.

  1. Hobetzen ari den ikertzailearen ezarpen-zentroak honako betebehar hauek izango ditu, kontratu-aldian ikertzailearekiko kontratu-harremanetik sortzen direnez gainera:

    1. Ikertzaile onuradunari lan-kontratua egitea, indarreko laneko legediaren arabera, agindu honetan zehaztutako iraupenarekin, ordainsariekin eta gainerako betekizunekin.

    2. Onuradunekin sinatutako kontratuen kopia igortzea Zientzia Politikarako Zuzendaritzara sinatzen den egunetik zenbatzen hasita egutegiko 21 eguneko gehieneko epean.

    3. Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinaraztea, baldin eta laguntza emateko hasierako egoera aldatzen bada, egoera hori eten edo aldatzen bada, edo bateraezintasuna dakarren beste edozein kausa sortuz gero; laguntzaren xedea normaltasunez betetzea eragoz dezaketen gainerako gorabeheren berri ere eman beharko da. Gehienez ere, egutegiko 21 eguneko epean eman beharko da gorabehera horien berri, gertatzen diren egunetik aurrera.

    4. Onuradunei behar duten laguntza ematea, eta beren jarduera ongi gauzatzeko behar dituzten bitartekoak, tresnak edo ekipoak erabiltzeko aukera ematea.

    5. Programa behar bezala garatzen dela zaintzea; onuradunari ezin zaio eskatu bere ikerketaren garapenarekin lotuta ez dagoen beste jarduerarik egitea.

    6. Prestatzen ari den ikertzaileari aukera ematea, ikertzen ari den departamentuetan, institutuetan eta erakunde publiko edo pribatuetan integratzeko.

    7. Laguntza-programa honen barruan ezarpen-zentroaren eta ikertzailearen artean egindako kontratuek adierazi beharko dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko finantza-laguntza dutela ikertzaileentzako doktoretza-ondoko hobekuntza-programaren bitartez.

    8. Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xedearen fiskalizazio-eginkizunak betetze aldera.

    9. Ezarpen-zentroak 2017ko lehen hiruhilekoan justifikatu beharko du zertan erabili dituen Agindu honetan araututako laguntzengatik jasotako funtsak. Helburua da zentro horiei ikertzaileen ordainsari gordinetarako ordaindutako zenbatekoen eta, agindu honetan jasotako egoera guztiak aplikatuta, azkenean ematen direnen arteko aldea erregularizatzea.

      Horretarako, ezarpen-zentroak ziurtagiri bat helarazi beharko du Zientzia Politikarako Zuzendaritzara, eta ziurtagiri horretan adieraziko da zeintzuk diren erakunde horrek laguntzaren onuradun bakoitzari emandako urteko soldata gordina eta Gizarte Segurantzari emandako zenbatekoak. Zenbateko horien artean alderik badago, hori Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen Ebazpen bidez ebatziko da.

      Hala ere, onuradunak bere kontratua amaitu baino lehenago amaitzen badu laguntzaren aldia, aldi hori amaitzen duenean justifikatuko du ezarpen-zentroak, aurreko paragrafoan aipatzen den moduan.

    10. Diru-laguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea; era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari laguntzea jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

      Ezarpen-zentroak nahitaez bete beharko du EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. titulua, EAEko herri-administrazioen laguntzen eta diru-laguntzen araubideari buruzkoa, erakunde kolaboratzaile den aldetik.

      4. ATALA

      LAGUNTZA ONARTZEA, HARI UKO EGITEA ETA BATERAEZINTASUNAK

  1. Programa honetan araututako laguntzen onuradun den doktore ikertzaileak 10 egun naturaleko epea izango du laguntzari berariaz eta idazki bidez uko egiteko, kontzesio-ebazpena www.Euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinarazten denetik aurrera, hala egin ezean, onartutzat joko da.

  2. Ikertzaile doktoreek diru-laguntza onartzen badute, 8. eta 9. artikuluetan jasotzen diren eskubideak onartzen dituztela eta betebeharrak betetzek konpromisoa hartzen dutela ulertuko da, hurrenez hurren.

  1. Idatziz jakinarazi beharko da uko egitea, ikertzaileak eta ezarpen-zentroko lege-ordezkariak izenpetuta eta uko egitearen arrazoiak eta ondorioetarako data adierazita, eta bide telematikoz helaraziko da Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bitartez (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/posdoc/y22-izapide/eu). Uko egitearen ondorioak hasteko eguna baino egutegiko 10 egun lehenago egingo da jakinarazpen hori, beranduenik ere.

  2. Uko-egiteak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez onartuko dira.

  3. Doktore ikertzaileak uko egiten badu, ezarpen-zentroak itzuli egin beharko ditu kontratua finantzatzeko erabili gabeko zenbatekoak. Uko egitearen ondorio ekonomikoak hasiko dira uko egite hori gauzatzen den egun berean, bidegabeko ordainketak gauzatu badira egin beharko diren itzultzeen kalterik gabe.

  1. Programa honetako laguntza jasoz gero, oro har, ezingo da funts publikoekin edo pribatuekin finantzatutako beste laguntzarik jaso, ez eta soldatarik ere, artikulu honetako hirugarren atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

  2. Aurreko atalean ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Programa honetako laguntza jasoz gero, ezingo da doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jaso edo jasota egon 2015eko ekainaren 1a baino lehenago, atzerriko ikerketa-zentroetan bi urteko edo denbora gehiagoko egonaldiak aurreikusten dituenik.

  3. Salbuespen gisa, eta laguntzako 12 hilabeteko hirugarren aldian soilik, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimena eman ahal izango die laguntzaren onuradunei aldi baterako lanaldi partzialeko kontratu bat sina dezaten, gehienez ere 60 ordukoa, bere ikerketa-jarduerari loturiko irakaskuntzan jarduteko. Kontratua hasteko aurreikusitako eguna baino hamabost egun lehenago eskatu beharko da baimena gutxienez, eta ikerketako errektoreordearen onarpena izateaz gainera, atxikipen-saileko zuzendariak eta ikertzaileak sinatu beharko dute eskaera.

Laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu badira, edo, hala dagokionean, administrazio honek edo beste Administrazio Publiko batzuek emandako beste laguntza batzuk aldi berean lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen baldin badira. Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako zenbatekoak berriz doituko dira, eta laguntza horiek emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko. Beraz, hartzaileek sobera jasotako zenbatekoak itzuli beharko dituzte. Baldintzak aldatzeak emandako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharra baldin badakar, 18. artikuluan araututako itzultze-espedientea hasiko da.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egin beharko du prestatzen ari diren ikertzaileek egin duten lanaren jarraipen zientifiko eta teknologikoa. Horretarako, prozedura egokiak ezarriko ditu, eta egoki irizten dituen organo, batzorde edo adituak izendatu ahal izango ditu, laguntzaren aplikazioaren beharrezko jarraipen- eta egiaztapen-jarduerak gauzatzeko, eta beharrezkotzat jotzen duen informazio osagarria aurkez dadila eskatzeko, Agindu honetan kasu bakoitzerako berariaz ezartzen den informazioaz gainera.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beharrezko ikuskatze- eta kontrol-lanak egin ahal izango ditu Agindu honen helburuak betetzen direla bermatzeko, betiere Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eginkizunen kalterik gabe.

Laguntza itzultzeko prozedurari ekingo zaio onuraduna eta/edo ezarpen-zentroa edo erakunde kontratatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53.1 artikuluan adierazitako kasuetako batean sartzen bada, edo urratu egiten baditu agindu honetako 53.1 artikuluan eta bete beharreko gainerako arauetan eta bekak emateko ebazpenean arautzen diren baldintza edo betebeharrak.

  1. Agindu honetan aurreikusitakoak betetzen ez direnean, prozedura hau jarraituko da:

    1. Prozedura hastea aginduko du Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzak, hori jakinaraztea Zientzia Politikarako zuzendariari dagokiola. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.

    2. Prozedura hasteko ebazpenak prozedura bera hastearen arrazoiak jasoko ditu eta 15 eguneko epean emango du egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.

    3. Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Zientzia Politikarako zuzendariaren ebazpen bidez.

      Hamabi hilabetekoa izango da, gehienez ere, itzultze-prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea.

      Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

    4. Borondatezko epean laguntza itzuli ezean, Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari emango zaio horren berri, aplikatu beharreko legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jarduteko.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan -Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan- eta otsailaren 25eko 2/2004 Legean Izaera Pertsonaleko Datuen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzkoan ezarritakoari jarraiki, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok Hezkuntza, Unibertsitate eta Kulturako sailburuak 2010eko urriaren 4an emandako Aginduan jasotzen den «Bekadunentzako laguntzak» izeneko fitxategian sartuko dira (Zientzia Politikarako Zuzendaritzako 3. fitxategia da); agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategi jakin batzuk arautzen dira.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzan erabili ahal izango dira eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, honako helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, deialdi honetara aurkezten diren pertsonek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari, aurkeztutako dokumentuak egiazkoak diren egiaztatzeko beste erakunde publiko batzuetan.

Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak.

  1. Eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/posdoc/y22-izapide/eu) modu telematikoan eskuragarri egongo den inprimakiaren bitartez baizik ezingo da egin. Helbide horretan, hautagaia zientzia politikarako aplikazio informatikoan sartuko da eta erabiltzaile gisa erregistratu beharko da, eta zehaztutako jarraibideak bete. Eskatzailearen identitatea egiaztatu egingo da, pertsona horren esanbidezko baimenarekin, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

    Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da, eta laguntza Berrietarako Agindu honetako 25. artikuluan eta Berritzeetarako 33. artikuluan azaltzen den dokumentazioa izango da.

  2. Eskabide telematikoa guztiz betetakoan, eskatzaileak, Egoitza Elektronikoak onartutako sinadura elektronikoaren edozein sistema erabiliz, eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu ahal izango du.

  3. Eskatzailea ezin bada sinadura elektroniko bidez identifikatu, eskabide telematikoa bete eta amaitu ostean, eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa aurkeztu ondoren, eskabidearen inprimaki ofiziala lortuko da papereko euskarrian dokumentu hori soilik aurkezteko. Dokumentu hori honako bulego hauetako edozeinetan sinatuko da:

    1. «Zuzenean» herritarren zerbitzuko bulegoetan:

      Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).

      Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia).

      Araba (Ramiro de Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    2. Euskal Herriko Unibertsitatearen Erregistro Bulegoetan, baldin eta Unibertsitate hori ezarpen-zentroa bada:

      Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz).

      Gipuzkoako 02 erregistro-bulegoa (Ignacio M.ª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia).

      Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z.g., 48940 Leioa).

      Bizkaiko 04 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).

    3. Posta-zerbitzua. Kasu horietan gutun-azal irekian aurkeztuko da, igorri nahi den dokumentuaren lehen orriaren goiburuan argi eta garbi azaltzeko igorpen-data.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein lekutan.

    5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako edozein lekutan.

      Eskabidea identifikatzeko zenbakia jasoko du inprimaki ofizialak. Inprimaki ofizial hori eskuz edo elektronikoki aldatuz gero, baztertu egingo da eskabidea.

  4. Honako hauek dira dokumentazioa aurkezteko epeak:

    Laguntza Berriak: hilabeteko epea Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Berritzeak: 2016ko uztailaren 1etik 15era, biak barne.

  5. Izangai bakoitzak eskabide bakar batekin parte hartu ahal izango du deialdi honetan.

  6. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ezingo da eskabiderik aldatu, aginduan zehazten diren salbuespenetan izan ezik.

  7. Agindu honetako II. eta III. eranskinetan azaltzen dira eskabide-ereduak.

Laguntzen eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean, edo manuzko agiri guztiekin batera aurkezten ez badira, interesdunari eskatuko zaio akats hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak modu telematikoan aurkezteko hamar laneguneko epe luzaezinean, 21. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako prozeduraren arabera. Hori egin ezean, ulertuko da eskatzaileak atzera egiten duela eskabidean; hala ere, Administrazioak atzera-egite hori adierazten duen berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

  1. artikuluaren laugarren idatz-zatian ezarritako prozedura erabiliko da zuzentzeko errekerimendua jakinarazteko.

1. ATALA

ESKAKIZUNAK ETA DOKUMENTAZIOA

1. a) Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, 2010eko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin, gutxienez.

  1. Hala ere, onartu egingo dira, aurretik EAEn erroldatuta egonda, doktoretza-tesia doktoretza-programa batean egiteagatik baldintza hori betetzen ez duten eskatzaileak, bai eta, egoera horretan egonda, doktoretza-titulua eskuratu ostean beren ikerketa eten ez dutenak ere.

    1. Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.

    2. Doktoretza-titulua edukitzea, 2012ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

      1. Salbuespen gisa, eskatzailea doktorea ez bada, baina titulu hori 2015eko urrirako lortzekotan badago, onartu egingo zaio eskabidea, eta behin-behinean ebaluatu ahal izango da, baldin eta gainerako agiriekin batera aurkezten badu tesia deposituan erregistratu delako ziurtagiria, edo proiektuaren zuzendariaren gutuna, eskatzailea doktore-titulua 2015eko urriaren 23rako ateratzeko moduan egongo dela ziurtatzen duena. Aipatutako titulua lortu dela ziurtagiria aurkezteko epea 2015eko urriaren 30ean amaituko da, mugaeguna barne. Laguntza jasotzea eskatzaileak aipatutako titulua lortu duelako egiaztagiria aurkeztearen mende dago. Horretarako, doktoretza-tituluaren eskubideen ordainagiria edo kopia konpultsatua aurkeztu beharko da bide telematikoen bitartez Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2015/posdoc/y22-izapide/es/).

      2. Doktoretza 2011 urtean zehar ere eskuratu ahalko da, betiere, honakoei zor zaizkien etenaldiak egiaztatzen badira:

        Amatasun edo aitatasun-atsedenaldiagatik; Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako babespeko egoeren arabera.

        Eskatzailearen gaixotasun edota istripu larriagatik; hiru hilabete edo gehiagoko baja medikoarekin.

        Mendeko pertsonak zaindu izanagatik, betiere, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoaren arabera.

        Betiere, 2011ko urtarrilaren 1aren eta eskabideak aurkezteko mugaegunaren artean gertatu badira etenaldi horiek. Era horretako etenaldirik gertatu bada, eskabidea aurkezteko unean hura jakinarazi eta egiaztatu beharra dago. Eskatzaileak doktoretza eskuratu zuenetik igarotako epearen zenbaketa soilik behin eta urtebetez atzera daiteke hizpide dugun etenaldiagatik.

    3. Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne, 4/2005 Legeko, otsailaren 18ko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa deneko azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraiki.

    4. Doktoreen hobekuntzarako programetako laguntzarik jasotzen ez egotea edo ez jaso izatea 2015eko ekainaren 1a baino lehenago, atzerriko ikerketa-zentroetan bi urte edo gehiagoko egonaldirik barne hartzen duenik.

  1. Onuradunek laguntza-eskaera aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

  2. Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak. Horrek ekarriko du prozesuan parte-hartzeagatik sor daitezkeen eskubide guztiak galtzea.

Ondoren adieraziko den dokumentazioa aplikazio informatiko bidez aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan adierazitakoaren arabera.

1. a) Eskatzailea egun eta, gutxienez, 2010eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik EAEn erroldatuta dagoelako egiaztagiria.

  1. Doktoretza lortzeagatik edo doktoretza-ondoko ikerketaren bat egiteagatik baldintza hori beteko ez balu, ikasketa horien matrikula edo doktoretzako edo doktoretza-ondoko jardueren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko ditu, hala nola aurrez EAEn erroldatuta egon delako agiria, eta, justifikatu beharreko denbora horretan guztian beste autonomia-erkidego batean erroldatuta egon delako agiria, edo, atzerrian bizi bada, enbaxadako erregistroa.

    1. Egoitza-baimena. Europar Batasunetik kanpoko pertsonek aurkeztu beharreko agiria.

    2. Doktoretza-titulua edo horren eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, doktoretza eskuratu zeneko data adierazita.

      23.3.b. artikuluan zerrendatutako baldintzak direla medio, doktoretza 2011n eskuratu delako ziurtagiria.

    1. Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan), doktore ikertzailearekin lan-kontratua formalizatzeko. Konpromisoa adierazteko, ezarpen-zentroak eska diezaioke eskatzaileari egiazta dezala 2018an ikerketa-sail edo -talde batean sartuko dela.

    2. Atzerrian garatutako proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria, espresuki, honako hauek barne hartuko dituena: a) atzerriko zentroak eskatzailea onartuko duela 2016 eta 2017 urteetan, programa honen laguntza jasoz gero; eta, b) aldi horri dagokion hobekuntza-programaren zatia, eskatzaileak aurkeztutako ikerketa-proiektua barne, baliozkotu dezala.

    3. Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren curriculum vitaea.

    4. Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak, prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko, laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez). Honako hauek barne hartu beharko ditu:

      1. titulua eta laguntza-aldian gauzatu beharreko ikerketa-proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa (gehienez, 3 orrialdekoa). Bertan adierazi beharko ditu atzerriko egonaldian eta hiru urteren buruan ezarpen-zentrora itzultzen denean bete nahi dituen helburuak, gauzatuko dituen lanak eta espero dituen lorpenak, hala nola sortzea espero dituen ekarpen zientifikoak.

      2. Laguntza-aldian lortu nahi diren helburuen eta garatu nahi diren gaitasunen zerrenda.

      3. Hobekuntza-programaren interes zientifikoaren eta /edo sozialaren laburpena.

      4. Hiru urte horietan aurreikusitako jardueren kronograma edo egutegia.

      5. Ezarpen-zentroko eta EAEko beste ikerketa-zentro batzuetako eta atzerriko zentroetako ikertzaileen artean hasi eta/edo sendotu nahi diren lankidetzen proposamenak, hala nola laguntzaren eskatzaileak zein hirugarren urtean kidetuko den ikerketa-taldeak eskuratzea espero ditzaketen etekinak.

    5. Memoria (gehienez ere, orrialde batekoa), eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeari buruzkoa, haren zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazita.

    6. Eskatzailearen curriculum vitae normalizatua.

    7. Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.

    8. Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2018 urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.

    9. Eskabidean azaltzen den erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiaztatzen dituen dokumentazioa, halakorik behar izanez gero.

      EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira memoriak, edota ingelesez. Era berean, dokumentazioa normalizatu gabeko formatuetan aurkeztuz gero edo agindu honetan zehaztutakoak baino orrialde gehiago izanez gero, eskabidearen zuzendu beharreko hutsunetzat joko dira.

      2. ATALA

      HAUTAPEN- ETA ESLEIPEN-PROZESUA

  1. Eskabideak zuzentzeko epea igaro eta eskabideok ebatzi ostean, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebazpena emango du, hautapen-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen gainekoa. Era berean, ebazpen horretan adieraziko da noiz egingo dituzten elkarrizketa pertsonalak, arlo bakoitzeko aholku-batzorde bereziek balioetsi beharrekoak.

    Ebazpena jakinarazteko, 30. artikuluaren laugarren idatz-zatian ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

  2. Elkarrizketa pertsonaletara joan ahal izango dira, badaezpada, aurreko atalean adierazitako ebazpenean baztertutako pertsonak, arlo bakoitzeko berariazko aholku-batzordeek balioetsi ditzaten; horretarako, egiaztatu beharko dute errekurtsoa jarri nahi dutela baztertzearen kontra. Errekurtso hori ezesten bada, elkarrizketa pertsonalak ez du baliorik izango, eta berariazko aholku-batzordeak ematen duen balorazioak ere ez.

  1. Hautapen-prozesurako onartutako pertsonak I. eranskinean definitutako arlo bakoitzari dagokion berariazko aholku-batzordeak balioetsiko ditu.

  2. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak izendatuko ditu berariazko aholku-batzordeetako kideak; kideok, berriz, entzute handiko pertsonak izango dira ikasketa- eta ikerketa-eremuan.

  3. Berariazko aholku-batzordeek honako irizpide hauen arabera ebaluatuko dituzte onartutako eskabideak:

    Eskatzailearen curriculum vitaea. 25 puntu, gehienez ere.

    Hobekuntza-programa. Laguntza-aldiko 36 hilabeteetarako aurreikusitako hobekuntza-programaren kalitatea, interesa, koherentzia eta bideragarritasuna eta ikertzaile eskatzailearen hobekuntza, espezializazioan eta nazioartekotzean izango duen eragina, hala nola hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldean izango duena, eta EAEko ikerketa-sistemak horretaz guztiaz espero ditzakeen etekinak. 30 puntu, gehienez ere.

    Atzerriko zentroa eta atzerrian gauzatzekoa den proiektuaren zuzendaria. Zentro hartzaileak proiektuaren arloan duen prestigioa eta proiektu-buruaren zientzia-historia. 25 puntu, gehienez ere.

    Elkarrizketa pertsonala. Aurrez aurrekoa izango da elkarrizketa, eta eskatzailearen prestakuntzari eta curriculumari, hobekuntza-programari eta ikerketa-proiektuari edo egoki irizten den beste edozein alderdiri buruz hitz egingo da bertan. 20 puntu, gehienez ere.

  4. Esleipen-prozesutik kanpo uzteko arrazoi izango da hautagaia elkarrizketara ez azaltzea, edo 75 puntu baino gutxiago edo emaitza negatiboa lortzea; aktetan azaldu beharko dira emaitza negatiboen zioak, berariazko aholku-batzordeek ebaluatu beharreko alderdi batzuenak edo guztienak izan.

  1. Berariazko aholku-batzordeetako kideak ez badira ondo moldatzen ebaluatu behar duten pertsonak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean -EAEko hizkuntza ofizialean-, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak bermatu beharko du, batetik, intereseko dokumentazioa itzultzeko zerbitzua, eta, bestetik, aldi bereko itzulpen-zerbitzua, elkarrizketa pertsonalerako.

  2. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak giza baliabide eta baliabide material osagarriak emango dizkie desgaitasuna duten pertsonei, egingo dituzten elkarrizketetan aukera berak izango dituztela bermatuko dizkieten baliabideak, hain zuzen ere.

  1. Agindu honetan araututako laguntza Berriak emateko prozedura lehiaketarena egingo da.

    Horretarako, 27. artikuluan aipatutako ebaluazio-irizpideei jarraikiz, arlo bakoitzeko aholkularitza-batzorde espezifikoek hautagaien arloz arloko proposamen bat aurkeztuko diote hautapen-batzordeari. Esleipenaren xede izan ahal izateko, 70 puntu edo gehiago izan beharko dituzte hautagaiek, eta balioespen positiboa eduki.

  2. Zientzia Politikarako zuzendariak, Unibertsitateen zuzendariak eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikari batek osatuko dute hautapen-batzordea. Teknikari hori Zientzia Politikarako zuzendariak hautatuko du, eta batzordeko idazkari izango da.

  3. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak gaitasuna izango du, horretarako arrazoiak adierazita, laguntza berrien lerroari dagokion kopurua arloen artean banatzeko, agindu honen 27.3. artikuluan jasotako ebaluazio-irizpideen, aukerako eskabide-kopuruaren eta aurrekontu-mugapenen arabera, arlo guztietan gutxienik onuradun bat egon dadin eta emandako laguntza-kopurua orekatuta egon dadin arloen artean, aukerako eskabide-kopuruak horretarako aukera badu. Banaketa hori Laguntzak Esleitzeko Proposamenaren aktan jasoko da.

  4. Hautapen-batzordeak, berariazko aholku-batzordeen proposamena aztertu ostean, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari. Proposamenak honako hauek jasoko ditu: arloko pertsona onuradunen zerrenda eta dagokien zenbateko ekonomiko xehatua, eskuragarri dagoen kreditu-mugara arte. Era berean, ordezkoen zerrenda bat ere jasoko du, arlokako lehentasunak adierazita, 70 puntu edo gehiago eta berariazko aholkularitza-batzordearen balioespen positiboa jaso badute ere, erabilgarri dagoen aurrekontua dela-eta beka-proposamenean sartu ez diren eskabideen artean. Jaso behar ditu, baita ere, ukatutako eskabideen zerrenda bat, ukatzeko arrazoiarekin batera, eta baztertutako eskabideen zerrenda bat, baztertzeko arrazoiarekin batera.

  1. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez emango edo ukatuko dira laguntza berriak, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

  2. Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta pertsona onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak jasoko ditu. Halaber, ordezkoen zerrenda emango da, eta zerrenda horretan adieraziko dira 70 puntu edo gehiago jaso duten eskabideak, erabilgarri dagoen aurrekontuaren ondorioz beka-proposamenean sartu ez direnak. Horrez gain, ukatutako eskabideen zerrenda ere emango da, ukatzeko arrazoiak adierazita, baita baztertutako eskabideen zerrenda ere, baztertzeko arrazoiak zehaztuta.

  3. Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Aipatutako ebazpena www.Euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz egingo da jakinarazpena.

  5. Aurreko 4. paragrafoari kalterik eragin gabe, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak interesdunei bidali ahal izango dizkie egindako argitalpenen abisuak, SMS edo mezu elektronikoen bidez. Nolanahi ere, abisu horiek ez dira, inoiz, benetako jakinarazpentzat hartuko.

  6. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/posdoc/y22-izapide/eu ). Horretarako, hil bateko epea izango du, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen egunaren biharamunetik hasita.

  7. Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzak eman ahal izango zaizkie itxarote-zerrendan azaltzen diren eskatzaileei, baldin eta 23. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusten denaren arabera, baten bat laguntza jaso gabe geratzen bada dokumentazio akademikoa epe barruan ez aurkezteagatik (dokumentazio hori aurkezteko epea atzeratzen denean), baita 2015eko abenduaren 21era bitarteko mugan, data hori ere barne, baten batek uko egin badio ere.

    Laguntza horiek hutsik geratutako plazari dagokion arloan emandako azken laguntzaren ondorengo lekuan dauden pertsonei emango zaizkie. Arlo horretan erreserbarik ez badago beste arlo batzuetako eskatzaileei eman ahal izango zaizkie, lortutako balioespenaren eta EAErentzat duen interes zientifikoaren arabera.

    Ondorio horietarako, laguntzak emango dituen Organoak laguntzak emateko proposamena jakinaraziko die interesdunei, 10 eguneko epe luzaezinean onar dezaten. Behin proposamena onartutakoan, laguntza emateko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko.

1. ATALA

ESKAKIZUNAK ETA DOKUMENTAZIOA

  1. 2014-2015 ikasturtean emandako doktoretza-ondoko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.

  2. Ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea, aldeko txosten baten bidez, modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.

  3. Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraiki.

  1. Onuradunek eskaera aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.

  2. Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak. Horrek ekarriko du prozesuan parte-hartzeagatik sor daitezkeen eskubide guztiak galtzea.

Ondoren adieraziko den dokumentazioa aplikazio bidez aurkeztu beharko da eskabide-orriarekin batera, 21. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan adierazitakoaren arabera.

  1. Laguntza jaso zuenez geroztik ikerketa-hobekuntzaren alorrean gauzatutako jardueren txostena (hiru orrialde gehienez). Ingelesez idatzitako txostenak onartuko dira.

  2. Txostena, atzerriko proiektuaren zuzendariak izenpetua, berritzea eskatu duenaren ikerketa- eta prestakuntza-jarduerei, errendimenduari eta, hala badagokio, hurrengo ikasturterako aukerei buruzkoa.

  3. Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan), indarreko lan-kontratua luzatzeko.

  4. Eguneratze-memoria (gehienez, orrialde 1ekoa), ikerkuntza-hobekuntzako programari buruz, eskatzaileak 2016an gauzatu beharreko jarduerak jasota daudena (bakarrik bigarren luzapenaren eskatzaileek aurkeztekoa). Memorian adierazita egon behar da ezarpen-zentroarekin, eta hala badagokio, EAEko beste ikerketa-zentro batzuekin zein atzerriko zentroarekin izandako lankidetza-modalitatea.

  5. Ezarpen-zentroak obra edo zerbitzu jakin bateko lan-kontratua luzatze-konpromisoa emateko, eskatzaileak 2016an sail edo ikerketa-talde batek onartzen duela egiaztatu beharko du (bakarrik bigarren luzapenaren eskatzaileek aurkeztekoa).

    EAEko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu beharko dira memoriak, edota ingelesez. Era berean, dokumentazioa normalizatu gabeko formatuetan aurkeztuz gero edo agindu honetan zehaztutakoak baino orrialde gehiago izanez gero, eskabidearen zuzendu beharreko hutsunetzat joko dira.

    2. ATALA

    ESLEIPEN-PROZEDURA ETA EBAZPENA

Laguntzak berritzeko ez da lehiaketa-prozedura bidez gauzatuko. Horrenbestez, aurrekontu-aukerak kontuan izanik, berritzea onartuko da eskaera garaiz eta forma egokian aurkezten denean, betiere 31. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira.

  1. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen esanbidezko ebazpen bakarraren bidez eman edo ukatuko dira Berritzeak, hautapen-batzordeak emandako ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

  2. Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eta onuradunen zerrenda eta dagozkien zenbateko ekonomiko xehatuak jasoko ditu; halaber, eskabidea ukatu eta baztertuen zerrenda bana jasoko du, eta ukatzeko eta baztertzeko arrazoiak azalduko.

  3. Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, gehienez ere, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Adierazitako epe horretan ebazpena jakinarazten ez bada, eskabideak ez direla onartu ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  4. Aipatutako ebazpena www.euskadi.eus egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz egingo da jakinarazpena.

  5. Aurreko 4. idatz-zatia bazter utzi gabe, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak interesdunei bidali ahal izango dizkie egindako argitalpenen abisuak, SMS edo mezu elektronikoen bidez. Nolanahi ere, abisu horiek ez dira, inoiz, benetako jakinarazpentzat hartuko.

  6. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/zerbitzu_elkartzea/2015/posdoc/y22-izapide/eu). Horretarako, hil bateko epea izango du, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen egunaren biharamunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Araudi aplikagarria. Agindu honetan aurreikusi ez denerako, honako hauek hartuko dira kontuan: EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutakoa, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Errekurtsoak. Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

    AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

    Ondorioak. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.

    Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Oinarrizko Zientziak

  1. arloa. Lurraren zientziak. Lur-sistemari buruzko ikerketak dagozkio, Biosferaren, Litosferaren, Hidrosferaren eta Atmosferaren historia eta bilakaera, haien arteko elkarreraginak, egungo egoera eta etorkizunean izan dezaketen eboluzioa barne hartuta. Honako hauek hartzen ditu barnean: Mineralogia, Petrologia, Paleobiologia, Tafonomia, Geomorfologia, Hidrologia, Barne Geodinamika, Geofisika, Estratigrafia, Sedimentologia, Meteorologia, Klimatologia eta Atmosfera, eta Ingurumenaren Geokimika.

  2. arloa. Fisika eta Espazioaren Zientziak. Fisika eta Espazioaren Zientziei buruzko ikerketak dagozkio, Fisika modernoaren berezko jakintza-alorrekin batera: Fisika Kuantikoa eta materiaren eta unibertsoaren egituran dauzkan aplikazioak. Alor hauek barne hartzen ditu: Biofisika, Optika, Sistema Konplexuak, Fenomeno ez-linealak, Nanoteknologia, Konputazio Kuantikoa, Energia Handiko Fisika Esperimentala, Materia Kondentsatuaren Fisika, Astrofisika eta Astronomia.

  3. arloa. Matematikak. Matematikaren ikerketa-esparrua dagokio, eta alor hauek barne hartzen ditu: Geometria, Topologia, Zenbakizko Analisia, Matematika Aplikatua, Aljebra, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

  4. arloa. Kimika. Honako alor hauek ikertzea du xede, molekula-mailatik maila makroskopikoraino: substantzia naturalen, sintetikoen eta haiek dauzkaten laginen konposizioa, egitura, prestaketa eta propietateak, esperimentatzen dituzten elkarreraginak eta transformazioak, haien mekanismoa, haiek aztertzeko beharrezko tresneria eta ikertzeko beharrezko metodologia esperimentala eta/edo teorikoa. Alor hauek barne hartzen ditu: Kimika Ez-organikoa, Kimika Organometalikoa, Katalisia, Kimika Supramolekularra, Material Molekularrak, Nanokimika, Kimika Biologikoa, Kimika Bioteknologikoa, Kimika Fisikoa, Kimika Analitikoa eta Kimika Organikoa.

    Bizitza- eta osasun-zientziak

  5. arloa. Funtsezko Biologia eta Sistemena. Oinarrizko zenbait ikerketa-esparru hartzen ditu: Biologia Molekularra eta Zelularra, Genetika, Neurobiologia eta Garapena, Mikrobiologia, Birologia, Landareak, Minbizia eta Desberdintzea, Fisiologia, Immunologia eta Biologia konputazionala, estrukturala eta sistemena, honako salbuespen hauek kontuan hartuta: xede nagusiak patologiekin lotura zuzena izatea eta/edo gizakien osasuna hobetu nahi izatea.

  6. arloa. Biomedikuntza. Eragin biomediko handiko oinarrizko azterketak eta ikerketak dagozkio: gaixotasunen oinarrizko ereduak eta mekanismoak, diagnostiko molekularra edo zelularra, estrategia terapeutikoak, farmakologia molekularra eta sistemena, eta molekula bioaktiboak identifikatzea eta aurkitzea. Arlo hauek barne hartzen ditu: Mikrobiologia, Immunologia, Birologia, Gizakiaren Fisiologia, Farmakologia, Nutrizioa eta beste hainbat gai, arazo medikoei gehienbat esparru klinikora hurbildu gabe heltzen badiete, hala nola Biologia Zelularra eta Molekularra, Kardiobaskularra, Neurozientziak, Anatomia, Hepatologia, Heriotza Zelularra, Genetika, Minbizia, Endokrinologia, Gaixotasun Metabolikoak, Farmakoak aurkitzea, Farmakologia Molekularra, Farmakologia Orokorra eta Sistemena, Fisiologia Zelularra eta Sistemena.

  7. arloa. Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia. Helburutzat gaixotasuna, haren mekanismoak edo izan litzakeen tratamenduak hobeto ezagutzea duten ikerketa guztiak dagozkio, eta ikerketen zati handi bat gizakietan egiten bada, batez ere giza jatorriko materiala barneratzen du, edo beharrezkoa da proba klinikoak egitea. Kirolaz eta osasunaz egiten diren ikerketak zeharkakoak izaten dira, eta arlo hau gomendatutakoa izan arren, litekeena da proiektuari beste arlo batetik heltzea egokiago izatea, eta aukera hori kontuan hartu behar da.

  8. arloa. Landare eta Animalia Biologia, Ekologia, Ingurumena. Organismo bizidunen dibertsitateari buruzko ikerketa-esparrua dagokio, bai eta, biosferaren eremuan, haien bilakaera eta elkarreragina ere. Egitura-, funtzio- eta dinamika-alderdiak organismoen eta ekosistemen biologiaren zenbait espazio- eta denbora-eskalatan kontuan hartzen dira: Itsas Ekologia, Mikrobiologia, Eboluzio Sistematikoa, Genetika, Landareen Kontserbazioa, Lurreko Ekologia, Fisiologia, Landare Bioteknologia, Animalien Sistematika.

  9. arloa. Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza. Elikagaien Zientzia eta Teknologiari elikagaien kalitateak zer ezaugarri dituen jakiteko ikerketak dagozkio; besteak beste, hauek jakitekoak: oinarri fisikoak, kimikoak eta biokimikoak, elikagaien mikrobiologia eta bioteknologia, osagai funtzionalak nola lortu eta haien bioeskuragarritasuna eta ebaluazioa. Honako hauek hartzen ditu barnean: Metabolismoa, Nutrizioa, Analisi Teknika Aurreratuak, Makromolekula Biologikoen Kimika, Elikagaien Segurtasuna, Elikagai Funtzionalak, Herdoilaren aurkako Ezaugarriak eta Osasunarentzako Ondorioak, Analisia Sistema Biologikoetan, Elikagaien Mikrobiologia, Prozesu Teknologikoak, Kontserbazio Teknologia Berriak, inplikatutako entzima-sistemen Ezaugarri Biokimikoak eta Molekularrak. Nekazaritzari landareen fitotekniarekin eta erabilerarekin eta nekazaritza- eta baso-sistemen kudeaketarekin zerikusia duten ikerketak dagozkio; besteak beste: erlazio hidrikoak eta lurraren eta landarearen arteko elkarreragina, landareen hobekuntza genetikoa, landaketen fisiologia eta produktibitatea, gaixotasunak, izurriteak eta belar txarren ikerketa, hala nola Nekazaritza Ekonomiaren eta Politikaren esparruko beste batzuk. Abeltzaintzari eta Arrantzari, berriz, xedetzat honako alor hauek dituzten ikerketak dagozkie: ekoizpena, gaixotasunak eta haiei aurrea hartzeko estrategiak, abeltzaintzarako interesekoak diren animalia-espezieen ugalketa eta genetika, akuikultura eta basa-fauna.

    Ingeniaritzak, Teknologiak eta Arkitektura.

  10. arloa. Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

    Ingeniaritza mekanikoen eta ekoizpen-ingeniaritzen alorreko ikerketa guztiek osatzen dute, bai funtsezkoek bai aplikatuek; ikerketa horien artean hauek aipa daitezke: Materialen Zientzia eta Teknologia, Materialen Modelaketa, Biomekanika, Aleazio Magnetikoak, Sentsore Magnetikoak, Termoenergetika, Termoteknia eta Energia Mekanikoa, Mekanika Estrukturala, Mekanika Konputazionala, Energia, Energia Termikoaren Biltegiratzea, Optimizazio Energetikoa, Fabrikazioa, Konformazio Plastikoa, Xafla Konformazioa, Haustura eta Nekea, Makinak eta mekanismoak, Haustura Konputazionalaren Mekanika, Elementu Finituen Metodoa. Arlo honetakoak dira industria- eta ingurumen-prozesuak osatzen dituzten operazio fisiko, kimiko edo biokimikoen sorrera eta funtzionamendua hobetzeko Ingeniaritza eta Teknologia Kimikoan egiten diren ikerketak, baina kontuan izan behar da proiektuak kokapen egokiagoa izan dezakeela beste arlo batean.

  11. arloa. Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

    Ingeniaritza Elektriko, Elektroniko eta Automatikoak Ingeniaritza Elektriko klasikoaren eta kontrolaz diharduenaren gaikako eduki osoak eta Ingeniaritza Elektronikoaren edukien zati bat barne hartzen dute. Ingeniaritza Elektriko klasikoaren barruan makina elektrikoen diseinu eta erabilerari, energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko prozesuei eta haien kudeaketari lotutako ikergaiak daude. Kontrolaren ingeniaritzak sistemen modelaketari, kontrol-teoria sistemetan aplikatzeari eta industria- eta etxe-prozesuak automatikoki kontrolatzeko gailuen eta ekipoen garapen eta erabilerari lotutako gaiak hartzen ditu barnean. Ingeniaritza Elektronikoaren barruan honako alor hauek daude: Kontrolaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektrikoa, Gailu Elektronikoak, Mikroelektronika. Konputazioaren eta Teknologia Informatikoaren Zientzietan egiten diren ikerketek alor hauekin dute zerikusia: Softwarearen Ingeniaritza; Datu Basea eta Segurtasuna; Konputagailuen eta Banatutako Sistemen Arkitektura; Sistema Adimendunak; Prestazio Handien Konputazioa eta Irudiaren Prozesaketa, Elektronika, Teknologia Fotonikoa, Komunikazio Optikoak, Telematika, Seinalearen Prozesaketa.

  12. arloa. Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza. Ingeniaritza Zibilak eta Arkitekturak barne hartzen dute azpiegitura zibilak hobeto planifikatu, diseinatu, eraiki, kontserbatu eta kontrolatzeko ikerketa guztia, bai eta arkitektura-eraikuntzei, hirigintzari eta lurraldearen antolaketari lotutakoa ere.

    Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak

  13. arloa. Hezkuntza Zientziak. Psikologia. Barruan Psikologian egiten diren ikerketa guztiak sartzen dira, bai eta honako hauek ere: oro har, didaktikarekin zerikusia duten ikerketak; hezkuntza-gaietako didaktika espezifikoak; eta hezkuntzaren alderdi historikoak, psikologikoak eta metodologikoak. Alor hauek barne hartzen ditu: Pedagogia, Didaktika, Hezkuntzaren Psikologia, Nortasuna, Ebaluazio eta tratamendu psikologikoak, Psikobiologia, Oinarrizko Psikologia, Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Psikologia Soziala, Portaera Zientzien Metodologia.

  14. arloa. Gizarte Zientziak. Diziplina hauekin zerikusia duten zientzia-helburuak aztertzen ditu: Soziologia, Gizarte Ikerketarako Teknikak, Zientzia Politikoa eta Administrazioarena, Kazetaritza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Publizitatea, Giza Geografia.

  15. arloa. Zuzenbidea. Ordenamendu juridikoko sektore eta diziplina guztiak biltzen ditu, ikuspuntu nazionaletik bezala nazioarteko ikuspuntutik ere. Arloan gai hauek sartzen dira: Zuzenbide Konstituzionala, Zuzenbide Administratiboa, Zuzenbide Zibila, Zuzenbide Prozesal Zibila, Zuzenbide Penala, Zuzenbide Prozesal Penala, Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Zuzenbide Pribatua, Europako Erkidego Zuzenbidea.

  16. arloa. Ekonomia. Ikerketa-esparrutzat honako hauek ditu: ekonomiaren oinarri teorikoak, metodo kuantitatiboen erabilera eta garapena eta haien aplikazio enpirikoa askotariko arazo ekonomikoetan. Diziplina ekonomikoek honako alor hauek hartzen dituzte: Ekonomia Aplikatua, Mikroekonometria, Lan Ekonomia, Familien Ekonomia, Enpresen Antolaketa, Gobernu Korporatiboa, Aplikazioak bankuetan eta zerbitzuetan, Erakundeen Ekonomia, Enpresen erregulazioa, konkurrentzia eta portaera, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa, Analisi Ekonomikoaren Oinarriak, Teoria Ekonomikoa, Ekonomia Matematikoa, Informazioaren Ekonomia, Jokoen Teoria, Ekonomia Industriala, Makroekonomia, Nazioarteko Ekonomia, Finantza Enpirikoak.

  17. arloa. Filologia eta Filosofia. Filologia-esparruan Hizkuntza- eta Literatura-ikerketak sartzen dira, bai eta haiek kulturarekin eta gizartearekin dituzten harremanak ere. Diziplina horiei ikuspuntu teorikotik heltzen dieten lanak eta edozein historia-alditako hizkuntza edo literaturei buruzkoak biltzen dira arlo honetan. Bai eta Itzulpena eta Interpretazioa gaitzat dituzten ikerketak eta hizkuntzarekin eta literaturarekin zerikusia duten aplikazio eta baliabide teknologikoak garatzen dituztenak ere. Filosofiaren esparruari dagokionez, honako gai hauek ikertzen dira: errealitateari buruzko gai orokorragoak, haiek ezagutu ote ditzakegun, giza izaera eta gizakiak munduan betetzen duen lekua, bai eta zientzia partikularretan planteatzen diren eztabaida metodologiko eta kontzeptual orokor guztiak ere. Alor hauek barne hartzen ditu: Literatura, Espainiar Literatura, Filosofia, Logikaren eta Hizkuntzaren Filosofia, Literatura Konparatua, Hizkuntza, Hizkuntzalaritza Orokorra, Filologia Klasikoa, Greziar Hizkuntzalaritza, Euskal Filologia, Filologia Modernoak, Literatura Ingelesa, Genero Ikasketak, Logika, Zientziaren Filosofia.

  18. arloa. Historia eta Artea. Historia-diziplina guztiak sartzen dira, garaien eta espezialitateen arabera, hala nola Arkeologia, eta Zientzia eta Teknika Historiografikoak. Artearen esparruan gai hauek biltzen dira: Artearen Historia, Estetika eta Arteen Teoria, Musikaren Historia, Zinemarena eta Ikus-entzunezkoena, Konposizio Arkitektonikoa, Hirigintza eta Lurraldearen Antolaketa, Eskultura, Pintura eta Marrazketa, bai eta arte-ondarea zaharberritu eta kontserbatzearekin zerikusia duten zientziak eta teknikak ere.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.