- AGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) «Ametsak» haur-eskola pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) «Ametsak» haur-eskola pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/27
- Argitaratze-data: 2015/09/01
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Barakaldoko udalerrian (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, Cristina Yanguas Sanz, Irantzu Espina Mancebón eta Leire Espina Mancebón andreek hasarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48018993
Izen generikoa: Haur-eskola pribatua
Izen espezifikoa: «Ametsak»
Titularra: Cristina Yanguas Sanz-Irantzu Espina Mancebón-Leire Espina Mancebón, S.C.
Helbidea: Llano kalea, 56
Udalerria: Barakaldo
Lurralde historikoa: Bizkaia
Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.
Ikastetxearen edukiera: 5 unitate, honelako edukierakoak:
2 unitate urtebetetik beherako ikasleentat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


