- AGINDUA, 2015eko abuztuaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail horretako ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko abuztuaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail horretako ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 3692
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/08/03
- Argitaratze-data: 2015/09/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren zereginak eta jarduera-esparruak lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan daude jasota, 7. artikuluan. Dekretu hori, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta haien zereginak eta jardun-arloak finkatzeari buruzkoa da. Gerora, aldatu egin zen, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren bidez. 20/2012 Dekretua garatzeko, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretua onartu zen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; gerora, azken dekretu hori aldatu zen, martxoaren 25eko 42/2014 Dekretuaren bidez.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bere eginkizunak betetzen ditu ekoizpen-sektorearekin lotutako jardun-arlo hauetan: industria, merkataritza, turismoa, nekazaritza eta arrantza. Eginkizun horien artean dago ekoizpen-jarduera kontrolatzea ikuskapen-jarduketen bidez, betiere sektorean sektoreko araudiari jarraituz.
Arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura-instalazioak ikuskatzeko zerbitzuaren antolamenduari buruzko martxoaren 29ko 67/1982 Dekretuan ezartzen denez, ikuskapen-agenteek eta -laguntzaileek, identitatea egiaztatzeko, I. eta II. eranskinetan zehazten diren agiriak eramango dituzte aldean. Hala ere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste jardun-arloetan ez dago ikuskatzaile-txartelaren eredu bateraturik.
Jardun-arlo bakoitzean, ikuskapen-jarduera kasuan kasuko sektorearen arauei jarraituz garatzen da; baina, hori gorabehera, egokitzat jo da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratu bat onartzea. Txartel horren helburua da, batetik, sailaren irudi korporatiboa sendotzea eta, bestetik, herritarrek erraz identifikatzea ikuskapen-lanetan aritzen diren pertsonak.
Hori guztia kontuan hartuz, hau
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ikuskatzaile-txartelaren eredu bateratua onartzea, jardun-arlo guztietarako, arrantzarako izan ezik. Txartel horren edukia eta formatua agindu honetako eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
(Ikus .PDF)


