- AGINDUA, 2015eko abuztuaren 7koa, Osasun sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko abuztuaren 7koa, Osasun sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4704
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/08/07
- Argitaratze-data: 2015/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasun sailburuaren 2015eko ekainaren 11ko Aginduaren 3. oinarrian xedatutakoari jarraituz agindu horren bitartez sail horretako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa eginda, honako hau
Lehenengoa. M.ª Elena Albisua Cortazar (NAN: 15.372.212 R) zuzendariorde izendatzea Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (511846. kodea, 2. dotazioa).
Bigarrena. 2015eko abuztuaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak Izendapen horrek.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 7a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.


