Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, luzatu egiten da 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Agindu honen bidez, luzatu egiten da 2015-2016 ikasturtean baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/08/25
  • Argitaratze-data: 2015/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2015eko abuztuaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2015eko uztailaren 16ko Agindua. Agindu horren bidez, dei egiten zaie itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, 2015-2016 ikasturtean parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntza-proiektuan.

Agindu horren 7. artikuluan hau aipatzen da: hilabete egongo da eskabideak aurkezteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Eskabidea https://www.euskadi.net egoitza elektronikoan aurkeztu beharko da, bitarteko elektronikoak erabiliz.

Deialdi hau urteko sasoi honetan argitaratzeak ekar ditzakeen zailtasunak aztertu ostean, ondorioztatu da ezarritako epea, kasu askotan, agian ez dela nahikoa izango eskatutako proiektua egin eta eskabidea aurkezteko.

Horregatik guztiagatik, hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.