Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko irailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileei laguntza bat emateko Hautaketa Batzordearen osaera izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 3856
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/02
  • Argitaratze-data: 2015/09/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Aginduaren bidez diru-laguntza bat deitu zen Oxford-eko Unibertsitateko St Antony´s College bisitatuko duten ikertzaileentzat. Aginduak, 7. artikuluan hau xedatzen du:

  1. Eskaerak aurkezteko eta, behar izanez gero, zuzentzeko epeak bukatu ondoren, ondorengo kideek osatutako hautaketa-batzorde batek bere gain hartuko du eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza jasoko duten pertsonak aukeratzeko ardura:

    1. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak edo eskuordetzen duen pertsonak. Batzordeburu gisa jardungo du.

    2. Oxford-eko Unibertsitateko Azterketa Europarren Institutuko zuzendariak edo eskuordetzen duen pertsonak. Kalitateko botoa izango du.

    3. Akordio honen diziplinetan esperientzia zabala duten bi aditu akademikok (gehienez ere), St Antony´s Collegeko Azterketa Europarren Ikastegiko zuzendariak eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak hurrenez hurren aukeratuak.

      Horren arabera

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.