Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko irailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2015eko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko irailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2015eko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 181
  • Hurrenkera-zk.: 3979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/10
  • Argitaratze-data: 2015/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduaren bitartez arautu egiten dira Euskal Turismo Sariak (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.). Eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bitartez argitaratu egiten da, 2015eko ekitaldiari dagokionez, Euskal Turismo Sariak emateko deialdia (2015eko ekainaren 24ko EHAA, 117. zk.). Bada, agindu horren 9. artikuluan xedatutakaorekin bat etorriaz, kontuan izanik ebazpen hori, eta Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamena, sariak emateari buruzkoa, ezagutu ostean, honako hau

Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea honakoari: Arbe Hotela. Mutriku.

Kategoria: Lehiakortasuna bere jarduera-sektorean honakoari: Jazzaldia. Donostia/San Sebastián.

Kategoria: Ibilbide profesionala honakoari: Matilde Elexpuru andrea. TISA S.A.ko Zuzendari Orokorra.

  1. Halaber, epaimahaiak erabaki du, salbuespenez, aitorpen berezia ematea, 2015. urte honetan, Juan José Lekuona Sagastiri, Gazeoko hormako pinturen aurkitzaile eta sustatzailea.

  2. 2014ko maiatzaren 7ko aipatu Aginduaz ezarritakoarekin bat etorriaz jasoko dute erakunde onuradunek errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.