- AGINDUA, 2015eko irailaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko irailaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 179
- Hurrenkera-zk.: 3946
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/09/14
- Argitaratze-data: 2015/09/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko ekainaren 18ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, haren bidez egin baitzen Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia (ekainaren 18ko EHAA, 113. zk.), honako hau
Lehenengoa. Rosa M.ª Sosoaga Campos andrea Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea; 25. dotazioa).
Bigarrena. Izendapen honek 2015eko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 14a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


