- AGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzerako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko irailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea eta desjabetzerako espedienteari hasiera ematea ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4579
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/09/22
- Argitaratze-data: 2015/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Sail honek argitaratzen den agindua eman du gaur:
«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.
2015eko martxoaren 26an, Bilboko Udalak erabaki zuen behin betiko onartzea Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketa 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 egikaritze-unitatea doitzeko.
«Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» izeneko proiektua gauzatzeko epea ezin da luzatu, higiezinen merkatuko egoera dela-eta. Izan ere, etxebizitza babestua sustatzea beharrezkoa zen, ekonomikoki ondo ez dagoen biztanleria-sektore bati zentzuzko prezio batean etxebizitza duina emateko.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan xedatutakoarekin bat, hirigintza-planak onartzeak berekin dakar obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.
Desjabetzeko proiektu honen barnean sartutako lurzoruak hiri-lurzoru gisa sailkatuta daude, Bilboko Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren aldaketan, 734 banaketa-eremuan (Iturrigorri eta Gardeazabal) 734.01 egikaritze-unitatea doitzeko. Beraz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 177. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezko da nahitaezko desjabetzea ezartzea.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondorengoetan, eta honen Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluari jarraituz, arauzkoa da desjabetzeko prozedurak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea.
Lurzoru eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko Legearen 178. artikuluari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26 1.f artikuluaren arabera, eta Derrigorrezko Lurjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioenez, salbuespen modura eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez, presakotzat jo daiteke obra bat egiteak edo helburu jakin bat izateak eragin dezakeen desjabetzeak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatzea.
Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri diren gainontzekoei atxikita, honako hau
Nahitaezko desjabetze-espedienteari hasiera ematea «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» proiektuan bildutako ondasun eta eskubideak okupatzeko, betiere kontuan hartuta berekin dakarrela obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 176. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, legeak agindutako azken argitalpenetik hamabost egun balioduneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. artikuluan eta ondorengoetan eta haren Arautegiari dagozkionetan xedatutakoa betetzeko, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Eusko Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 178. artikuluaren arabera.
Epe horretan zehar honekin batera dagoen ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.
Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluari eskatzea, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 egikaritze-unitatea, II. fasea» proiektua burutzeko hartu beharrekoak diren ondasun eta eskubideak eta Enplegu Gizarte Politiketako Sailak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzeko, nahitaezko desjabetzea egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 22a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: AGINDUA, 2016ko martxoaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinen bidez adierazten baitira «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, II. Fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasu
- Ikus: 36/2016 DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita, nahitaez desjabetzeko, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak proiektu honen eraginpeko eskubide eta ondasunak okupatzea: Bilboko Iturrigorri eta Gardea
- Ikus: AGINDUA, 2016ko uztailaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze Unitatea, III. Fasea» izeneko Proiektua gauzatzeko desjabetu behar diren on
- Ikus: 59/2018 DEKRETUA, apirilaren 24koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Bilbon, Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoeta
- Ikus: AGINDUA, 2013ko azaroaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Egikaritze-Unitatea, I. Fasea» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko ak
- Ikus: 438/2013 DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 73


