Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) CPES Salesianos Urnieta BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoa) CPES Salesianos Urnieta BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4434
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/05
  • Argitaratze-data: 2015/10/22

Testu legala

Urnietako CPES Salesianos Urnieta BHIP Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimenduta duen Lanbide Heziketako heziketa-ziklo bat kentzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1590/2011 Errege Dekretua, Inprimaketa grafikoko teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); uztailaren 2ko 376/2013 Dekretua, Inprimaketa grafikoko teknikari-tituluaren curriculuma ezartzen duena (azaroaren 13ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 20005270.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: Salesianos Urnieta.

Titularra: Salestarrak (Padres Salesianos).

Helbidea: Ergoien, 6.

Udalerria: Urnieta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

«Inprimaketa grafikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

«Produkzio grafikoaren diseinua eta kudeaketa» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.

Hezkuntza berezia: gela ireki 1.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Arte grafikoak:

«Inprimaketa grafikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

«Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:

«Mantentze-lan elektromekanikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik