- AGINDUA, 2015eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoako) Soraluze musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoako) Soraluze musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4906
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/05
- Argitaratze-data: 2015/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoako) Soraluze musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien sorrera musika-eskolaketa horien jarduna arautzen dituena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Kode-zenbakia: 20008234.
Izen generikoa: musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: Soraluze.
Titularra: Asociación Soraluzeko Musika Eskola elkartea.
Helbidea: Frontoi kalea z/g.
Udalerria: Soraluze-Placencia de las Armas.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.
Adarrak:
Kantua: korua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, txirula, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta tronboia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, panderoa eta dultzaina.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


