Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko urriaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Legazpiko udalerriko «Doinua» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko urriaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Legazpiko udalerriko «Doinua» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4652
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/14
  • Argitaratze-data: 2015/11/04

Testu legala

Legazpiko udalerriko «Doinua» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak musika-eskolak sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Kode-zenbakia: 20007229

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua

Izen espezifikoa: «Doinua»

Titularra: Asociación Cultural Academia Musical de Legazpi

Helbidea: Euskal Herria plaza

Udalerria: Legazpi

Lurralde historikoa: Gipuzkoa

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a. eta 4.a

Adarrak:

Kantua: korua.

Instrumentu sinfonikoak: tronpeta, klarinetea, biolina, biola, saxofoia, txirula, piccoloa, perkusioa eta tronpa.

Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, dultzaina eta atabala.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa, teklatuak, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba eta baxu elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik