Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko urriaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «CPES Cruz Roja BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko urriaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «CPES Cruz Roja BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4887
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/10/19
  • Argitaratze-data: 2015/11/16

Testu legala

Bilboko «CPES Cruz Roja BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretua, Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (azaroaren 24ko BOE); martxoaren 2ko 69/2010 Dekretua, Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 6ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode zenbakia: 48003308

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: «Cruz Roja»

Titularra: Cruz Roja Española

Helbidea: Jose M.ª Olabarri, 6

Udalerria: Bilbao

Lurralde historikoa: Bizkaia

Baimena:

«Osasun-larrialdiak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

Lanbide Heziketa:

Lanbide-arloa: Osasungintza.

«Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Osasun-larrialdiak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Farmazia eta Parafarmazia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Dietetika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Laborategi klinikoa eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

«Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

«Gizartearatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik