- AGINDUA, 2015eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako udalerrian (Gipuzkoa) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Errenteriako udalerrian (Gipuzkoa) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4612
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/20
- Argitaratze-data: 2015/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
«Deikagest, S.L.» erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen duen Errenteriako udalerrian (Gipuzkoa) Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifiko batzuk arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena, haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademiko eta lanbide-tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 5eko BOE); abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena (abuztuaren 29ko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 20015101
Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua
Izen espezifikoa: «Deikagest Errenteria»
Titularra: Deikagest, S.L.
Helbidea: Alaberga auzoa, 38
Udalerria: Errenteria
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
«Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera. ziklo 1.
Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
«Arotzeria eta altzarigintza» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera. ziklo 1.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


