- AGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 4910
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/02
- Argitaratze-data: 2015/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2015-2016 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.
Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau
Kodea: 48017186.
Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa.
Izen espezifikoa: «Kirolene».
Helbidea: San Inazio, 5.
Udalerria: Durango.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Eskaintzen diren irakaskuntzak:
Kirol-irakaskuntzak: LOGSE Plana
Modalitatea: Eskubaloia:
Erdi-maila: «Eskubaloia».
Goi-maila: «Eskubaloia».
Modalitatea: Futbola:
Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.
Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea.
Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.
Goi-maila: «Futbola» espezialitatea.
Modalitatea: Negu-kirolak:
Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.
Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.
Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.
Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.
Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.
Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.
Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:
Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea.
Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea.
Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.
Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea.
Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea.
Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.
Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea.
Modalitatea: Saskibaloia:
Erdi-maila: «Saskibaloia».
Goi-maila: «Saskibaloia».
Kirol-irakaskuntzak: LOE Plana
Modalitatea: Atletismoa:
Erdi-maila: «Atletismoa».
Goi-maila: «Atletismoa».
Modalitatea: Bela:
Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.
Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.
Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.
Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.
Modalitatea: Esgrima:
Erdi-maila: «Esgrima».
Goi-maila: «Esgrima».
Modalitatea: Espeleologia:
Erdi-maila: «Espeleologia».
Modalitatea: Hipika:
Erdi-maila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» epezialitatea.
Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-dizplinak» espezialitatea.
Goi-maila: «Hipika».
Modalitatea: Judoa:
Erdi-maila: «Judoa eta defentsa pertsonala».
Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:
Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».
Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».
Modalitatea: Urpekaritza:
Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin».
1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


