- AGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 4955
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/02
- Argitaratze-data: 2015/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2015-2016 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena aztertu da.
Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau
Kodea: 01002077
Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola
Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz»
Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea, z/g
Udalerria: Vitoria-Gasteiz
Lurralde historikoa: Araba.
Eskaintzen diren irakaskuntzak:
Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE Plana:
Espezialitatea: Barnealdeen Diseinua
Espezialitatea: Diseinu Grafikoa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOE Plana:
Lanbide-arlo artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa:
«Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa
«Argazkilaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa
«Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 2a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.


