- AGINDUA, 2015eko azaroaren 3koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, honako agindu hau indargabetzen duena: Agindua, 2007ko uztailaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren barruan, interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko azaroaren 3koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, honako agindu hau indargabetzen duena: Agindua, 2007ko uztailaren 11koa, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuarena, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren barruan, interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 4789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/11/03
- Argitaratze-data: 2015/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduak interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko laguntza-neurriak ezarri zituen, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren esparruan. Bada, agindu horren bidez, laguntza-neurriak emateko araubidea ezarri zen, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren esparruan, zeinaren helburua baita Euskadin Informazioaren Sozietatea garatzen laguntzea, banda zabaleko interneteko zerbitzuak eskainiz. Horretarako, honako hauek eskuragarriak izan daitezen jardungo da: batetik, erabiltzaileak ekipamendu-terminala erostea, zerbitzu horretara konektatzeko, soluzio teknologikoaren barruan (orokorra edo espezifikoa, hasieran definitutakoa eta banan-banan aplika daitekeena); eta, bestetik, soluzio kolektiboak ezartzea, maiztasun libreetako bandako puntu-puntu anitzeko haririk gabeko teknologietan oinarrituta (Wifi teknologia edo antzekoak).
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiak operadore pribatuen bidez sartzen dira internetera, baita urrutien dauden eta biztanle gutxienekoak diren eremuetako herritarrak ere. Beraz, bete da jarritako helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko edo juridiko guztiek internetera sartzeko aukera izatea, botere publikoen esku-hartzearen beharrik izan gabe (baita biztanle gutxiko eremuetan edo orografia-arazoak dituzten eremuetan bizi direnek ere).
Horregatik, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren helburua beteta, eta bitarteko publikoak eraginkortasun eta efizientzia handiagoz erabiltze aldera, aurreko agindua indargabetu behar da.
Horregatik guztiagatik, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 9.1.r) artikuluak eta apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 3.2.c) artikuluak Ogasun eta Finantza Sailari emandako eskumenak baliatuz (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 192/2013 Dekretua, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena), hau
Indargabetu egiten da Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez laguntza-neurriak ezartzen baitira interneterako banda zabaleko sarrera-zerbitzuak emateko, Konekta Zaitez@Banda Zabala Proiektuaren barruan (agindu hori Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko otsailaren 18ko Aginduak aldatu zuen).
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 3a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


