- AGINDUA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egiten baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntzak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia egiten baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5188
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/01
- Argitaratze-data: 2015/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Aginduaren bitartez (abuztuaren 18ko EHAA), 2015-2016 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako ikertzaileak prestatzeko eta laguntza berrietarako deia egin eta laguntza horiek arautu ziren. Agindu horrek egonaldiak egiteko aukera ematen du aplikaziokoak ez diren zentroetan; horrela, erantzuna ematen die ikertzaileak hobeto prestatzeko egonaldiok duten interesari bai eta nazioarteko doktoregoa lortzeko.
Kontuan hartu da Lehendakariaren martxoaren 1eko 8/2013 Dekretua (2013ko martxoaren 7ko EHAA), dekretu horrek aldatzen baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua.
Kontuan hartu dira, halaber, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautu zuen Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak; era berean, horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezarri zituen (1992ko otsailaren 7ko EHAA); azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen.
Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta laguntza eta diru-laguntzei aplikatzekoak diren gainerako xedapenak kontuan izanda.
Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoa oinarri hartuta,
Honako hau
Laguntza-programa aplikatzen den zentroetan ez, beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko dei egitea prestatzen ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea, eta horretarako laborategi edo ikerketa-zentroetan ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-fondoetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko.
Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere egonaldiak aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren osagarri ekonomikoak ematea.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren arabera aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat ez badatoz, bazter uzten dira biltzarretara, batzar zientifikoetara edo beste era batzuetakora joateak eta ohiko aplikazio-zentroa atzerrian izan eta prestatzen ari diren ikertzaileek Espainian dauden zentroetan egiten dituzten egonaldiak.
Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 240.000 euro erabiliko dira.
Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte 2015-2016 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programaren onuradunek (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Agindua, 2015eko abuztuaren 18ko EHAA).
Laguntza hauetaz baliatu ahal izateko, ezinbestekoa da ikertzaileek jardunean egotea, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren berritzealdian.
Diru-laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, betiere Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoa betez.
Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2016. urtean hasi beharko dira.
Egonaldi bakoitzaren gutxieneko iraunaldia bi hilabetekoa izango da eta gehien jota hiru hilabetekoa, eta, justifika daitezkeen salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin edota ohiko jardunarekin bat etorriko dira.
Bekaz baliatzeko aldi osoan zehar egin daitezen egonaldi guztien iraupena ez da hiru hilabetetik gorakoa izango.
Eskabidea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/egonlabur/y22-izapide/eu) modu telematikoan eskuragarri egongo den inprimakiaren bitartez baizik ezingo da egin. Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioa aplikazio elektronikoaren bidez erantsi beharko zaio eskaerari. Horretarako, hautagaiak alta hartu beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazioan zehaztutako jarraibideak bete.
Aplikaziora sartzeko bi era daude: ziurtagiri elektronikoarekin (NAN elektronikoa, ONA txartela, FNMT - Pertsona fisikoaren ziurtagiria) edo erabiltzailerekin eta pasahitzarekin. Aplikazioan sartzen diren pertsonek baimen ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari (deialdiaren organo kudeatzaileari) identitate-datuak egiazta ditzan, eskudun administrazioan, hain zuzen ere bitarteko elektronikoen bidez edo eskura diren beste bitarteko batzuen bitartez.
Eskaera telematikoa guztiz betetakoan, eta 7. artikuluko dokumentuan aplikazioaren bidez bidaliz gero, eskatzaileak, Egoitza Elektronikoak onartutako sinadura elektronikoaren edozein sistema erabiliz, eskaera erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu ahal izango du.
Eskabidea identifikatzeko zenbakia jasoko du inprimaki ofizialak. Inprimaki ofizial hori eskuz edo elektronikoki aldatuz gero, baztertu egingo da eskabidea.
Izapidetza paper bidez egin nahi izanez gero, aplikazioak sortzen duen eskabidea inprimatu beharko da eta eskatzaileak sinatu beharko du. Paperezko eskaera artikulu honetako 5. eta 6.zenbakietan aipatutako epe eta lekuetan aurkeztu beharko da.
Nolanahi ere, eskarian adierazpen arduratsua ere sartu behar da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50. artikuluaren 6. idatzi-zatian agertzen dena (legegintza-dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen da, Euskadiren 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu dena). Bertan, honako datu hauek egiaztatuko dira:
Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla eta hautagaiak betetzen dituela laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
Diru-laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan hark zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Eskatzaileak, nolanahi ere, baimen hori espresuki uka dezake, eta, hala egiten badu, eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu halakoak egiaztatzeko nahitaezko agiri eguneratuak.
Eskaerak aurkezteko epeak.
Eskabideak aurkezteko epea xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2016ko urtarrilaren 15ean.
Eskabide-orriak eta bestelako agiriak ondorengo posta helbidera bidaliko dira:
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Zientzia Politikarako Zuzendaritza.
Erreferentzia: Doktoretza-aurreko egonaldiak.
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Gasteiz.
Eskabideak toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da, baita informazioa eskatu ere: Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoetan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10, behea, 01008 Vitoria-Gasteiz). Telefono bidezko arreta 012 zenbakira deituz eskuratu ahal da.
Ikertzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatekoa izanez gero, erregistro-bulego hauetan formalizatu ahal izango da eskaera:
Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz)
Gipuzkoako 02 erregistro-bulegoa (Ignacio M.Ş Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia)
Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z.g., 48940 Leioa)
Bizkaiko 84 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbo).
Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Eskabideak apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duenak- aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira deialdian eskabideak aurkezteko adierazten den epean.
Eskabideak posta-bulegoetan aurkezten badira, gutun-azal itxian eramango dira. Horrela, eskabidearen goiko aldean adierazi ahal izango da zer egunetan eta ordutan onartu diren postetxean.
Eskatutako dokumentazioa.
Eskabideari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio, aplikazioaren bidez aurkeztuta:
Egonaldiaren helburua deskribatzeko txostena (bi orrikoa goitik jota).
Zentro hartzailearen jatorrizko gutuna, non egiaztatzen baita bisitaldia onartzen dela eskatutako egunetan.
Egiteko den egonaldiarekiko adostasuna adierazten duen agiria, tesiaren zuzendariak edo eskatzailea atxikita dagoen saileko zuzendariak izenpetua. Aplikazioak dokumentu horren txantiloi bat du.
Hirugarrenaren altaren agiria. Web-helbide honetan eskuragarri dago: http://www.euskadi.eus/web01-s2oga/eu/contenidos/autorizacion/alta_terceros/eu_7999/hirugarrenaren_alta.html
Dirulaguntza-eskabidea guztiz betetzen ez bada edo arauzko agiriak aurkezten ez badira, 10 eguneko epean hutsak bete ditzala edo arauzko agiriak aurkez ditzala eskatuko dio Zientzia Politikarako Zuzendaritzak unibertsitate eskatzailearen legezko ordezkariari; orobat ohartaraziko dio, hala egin ezean, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan.
Zuzenketak egiteko errekerimenduak honelaxe jakinaraziko dira: 12. artikuluko bigarren paragrafoan ezarritako prozedurarekin bat etorriaz.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzari dagozkio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak.
Mantenu-gastuetarako laguntzaren zenbatekoa eguneko 25 eurokoa izango da.
Bidaia-gastuetarako laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, honako taula honi begiratuko zaio:
(Ikus .PDF)
Kilometroak kalkulatzeko, http://es.distance.to estekaren bidez egindako kontsultaren emaitza hartuko da erreferentziatzat. Agindu honen ondorioetarako, eskatzaileak lantokia duen probintziako hiriburua hartuko da jatorriko hiritzat.
Joan-etorriak egiteko, bisatua izapidetu behar izanez gero, 200 euroko diru-osagarri bat emango da.
Bidaia-gastuetarako laguntzak ez du toki-garraiorik hartuko barruan.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak esleitu eta gero, justifikatuta dauden kasuetan, aldaketak onartu ahal ditu egonaldien ezaugarrietan; dena den, horrek ez du eragingo onartutako gastua handitzea. Aseguru hori antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak baimenduta, atzerrian egiten diren egonaldietarako istripu eta osasun-laguntza asegurua kontratatuko da. Interesatuaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin eta onuradunak eskatuta, aseguru hori eurentzat ere luzatu ahal izango da. Aseguru hori antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da.
Diru-laguntza hauek bateraezinak dira helburu bera duten beste diru-laguntza batzuekin, salbu doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako laguntza bera.
Eskabideak hautaketa-batzorde batek balioetsiko ditu. Batzorde horrek honako kide hauek izango ditu: Zientzia Politikarako zuzendaria, batzordeburu izango dena; Unibertsitateetako zuzendaria; eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzako teknikari bat, zuzendariak izendatua, idazkari-lanak egingo dituena. Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari igorriko dio eskatutako laguntza emateko edo ukatzeko proposamena.
Eskabideak honako irizpide eta puntuazio hauen arabera balioetsiko dira:
Lehenengo berritzeko eskatzaileek puntu 1; bigarrenekoek eta hirugarrenekoek 3 puntu.
Lehenago laguntzarik jaso ez duten eskatzaileek 2 puntu. Gainerakoek, puntu 1.
Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztu eta onartu diren eskariak alderatuko dira, haien artean halako hurrenkera bat ezartzeko, 10. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraikiz. Agindu honetako 2. artikuluan aipatutako aurrekontu-kreditua agortu arte baloraziorik handiena lortu dutenak baino ez dira esleituko.
Berdinketak eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbakiaren arabera hautsiko dira. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabidean agertuko da.
Unbiertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.
Aipatutako ebazpena www.euskadi.net egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz egingo da jakinarazpena.
Aurreko zenbakian ezarritakoa bazter utzi gabe, Zientzia Politikarako Zuzendaritzak interesdunei bidali ahal izango dizkie egindako argitalpenen abisuak, SMS edo mezu elektronikoen bidez. Abisu horiek ez dute inola ere jakinarazpen-baliorik izango.
Artikulu honen 1. zenbakian ezarritako epean, berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskariak ezetsiak izan direla.
Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako diru-laguntzen barruan diru-laguntzak itzultzeko edo zehatzeko edozein prozedura tramitatzen ari bada, prozedura hori bukatu egin beharko da diru-laguntza eman eta ordaintzeko.
Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan ezarritako eran.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek bete beharko dituzte: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutakoak eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan adierazitakoak, zehatzago esanda, hauek:
Esleitutako diru-laguntza onartzea. Laguntzaren onuradunak 10 eguneko epea izango du laguntzari berariaz uko egiteko, Ebazpena www.euskadi.net egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jakinarazten denetik aurrera. Horrelakorik egin ezean, laguntza onartutzat hartuko da.
Egonaldiaren hasierako datak emate-ebazpenean adierazitakoa izan behar du. Salbuespenez, egonaldiaren aurretik eskatu ahal izango da, idatziz eta behar bezalako arrazoiak emanda, hasiera data aldatzeko. Zientzia Politikarako Zuzendaritzak erabakiko du aldaketa egin daitekeen ala ez, eta behar bezala justifikatutakotzat jotzen dituen aldaketak egiteko baimena eman ahal izango du.
Zentroan egon beharko du diruz laguntzen den denboraldi osoan. Diru-laguntza jasotzen duen ikertzaileak bere jarduera etenik gabe egin beharko du; zentroko lan-egutegiak bete beharko ditu. Ikerketa-arrazoien ondorioz aldi baterako zentrotik atera behar badu, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi behar dio, eta berak eman beharko dio horretarako baimen. Atzeratutako aldi baimenduak ez dira errekuperatu behar.
Diru-laguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea; era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari laguntzea jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.
Diru-laguntza eman den xederako erabiltzea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, haiek hala eskatuz gero dagozkien funtzioak gauzatzerakoan.
Helburu bererako lortu den beste edozein laguntza deklaratzea.
Egonaldia amaitu ondorengo hamabost eguneko epean, 15. artikuluan zehazten diren agiriak bidali beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzara.
Uko egiteko, Zientzia Politikarako zuzendariari jakinarazi beharko zaio, tesi-proiektuaren zuzendariak eta ezarpen-zentro kontratugileko legezko ordezkariak sinatutako idazki baten bidez. Bertan adieraziko da zein diren uko egiteko arrazoiak eta uko-egite horrek zein egunetatik aurrera izango dituen ondorioak. Uko-egite hori, aplikazio telematikoaren bidez jakinarazi beharko da, ondorioak izan baino egutegiko 10 egun lehenago. Horren berri, halaber, posta elektronikoz ere eman beharko da huisibas@euskadi.eus helbidera bidaliz uko egitearen ondorioak hasten diren eguna baino lehenago.
Uko-egiteak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez onartuko dira.
Uko egitearen ondorio ekonomikoak hasiko dira uko egite hori gauzatzen den egun berean, bidegabeko ordainketak gauzatu badira egin beharko diren itzultzeen kalterik gabe.
Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, onuradunak hirugarrenen altaren agiria eguneratua izan beharko du.
Egonaldia amaitu ondorengo hamabost eguneko epean, onuradunek honako agiri hauek bidali beharko dituzte Zientzia Politikarako Zuzendaritzara:
Burutu den egonaldiari buruzko ziurtagiria, lankide izandako ikertzaile arduradunak eta zentroko legezko arduradunak izenpetutakoa. Egonaldiaren hasiera- eta amaiera-egunak aipatu beharko dira bertan.
Egindako lanaren memoria zientifiko-teknikoa, diru-laguntzaren baldintzak bete direla justifikatzen duena, eta egindako jarduerak eta jasotako emaitzak zehazten dituena.
Bidaiaren kostua eta bisatua izapidetzeak dakarren kostuen memoria ekonomikoa, honako dokumentuekin batera:
Garraio publikoan egindako bidaien jatorrizko txartelak eta fakturak.
Bisatua tramitatzean egindako tasa-gastuen eta garraio publikoan egindako joan-etorrien jatorrizko txartelak eta fakturak.
Bidaian norberaren garraiobideak erabiliz gero, justifikatutako kilometroak kilometroko 0,29 eurotan ordainduko dira.
Egonaldia esleitutakoa baino txikiagoa bada, mantenurako emandakoaren zati proportzionala egin gabeko aldiari dagokiona itzuli egin beharko du onuradunak, betiere indarrean den legeriarekin bat etorriz.
Bidaia-gastuetarako emandako laguntza bidaiaren benetako kostua baino handiagoa gertatzen bada, onuradunak itzuli egin beharko du benetako kostuaz gainekoa.
Dokumentazio hau guztia aurkezteko aplikazio telematikoa erabiliko da.
Egonaldia ezin bada egin edo justifikatu, emandako laguntza osoa itzuli beharko du onuradunak eta baita dagozkion legezko interesak ere. Izan ere, hori xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren pentzutan ordaindu beharreko diru-laguntzen berme eta itzulerei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 7ko EHAA).
Aplikatzekoak dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan ezarritakoa (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Testu Bategina) eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa.
Prozedura honi jarraituko zaio agindu honetan xedatutakoak betetzen ez direnean eta 15. artikuluaren 3. eta 4. ataletan adierazten diren kasuetan:
Prozedura hasi eta ebazteko ardura Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena izango da.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio interesdunari, eta egutegiko 15 eguneko epea emango dio egokitzat jotako alegazioak aurkez ditzan. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.
Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bidez.
Prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, hamabi hilabetekoa izango da, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik aurrera.
Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dagozkion legezko interesak; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, horren berri emango zaio Ekonomia eta Ogasun Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari, aplikatu beharreko legezko arauek xedatutakoa kontuan hartuta jarduteko.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz,deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren 3. zenbakidun fitxategian, «Bekadunentzako diru-laguntzak» izenekoan, jasoko dira , eta deialdian parte hartzen duten pertsonek berariaz ematen dute datu horiek tratatzeko eta argitaratzeko baimena. Fitxategi hori arau honen xedapen-esparruan sartzeko da: 2010eko urriaren 4ko agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituena (azaroaren 5eko EHAA, 213. zenbakia).
Fitxategi honen organo arduraduna Zientzia Politikarako Zuzendaritza da. Datuen aurka egin, datuetan sartu eta datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Zientzia Politikarako Zuzendaritzan baliatu ahal izango dira. Hartarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzei buruzko ebazpena emateko garaian, kreditu egokiak eta behar bestekoak egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016. urteko aurrekontu orokorretan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2016ko irailaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 1eko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Ikertzaileak prestatzeko dokto
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2016ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deia


