Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Mondragon Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizial batzuk ezartzea eta beste batzuk kentzea baimentzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, Mondragon Unibertsitateko masterreko ikasketa ofizial batzuk ezartzea eta beste batzuk kentzea baimentzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5249
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/01
  • Argitaratze-data: 2015/12/14

Testu legala

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren bidez aldatuak) 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, betiere Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 51. artikuluan arautzen du Europako unibertsitate-eremura egokitzea. Unibertsitate-gaietan eskumena duen sailak eta unibertsitateek ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan beharrezkoak diren egokitzapenak bultzatuko dituzte eta, horiekin batera, beharrezkoak diren gainerako neurriak hartuko, euskal unibertsitate-sistema Europako unibertsitate-eremuan sartzeko eta titulazioaren Europako gehigarriaren diploma emateko.

Irakaskuntza ofizialak nola ezarri araututa dago Unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan (uztailaren 2ko 681/2010 Errege Dekretuak aldatuta), eta Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuan.

Hain zuzen ere, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, 8. artikuluan, xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: gradua, masterra eta doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

2015eko urtarrilaren 29an, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak 2015-2016 ikasturtean masterreko lortzeko ikasketak ezartzea onartu zuen.

Unibasq-Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren ebaluazio-txostena jaso eta gero, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak aldeko ebaluazio-txostena eman du; zehazki, Mondragon Unibertsitateak proposatutako masterreko ikasketa ofizialak ezartzeari dagokiona; ikasketa horiek II. eranskinean jasotzen dira.

Hori dela-eta, Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta proposamena Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari 2015eko maiatzaren 25eko bilkuran jakitun jartzeko aurkeztu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Agindu hau Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari jakinaraztea, Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzea eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan inskribatzea, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ditzan.

Bigarrena. Lau urte igaro aurretik berritu beharko da baimendutako master-ikasketa ofizialen egiaztapena, hasierako ikuskapen-egunetik hasita. Urriaren 16ko 205/2012 Dekretura egokituko da berriztapen hori; dekretu horren bidez xedatzen baitira prozedura eta epeak gradu, master eta doktoregoko unibertsitate-tituluen egiaztapena berritzeko.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik