- AGINDUA, 2015eko abenduaren 22koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko abenduaren 22koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifa berriak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 51
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/12/22
- Argitaratze-data: 2016/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan automobiletan egiten den bidaiarien herriz kanpoko garraio publikoaren tarifen zenbait osagairen prezioak aldatu egin direnez, indarrean dauden tarifak ere igotzea komeni da.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9koa 196/2013 Dekretuaren 4.1 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz, eta bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo automobilez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. eta 17. artikuluak kontuan izanik, hauxe
tarifa: egunekoa (07:00etatik 22:00etara)
(Ikus .PDF)
(1) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
tarifa: jaiegunetakoa eta gauekoa (22:00etatik 07:00etara)
(Ikus .PDF)
(2) Gutxieneko horrek 1.500 metroko ibilbidea hartzen du.
Ordainpeko bide-azpiegitura bat erabiliz gero, helmugara iristeko ibilbideko bidesaria erabiltzaileak ordainduko du.
Taximetroa, urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren bidez onarturiko 2/2000 Legearen Erregelamenduaren 44. artikuluak ezarritakoaren arabera jarriko da martxan.
Urriaren 15eko 243/2002 Dekretuaren 4.h) eta 32.1 artikuluetan xedatutakoa kontuan izanik, taxi-gidariek kasuan kasuko ordainagiria egin beharko dute horretarako jarria izango duten gailua erabiliz.
Baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Plangintzaren zuzendariari Agindu hau garatzeko xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


