Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2016ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituen Agindua hirugarrenez aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2332
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/05/16
  • Argitaratze-data: 2016/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Bidezkoa da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen dituen 2013ko uztailaren 10eko Agindua aldatzea (2013ko uztailaren 31ko EHAA). Agindu hori lehendik ere aldatua izan da: lehen aldiz 2014ko ekainaren 3ko Aginduz (uztailaren 11ko EHAA), eta, berriro, 2015eko uztailaren 9ko Aginduz (2015eko uztailaren 24ko EHAA).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legeak irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuan ezarritakoarekin bat, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aldeko txostena eman duenez, hau

  1. Interesduna matrikulatzeko unean, prezio publiko horien diru-zenbatekoa aurretik ordainduta izatea eskatu ahalko da.

    Hala ere, Musika Kontserbatorio Profesionaletako eta Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako ikasle ofizialen matrikulagatik, ordainketa antzeko hiru epetan ordaindu ahal izango dira prezio publikoak: lehenengoa matrikula egitean, bigarrena abenduko lehenengo astean, eta hirugarrena otsaileko lehenengo astean.

  1. Kredituka egituratutako goi-mailako arte-irakaskuntzetan, ohorezko matrikulagatik egiten diren kenketak ikasketa berberen hurrengo matrikulan aplikatuko dira.

    Kenketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei bakarrik aplikatuko zaizkie, inolaz ere ez beste erkidegoetatik datozenei.

    Batxilergoko ikasgaietan lortutako ohorezko matrikulek ez dute murrizketa-eskubiderik emango. Soilik kalifikazio globala ohorezko matrikula bada izango dute salbuespen-eskubidea, goi-mailako ikasketak hasten duten lehen aldian, matrikula ordaintzeari dagokionez. Salbuespen hori izateko, hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 16a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)