Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2018ko otsailaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez indargabetzen baitira, batetik, Elkartzen programa arautzen duen 2005eko martxoaren 15eko Agindua (Elkartzen programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapenerako jarduerak egin ditzaten), eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Agindua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko otsailaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez indargabetzen baitira, batetik, Elkartzen programa arautzen duen 2005eko martxoaren 15eko Agindua (Elkartzen programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapenerako jarduerak egin ditzaten), eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1297
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/28
  • Argitaratze-data: 2018/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Elkartzen programak irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzak ematen dizkie, kanpo sustapenerako jarduerak egin ditzaten, eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduan araututa dago. Arau hori, hala ere, beste batek aldatu zuen, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduak egokitu nahi izan baitzuen laguntza-programa sortu ziren beharrizan berrietara. Hala, ordura arte onartuta ez zeuden gastu-kontzeptu batzuk onartu ziren, eta laguntzen gehieneko mailak areagotu, besteak beste.

Kontuan hartuta 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez egindako aldaketa garrantzitsuak, eta une honetan beharrezkotzat jotzen direnak, komeni da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Agindua indargabetzea, eta, hala badagokio, egintza berri bat idaztea, gaur egun EAEko enpresak nazioartekotzeko eremuan duen egoera aurreikusiko duena.

Bestalde, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 13ko Aginduan, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa arautzen zen, eta, erakunde horien kasuan, beharrezkoa da laguntza-programaren irismena eta finantziazioa hedatzea, babes-tresna bakar baten barruan sar daitezen orain arte Elkartzen programaren bidez ematen ziren nazioartekotze-laguntzak. Plangintza horren ondorioz, beharrezkoa da araudi berri bat ezartzea, autonomia-erkidego honetan klusterrak dinamizatzen dituzten erakundeei eman beharreko diru-laguntzetarako.

Ondorioz, honako hau

Indargabetzen den araudiaren arabera izapidetutako espedienteek oraindik ere araudi hori beteko dute, amaitzen diren arte.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.