- AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Urretxuko (Gipuzkoa) CPEIPS «Urretxu-Zumarraga Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Urretxuko (Gipuzkoa) CPEIPS «Urretxu-Zumarraga Ikastola» HLBHIP Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1577
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/12/15
- Argitaratze-data: 2022/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Urretxuko (Gipuzkoa) «Urretxu-Zumarraga Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eskatzen duen.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 20005713 eta 012384.
Izen espezifikoa: «Urretxu-Zumarraga Ikastola».
Titularra: Urretxu Zumarraga Ikastola Sociedad Cooperativa.
Helbidea: Pagoeta, 4 - Labeaga, 25.
Udalerria: Urretxu.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitu.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa:
1 urte bitarteko gela: 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostuko edukierarekin.
2 urte bitarteko gela: 3 unitate, bakoitza 13 ikaspostuko edukierarekin.
3 urte bitarteko gela: 6 unitate, bakoitza 18 ikaspostuko edukierarekin.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 295 ikaspostuko edukierarekin.
Lehen Hezkuntza: 21 unitate, 525 ikaspostuko edukierarekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostuko edukierarekin.
Batxilergoa: 6 unitate, 210 ikaspostuko edukierarekin.
Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki eta zereginen ikaskuntzarako gela bat
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


