- AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urtarrilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 438
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/01/11
- Argitaratze-data: 2022/01/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 11ko Aginduak, zeinak sail honetako lanpostu huts bat borondatezko izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten baitu, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzakoa, 520010 zenbakiko kodea, 208. dotazioa.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 11.
Osasuneko sailburua,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


