- AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) EIPR «Babila» HEPR Haur Eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) EIPR «Babila» HEPR Haur Eskola pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 565
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/01/24
- Argitaratze-data: 2022/02/02
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; EAEko udalak
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) EIPR «Babila» HEPR Haur Eskola pribatuaren entitate titularrak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin dituzte txostenak.
Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode zenbakiak: 015918 eta 48019791.
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Babila».
Titularra: Bibala 2122, S.L.
Helbidea: Garellano, 17.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko 2-3 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bihurtzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, edukiera hau dutenak:
3 unitate 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza-deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 24a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


