- AGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Europa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko otsailaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen «Europa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 853
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/02/08
- Argitaratze-data: 2022/02/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
«Europa» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez Mikroinformatika-sistemak eta sareak teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (urtarrilaren 17ko BOE), eta martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua, Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, zeinaren bidez 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dira (abenduaren 15eko BOE), eta ekainaren 18ko 365/2013 Dekretua, 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragiletako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 28ko EHAA); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakiak: 010451 eta 01003070.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Europa».
Titularra: Instituto Europa S.L.
Helbidea: Manuel Iradier, 46.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Baimena:
«Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloa emateko.
«3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa emateko.
«Administrazio kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.
«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa kentzeko.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
Lanbide-arloa: Irudia eta soinua:
3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak:
Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako erdi-mailako- heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTLM/?uri-CELEX:32016R0679&from=ES.
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id-BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


