- AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandioko udalerriko (Bizkaia) «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Erandioko udalerriko (Bizkaia) «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1245
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/02/23
- Argitaratze-data: 2022/03/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Erandioko udalerriko (Bizkaia) «Vitae Bilbao» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakiak: 48019729 eta 015900.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Vitae Bilbao».
Titularra: Forma´t en Formació Professional, S.L.
Helbidea: Goierri Martiartu errepidea 13 (Travessia Ramon Berenguer IV, 4 08338 Premiá de Dalt)
Udalerria: Erandio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


