- AGINDUA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Etxebarriko (Bizkaia) «Haurtxo Polita - Sweet Baby» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak eteteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Etxebarriko (Bizkaia) «Haurtxo Polita - Sweet Baby» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak eteteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1132
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/03/01
- Argitaratze-data: 2022/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Etxebarriko udalerrian (Bizkaia) dagoen «Haurtxo Polita Sweet Baby» Haur Eskola Pribatuaren jarduerak eteteko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Kode-zenbakia: 015795 eta 48019250.
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Haurtxo Polita Sweet Baby».
Titularra: Leire Ullibarri Bilbao Ramón Alejandro García Pulido, C.B.
Helbidea: Forua kalea, 16.
Udalerria: Etxebarri.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.


