Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2022ko martxoaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Jakintza» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Jakintza» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1215
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/04
  • Argitaratze-data: 2022/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: EAEko udalak

Testu legala

Donostiako udalerriko (Gipuzkoa) «Jakintza» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskadiko Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko mailaren eta maila ertainaren curriculuma eta maila horietara nola iritsi ezartzen dituena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 012769 eta 20008313.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Jakintza».

Titularra: Agrupación Cultural Jakintza.

Helbidea: Mikeletegi pasealekua 10.

Udalerria: Donostia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

Mailak: 1, 2 eta 3.

Adarrak:

Kantua: abesbatza eta bakarlaria.

Instrumental sinfonikoa: bibolina, flauta, tronpeta, klarinetea, biolontxeloa, tuba, tronboia eta biola.

Instrumental polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitixa.

Zenbait joera: jazz-bateria, jazz-saxofoia eta gitarra elektrikoa.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik