Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2007ko uztailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena, Doktoregoaren Gestiorako Araudian egindako aldaketak argitaratzeko dena doktoregorako sarbidea 56/2005 Errege Dekretuari jarraitzeari buruzko atala. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 12koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearena, Doktoregoaren Gestiorako Araudian egindako aldaketak argitaratzeko dena doktoregorako sarbidea 56/2005 Errege Dekretuari jarraitzeari buruzko atala.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 6264
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2007/07/12
  • Argitaratze-data: 2007/11/16

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2006ko azaroaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketetako errektoreordearen 2006ko abuztuaren 23ko erabakia, Doktoregoaren Gestiorako Araudia (2006-2007) argitaratzeko agindua ematen zuena. Arautegi hori 2006ko uztailaren 20an onartu zuen Gobernu Kontseiluak.

Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuan aurreikusita dago doktorego programak desagertu egingo direla eta graduondoko programak jarriko direla abian apurka-apurka. Prozesu hori 2006-2007 ikasturtean hasi zen. 2007-2008 ikasturtean, berriz, doktoregoko ikasketak aipatutako errege-dekretuari jarraiki hasiko dituzten ikasleak izango ditugu eta, horrexegatik, aldatu egin behar da doktoregoari buruzko araudia.

EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak Doktoregoaren Gestiorako Araudia aldatzea erabaki zuen 2007ko ekainaren 6ko bileran

Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Doktoregoaren Gestiorako Araudia aldatzea erabaki zuen 2007ko ekainaren 21eko bileran.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, honela dio 10.2 artikuluan: "Antolaketaren eta jarduteko moduaren gainean unibertsitate publikoko gobernu organoek emandako estatutuak eta arauak, baita horien gaineko aldaketak eta orrokorrean aplikatzekoak diren xedapenak ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira".

Aipatutako guztia kontuan hartuta, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Doktoregoaren Gestiorako Araudian egindako aldaketak, eranskinean jasotako modua.

Leioa, 2007ko uztailaren 13a.

Errektorea.

Eskuordetzeaz (2004706717ko Ebazpena, 2004-07-08ko EHAA) (2006-07-06ko Ebazpena, 2006-08-21eko EHAAn aldatuta)

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordea,

CARMEN GONZLEZ MURUA.

Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del Pas Vasco

Graduko eta Graduondoko Ikasketetako Errektoreordetza

Araudi honek doktorego-programak arautuko ditu harik eta graduondoko programa ofizial bihurtu arte.

Doktorego-programen edukia.

  1. Irakaskuntzaren aldian, doktorego-programek honako hauek izan beharko dituzte:

    1. Oinarrizko ikastaroak, doktorego-programaren helburuko gaien zientzi, teknika edo arte-arloen eduki funtsezkoei buruzkoak. Ikastaro hauetako bakoitzak hiru kreditu baino gehiago izango ditu (kreditu bakoitzak hamar eskola-ordu dauzka) eta, gutxien dela, mota honetako 15 kreditu eskaini beharko dira.

    2. Ikastaro metodologikoak, metodologia eta ikerkuntza-tekniken inguruan; gutxienik, mota honetako ikastaro bat eskaini behar da.

    3. Ikastaro osagarriak programaren arloaren kideekin erlazionaturik eta doktorego-tesien balizko proiektuetarako interesgarri.

    4. Doktorego-programen proposamenetan adierazi ahal izango da ikasleek oinarrizko zenbat kreditu edo zenbat kreditu metodologiko gainditu beharko dituzten, gutxienez, irakaskuntzaren aldia amaitutzat emateko. Edonola ere, oinarrizko kredituak ezingo dira izan 15 baino gutxiago.

    5. Doktorego-programek beste sail eta institutuen programetan eskaintzen diren ikastaroak sartu ahal izango dituzte, egokien jo litekeen motaz. Honetarako, kasuan kasuko sailaren baimen espresoa beharko da. Ikastaro hauen kredituen kopurua, ordutegia, tokia eta irakasle arduraduna bat etorriko dira jatorrizko programakoekin, eta jatorrizko doktorego-programan baino ez da zenbatuko irakats-zama.

    6. Doktorego-programen barruan beste unibertsitateetan, Zientzi Ikerkuntzarako Kontseilu Gorenean, ikerkuntzarako erakunde pribatu edo publikoetan edo antzeko izaera luketen erakunde nazional edo nazioartekoetan garaturiko ikastaroak ere sartu ahal izanen dira eta, honetarako, ezarri beharreko hitzarmenak sinatu beharko dira UPV/EHUren eta aipaturiko erakundeen artean.

    7. Ikastaro bakoitzean honako hauek zehaztu beharko dira: ezaugarriak, eskolak emango dituzten irakasleen izenak, kreditu kopurua, hizkuntza, eta abar.

    8. Irakasle batek berari dagokion sailak eskaintzen ez duen doktorego-programetan irakats dezake, beti ere dagokion saileko kontseiluaren baimena edukirik. Institutu batean kontratu espezifiko bati esker ari den ikerlaria bada, institutuko organo eskudunaren baimena beharko du.

    9. Doktorego-programa bat luzatzeko, oinarrizko kredituen % 70 eta gainerako ikastaroen % 50, gutxienez, eskaintzan azaldu beharko dira. Sailek edo institutuek horren berri eman beharko dute proposamenetan, eta Doktoregoko Azpibatzordeak aztertu beharko ditu. Aipatutako baldintza betetzen ez duten proposamenak Gobernu Kontseilura eramango dira, iritzia eman dezan.

  2. Ikerkuntza-aldian, doktorego-programek honakoak hartu beharko dituzte:

    1. Gutxienez, 12 kreditu bideratuko dira ikerketa-lan tutelatu bat edo batzuk egitera. Doktorego-programan adieraziko da zeintzuk ikerketa-lerro garatuko diren, bai eta zeintzuk jakintza-arlotara dauden atxikita. Ikasleek egin beharreko ikerlanak lerro horietara lotuta egongo dira. Lanen kreditu-kopurua ezin izan daiteke hiru baino txikiagoa.

      2.f) atalean deskribatu den bezala, ikerlan tutelatuak burutuko ahal izanen dira UPV/EHUtik kanpoko erakunde eta guneetan.

    1. Ikasleen lanak doktore batek zuzenduko ditu. Doktore hori sailak edo institutuak izendatuko du ikasleek matrikula egin baino lehenago, eurek erabakiko duten prozedurari jarraiki. Ikerlanen zuzendariak doktorego-programa proposatzen duen sail edo institutukoak edo programarekin hitzarmen bidez loturiko gune edo erakundekoak izango dira.

  3. Doktorego-programek ziurtagiri-diplomen izena definitu beharko dute, bai eta dagokien jakintza-arloa ere. Doktorego-programek ziurtagiri-diplomen izen bat baino gehiago defini ditzakete, euren eduki eta ezaugarrien arabera.

  4. Doktorego-programek onar litezkeen ikasleen gehienezko kopurua zehaztu beharko dute.

  5. Doktoregoko ikasketak ikaslearen unibertsitate-curriculumarekin zientifikoki erlazionatu behar direla jakinik, doktorego-programa guztiek definitu beharko dituzte bertara sartu ahal izateko titulazioak.

    1. Saileko kontseiluak edo institutuak ikertzeko gaitasuna ebaluatuko duen epaimahaia proposatu beharko dio Doktoregoko Azpibatzordeari doktorego-programa bakoitzerako, ikasturte bakoitzean horretarako ezarriko den epearen barruan.

    2. Epaimahaia hiru kide doktorek osatuko dute eta mahaiburu, idazkari eta mahaikide moduan jardungo dute. Mahaiburua unibertsitateko katedraduna izango da, eta hiruretako bat ezingo da izan programa proposatzen duen sail edo institutukoa.

    3. Epaimahaiaren osakideak aldatzeko beharrezkoa izango da Doktoregoko Azpibatzordeko buruaren onespena.

    4. Epaimahaietan UPV/EHUkoak ez diren irakasleek jardunez gero, zeregin horrek eragindako gastuak doktorego-programaren ardura daukaten sailek ordainduko dituzte.

      Doktorego-programen luzapenak.

      Araudi honek doktorego-programak arautuko ditu harik eta graduondoko programa ofizial bihurtu arte.

  1. Unibertsitate-sail batek edo batzuek.

  2. Unibertsitate-institutuek.

  3. UPV/EHUko sailek eta unibertsitate-institutuek beste unibertsitate batzuetako sailekin eta institutuekin batera, edo enpresekin eta beste erakunde batzuekin batera, horretarako beharrezkoak diren hitzarmenak egin ondoren.

  1. Doktorego-programen edukiek zerikusia izan beharko dute sail proposatzaileen jakintza-arloekin. Gainera UNESCOren arloetara atxiki beharko dira. Eskaintza institutu batek egiten badu, doktorego-programan parte hartuko duten irakasleen jakintza-arloak agertu beharko dira.

  2. Doktorego-programak eskainiko dituzten sailek edo institutuek ikasketa hauek berez dakartzaten jarduera guztiak behar bezala betetzeko beharko diren irizpide eta mekanismoak ezarriko dituzte, hala nola: ikasleen onarpena, ikasleak sailei edo institutuei esleitzea, tutoreen esleipena, amortizatzeko proposamenak, ikerketa lerroen esleipena, lanaren zuzendaria, lanaren izena eta kreditu kopurua, ziurtagiri-diplomaren esleipena, tesi-proiektuen izen ematea, eta abar.

  3. Doktorego-programek, onartuak izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte aldez aurretik:

    1. Irakaskuntza aldiko kredituen % 70 UPV/EHUko irakasleek eman beharko dituzte, hitzarmena izenpetuta dagoenean salbu.

    2. Irakaskuntza aldian gutxienez 15 doktorek hartu beharko dute parte. Irakasle berberak ezingo du hiru doktorego-programetan baino gehiagotan jardun, hitzarmenek ezar dezaketena alde batera utzita.

  4. Sailek, gehienera ere, euren irakats-ahalmen osoaren % 6 eskaini ahal izango diote irakaskuntzaren aldiari doktorego-programen eskaintza osoan.

  5. Doktoregoan eginiko eskola-orduak lehenengo eta bigarren zikloan eginikoen balio bikoitzaz zenbatzen dira.

  6. Ikerkuntza-lanak zuzentzeagatik kredituak dituzten irakasleei irakaskuntzako kredituak emango zaizkie, gehienez hiru kreditu osatu arte (zuzendaritza-laneko sei kreditu = irakaskuntza-laneko kreditu bat).

  1. Programan titulazio baten irakaskuntzaren ardura daramaten sail gehienek parte hartuko dutenean; gutxienez hiru ikasle matrikulatu beharko dira eskolak emateko. Era honetara, tartean diren jakintza-arloen zientzi garapena bultzatzen da.

  2. Programan hiru sail edo gehiagok parte hartuko dutenean, eta bere kalitate eta zientzi interesarengatik egokia irizten bada, gutxienez bost ikasle matrikulatu beharko dira eskolak emateko. Proposatzaileen talde horretan agertuko diren institutuak ez dira hartuko kontuan.

  3. Doktorego-programa euskara hutsez eskainiko den kasuetan, eskolak emateko gutxienez beharko diren ikasleen kopurua bostekoa izango da, UPV/EHUko Euskararen Erabileraren Normalizaziorako II. Plangintzaren arabera.

    1. Aurreko ataletan aipatutako ikasleak zenbatzeko, programan matrikulatzean 12 kreditu baino gehiago hartu dituzten ikasleak hartuko dira kontuan soilik.

    2. Doktorego-programa behin onartu ostean eta baldin eta ukituriko sail eta irakasleen irakats-zamak halako aukera eskainiko balu, ez da gutxienezko ikasle-kopururik ikastaroka ezartzen, berorrek aurrera egin eta irakats dadin.

  1. Irakasle emerituak.

  2. Unibertsitateko eta unibertsitate-eskoletako katedradun eta irakasle titularrak.

  3. Irakasle elkartuak.

  4. Irakasle bisitariak.

  5. Lankideak.

  6. Doktore gonbidatuak, ikerketa gune publiko edo pribatuetakoak, sailaren aurrekontuaren kargura ordaindu eta unibertsitatearekin inolako kontratu-loturarik eraginen ez duelarik.

    Doktorego-programak luzatzeko proposamenen aurkezpena.

    Araudi honek doktorego-programak arautuko ditu harik eta graduondoko programa ofizial bihurtu arte.

  1. Proposamen horietan 778/1988 EDn aipatutako datuak agertu beharko dira, bai eta arautegi hau garatuko duten arauetan aipatutakoak ere. Edonola ere, informazio hau eman beharko da:

    1. Sailetako kontseiluak edo institutuetako organo eskudunak doktorego-programari emandako onespena.

    2. Doktorego-proposamena UPV/EHUko institutu batek proposatzen badu, doktorego-programan parte hartuko duten irakasleek euren saileko kontseiluaren baimena izan behar dute, programan eskolak eman ahal izateko.

    3. Doktorego-programan irakasten duten beste sailetako irakasleei dagozkien sailetako kontseiluen baimena.

    4. Programaren ardura daukan saileko kontseiluaren edo institutuko organo eskudunaren baimena, proposatzen den programan bestelako doktorego-programetatik harturiko ikastaroak agertuz gero.

    5. Hala balegokio, doktorego-programa aurrera eraman ahal izateko, UPV/EHUtik kanpoko erakundeekin sinatu beharreko hitzarmenaren proposamena. Hitzarmen honen tramitazioa doktorego-programarenarekin batera burutuko da.

      Doktorego-programak luzatzeko proposamenen onarpena.

      Araudi honek doktorego-programak arautuko ditu harik eta graduondoko programa ofizial bihurtu arte.

  1. Aurreko puntuan zehaztutakoak ez diren kasuetan, berriz, UPV/EHUk lankidetza hitzarmenak egin ahal izango ditu beste unibertsitate batzuekin edo erakunde eta enpresekin, ardura akademikoa UPV/EHUko sailak edo institutuak izanda beti. Gobernu Kontseiluak onartutako hitzarmen-eredua izenpetu beharko da horretarako.

    Hala ere, ez da egin beharko hitzarmenik, oro har, aipatutako erakundeetako irakasleek edo langileek doktorego-programetan edo ikastaroetan parte har dezaten.

  1. Hitzarmenari buruzko iritzia emateko eskumena daukaten errektoreordetzen txostenak bilduko ditu Master eta Doktoregoko atalak. Irakasleen Errektoreordetza, Nazioarteko Harremanetakoa, eta abar. Txosten horiek behin eskuratuta administrazio-prozedura erkideari buruzko lege orokorretan aipaturiko epearen barruan, espediente osoa bidaliko zaio UPV/EHUko Gobernu Kontseiluari, onar dezan. Ez da ahaztu behar hitzarmen-ereduetara lotuko diren hitzarmen-proposamenak baino ez direla onartuko.

  2. Hitzarmena onartu ondoren, sinatu egin beharko dute parte hartuko duten erakundeek.

Sarbidea, izena ematea eta ikasleak aukeratzeko irizpideak.

  1. Lizentziatu, arkitekto edo ingeniariaren tituluaren jabe izatea.

  2. Doktorego-programan onartua izatea, 14. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutako prozedurari jarraiki.

  1. Doktoregoko ikasketak egin nahi dituzten ikasleek kasuan kasuko doktorego-programan onartuak izateko eskaria egin beharko dute, ikasturte bakoitzean horretarako ezarriko den epearen barruan.

  2. Hurrengo artikuluetan azaltzen da zeintzuk diren kasu bakoitzean eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak eta egin beharreko tramiteak.

  1. Ziurtagiri akademikoa, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita.

  2. Ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.

  3. Bestelako merezimenduak.

  1. Ziurtagiri akademikoa, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita.

  2. Ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.

  3. Bestelako merezimenduak.

    1. Sailak edo institutuak txostena egingo du, eskaera onartzeko ala ez onartzeko arrazoiak azalduz. Txosten hori Doktoregoko Azpibatzordera bidaliko du, ikaslearen espediente osoarekin batera, doktoregoko ikasketetan sartzeko aukerari buruzko erabakia har dezan.

  1. Atzerriko tituluaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko.

  2. Ziurtagiri akademikoa, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita.

  3. Ikasleak eginiko lan, artikulu edo argitalpenak.

  4. NANaren fotokopia edo, atzerritarrek, pasaportearena.

  5. Bestelako merezimenduak.

    1. Sailak edo institutuak txostena egingo du, eskaera onartzeko ala ez onartzeko arrazoiak azalduz. Txosten hori Doktoregoko Azpibatzordera bidaliko du, ikaslearen espediente osoarekin batera. Interesatuak aurkeztutako atzerriko titulua lizentziatuaren, arkitektoaren edo ingeniariaren parekoa dela egiaztatu ondoren, errektoreari bidaliko diote eskaria, erabakia har dezan.

    2. Hirugarren zikloko ikasketetara sartzeak ez du, inola ere, atzerriko tituluaren homologazioa ekarriko, ez eta ikasleak duen titulu hori doktoregoko ikasketak egiteko ez den beste edozertarako ere.

    3. Graduondoko ikasketa ofizialetan sartzeko 56/2005 EDko 3. artikuluari jarraiki, Atzerriko goi mailako titulazioa izanik Espainian graduondoko ikasketak egin gura dituzten ikasleek lehendabizi homologatu egin beharko dute euren titulua graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duen Espainiako tituluarekin, horretaz indarrean dauden arautegiei jarraiki.

      Aurrekoa gorabehera, unibertsitateek atzerriko goi mailako titulua daukaten ikasleak onar ditzakete titulua homologatu barik, baldin eta graduondoko ikasketak egiteko behar den prestakuntzaren parekoa daukatela egiaztatzen bada. Edozelan ere, graduondoko ikasketak egiteko onartua izanagatik ere, horrek ez du esan nahi atzerriko titulua homologatu zaionik, ez eta beste helburu batzuetarako onartuko zaionik. Graduondoko ikasketak gainditu ondoren, lortutako master edo doktore tituluek balio ofizial osoa izango dute.

      Ikasleak aukeratzeko irizpideak.

  1. Ikaslearen unibertsitate-curriculumaren eta doktorego-programaren arteko zientzi korrespondentzia.

  2. Ikaslearen akademi espedientea eta, modu bereziaz, doktoregoko programari dagokion arloarekin edo arloekin erlazionaturiko irakasgaietan lorturiko kalifikazioak.

  3. Ikasleak ekar litzakeen lan, ikastaro edo mintegi eta bestelako merezimenduak.

    1. Hautaketa egin ondoren, sailek edo institutuek gestio hauek burutu beharko dituzte:

      1. Ikasle onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu. Hauek hurrengo lau egun baliodunetan kexa aurkeztu ahalko dute sailean edo institutuan.

      2. Behin-behineko zerrendak argitara eman eta hurrengo sei egun baliodunen buruan erreklamazioak ebatziko dira eta behin betiko zerrendak argitaratuko.

      3. Onartutako ikasle bakoitzari tutore bat esleituko diote, ezinbestean doktore, haren ikasketen ardura hartuko duena eta doktoregoko programaren sail edo institutu arduradunetakoa izango dena.

      4. Diziplinarteko, sailarteko, unibertsitatearteko eta nazioarteko programetan, ikasle bakoitzari dagokion saila zehaztu beharko da.

      5. Behin betiko zerrendetan onartuak izango ez diren ikasleek goragoko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari.

      6. Dena dela, sailek edo institutuek onartutako guztiek matrikula egin beharko dute, horretara baldintzatuta egongo baitira.

    2. Doktoregoko zenbait programatan izena eman duen ikasleak, batean baino gehiagotan onartu badute, matrikula hauetako batean egingo du, besterik ez.

      Doktoregoko ikasketak hasita dauzkaten ikasleak (leku-aldaketak).

  1. Ikasle horiek, unibertsitate honetakoak zein beste batekoak izan, berriro eman beharko dute izena, aurreko artikuluetan zehaztutako moduan.

  2. Horrez gain, hasierako doktorego-programan gaindituta dituzten ikasketen onespena nahi badute, 31. artikuluan aipatutako tramiteak egin beharko dituzte.

  1. 778/1998 Errege Dekretuko doktorego-programa batera aldatzeko eskaera.

    Ikasle horiek ez badituzte bete 32 kredituak 19. edo 20. artikulura lotuko dira, 32 kredituak bete badituzte baina ikertzeko gaitasuna onartzeke badaukate 21. artikulura, eta doktorego-tesia baino ez bazaie falta 22. artikulura. Espediente horiek aipatutako artikuluei jarraiki gestionatuko dira.

  2. 185/1985 Errege Dekretuko doktorego-programa batera aldatzeko eskaera, doktorego-tesia defendatzeko.

    Ikasle horiek 22. artikuluan aipatutakoekin parekatuko dira, eta gestioa artikulu horretan zehaztutakoari jarraiki egingo da.

  1. Doktoregoko ikasketak UPV/EHUn egiten ari diren eta beste unibertsitate batera joan nahi duten ikasleek tramite hauek egin behar dituzte:

    1. Doktoregoko ikasketak egiten jarraitu nahi duten sailaren onespena aurkeztu Master eta Doktoregoko atalean, bai eta beste unibertsitateko Doktoregoko Azpibatzordearen onespena ere.

    2. Leku-aldaketaren eskubideak ordaindu UPV/EHUn.

  2. UPV/EHUko Master eta Doktoregoko atalak espedientearen leku-aldaketa egingo du ikaslea onartu duen unibertsitatera.

    Matrikula eta prezio publikoak.

  1. Doktorego-programetan onartutako ikasleek, irakaskuntza eta ikerkuntza-aldiak egiteko, ikasturte bakoitzean zehaztuko diren egunetan egingo dute matrikula.

  2. Kasuan kasuko matrikula egiteko beharko den dokumentazioa honako hau izanen da:

    1. Matrikula lehendabizikoz egiten duten edo irakaskuntza-aldian programaz aldatzen diren ikasleak:

      • NAN edo pasaportearen fotokopia.

      • Lizentziatu, arkitekto edo ingeniari tituluaren fotokopia konpultsatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko.

      • Unibertsitateko txartela egiteko fitxa; horrekin batera argazki bat aurkeztu behar da. Ez da fitxarik bete behar, baldin eta UPV/EHUk lehenago ere eman badio.

      • Halakorik balego, matrikularen prezio publikoak murriztu edo salbuesteko eskubidea egiaztatuko duen dokumentazioa.

      • Beste unibertsitate batetik baletor, bertan doktoregoko ikasketarik hasita, leku-aldaketarako eskubideak ordaindu dituelako agiria.

      • Aldez aurreko baliozkotze-konpromisoa, Sokrates-Erasmus programako ikasleen kasuan.

    2. Bigarren edo hurrengo aldiz matrikulaturiko ikasleak:

      • Halakorik balego, matrikularen prezio publikoak murriztu edo salbuesteko eskubidea egiaztatuko duen dokumentazioa.

      • Unibertsitateko txartela egiteko fitxa; horrekin batera argazki bat aurkeztu behar da. Ez da fitxarik bete behar, baldin eta UPV/EHUk lehenago ere eman badio.

  1. Doktorego-tesiaren proiektua inskribatuta daukaten ikasleek, tutoretzako matrikula egin beharko dute ikasturtero, tesia egiten aritzeagatik. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako prezio publikoak ordaindu beharko dituzte.

  2. Matrikula horren ondorioz ikasleak lotura izaten jarraituko du unibertsitatearekin doktoregoko ikasketetan, ondorio guztietarako. Sailak ikasle matrikulatutzat hartuko ditu bai erroldarako bai aurrekontuaren esleipenerako.

  3. Tutoretzako matrikula nahitaez egin beharko da ikasturtero, doktorego-tesiaren proiektua inskribatu eta doktorego-programa bukatzen denetik doktorego-tesia defendatu arte. Horrela egin ezean ikasleak zorra izango du unibertsitatearekin eta ezin izango dio eskatu inolako zerbitzurik, ezta doktorego-tesia irakurri ere, zor hori kitatu arte.

  4. Matrikula hau egiteko jakinarazpena jasoko dute ikasleek, ikasturte bakoitzean ezarriko den epearen barruan. Tutoretzako matrikula egiteko prozedura irakaskuntza eta ikerkuntza-aldietakoa egiteko berbera izango da.

  5. Hauek dira matrikula egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak:

    1. Halakorik balego, matrikularen prezio publikoak murriztu edo salbuesteko eskubidea egiaztatuko duen dokumentazioa.

    2. Unibertsitateko txartela egiteko fitxa; horrekin batera argazki bat aurkeztu behar da. Ez da fitxarik bete behar, baldin eta UPV/EHUk lehenago ere eman badio.

    3. Doktorego-tesiaren proiektuaren zuzendariak sinatutako ziurtagiria.

  1. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasturte bakoitzean ezartzen ditu titulu ofizialak lortzeko goi-mailako unibertsitate-ikasketengatiko prezioak.

  2. Ikasle bakoitzak ordaindu behar duen zenbatekoa, kasu bakoitzaren baldintzen araberakoa izango da, ondoko matrikula-mota hauen artean:

    1. Arrunta Prezio publikoak osorik ordainduko dira, salbuespen edo murrizpenetarako eskubiderik ez baitago.

      1. mailako familia ugaria % 50eko murrizpena, aseguru eskolarrean izan ezik, ordaindu behar badu (1982-08-17ko MEko 2. artikulua, 1982-08-17ko BOE).Familia ugariaren izaera agertzeko, aldundiak edo dagokion erakundeak emaniko iraungi gabeko titulu ofizialaren fotokopia konpultsatua edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko, agertu beharko dira (25/1971 Legeko 7. artikulua, 1971-06-24ko BOE); iraungita egongo balitz, bere berritzea tramitatzen ari dela justifikatu beharko da.

      2. mailako eta ohorezko familia ugaria. Salbuespen osoa, aseguru eskolarrean izan ezik, ordaindu behar badu (1982-08-17ko MEko 2. artikulua, 1982-08-17ko BOE).

      Familia ugariaren izaera arestiko atalean zehaztu den moduan justifikatu beharko da.

    1. Bekadunak Doktoregoko matrikula dela-eta, hauek baino ez dira izango ikasle bekadunak: Euskal Autonomia Erkidegoak edota, horrela gertatuz gero, UPV/EHUk izendatutakoak, horretarako dauden organoen bitartez.

    2. Terrorismoaren biktimak. Ekintza terrorista baten biktimak, euren ezkontideak, seme-alabak eta euren ardurapean legez hartuta dauzkatenak salbuetsita egongo dira unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik inongo prezio publikorik ordaintzetik.

      Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, Espainiako Barne Ministerioak edo Espainiako gobernuaren ordezkaritzek emandako agiria aurkeztuko dute.

  3. Doktoregoko matrikularako ez dago goian aipaturikoez gain bestelako murrizpen edo salbuespenik. Hala ere, funtzionarioek edo lan-kontratuko langileek, hauen ezkontideek, egitatezko bikotekideek (agiriz frogatuko balute) eta UPV/EHUn lantokia duten funtzionario edo lan-kontratuko langileen kargurako seme-alabek, matrikula egiteko unean unibertsitate-organoek ezarritako laguntzak eskatu ahal izango dituzte.

  1. Ikasleek unibertsitateari ordaindu beharrekoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte bakoitzerako zehaztutakoa izango da. Matrikula hiru alditan ordainduko dute (lehena matrikula egitean, bigarrena abenduko lehen hamabostaldian eta hirugarrena urtarrileko lehen hamabostaldian), unibertsitateak aurreikusitako edozein ordainketa-mota erabilita. Matrikula aldika ordaindu ahal izateko, kopurua 150 euro baino gehiago izan beharko da, Eusko Jaurlaritzaren Prezioei buruzko Aginduaren arabera.

  2. Aurkeztuko diren matrikulak, oro har, behin-behinekoz onartuko dira, arautegi honetako II. kapituluan aipatu diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu arte. Matrikula aurkeztu eta handik hiru hilabetera onartutzat hartuko da, Master eta Doktoregoko atalak horren kontrako erabakirik hartu eta jakinarazi ez badu.

  3. Matrikula baliogabetzeko erabakia hartzeko arrazoiak azaldu beharko dira, eta kasuan kasuko administrazio-errekurtsoak aurkeztu ahal izango dizkiete interesdunek UPV/EHUko errektoreari.

  4. Matrikulak unibertsitatearen kabuz baliogabetuko dira kasu hauetan:

    1. Matrikula ordaintzen ez denean.

    2. Matrikula egiteko baldintzaren bat betetzen ez denean. Dena dela, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa eta bestelako tramiteak zuzentzeko, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1. artikuluan xedatutako moduan.

    3. Arautegi honetako II. kapituluan aipaturiko baldintzak betetzen ez direnean. Azken kasu honetan baino ez du izango ikasleak ordaindutako diru-kopurua jasotzeko eskubidea.

    4. Doktorego-programak ez baditu betetzen irakatsi ahal izateko baldintzak, itzuli egingo da ordaindutako diru-kopurua.

  5. Ikasleek urteko abenduaren 31ra arte baliogabetu ahal izango dute matrikula. Egun horretatik aurrera ez da onartuko matrikulak baliogabetzea, ez badu unibertsitateak beren beregi onartzen interesatuak eskatu ondoren.

  6. Matrikula baliogabetuko zaien ikasleek, ordaindu ez dutelako, ez dute jasoko ordaindutako diru kopurua eta ordaintzeko dituztenak zortzat hartuko dira, unibertsitatearen alde. Erabaki batean jasoko da zorra zenbatekoa den, eta horren berri emango zaio ikasleari.

  7. Ikasleak matrikula baliogabetzea eskatzen duenean, ez du izango eskubiderik ordaindutakoa atzera jasotzeko.

    Matrikula baliogabetu arren ikasleak ordaindu egin beharko du matrikula, konpromiso hori hartu baitzuen matrikula egitean.

    Aldiz, doktorego programa irakasten hasten ez badira, ordaindutakoa atzera jasotzeko eskubidea izango du.

  8. UPV/EHUrekin zorrak dituztenek ezingo dituzte erabili unibertsitatearen zerbitzuak, bereziki honako hauek: ezingo dute egin beste ikasketarik, ez zaie emango titulurik edo ziurtagiririk, ezta ere espediente akademikoari buruzko informaziorik, eta ezingo dute egin beste matrikularik. UPV/EHUri zor dioten dirua ordaindu bezain laster berreskuratuko dituzte eskubideok. Eskubide horiek indarrean dagoen ikasturtean berreskuratu nahi dituzten ikasleek, urte horretako ekainaren 1a baino lehen ordaindu beharko dute diru-kopurua.

  1. Eskola-aseguruaren ordainketa nahitaezkoa da irakaskuntza eta ikerketa-aldietarako matrikula egiten duten ikasleentzat, bai eta arautegi honen 26. artikuluan adierazitakoentzat ere. Ordainketa matrikula egiterakoan egingo da.

  2. Eskola-aseguruaren aplikazio-eremuaren barruan UPV/EHUn ikasten ari diren espainiar ikasleak sartzen dira.

  3. Elkarrekikotasun-hitzarmen isileko edo espresoa duten herrietakoa izan eta UPV/EHUn ikasten ari diren ikasleek ere jasoko dute eskola-aseguruaren babesa.

  4. Bai espainiar zein atzerriko ikasleentzako muga-adina eskola-aseguruaren aplikaziorako 28 urtekoa da.

Unibertsitateak kontratatuta du borondatezko asegurua halakorik beharko duten ikasleentzat. Aseguru hau ikasleek dagokion aseguru-etxearekin kontratatuko dute zuzenean.

  1. Doktoregoko ikasketak hasita dituzten ikasleek ikasketa horiek beste programa batean onartuak izan daitezela nahi badute eskaera bete beharko dute eta ikasketak egiten jarraitu nahi duten sailean edo institutuan aurkeztuko dute, ikasturte bakoitzean horretarako ezarriko den epearen barruan. Eskaerarekin batera doktoregoko ikasketen ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute, ikasketok UPV/EHUn egin dituzten ikasleek izan ezik.

    Doktoregoko ikasketetan sartzeko titulua atzerrikoa bada, eta homologatzeke badago, ikasleak, ziurtagiri akademikoaz gain, atzerriko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko du, edo fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko.

    Ikasleak irakaskuntza-aldia, ikerkuntza-aldia eta ikertzeko gaitasuna onartzea eskatzen badu, 1. atalean aipaturiko ziurtagiriaz gain honako hauek aurkeztu beharko ditu: doktoregoko ikasketetan sartzeko bidea eman duen tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa parekatzeko, eta jatorrizko unibertsitateak emandako ziurtagiri-diplomaren fotokopia.

  2. Sailak edo institutuak, eskaera ikusita, kredituak onartzeko proposamena egingo du. Proposamena horretan honako datuok adieraziko dira, ikasle bakoitzeko:

    1. Egingo duen doktorego-programa.

    2. Tutorea.

    3. Sail edo institutu batek baino gehiagok eskainitako doktorego-programen kasuan zein sail edo institututara atxikiko den.

    4. Ikastaro-mota bakoitzerako (oinarrizkoak, metodologikoak, osagarriak), kredituen kopurua eta kalifikazioa (hasierako doktorego-programan lortutakoak).

    5. Proposamenean ikerlanak ematen badira ontzat, egin nahi duen doktorego-programako ikerlerroren bat esleitu behar zaio aldez aurretik ikasleari. Lerro horren barruan onartuko da egindako lana, eta kredituak eta kalifikazioa hasierako doktorego-programan eskuratutakoak izango dira.

    6. Proposamenean ikerkuntza-aldi osoa onartzen bada, ziurtagiri-diploma ere esleituko zaio ikasleari.

  3. Proposamenekin batera ikaslearen espedientea osoa igorriko da UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordera, behin betiko ebatz dezan.

  4. Doktoregoko Azpibatzordeak dagokion ebazpenaren berri emango dio ikasleari eta sailari edo institutuari.

  5. Interesdunek goragoko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak hartutako erabakiaren kontra.

  6. UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak erabakia hartu ondoren, hasierako doktorego-programan gainditutako eta azpibatzordeak onartutako ikastaroak sartuko dira espediente berrian. Bertan adieraziko dira jatorrizko unibertsitatea, saila edo institutua, doktorego-programa eta artikulu honetako 2. atalean aipatutako beste datu guztiak.

  1. Ospe handiko erakundeetan egindako ikastaroak irakaskuntzaren aldiko ikastaro osagarriak amortizatzeko erabili ahal izango dira, baldin eta doktorego-programa hasi baino aurreko bi urteetan egin badira eta irakasle guztiak doktoreak izan badira. Bestalde, eta salbuespen moduan, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak oinarrizko kredituen edo kreditu metodologikoen amortizazioa onartu ahal izango du.

  2. Ikasleak izena eman duen saileko edo institutuko idazkaritzan aurkeztu beharko du eskaera, ikasturte bakoitzean horretarako ezarriko den epearen barruan. Eskaerarekin batera ziurtagiri akademikoa edo eginiko ikastaro edo mintegietara joan delako ziurtagiria aurkeztuko du. Ikastaroa edo mintegia eman zuten pertsonen doktore izaera justifikatu behar da ziurtagiri horretan, eta edukia, iraupena eta eman zeneko datak aipatu.

  3. Eskaera ikusirik, sail edo institutu arduradunak, ezarriko den datan, honi buruzko txostena eginen dute, dagokion amortizazio-proposamena betez eta ematen dioten kalifikazioa zehaztuz.

  4. Proposamenarekin batera espedientea osoa igorriko da UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordera, behin betiko ebatz dezan. Doktoregoko Azpibatzordeak dagokion ebazpenaren berri emango dio ikasleari eta sailari edo institutuari.

  5. Interesdunek goragoko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote UPV/EHUko errektoreari, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak hartutako erabakiaren kontra.

  6. UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak erabakia hartu ondoren, azpibatzordeak onartutako ikastaroak sartuko dira espediente berrian. Bertan adieraziko dira, ikastaro bakoitzerako, izena, mota, kredituen kopurua, kalifikazioa, data eta erakundea.

Kredituak onartzeagatik prezio publikoak ordaindu beharko dira, amortizatutako kredituei dagozkienak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasturte bakoitzerako onartuko dituenak.

  1. Irakaskuntza-aldia gainditu ahal izateko, izena emanda daukan doktorego-programak eskatzen dituen gutxienezko betebeharrak bete beharko ditu ikasleak. Besteak beste, hauek egin ahal izango ditu:

    1. Bere doktorego-programako beste ikastaro edo mintegi batzuk.

    2. UPV/EHUko beste doktorego-programetako ikastaro edo mintegiak, ikasleak libreki hautaturik. Ikastaro hauek osagarri moduan agertuko dira espedientean.

    3. Ospe handiko erakundeetan egindako ikastaroak, baldin eta irakasle guztiak doktoreak izan badira eta irakaskuntza-aldian edo hori hasi baino aurreko bi urteetan egin badira.

    4. Ikasleak onartua izan den programan zehaztutako gutxienezko baldintzak gaindituta izan beharko ditu bertan jarraitu ahal izateko. Horrela ez bada, beste doktorego-programa batean onartua izateko eskaera aurkeztu beharko du eta, beharrezkoa izanez gero, egindako ikastaroak onartzeko eskatu, II. eta III. kapituluetan zehaztutako moduan.

  2. Doktorego-programak irakaskuntza-aldirako ezarrita dauzkan gutxienezko kredituak behin gainditurik, ikasleak ziurtagiria jasoko du, eskaera egin eta kasuan kasuko ordaindu beharreko diru-kopurua ordainduta, espainiar unibertsitate guztietan homologa daitekeena. Honen arabera, unibertsitate-ikasketen doktoregoko irakaskuntza-aldia gainditu duela ziurtatuko zaio eta, honez gain, ikerketa tutelatuaren aldia egiteko gaitasuna emanen dio.

  1. Irakaskuntza-aldia amaitu eta gero, ikasleak ikerketa-aldia has dezake eta honetan gutxienez 12 kreditu osatu beharko ditu, ikerlan bat edo gehiago garatzeko ezinbestean erabiltzekoak, arautegi honetako 1.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

  2. Aldi hau gainditu ahal izateko, eginiko ikerlana edo ikerlanak lehenago aurkeztu eta geroago onespena eman beharko zaio.

  1. Irakaskuntza eta ikerkuntza-aldiak behin bukatu ondoren, ikasleak bereganaturiko jakintzen balioespena eginen da epaimahai baten aurrean, programa bakoitzerako bakarra, eginiko aurkezpen publikoaren bidez.

  2. Ikasleari emanen zaion ziurtagiri-diploma, ikasleak eskatu eta lehenago ordaindu beharko duena, eginiko doktorego-programan proposatutakoetako bat izango da. Esleipena sail edo institutu arduradunari dagokio eta, honetarako, buruturiko ikastaro eta ikerlanak hartuko dira kontuan, bai eta azken hauek hartzen dituen jakintza-arloa ere. Esleipena sailak edo institutuak egingo du, ikerkuntza-aldiko matrikula egin baino lehen.

  3. Doktorego-programaren sail edo institutu arduradunak ekitaldi publikoa egiteko era moldatu eta argitaratuko du (aurkezpenaren iraupena, aurkezteko era, eta abar). Ekitaldi honetan epaimahaikideek beren iritzia adieraziko dute eta ikasleari egoki leritzeketen arazo eta galde guztiak egin diezazkiokete. Era berean, ekitaldira joandako doktoreek hitza hartu ahal izango dute epaimahaiburuak ezarritako era eta unean.

  4. Ikertzeko gaitasunaren ebaluazioa gestionatzeko honako tramite hauek egingo dira, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak ikasturte bakoitzerako ezarriko dituen egunetan:

    1. Ikertzeko gaitasunaren probara aurkeztu nahi duten ikasleek, baldintzak betetzen badituzte, sailetan edo institutuetan eskatuko dute proba hori egiteko inprimakia.

    2. Sailek edo institutuek ondoko dokumentuok emango dizkiete epaimahaiei:

      Proba egiteko izena eman duten ikasleen zerrenda.

      Izena eman duten ikasleen espedienteak.

      Kalifikazio-aktak.

    3. Sailek edo institutuek ikertzeko gaitasunaren ebaluazio-proba egin beharko dute. Proba egin baino hiru egun baliodun lehenago, gutxienez, argitara emango da aurkezpen publikoaren eguna, tokia eta ordua.

    4. Ekitaldia bukatuta, epaimahaiak aktak beteko ditu, Gai, Ez Gai edo Aurkezteke kalifikazioaz. Azken kalifikazio horrek ez du agortzen deialdirik. Akta horiek kasuan kasuko sailean edo institutuan aurkeztuko dira, argitara eman ditzan kalifikazioak eta jatorrizko dokumentuak Master eta Doktoregoko atalera igor ditzan. Proba gaindituko ez duten ikasleen kasuan epaimahaiak txostena egin beharko du, arrazoiak zeintzuk izan diren azaltzeko. Doktorego-programaren sail edo institutu arduradunak, epaimahaiak eginiko txostenak ikusi eta ikaslearen tutorea entzunik, ikasleari proposa ahal diezazkioke egoki leritzeketen neurri guztiak (lanak zabaltzea, ikastaro berriak egitea, eta abar), berorri proba gainditzen laguntzeko asmoz.

  5. Proba gainditu ez duten ikasleek beste aukera bakar bat izango dute, prozedura honetan jasotakoari jarraiki egingo diren hurrengo deialdietan.

  6. Ikertzeko gaitasuna ebaluatzeko proba egin ondoren horretarako izendatuko den epaimahaiaren aurrean, proba hori gainditu ez duen ikasleak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio UPV/EHUko Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeari. Hilabeteko epea izango du horretarako, defentsa-ekitaldiaren egunetik aurrera hasita. Doktoregoko azpibatzordeak hartuko du erreklamazioari buruzko erabakia.

  7. Arautegi honetako 36.5 artikuluan zehaztutako bigarren proba egin ondoren, ikasleak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio errektoreari. Hilabeteko epea izango du horretarako, defentsa-ekitaldiaren egunetik aurrera hasita. Erreklamazioa ebazteko, kontuan hartuko da UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak aurretik egindako txostena.

  8. Ziurtagiri-diploma unibertsitateko Tituluen Erregistroan jasoko da, UPV/EHUko berezko tituluei ematen zaien identifikazio berberaz.

    Ziurtagiri-diploma eskuratu nahi duten ikasleek eskaera egin beharko dute Master eta Doktoregoko atalean, eta kasuan kasuko tasak ordaindu.

  1. Ikastaro, mintegi eta ikerlan tutelatuei esleituriko kredituak lortu ahal izateko, "nahikoa", "oso ongi" edo "bikain" kalifikazioa beharko da. Kalifikazioa eta, ondorioz, kredituen gainditzea, esleitutako kreditu guztiei dagozkie. Ezin egin daiteke zatikako gainditzerik.

  2. Gainditu gabeko ikastaro edo mintegi edo ikerlanak "aurkezteke" edo "suspentso" kalifikazioez, kasuan kasu, balioetsiko dira.

  3. Ikastaroak eta ikerlan tutelatuak gainditzeko, deialdi bakarra ezarriko da, dispentsa ezin daitekeena.

  4. Ikastaroetako irakasleek eta lanetako zuzendariek ikasleen kalifikazioak idatziko dituzte, ezarriko den prozedurari jarraiki.

  5. Ikasleek Sokrates-Erasmus Programaren bidez eginiko ikastaroetako kalifikazioak idazteko, "Transcript of Records" dokumentua eman beharko da sailean, programa horren koordinatzaile edo irakasle arduradunak kalifikazioak baliokidetzeko iradokizuna egin dezan eta doktorego-programaren arduradunak kasuan kasuko kalifikazioa idatz dezan, horretarako ezarriko den prozedurari jarraiki.

  6. Ikastaroetako arduradunek edo ikerlanetako zuzendariek ikastaroen eta ikerlan tutelatuen aktak sinatuko dituzte eta ondoren Master eta Doktoregoko atalera bidaliko dira, ikasturte bakoitzean horretarako ezarriko den epearen barruan.

  1. Doktoregorako sarbide zuzena ematen duen masterra egin duten ikasleek doktorego-tesiaren proiektua inskribatzeko eskaera egingo dute, arautegi honetako 40. artikuluari jarraiki.

  2. Ikasleak egindako masterrak ez badu ematen doktoregoan zuzenean sartzeko aukera, graduondoko programa ofizialeko Batzorde Akademikoak esango du zeintzuk gai egin behar dituen ikasleak doktoregoan sartzeko. Irakasle ez-doktoreek emandako gaien kredituak ez dira hartuko kontuan inola ere ez.

  3. Masterra egin duen ikasleak graduondoko beste programa ofizial baten doktoregoa egin nahi badu, azken programa horretako Batzorde Akademikoak hainbat gai, ikastaro, mintegi eta abar egiteko eska diezaioke ikasleari, bere prestakuntza osatzeko. Irakasle ez-doktoreek emandako gaien kredituak ez dira hartuko kontuan inola ere ez.

  1. Tesi-proiektua aurkeztu liteke:

    1. Ikertzeko gaitasuna behin eskuraturik, doktoregaiak tesi-proiektua aurkeztu ahal izango du graduondoko/doktorego-programa egiten dabilen organoan (kasuan kasuko sail edo institutuan). Proiektuak zuzendari(ar)en bermea izan beharko du, eta tesia inskribatuko den saileko kontseiluaren edo institutuko pareko organoaren bermea.

    2. 56/2005 EDren arabera doktoregoan sartzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira (arautegi honetako 39. artikuluan adierazitakoak).

  2. UPV/EHUtik kanpoko pertsonek zuzendutako doktorego-tesiak inskribatu ahal izateko, beharrezkoa izango da UPV/EHUko sail edo institutu bateko kide den begirale batek egiaztatzea tesiaren edukiak bat datozela sailaren/graduondoko programaren/doktorego-programaren ikerketa-ildoekin eta tesiak behar den maila zientifikoa daukala. Tesiaren zuzendarikideetako bat UPV/EHUkoa bada, ez da beharrezkoa izango begirale hori.

  3. Doktorego-tesien proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkeztu behar dira.

  4. Graduondoko/doktorego-programaren ardura daukan organoak erabakiko du lehendabizi proiektua eta zuzendariak onartzen dituen ala ez. Gero, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak eman beharko die behin betiko onespena.

  1. Aurreko artikuluan adierazitakoa beteta doktore-titulua eskuratu nahi dutenek, doktorego-tesia aurkeztu beharko dute onespena eman diezaioten.

  2. Doktorego-tesia ikerlan originala izan beharko da, doktoregaiak egindako graduondoko/doktoregoko programarekin lotutako eremu zientifiko, tekniko, humanistiko edo artistikoarekin zerikusia daukan gai bati buruzkoa. Doktorego-tesian honako hauek jasoko dira: helburuak, planteamenduak, egindako lanaren ondorioak eta bibliografia.

  3. Graduondoko/doktoregoko programa sail batean egin eta, saila banatu egin delako, doktorego-tesia sail berriaren bidez aurkeztu nahi duten ikasleek, arautegi honetako 19. artikuluan eta hurrengoetan azaldutakoa bete beharko dute. Gauza bera egin beharko dute programa sail batean egin eta beste batera aldatu nahi duten ikasleek.

  1. Doktorego-tesiak zuzentzeko betekizun hauek bete beharko dira: doktore-titulua izatea, eta bost lan garrantzitsu eginda izatea inskribatu nahi den tesiaren proiektuari dagokion ikerketa-alorrean. Baina CNEAI/Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordeak onartutako ikerketa tarte bat behintzat daukaten pertsonek ez dute bete beharko bigarren baldintza, ezta ere Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak onartutako parekoa daukaten pertsonek. Bigarren baldintza oso-osorik betetzen ez duten ikertzaileak doktorego-tesien zuzendari izendatu ahal izango dira salbuespen moduan, baldin eta UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak horretarako merezimenduak dauzkatela erabakitzen badu. Azken kasu honetan jakintza arlo bakoitzaren ezaugarriak hartu beharko dira kontuan.

  2. Era berean, irakasle emeritu, erretiratu eta kontratatuek ere zuzendu ahalko dituzte doktorego-tesiak, baldin eta 41.1 artikuluan bildutako baldintzak betetzen badituzte. Tesia irakurtzen denean UPV/EHUrekin kontratu bidezko harremanik ez badago, hizlari bat izendatu beharko da.

  1. Doktorego-tesia aurkeztu baino lehenago, doktoregaiak baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Graduondoko/doktoregoko programa osoa gaindituta izatea.

    2. Arautegi honetako 39. artikuluko 1. eta 2. puntuak betetzea.

    3. Doktorego-tesiaren proiektua inskribatuta izatea.

  2. Doktorego-tesia Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza batean aurkeztu nahi badu, baldintza hauek bete beharko ditu:

    1. Tesi europarra bada, 56/2005 EDk agindutakoa bete beharko du. Dekretuko VII. atalak dioenez, tesiaren parte bat, gutxienez laburpena eta ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den Europar Batasuneko hizkuntza ofizial batean idatz liteke.

    2. Filologia bateko tesia bada, filologia horretako hizkuntzan idatz liteke, eta hari erantsi laburpen luze bat Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetako batean.

    3. Salbuespenez, Doktoregoko Azpibatzordeak baimena eman lezake tesia atzerriko beste hizkuntza batean aurkezteko, interesatuak aurretik eskari justifikatua eginez gero. Halakoetan, tesiari laburpen luzea erantsiko zaio, Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetako batean.

  3. Tesia behin amaituta, doktoregaiak hiru ale aurkeztuko ditu graduondoko/doktorego-programaren ardura daukan organoan, honako informazioarekin:

    1. Azalean honakoak ageri behar dira gutxienez:

      UPV/EHUren ikurra.

      Doktorego-tesiaren izenburua.

      Egilearen izena.

      Urtea.

    2. Honako dokumentuak aurkeztu beharko ditu, koadernatuta, guztietan jatorrizko sinadurak jarrita:

      1. Tesiaren zuzendari(ar)en baimena tesia aurkezteko.

      2. Begiralearen berrespena, 39. eta 41. artikuluen arabera halakorik behar denean.

      3. Saileko Kontseiluaren edo institutuan parekoa den organoaren erabakia.

      4. Doktore-graduaren akta.

Doktoregaiak doktorego-tesia ebaluatuko duen epaimahaia osatu dezaketen 10 kideren zerrenda aurkeztuko du UPV/EHUko Erregistro Orokorrean. Zerrenda hori ontzat eman beharko du saileko kontseiluak edo institutuko pareko organoak, tesiaren zuzendariaren edo zuzendarien iritzia entzunda. Doktorego-tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izateko baldintzak zuzendari izateko berberak izango dira. Dena dela, epaimahaiko kideak proposatzean, irizpide hauek hartu beharko dira kontuan:

  • Denak izan beharko dira gai horretan edo kidekoetan adituak.

  • Haien arteko bost, gutxienez, ez dira UPV/EHUko irakasleak izango.

  • Gehienez ere, hiru izango dira sail edo institutu berekoak.

  • Gehienez ere bi tesi-zuzendariarena ez den UPV/EHUko beste sail batekoak izango dira.

  • Proposatutako hamar doktoreetatik, lau gutxienez unibertsitateko katedradunak izango dira, edo goi mailako irakaskuntza edo ikerketarako erakundeei lotutako pareko mailakoak.

  • Epaimahaiko 10 kide horietatik gutxienez bik epaimahaiaren burua izateko baldintzak bete beharko dituzte.

  • Proposatutako kideetatik bi izango dira, gehienera ere, estatuko zein atzerriko unibertsitateekin edo ikerketa-guneekin loturarik ez daukaten erakundeetakoak.

  • Unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak proposatuak izan ahalko dira, nahiz eta eszedentzia edo erretiro egoeran egon.

  • Tesiaren zuzendaria ezingo da proposatu. Salbuespen bakarra hauxe izango da: atzerriko unibertsitateekin batera aurrera eramango diren bi aldeko akordio edo hitzarmenen babesean aurkeztuko diren tesiak.

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko III. kapituluaren arabera, uko egingo diote epaimahaian egoteari: tesi-zuzendariaren, tutorearen edo doktoregaiaren odol-senideak diren doktoreek, laugarren mailaraino, edota ezkon-senideak direnek, bigarren mailaraino; zuzendariaren, tutorearen edo doktoregaiaren adiskide min edo etsai agerikoak direnek.

    Ezin izango da, inolaz ere, epaimahairako proposatu gaixotasuna dela-eta bajan dagoen doktorerik. Proposamena bidali ondoren epaimahairako proposatutako doktoreren bat egoera horretan balego, saileko edo institutuko zuzendariak Master eta Doktoregoko atalari jakinarazi eta beste izen bat proposatu beharko dio.

  1. 42. eta 43. artikuluetan aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren, eta egiaztatuta doktoregaiak graduondoko/doktoregoko programa bukatu duela bertan adierazitako moduan, Doktoregoko AzpiBatzordeko buruak tesia gordailuan noiz utzi beharko den zehaztuko du, bai eta alegazioak egiteko epea zein izango den. Epe hori ez da izango, inola ere, 30 egun natural baino gutxiago, eta Idazkaritza Nagusian eta sailetan eta institutuetan emango da argitara.

  2. Doktorego-tesia Idazkaritza Nagusian aztertu ahal izango da, edo tesia inskribatuta dagoen sailean edo institutuan. Edozein doktorek aztertu ahal izango du, eta egokitzat hartzen dituen alegazioak egin edukiaren inguruan. Alegazio horiek Master eta Doktoregoko atalean bertan aurkeztuko dira, eta konfidentzialak izango dira. Master eta Doktoregoko atalak, Doktoregoko Azpibatzordeak hala erabakitzen badu, alegazioen hitzez hitzezko transkripzioa bidaliko die tesiaren zuzendariari, tesiaren tutoreari, graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoko zuzendariari, eta doktoregaiari, egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoaren bitartez.

  1. Gordailuan egon beharreko denbora igarota (43. artikuluan aipatzen dena), UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak, jasotako idatziak ikusita eta saila edo institutua eta beharrezko hartzen duen adituak kontsultatu ondoren, tesia tramiterako onartzen den erabakiko du ala, bestela, ostera jaso behar den.

  2. Tesia tramitera onartuta, Doktoregoko Azpibatzordeko buruak tesia aztertuko duen epaimahaiko zazpi kide doktoreak izendatuko ditu, graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoak proposatutako hamar doktore adituen artetik, batzorde horrek egokitzat hartutako adituak kontsultatu eta gero.

  3. Bost kide titularrek eta ordezko bik osatuko dute epaimahaia, den-denak doktoreak. Epaimahaiko zazpi kideen artean ezin izango dira egon sail edo institutu bereko kide bi, ez eta unibertsitate bereko hiru. Institutuek kontratatutako ikerlariak UPV/EHUko langiletzat hartuko dira.

  4. Doktorego-tesia ebaluatuko duen epaimahaiko burua izateko, CNEAI/Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordeak onartutako ikerketa tarte bi izan beharko dira, gutxienez; edo Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak onartutako parekoak. Baldintza oso-osorik betetzen ez duten ikertzaileak epaimahaiko buru izendatu ahal izango dira salbuespen moduan, baldin eta UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak horretarako merezimenduak dauzkatela erabakitzen badu (10 ekarpen aipagarri). Azken kasu honetan jakintza arlo bakoitzaren ezaugarriak hartu beharko dira kontuan.

  5. Epaimahaia izendatuta, UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeko buruak izendapenak igorriko dizkie epaimahaikideei, tesiaren zuzendariari, tutoreari, graduondoko /doktoregoko programa proposatu zuen organoari, eta doktoregaiari.

  6. Epaimahaiko zazpi kideei, izendapenarekin batera, txostena egiteko inprimakia bidaliko zaie. Inprimaki horretan kasuan kasuko tesiari buruzko oharrak egingo dituzte, tesien proiektuen kalitatea bermatzeko. Txosten hori unibertsitateko web orriaren bidez bete ahal izango da eta, edonola ere, Master eta Doktoregoko atalera bidaliko da.

  7. Graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoak, izendapenari irteera eman eta hurrengo bederatzi egunetan, epaitua izan behar den tesiaren aleak bidali beharko dizkie epaimahaiko zazpi kideei, ikaslearen curriculum vitaerekin batera. Gero Erregistro Orokorrera bidali beharko ditu zazpi epaimahaikideek dokumentazioa (tesiaren alea eta curriculuma) jaso dutela ziurtatzen duten agirien originalak, Master eta Doktoregoko atalera bidal ditzaten.

  8. Epaimahaiko kideek hilabete izango dute, aurreko puntuan adierazitako epetik aurrera hasita, artikulu honetako 6. atalean aipatutako txostena bidaltzeko. Epaimahaikideren batek txostena bidaliko ez balu errege-dekretuak ezarritako epearen barruan, zein neurri hartu erabakiko luke UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak.

  9. Master eta Doktoregoko atalak kasuan kasuko zerbitzu-betekizunak eskatuko dizkie unibertsitateei, ikerguneei, eta abarri.

  1. UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak, zazpi txostenak ikusita, jendaurreko defentsa egiteko baimena emango du. Baimenik ez ematea erabakitzen badu, tramitazioa eten egingo da, eta doktoregaiari egoki deritzen oharrak bidaliko zaizkio. Tesiaren zuzendariarekin egon ahal izango da Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordea, pasarte honetan aipaturiko tramiteari buruzko erabakia hartu baino lehenago, erabakia hartzeko beharrezkoa izan daitekeen informazioa eskuratzeko.

  2. Doktorego-tesia defendatzeari ezetz esango balio Doktoregoko Azpibatzordeak, erabaki hori hartzeko arrazoiak zeintzuk izan diren azaldu beharko lieke idatziz doktoregaiari, tesiaren zuzendariari eta graduondoko/doktoregoko programaren ardura daukan organoari.

  3. Jendaurreko defentsa egiteko baimena eman ondoren, horren berri emango zaio idatziz graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoko zuzendariari, doktorego-tesiaren zuzendariari eta tutoreari, eta doktoregaiari. Idatzi horretan jakinaraziko da zein egunetatik aurrera egin daitekeen jendaurreko defentsa.

  4. Doktoregaiak, behin baimena izanda, defentsa egiteko matrikula egingo du eta dagozkion tasak ordainduko.

  1. Jendaurreko defentsa egiteko baimena jaso ondoren, epaimahaiko buruak, gainerako kideen iritzia entzunda, doktorego-tesiaren defentsa noiz, non eta zein ordutan izango den emango du argitara, gutxienez ekitaldia baino hamabost egun natural lehenago. Horren berri eman beharko dio epaimahaiko idazkariak UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeko buruari.

  2. Defentsa-ekitaldia egingo den UPV/EHUko ikastegiko administratzaileari ere eman beharko zaio informazioaren berri, kasuan kasuko administrazio-diligentziak buru ditzan.

  3. Doktorego-tesiari eutsi eta defendatzeko ekitaldia jendaurrean burutuko da urteko edozein hilabetetan, abuztuan izan ezik.

  1. Doktorego-tesia defendatzeko ekitaldia arautegi honetako 47.3. artikuluan aipaturiko epean burutuko da.

  2. Epaimahaiko kide titularren batek uko egiten badio izendapenari (arrazoi justifikatua izanda horretarako), edo ezinezkoa gertatzen bazaio defentsa-ekitaldira joatea, epaimahaiko buruak ordezko bietako bat izendatuko du titularraren ordez.

  3. Epaimahaia ezingo da aritu, inolaz ere, horretarako izendatuak izan diren bost kide baino gutxiagorekin.

  4. Epaimahaiak doktore graduaren aktaren bi ale izango ditu defentsa-ekitaldian (ale bat sailerako eta beste alea Doktoregoko Azpibatzorderako). Epaimahaiko kide guztiek eta doktoregaiak ale horiek izenpetuko dituzte, defentsa egin eta gero.

  5. Doktorego-tesia UPV/EHUko lokalen batean defendatuko da. Doktoregaiak berorrek buruturiko lana azaldu beharko du, bai eta tesiaren edukia eta ondorioak ere, bereak diren ekarpenak bereziki azpimarratuz.

  6. Tesiari buruzko iritzia eman beharko dute epaimahaikideek, eta beharrezkotzat hartzen dituzten galderak eta objekzioak planteatu. Doktoregaiak erantzuna eman beharko die. Jendaurreko ekitaldian egongo diren doktoreek ere galderak eta objekzioak planteatu ahal izango dituzte. Doktoregaiak erantzuna eman beharko die, epaimahaiburuak adieraziko duen unean eta eran.

    Dena dela, tesiaren defentsa eta eztabaida bukatu ondoren, epaimahaiko kide bakoitzak tesiari buruzko balorazioa egin beharko du, idatziz.

  7. Tesiaren defentsa amaituta, epaimahaiak "ez gai", "nahikoa", "oso ongi" edo "bikain" kalifikazioa emango dio, epaimahaikideek botoa eman eta gero isilpeko bileran.

    Doktore graduaren akta betetzean, kalifikazioa "gehiengoz" edo "aho batez" eman den adierazi beharko da.

    Epaimahaiak egoki iritziko balio, eta gutxienez lau kidek horren aldeko botoa emango balute, tesiari "cum laude bikain" kalifikazioa eman ahal izango zaio, bere bikaintasunagatik.

Euren bizilekutik irten beharko duten epaimahaikideei bidaiaren gastuak, dietak eta asistentzia ordainduko dizkie defentsa burutuko deneko ikastegiko administratzaileak.

  1. Doktorego-tesia defendatu ondoren, epaimahaiaren idazkariak UPV/EHUko Erregistro Orokorraren edozein bulegotara bidali beharko ditu, hark Master eta Doktoregoaren Atalera bidaltzeko, tesiaren ale bat doktore graduaren aktarekin, koadernatuta eta behar bezala beteta; doktore graduaren akta bat koadernatu barik; doktorego-tesia defendatu ondoren epaimahaiko kideek egindako txostenak; eta Unibertsitateen Kontseiluko fitxa mekanizatua (Teseo), behar bezala beteta eta epaimahaiko idazkariak sinatua. Dokumentu horiekin batera bidalketaren berri ematen duen idatzia igorriko du. Aipatutako agiri guztietan jarritako sinadurak jatorrizkoak izan behar dira. Halaber, posta elektronikoz bidali beharko da doktorego-tesiaren laburpena.

  2. Sailean edo institutuan gordeta geratuko da tesiaren ale bat bai eta aipaturiko dokumentuen kopia bana ere.

  3. Doktorego-tesiaren defentsako dokumentu guztiak jaso ondoren, eta tesia arautegi honetan azaldutako moduan gainditu dela egiaztatu eta gero, Master eta Doktoregoko atalak jakinaren gainean jarriko du UPV/EHUko Idazkaritza Nagusia.

  4. Erregistro Orokorrean utzita egon den doktorego-tesia Biblioteka Nagusira igorriko da.

UPV/EHUko Doktorego Batzordeak, Europako estatuetako unibertsitateetako errektore edo buruen biltzar nazionaletan esandakoak kontuan hartuta, erabaki zuen baldintza jakin batzuk betetzen dituzten tesiei "Europako doktorego" aipamena ematea. Izendapen honen bidez aparteko kalitatea aitortuko litzaieke tesi jakin batzuei. Honen harian, 1993ko apirilaren 6an UPV/EHUko Gobernu Batzarrak, bertoko Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen proposamenaz, erabaki zuen "Europako doktorea" aipamena ematea honako baldintza hauek betetzen dituzten tesiei:

  1. Doktorego-tesia defendatzeko baimena jaso baino lehen, Europako Batasuneko beste estatu batean goi hezkuntzako erakunde edo ikerketa institutu batean diharduten bi adituk, gutxienez, aldeko txosten bana egin beharko dute. Doktoreok ezin izango dira interesatuaren tesi zuzendariak izan. Txostenetan adierazi beharko dute, arrazoiak emanez, tesia doktore-gradua lortzeko egokia dela.

  2. Tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kideetako batek behintzat goi hezkuntzako erakunde edo ikerketa institutu batean jardun beharko du Europako Batasuneko beste estatu batean, doktore graduarekin. Kide hori ez da izango aurreko puntuan aipatu diren adituetako bat, baina bi aditu horiek epaimahaiko 10 kideen proposamenean ager daitezke, hau da, graduondoko/doktoregoko programaren arduradura daukan organoak egin behar duenean.

  3. Doktorego-tesiaren defentsaren parte bat, laburpena eta ondorioak behintzat, Europako Batasuneko beste hizkuntza ofizial batean egin beharko da eta hizkuntza horretan idatzi beharko dira, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialez bestelako batean. Graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoak behar diren itzulpen baliabideak jarriko ditu epaimahaiko kide guztiek doktoregaiaren azalpena ulertu eta balioetsi ahal izateko.

  4. Doktoregaiak frogatu beharko dio graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoari gutxienez hiru hilabete eman dituela Espainiatik kanpo, ikasketak edo ikerlanak egiten Europako beste estatu bateko goi hezkuntzako erakunde batean. Graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoak ontzat eman beharko ditu ikasketa edo ikerlan horiek.

"Doctor Europeus" aipamena lortu gura duten UPV/EHUko doktoregaiek arautegi honetako 42. artikuluan ezarritako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte euren tesia aurkeztean graduondoko/doktoregoko programa proposatu zuen organoan. Horretaz gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  1. Tituluan "Doctor Europeus" aipamena agertzea eskatzeko instantzia-eredua.

  2. 51. artikuluko 1. puntuan aipatzen diren aldeko txostenak.

  3. Interesatuak tesirako lanetan Europako beste estatu batean gutxienez hiru hilabete eman izanaren ziurtagiria, Europako kasuan kasuko erakundeak egina.

    Jendaurreko defentsa-ekitaldiaren ondoren, idazkariak 51. artikuluko 2. eta 3. atalak bete direla jakinaraziko du. Hau da:

    1. Epaimahaian Europako beste estatu bateko goi mailako irakaskuntza edo ikerketa erakunde bateko kide bat gutxienez egon dela.

    2. Doktorego-tesiaren defentsaren parte bat, laburpena eta ondorioak behintzat, Europako beste estatu bateko hizkuntza ofizialean egin dela eta hizkuntza horretan idatzi direla.

"Doctor Europeus" aipamena emateak hori egiaztatzen duen ziurtagiria jasotzeko eskubidea ematen du. Ziurtagiri hori Doktoregoko Azpibatzordeko buruak egingo du. Doktore-tituluaren atzealdean "Doctor Europeus" aipamena agertuko da.

Ikasleek Doktoregoko bulegoan tramitatu beharko dute doktore-titulua luzatzeko eskaria, horretarako ondoko tramiteok burutu beharko dituztelarik:

  • Eskaria egiteko inprimakia betetzea.

  • Titulu hori luzatzeko diru-kopurua ordaintzea.

  • NAN edo pasaportearen fotokopia aurkeztea.

    1. Titulu ofizialetarako unibertsitate-mailako goi irakaskuntzagatiko prezioak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezartzen ditu ikasturte bakoitzerako.

    2. Sailarteko programaren kasuan, graduondo/doktorego-programarako onespenean esleitu zitzaion saila edo institutua izango da doktore-tituluaren atzealdean agertuko dena.

  1. Ikasturte bakoitzean aurreko ikasturtearen aurrekoari dagozkion sari bereziak emango dira, Doktoregoko Azpibatzordeak egingo duen deialdiaren bitartez. Deialdi hori UPV/EHUko sail eta institutu guztietan emango da argitara, eta "cum laude bikain" kalifikazioa aho batez eskuratu zuten doktoreak ere jakinaren gainean jarriko dira.

  2. Sari horretarako aukera izateko, doktoreek eskaria bidali beharko diote Doktoregoko Azpibatzordeari, alegatutako merezimenduak akreditatuko dituzten dokumentuekin batera, ikasturte bakoitzerako batzorde horrek ezarriko duen epearen barruan. Baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Doktorego-tesia artikulu honetako 2. puntuan aipaturiko ikasturtean defendatutakoa izatea.

    2. "Cum laude bikain" kalifikazioa aho batez emana izatea.

    3. Defendaturiko tesiaren ondorioz, nazioarteko aldizkari ospetsu batean behintzat argitaratzeko onespena izatea, edo patente bat gutxienez aurkezturik izatea.

  3. Doktoregoko Azpibatzordeak, 1. puntuan aipaturiko arlo bakoitzeko, eta batzorde horrek ikasturte bakoitzerako ezarriko duen epearen barruan, epaimahaiak izendatuko ditu. Arlo ezberdinetako irakasleek osatuko dituzte epaimahaiak, baina aurkezten diren tesien zuzendariak ezingo dira izan osakide.

  4. Aipaturiko epaimahaiek jasotako eskariak aztertuko dituzte, eta beharrezkoa zaien informazioa jaso dezakete sari horretara aurkezten diren doktoreengandik, bai eta kanpoko epaileengandik ere. Proposamenak Doktoregoko Azpibatzordera igorriko dituzte. Epaimahaiek sariak emateke utz ditzakete.

  5. UPV/EHUko Doktoregoko Azpibatzordeak, horretarako egingo den bileran, ikusita doktorego-sari bereziak emateko izendatuak izan diren epaimahaiek egindako proposamenak, sari horien ematea onartuko du.

  6. Doktorego-sari berezia emango zaien doktoreei itzuli egingo zaie doktore-tituluagatik ordaindu zuten diru-kopurua. Doktoreak doktore-titulu ofiziala jasota badauka, titulu hori bidali beharko du berriro egin diezaioten, sari bereziaren aipamena adierazita.

  1. Arautegi hau 2007-2008 ikasturtetik aurrera aplikatuko da, ikasturte hori barne.

  2. Doktoregoko Azpibatzordeko buruak izango du arautegi honen aplikaziotik sortutako arazoak interpretatu eta ebazteko eskumena.

Doktoregoko Azpibatzordeak eskumena izango du arautegi honetan zehaztutako alderdiak garatu eta osatzeko.

Arautegi honetan jasota ez dagoen orotarako 56/2005 Errege Dekretua aplikatuko da (2005-01-25eko BOE).