- EBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez, Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologi Guneetan eragina duten Hiri-Plangintzarako Tresnak idazteko eta aldatzeko diru-laguntzak ematen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko abenduaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez, Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologi Guneetan eragina duten Hiri-Plangintzarako Tresnak idazteko eta aldatzeko diru-laguntzak ematen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 672
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/01/01
- Argitaratze-data: 2009/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Kultura sailburuak 2008ko apirilaren 30ean emandako aginduaren bidez, Kultura Ondasun Sailkatuetan, Inbentariatuetan edo Balizko Arkeologi Guneetan eragina duten Hiri-Plangintzarako Tresnak idazteko eta aldatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zen, 2008-2010 ekitaldietan aplikagarri izateko. Agindu hori maiatzaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (96. zk.).
Eskaerak aurkezteko epea 2008ko ekainaren 22an amaitu zen, aginduaren 9. artikuluari jarraituz.
Aginduaren 13. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak baloratutakoan, batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztu zuen 2008ko abuztuaren 21ean. Balorazio-irizpideak aginduaren 12. artikuluan ezarritakoak izan ziren.
Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aginduaren 14. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraiki,
Lehenengoa. Eskatzaileei adierazitako diru-laguntzak ematea. Diru-laguntzen kopurua ebazpenaren I. eranskinean adierazten da.
Bigarrena. Onuradunek agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.
Hirugarrena. Diruz lagundutako jardueren exekuzio epea, behin hau sekuentziatu ondoren, luzatua izan daiteke Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez. Horretarako, udalak edo erakunde interesdunak luzapen eskaera aurkeztu beharko du, epea amaitu aurretik, luzapenerako arrazoiak justifikatzeko idatzi batez lagundurik, aurreikusitako epe berriaren proposamenarekin batera.
Nolanahi ere, epe berri horrek ezingo du gainditu diruz lagundutako jardueren exekuziorako finkatutako denborazko epe orokorra, 2010eko abenduaren 31 artekoa hain zuzen ere.
Diru-laguntza justifikatzeari, likidatzeari eta ordaintzeari dagokionez aginduaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio, eta bertan adierazten den dokumentazioa Kultura Ondarearen Zentrora bidali beharko da, diruz lagundutako jarduera amaitutako datatik kontatzen hasita bi hilabetetako epean.
Diruz lagundutako jarduerak egin direla adierazten duen justifikazioa ebazpeneko I. eranskinean xehatutako aurrekontuari buruzkoa izango da, eta horretaz gain agindu arautzailearen 18. artikuluan ezartzen den guztia ere bete egingo da.
Laugarrena. Ebazpena ondokoei jakinaraztea: Bergara, Ondarroa eta Tolosako udalei, eta baita Debegesa-ri eta Hiria Berritzeko Vitoria-Gasteizko Udal Agentziari ere. Horiexek izan ziren, hain zuzen, 2008ko apirilaren 30eko Aginduan adierazitako diru-laguntzak eskatu zituztenak.
Halaber, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan jasotakoari jarraituz, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 1a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
1.b) artikuluko jarduerak.
Bergarako Udala: Bergarako Gune Historikoko BEPB idaztea.
Aurkeztutako aurrekontua, guztira: 139.373,30 euro.
Eskatutako diru-laguntza: 118.467,30 euro (% 85).
Emango zaion diru-laguntza: 118.467,30 euro.
Proiektua burutzeko epea: 2008-2010.
Ordainketaren sekuentzia:
2008. urtea: 5.000,00 euro.
2009. urtea: 56.733,65 euro.
2010. urtea: 56.733,65 euro.
Ondarroako Udala: Ondarroako Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia idaztea.
Aurkeztutako aurrekontua, guztira: 26.425,96 euro.
Eskatutako diru-laguntza: 12.354,14 euro.
Emango zaion diru-laguntza: 12.354,14 euro.
Proiektua burutzeko epea: 2008-2009.
Ordainketaren sekuentzia:
2008. urtea: 10.107,93 euro.
2009. urtea: 2.246,21 euro.
Tolosako Udala: Tolosako Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia idaztea.
Aurkeztutako aurrekontua, guztira: 90.200 euro.
Diruz lagun daitekeen aurrekontua: 72.620,953 euro.
Emango zaion diru-laguntza: 36.313,67 euro.
Proiektua burutzeko epea: 2008-2010.
Ordainketaren sekuentzia:
2008. urtea: 2.000,00 euro.
2009. urtea: 12.902,78 euro.
2010. urtea: 21.410,89 euro.
Kasu honetan, diruz laguntzeko aurkeztu zuten aurrekontuari (72.620,93 euro) % 94ko ehunekoa aplikatu diogu, lehendik ere bazen Plan Berezi baten berrikusketa delako, Babes Araudira egokitzeko. Ehuneko horren araberakoa da, hortaz, emango den diru-laguntzaren zenbateko estimatua: 68.263,67 euro.
Kopuru horri Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak emandako laguntza baten zenbatekoa kendu diogu, hain zuzen, 31.950 euro, gehiegizko finantzazioa saiheste aldera. Horrenbestez, 36.313,67 eurotan geratuko da diru-laguntza.
Debegesa: Mutrikuko Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia aldatzea.
Aurkeztutako aurrekontua, guztira: 3.416,67 euro.
Eskatutako diru-laguntza: 2.904,17 euro (% 85).
Emango zaion diru-laguntza: 2.729,92 euro.
Proiektua burutzeko epea: 2008-2009.
Ordainketaren sekuentzia:
2008. urtea: 1.000,00 euro.
2009. urtea: 1.729,92 euro.
Babes Araubidera egokituta zegoen Plan Berezi baten aldaketa puntuala da, Monumentu Multzo aitorpenean bertan zehaztutakoa. Horrexegatik, puntuazio txikiagoa egokitu zaio. Hala, eskatu eta gehienez eman daitekeen aurrekontuari (2.904,17 euro) % 94ko murrizte-ehunekoa aplikatu zaio. Hortaz, 2.729,92 euroko diru-laguntza emango zaio.
1.a) artikuluko jarduerak.
Hiria Berritzeko Vitoria-Gasteizko Udal Agentzia:
Egitasmoa: Vitoria-Gasteizko Gune Historikoko azterketa historiko-arkeologikoa: Esku-hartze protokoloak, kudeaketa-ereduak eta SIP.
Aurkeztutako aurrekontua, guztira: 330.000,00 euro.
Eskatutako diru-laguntza: 280.500,00 euro (% 85).
Emango zaion diru-laguntza: 280.500,00 euro.
Proiektua burutzeko epea: 2008-2010.
Ordainketaren sekuentzia:
2008. urtea: 132.192,07 euro.
2009. urtea: 76.687,44 euro.
2010. urtea: 71.620,49 euro.


