- EBAZPENA, 2008ko martxoaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ore-fabrikazioaren jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) udalerrian Zubialde SA enpresak sustatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko martxoaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ore-fabrikazioaren jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) udalerrian Zubialde SA enpresak sustatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2505
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/03/10
- Argitaratze-data: 2013/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria
Testu legala
2006ko abenduaren 27an, Mikel Galarza Jauregi jaunak, Zubialde SA enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) udalerrian ore-fabrikazioaren jarduerarako. Eskaerarekin batera, Aizarnazabalgo Udalak emandako 2006ko maiatzaren 17ko aldeko hirigintza-txostena eta agiri tekniko hauek aurkeztu zituen:
Proiektu teknikoa (2006ko abendua).
Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).
Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Zubialde SA enpresak, besteak beste, 2003ko otsailaren 28ko jarduera-lizentzia zuen. Baimen hori paper-orea fabrikatzeko eman zuten. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2005eko irailaren 7koa, eta hondakin geldoak ekoizteko baimena, 2005eko urriaren 3koa, eta ondorengo zabaltze eta berritzeak, isuri eta hondakinen arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki.
Beranduago, 2006ko maiatzaren 26an, xede dugun proiektuaren eta Aizarnazabalgo hirigintza-plangintzaren arteko bateragarritasunari buruzko udal-txostena bidali zen.
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2007ko urtarrilaren 30ean, prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Aizarnazabalgo Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien kontsulta.
2007ko martxoaren 12an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko azaroaren 11n osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean Zubialde SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Aizarnazabalgo Udalari eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.
2008ko urtarrilaren 24an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Zubialde SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen Proposamena gehituz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean den legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Zubialde SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzekoa, ibilgura isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Zubialde SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Aizarnazabalgo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak. Zehazki, Europako Batzordearen papergintza-arloko 2001eko abenduko «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry» BREF txostenaren edukia hartu da kontuan.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egin zen, eta Zubialde SA enpresak sustatutako proiektuari aplikatzekoak diren baldintzak txertatu ziren bertan.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 24/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia. Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Helbide soziala Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) udalerriko Etxezarreta industrialdeko 18. zenbakian (Nafarroako errepidea) eta IFK: A-20099321 zenbakia duen Zubialde SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, ore mekanikoa fabrikatzeko jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 6.1.a kategorian dago sailkatuta, «Erabili gabeko zuntzetik abiatuta paper-orea fabrikatzeko instalazioak».
Zubialde SA enpresak garatzen duen ekoizpen-prozesuan hainbat etapa bereizten dira; azkenean bi ore mekaniko mota lortzen dira: ore gordina, gehigarri kimikorik ez duena, eta ore zuritua, ur oxigenatua erabiliz egiten den tratamendu kimiko baten ondorioz lortzen dena.
Prozesua hasteko fabrikan jasotzen diren egurrei azal eta ezpalak kentzen zaizkie. Hasiera batean, prozesu mekaniko bat egiten da, lehorrean, azala eta enborra bereizteko. Enborrei azala kentzeko dunbal bat erabiltzen da eta enborra igurtziz kentzen da azala. Azala bereizi ondoren, azal-silo batera eramaten da, fluido termikoaren galdaran erregai gisa erabiltzeko.
Jarraian, egurraren zati bat zerraz ebakitzen da (metro bateko luzera) eta beste zatia ezpal-makinan txikitzen da, fintzeak elikatzeko. Ezpala ezpal-sailkatzailean ehotzen da, uniformetasuna emateko, eta beste silo batean biltegiratzen da.
Egur-zati txikiak, pinaburuak, harriak, eta abar desagerrarazi eta gero, metro bateko luzerarekin moztu diren enborrak zuntza askatzeko makinen (hiru guztira) karga-kaxan sartzen dira, goialdetik.
Ezpala, bestalde, elektroiman batetik pasatzen da eta bertan bereizten dira ezpalak eduki ditzakeen metalezko elementuak (alanbreak, torlojuak, hortz-zatiak, eta abar), eta garbigailuan sartzen da ondoren. Bertan, prozesuko urarekin garbitzen da, partikula astunak desagerrarazteko (harea, legarra, eta abar). Jarraian, xukatzeko bahean ura kentzen zaio eta aurreberokuntzara bidaltzen da. Lurrunetan jartzen da bertan, biguntzeko, eta lehen faseko fintzea lortzen da. Lehen faseko fintzean, «aurreberotutako ezpala» sartzen da lehenik eta behin eta, ondoren, ur iragaziak gehitzen zaizkio, fintzeko.
Zuntza askatzeko makinetan fabrikatutako orea eta disko-fintzearen bitartez landutakoa disolbatu eta latentzia-askara garraiatzen da; bi ore mekaniko motak nahasten dira bertan eta trinkotasuna doitzen da, ondoren arazteko. Latentzia-askatik bi araztegitara bidaltzen da orea. Orearen % 30 inguru erreustzat jotzen da eta birzirkulatu egiten da. Bigarren faseko finketan fintzen da berriro lehen fasekoaren berdina da, baina beste mota bateko diskoak erabiltzen dira honetan.
Ondoren, orea zuritu egiten da hidrogeno peroxidoa (H2O2) eta hainbat gehigarri kimiko erabiliz. Zuritzeko prozedurari dagokionez, orea % 18-20 loditzen da, zuritze-erreaktiboak gehitzen dira, ordu eta erdiz zuritze-dorrean uzten da, eta prozesu jarraiki baten bitartez, ore zuritua biltegiratze-dorre batera bidaltzen da.
Biltegiratze-dorrean jada zuritu den orea biltegiratzen da, % 4ko trinkotasunarekin, ondoren ore-prentsan prentsatzeko. Orearen azken itxura orri trinko batena da: disko-makina birrintzaile batean sartzen da, bertan xehatu eta haizagailua erabiliz lehortze-zirkuitura bidaltzeko. Ore xehatua bi dorreetatik pasarazten da, haizagailuak erabiliz, eta bertan giro-airea injektatzen da. Aire hori serieko bi bero-trukagailuetatik pasa da aurretik; 250 ºC-ra igotzen da tenperatura bertan. Airea eta orea kontaktuan jartzean oreak duen ura lurrundu egiten da, orea «fardel» bihurtzeko beharrezkoa duen lehortasunera iritsi arte.
Amaitzeko, ore «lehorra» trinkotu egiten da, pakete-formako bi prentsa hidraulikoren bitartez, eta paketatzeko eta biltegiratzeko prest uzten da.
Urteko ekoizpen-gaitasuna 100.000 t/urte da.
Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak honakoak dira: energia elektrikoa, A gasolioa eta C gasolioa. Ekoizpen-prozesu osoa energia elektrikoarekin elikatzen da eta 2005ean 83.340.490 kWh-ko kontsumoa erregistratu zen. Gasolioa, berriz, barruko garraioan erabiltzen da eta C gasolioa, berriz, biomasa-galdara ordez erabiltzen den gasolio-erregailu osagarrian. A eta C gasolioaren kontsumoa 307.526 eta 137.924 L izan zen 2005ean, hurrenez hurren.
Bestalde, ekoizpen-prozesuan erabiltzen den ura Urola ibaitik hartzen da; komunetan eta giza kontsumorako erabiltzen dena, berriz, udal-saretik hartzen da. Bi iturriak batera hartuta, 2005ean 375.924 m3-ko kontsumoa erregistratu zen guztira.
Enpresan sortutako efluenteak industria-ur, ur sanitario eta kutsadurarik ez duten euri-uretan sailkatzen dira. Hondakin-ur guztiak isurketak jasotzeko putzu batean jasotzen dira, Zubialde SA enpresaren instalazioetako tratamendu tertziarioko sistemara bidaltzeko (oxigenoa sortzen duen ekipo bat du).
Atmosferara egiten diren isurketak, bestalde, instalazioko biomasa-galdaratik sortzen dira. Bertan, lehengaiari azala kentzean sortzen diren azalak erretzen dira.
Hondakin arriskutsuei dagokienez, olio erabilia eta metalezko ontzi kutsatuak dira esanguratsuenak. Bestalde, instalazioan sortzen diren hondakin ez-arriskutsuei dagokienez, arazteko lohiak, errauts hegakorrak, uhal garraiatzaileak, txatarra, papera eta kartoia, eta abar aipa daitezke.
Europako «Reference Document on Best Available Techniques in the Pulp and Paper Industry» BREF agirian, 2001eko abendukoan, barne hartutako teknika erabilgarri onenen artean, aipatzekoak dira ur-kontsumoa murriztera zuzentzen diren teknika erabilgarri onenak, eta horien artean daude hozte-sistema itxiak, ore mekanikoa fabrikatzeko prozesuan ura birzirkulatzea eta azalak kentzeko prozesua lehorrean garatzea. Era berean, hondakin-uren isurketarekin lotutako inpaktua minimizatzeko, Zubialde SA enpresak tratamendu tertziarioko sistema bat du. Oxigenoa sortzeko ekipo bat barne hartzen du sistema horrek, tratamendu biologikoak behar den bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko. Airera egiten diren isurketak minimizatzeko Teknika Erabilgarri Onenei dagokienez, lehen mailako neurriak azpimarratu behar dira, hala nola energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdarak baliabide berriztagarriekin elikatzea (egurra edo egur-hondakinak, CO2 fosilaren isurketak murrizteko), galdara osagarrien errekuntza-baldintzak kontrolatzea eta erregailu bereziak instalatzea NOX isurketak murrizteko. Bestalde, zuritze-prozesuan ordezkatze-printzipioari jarraitzen zaio; printzipio horrek produktu ez hain arriskutsuak erabiltzea eskatzen du, ahal den guztietan.
Bigarrena. Zubialde SA enpresak Aizarnazabalgo udalerrian ore mekanikoa fabrikatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.
Zubialde SA enpresak administrazioarekiko harremanen ardura duen goi-mailako tituludunari buruzko datu hauek jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa.
Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
1. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
1.1.1. Baldintza orokorrak.
Zubialde SA instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Zubialde SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
Ondoko informazioa aurkeztuko da: Gasolio-erregailua (ez-sistematikoa) izeneko fokuaren UTM koordenatuak eta ondoren adierazitako fokuen diametroak, garaierak eta UTM koordenatuak: 1. zuntz-askatzea, 2. zuntz-askatzea, fintzea, huts-lodigailua, flash fase hezea (bero-trukagailua), 1. flash fasea (bero-trukagailua), 2. flash fasea (bero-trukagailua) eta hoztea (bero-trukagailua) (ez-kutsagarriak).
Administrazioari atmosferara isurketak egiten dituzten foku guztien kokapena adierazten duen planoa aurkeztuko zaio (sailkatu diren eta sailkatu ez diren fokuak).
1.1.3. Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
(Ikus .PDF)
Aipatutako muga-balioak presio eta tenperatura egoera normalei (101,3 kPa eta 273 K) eta gas lehorrari dagozkie.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa onartuko da Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Aginduak (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bere 21. artikuluan adierazitakoa, hortaz, aipatutako mugak kasuen % 25ean gainditu ahal izango dira, betiere % 40 gainditzen ez bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai poluitzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.
L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
1.2. Ibilgura isurtzeko baldintzak.
1.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: paper-orea fabrikatzea.
Jarduera-taldea: papera.
Mota-taldea-EJSN: 2-14-21.11.
(Ikus .PDF)
1.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
1. isurketa: araztegi-efluentea.
(Ikus .PDF)
1.2.3. Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
1. isurketa: araztegi-efluentea.
(Ikus .PDF)
Tenperatura: 3 ºC-ko igoera beheko ibilguan.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. Tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak.
1.2.4. Arazteko eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:
Gauzatutako jarduketak: tratamendu tertziarioko sistema bat ezartzea, honako unitate hauekin:
Isurtzeak jasotzeko putzua eta ponpaketa: isurtzeak grabitate bidez iristen dira eta zuntza bereizteko putzura ponpatzen dira, bi ponpa murgilgarriren bitartez; horietako bat erreserbakoa da.
Zuntza berreskuratzeko putzua: 14 m-ko diametroa eta 538 m3-ko guztizko bolumen erabilgarria duen andel bat da eta putzuaren hondoan dekantatu den zuntza jasotzeko arraspa-zubi bat du. Ateratako zuntza zuntz berreskuratuaren andelera bidaltzen da eta ur berritua homogeneizazio-putzura irteten da grabitate bidez. Zuntza berreskuratzeko andela hauspo-biltegi gisa erabiltzen da, halaber, puntako emariak xurgatzeko.
Zuntz berreskuratuaren andela: 31 m3-ko edukiera erabilgarria duen andel bat da. Bertan pilatzen da dekantazio bidez berreskuratutako zuntza, ekoizpen-lerrora bidali eta berriro erabiltzeko.
Homogeneizazio-putzua: 120 m3-ko andel bat da. Bertan ekualizatzen dira isurtzeak, emariak erregulatuz eta parametro kutsatzaileen kontzentrazioak uniformizatuz. Bolumen hori areagotu egiten da zuntza berreskuratzeko andeleko 130 m3-ekin, hortaz, guztira 250 m3-ko metatze-bolumena lortzen da.
Tratamendu primarioa: aire disolbatuaren flotazio bidezko tratamendu fisiko-kimikoa da eta honako ekipo hauek osatzen dute:
Aire disolbatu bidezko flotagailua: presurizatze-andelean egiten da airea/uraren presiozko nahastea. Andelak hedapen-balbula bat du: bertan sortzen dira flotagailuan malutak flotaraziko dituzten burbuilak.
Koagulatzailea eta malutatzailea elikadura-hodi baten bitartez dosifikatzen dira.
Era berean, flotagailuak lohi-andeletik ateratako lohi flotaraziak biltzeko sistema bat du.
Dekantagailu nagusia: flotagailuaren efluentea koagulazio-andel batetik pasatzen da eta bertatik malutapen-andelera bidaltzen da. Malutapen-andeletik ura dekantagailu nagusira igarotzen da, grabitate bidez, eta bertan bereizten dira solido esekiak, lohien andelera bidaltzeko.
Lohien andela.
Hozte-dorrea: fabrikako hondakin-uraren tenperatura dela eta (45 ºC), tratamendu biologikoan bakterio termofilikoak ugaritzea gerta daiteke, hortaz, hozte-dorre bat erabiltzen da egoera hori saihesteko.
Hauspo-biltegia: dorrearen irteeran hauspo-biltegi bat dago (1,7 m-ko diametroa eta 1,5 m-ko altuera) eta bertatik emari egokia ponpatzen da erreaktore anaerobioetara. Andelak maila-erreguladore bat du ponpek behar den bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko eta hutsean funtzionatzeko arriskua ekiditeko.
Elikadura-ponpatzea: bi ponpa daude (bat erreserban) erreaktore anaerobioak elikatzeko. Ponpa horiek 6 mm-ko igarobidea duten iragazkiak daude, solidoak erreaktoreetara iristea saihesteko.
UASB erreaktoreak: ura behealdetik sartzen da erreaktoreetara, zulatutako sarbideak erabiliz, eta sarrera-emaria ondo banatuko dela ziurtatzen da. Erreaktoreak 5 m-ko diametroa eta 9 m-ko altuera duten 3 andel dira. Goitik itxita eta beroarekiko isolaturik daude.
Goialdean kanpai-bereizgailuak daude. Bertan jasotzen da materia organikoaren degradazioan osatutako biogasa, alde batetik, eta tratatu den ura jasotzen dute, bestalde, lau kolektoretan.
Lohi biologikoak purgatu egiten dira, lohien andelera ponpatzeko.
Birzirkulazio-andela: 3 m-ko diametroa eta 1,2 m-ko altuera duen andela da; pH-aren neurgailu jarraiki bat eta gutxieneko mailaren erregulatzaile bat ditu.
Birzirkulazio-ponpatzea: emariaren zati bat birzirkulatu egiten da alkalinotasuna berreskuratzeko. Bi ponpa erabiltzen dira horretarako; ponpa bat erreserban dago.
Kutxeta biltzailea.
Biogasaren tratamendua: prozesu anaerobioan osatutako biogasa dekantatze-kanpaietan metatzen da eta bost tubulagailuetatik irteten da. Kolektore orokor batek biogasa jaso eta errekuntza-zuzira bidaltzen du.
Ponpatze- eta birzirkulazio-andela: andel honetan jasotzen dira hozte-dorrearen irteera eta lohien birzirkulazioa (dekantagailu sekundarioa), erreaktore biologikora ponpatzeko.
Lohi biologikoa andel honetan jaso eta erreaktore biologikora ponpatzen da, mikroorganismo-kontzentrazio egokia mantentzeko.
Erreaktore biologiko aerobioa: 5.500 m3-ko erreaktore zirkularra da eta 4 oxigeno-hornigailu ditu.
Dekantagailu sekundarioa: 13,2 m-ko barne-diametroa duen andel bat da eta isurtzearen kolorea, solidoak eta OEK murrizten ditu.
Dekantagailu tertziarioa: dekantagailu estatiko konbentzional bat da eta bertan egiten da uren azken berritzea, isuri aurretik.
Lohien tratamendua: polielektrolitoa dosifikatzeko ekipo bat eta lohiak deshidratatzeko dekantagailu zentrifugo bat ditu.
Oxigenoa sortzeko ekipoa: atmosferako airea konprimitu egiten da, zeolita-ohantzeen bitartez nitrogenoa xurgatu eta oxigenoa eta nitrogenoa bereizteko.
Bulegoen eraikineko eta bi etxebizitzetako erabilera higienikoko urak ur beltzen udal-kolektore batera konektatuko dira. Ezinezkoa bada, banakako tratamendua egingo da, arazketa-ekipamendu bat baliatuz (dekantazio-putzua eta iragazki biologikoa edo antzekoa edukiko ditu).
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Zubialde SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat jarriko da baimendutako isurketarako; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:
Eguneroko neurri puntualen biltegiratze digitalizatua eta neurtzeko tokiko adierazlea duen emari-neurgailua.
Lagin-hargailu automatikoa, eguneroko lagin bateratuak hartzeko.
1.2.5. Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:
(IKK): Isurien Kontrol Kanona = B × Pu.
Pu = Pb × Km.
Km = K2 × K3 × K4.
Honela ulertuta:
B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
isurketa: industria-erabilerako urak:
(Ikus .PDF)
Km = 1,09 × 0,5 × 1,25 = 0,681250.
Pu = 0,681250 0,03005 = 0,0204716 euro/m3.
Isurien Kontrol Kanona = 0,0204716 × 191.000 = 3.910,08 euro/urte.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.
1.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Aizarnazabalgo Udalean.
1.3.1. Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:
prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
hondakina: «Olio erabilia».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R13/9//L8//C51//H5/6//A800//B0019.
EHZ: 130110.
Urtean sortutako kantitatea: 5.000 kg.
Instalazioen mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan makineria berritzeko lanak egiten dira.
hondakina: «Metalezko ontziak (substantzia arriskutsuez kutsatuak)».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/2.
Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C43/51//H5//A800//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.
Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.
hondakina: «Plastikozko ontziak (substantzia arriskutsuz kutsatuak)».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/3.
Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C23/24//H5//A800//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 1.340 kg.
Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.
hondakina: «Olio-iragazkiak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/4.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H5//A800//B0019.
EHZ: 160107.
Urtean sortutako kantitatea: 220 kg.
Instalazioen mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan makineria berritzeko lanak egiten dira.
hondakina: «Xurgatzaileak, arropa babesleak eta zatarrak (substantzia arriskutsuek poluituak)».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/5.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A800//B0019.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 80 kg.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.
hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatuak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/6.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A800//B0005.
EHZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 220 kg.
hondakina: «Fluoreszenteak eta merkurioa duten bestelako hondakinak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/7.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C23//H6//A800//B0019.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.
Instalazioen mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan makineria berritzeko lanak egiten dira.
hondakina: «Pintura-lohiak eta berniza».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/8.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//P5/12//C41/43//H3b//A800//B0019.
EHZ: 080113.
Urtean sortutako kantitatea: 140 kg.
Pintatzeko azpiprozesuan sortzen da. Pintatutakoari ukituak emateko lanak egiten dira bertan.
hondakina: «Aerosolak (gai arriskutsuek kutsatuak)».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/9.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S36//C41//H5//A800//B0019.
EHZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.
hondakina: «Ni-Cd-zko metagailuak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/10.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11//H6/14//A800//B0019.
EHZ: 160602.
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Instalazioen mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan makineria berritzeko lanak egiten dira.
11 hondakina: «Pilak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/11.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C22//H5//A800//B0019.
EHZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Instalazioen mantentze orokorreko azpiprozesuan sortzen da. Bertan makineria berritzeko lanak egiten dira.
hondakina: «Hidrokarburoak dituzten hondakinak».
Identifikazioa: A20099321/13499/1/12.
Hondakinaren kodea: Q8//R13//L34//C51//H5//A800//B0019.
EHZ: 160708.
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko azpiprozesuan sortzen da.
Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.
Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Zubialde SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Zubialde SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.
Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Zubialde SA enpresak.
Zubialde SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Zubialde SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Zubialde SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
Araztegiko lohiak hondakinen hurrengo hustuketaren aurretik, karakterizazio bat egingo da. Hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela erabakitzen bada, ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.
Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.
Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, proposatutako kudeaketa-moduak ebazpen honek jasotako hondakinak kudeatzeko printzipio hierarkikoekin bat egiten duela justifikatu beharko da. Zubialde SA enpresak onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak artxiboan erregistratu eta gorde beharko ditu bost urtetan gutxienez, horiek aginduzkoak direnean.
Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
1.4. Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Zubialde SA enpresak hondakin arriskutsuen biltegian bilketa-kubeta bat edukiko du, produktu kimikoen biltegian olioak biltzeko kubeta bat edukiko du eta gerta daitezkeen DPTA isuriak jasotzeko kanaleta bat edukiko du, bilketa-kubeta batera zuzendua.
1.5. Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
1. Isuri atmosferikoak kontrolatzea.
Zubialde SA enpresak isurtzeen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
(Ikus .PDF)
Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBren gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.
Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
Kontrol bakoitza baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, a) ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.
Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
Gainera, sustatzaileak parametro orokorren (pH-a, SE eta OEK) eguneroko autokontrol-orriak bidaliko ditu hilero.
3. Fabrikaren inguruak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.
Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez. Aurretik, kanpainen eta aurreikusitako metodologiaren deskribapen zehatza egingo da.
4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
5. Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.7 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.
6. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30 baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako, Bizkaiko edo Arabako Ordezkaritza).
7. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).
Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.
1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
2. Jarduera uztea.
Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (21.1 paper-orearen, paperaren eta kartoiaren fabrikazioaren epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Zubialde SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Aurkeztutako dokumentazioan jasotzen den proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Sosa, ur oxigenatua, produktu kimikoak, gasolioa eta hondakin arriskutsuak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.
Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.
Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.
Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.
Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Ebazpen honen Bigarren atalean ezarritako jarduerez gain, gasolioa biltegiratu eta manipulatzeko instalazioak behar bezala isolatuko dira haustura, ustekabeko gainezkaldi, eta abarrengatik gerta daitezkeen jarioak atxikitzeko.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuri bat egitea), sustatzaileak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
Gertakari mota.
Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
Iraupena.
Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.
Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
Eragindako kalteen balioespena.
Hartutako neurri zuzentzaileak.
Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.
Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Urtean behin Zubialde SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A) (ingurumenaren arduradunaren datuak); B.1.1.2 (zehaztutako fokuen UTM koordenatuak, diametroak eta garaierak) (Fokuen kokapen-planoa); B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.c) (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.1.3.1.l) y B.1.3.2.e) (Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzorua babesteko neurrien ziurtapena); C.1.a) (hala badagokio, atmosferara egiten diren isurtzeen kontrola);C.1.b) (Atmosferara egiten diren isurtzeen erregistro-eredua); C.7 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Isurtze eta hondakinen sorreraren zenbatespena); D.3.a) (Mantentze-lanetarako eskuliburua); D.3.g) (Produktu kimikoen biltegiratzeen ziurtagiriak); D.3.h) (Larrialdietarako erabilgarri dauden materialen zerrenda); D.3.v) (Suteen kontrako araudia).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena. Zubialde SA enpresak ebazpen honen xede den ore mekanikoa fabrikatzeko instalazioaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.
Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
Zubialde SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Zubialde SA enpresari, Aizarnazabalgo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 10a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


