- EBAZPENA, 2008ko martxoaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Industrias Dimo SA enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Gasteizko udalerrian (Araba) zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak trata ditzan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko martxoaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Industrias Dimo SA enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Gasteizko udalerrian (Araba) zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak trata ditzan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 2007
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/03/18
- Argitaratze-data: 2011/04/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria
Testu legala
2006ko abenduaren 27an, Francisco Javier Corcuera Molinuevo jaunak, Industrias Dimo SA enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Betoñon, Gasteizko udalerrian (Araba) zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak tratatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Vitoria-Gasteizko Udalak 2006ko otsailaren 6an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zituen:
Liburukia: memoria teknikoa (2006ko abendua).
Liburukia: eranskinak (2006ko abendua).
Liburukia: lurzoruaren aurretiazko egoera txostena (2006ko abendua).
Liburukia: planoak (2006ko abendua).
Liburukia: laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).
Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Industrias Dimo SA enpresak, besteak beste, jarduera-baimena zuen, 1994ko martxoaren 8koa eta zinkeztapen elektrolitikoa egiteko eta kataforesi bidez margotzeko jarduerarako, eta 2004ko azaroaren 23ko baimena zuen gainazalak zinkeztapen elektrolitiko bidez tratatzeko jarduerarako; bestalde, jarduera martxan jartzeko baimena zuen, 2005eko apirilaren 11koa. Modu berean, enpresa sustatzaileak hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena zuen, 2006ko ekainaren 28koa, eta hondakin geldoen ekoizleen erregistroan izena emanda dago, 2001eko irailaren 11n, eta jarduera-baimenarekin batera isurketak egiteko baimena du, betiere hondakinen eta hondakin-uren isurketen esparruan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz.
2007ko otsailaren 19an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Vitoria-Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien eskaera.
2007ko martxoaren 29an eta 2007ko uztailaren 10ean ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko urriaren 31n osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Industrias Dimo SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Vitoria-Gasteizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko otsailaren 27an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Industrias Dimo SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen proposamena gehituta.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Industrias Dimo SA enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; saneamenduko sare orokorrera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkionak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Industrias Dimo SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics BREF txostenaren edukia kontuan hartu da. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikagarria da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua. Honen bidez, Ontzien eta Ontzien Hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Araudia onartzen da.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen proposamena sinatu eta Industrias Dimo SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko otsailaren 27an emandako ebazpen proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,
Lehenengoa. Helbide soziala Gasteizko (Araba) udalerriko Jundiz industrialdeko Arriurdina kalea, 8 duen eta IFK: A01008309 zenbakia duen Industrias Dimo SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Betoñon, Gasteizko udalerrian, zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak tratatzeko jarduerarako, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.
Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Tratamendurako erabilitako kubeten edo linea osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean, prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez metalen eta plastikozko materialen gainazala tratatzeko instalazioak» izenekoan.
Enpresaren instalazioak Gasteizko Gamarra-Betoño industrialdean daude, Kapelamendi kaleko 18. zenbakian.
Industrias Dimo SA enpresak produktu anitzak fabrikatzen dituenez, ez da ekoizpena kontabilizatzen, fakturazioa baizik.
2005ean 1352.024 kWh energia elektriko kontsumitu zen.
Gas naturalaren kontsumoa prozesuan 1.087.572,89 TH da urtean eta 51.435,94 TH da berokuntzan egiten den kontsumoa.
Instalazioetan orgatila jasotzaileekin bakarrik erabiltzen da gasolioa, erregai gisa. 8.000 litrokoa da urteko kontsumoa.
Honako prozesu hauek osatzen dute Industrias Dimo SA enpresaren (Betoño) ekoizpen-jarduera:
Prozesua hasteko, materialak kargatzen dira, bastidorean (zinkeztapen estatikoa) edo dunbaletan (masa-zinkeztapena); ondoren koipegabetze kimikoa egiten da, aurretik garatutako mekanizazio-prozesuetako piezetan itsatsitako gantza, taladrinak eta olioak kentzeko. Prozesu horiek guztiak 40-90º C arteko tenperaturatan egiten dira. Jarraian piezak garbitu egiten dira. Bi edo hiru posizio desberdinetan garbitzen dira.
Garbitu eta gero, piezak azido-upel batera sartzen dira, oxido metalikoen hondarrak eta piezetara itsatsitako elementuak desagerrarazteko. Berriro garbitu eta prestakuntzarekin jarraitzen da. Horrela, koipegabetze elektrolitikoaren prozesua garatzen da eta urarekin garbitzen dira piezak ondoren.
Zinkeztapena upel elektrolitiko batean egiten da. Anodoak zink elektrodoak dira eta katodoa estali beharreko piezak. Tentsioa eta korrontea zinkeztapen motaren eta estali beharreko piezen mende dago.
Arraste-zinka ahalik eta gehien berreskuratzeko helburuarekin, piezak aurrezkailu-upel edo upel berreskuratzaile batean sartzen dira. Piezak garbitzeko erabiltzen da upel hori, baina zirkuitu itxian lan egiten du. Horrela, piezek arrastatzen duten zinka, upel honetan disolbatzen dena, bainura gehitzen da, dagokion osaerari eusteko beharrezkoa den guztietan.
Ondoren, piezak berriro garbitu eta aurrepasibatzera eramaten dira Azken urratsa desberdina da piezen akabera motaren arabera. Izan ere, pieza lehortu egiten da batzuetan, edo estali beste batzuetan.
Horrez gain, jarduera behar den bezala garatzeko, honako prozesu gehigarri hauek egiten dira:
Laborategia:
Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) laborategi bat du eta bertan egiten da produktuen kalitate-kontrola. Laborategia osorik dago ekipatuta. Ekoizpen- eta kalitate-bulegoen gainean dago laborategia.
Mantentze lanak:
Prozesu osagarri honetan ekipoen berrikuspena eta mantentzea eta instalazio eta biltegien garbiketa egiten dira funtsean.
Jarraian instalazio nagusien deskribapena egin da:
Bastidoreko zinkeztapenaren instalazioa I (etena), upelekin. Honakoa edukia: (espazioan duten kokapenaren arabera deskribatu dira).
Koipegabetze kimikoa I: sosa kaustikoa du / Bolumena = 5.000 litro.
Koipegabetze elektrolitikoa: sosa kasutikoa du / Bolumena = 3.600 litro.
Garbiketa estanko beroa.
Koipegabetze kimikoa II: sosa kaustikoa du / Bolumena = 2.600 litro.
Desugertzea I: B = 2.500 l.
Desugertze azidoa II: azido klorhidrikoa / Bolumena = 6.000 litro.
Garbitzea.
Garbitzea.
Zigilatze zuria: konposatu alkalinoak / Bolumena = 2.600 litro.
Zigilatze horia: konposatu alkalinoak / Bolumena = 2.600 litro.
Garbitzea.
Pasibatze horia: azido kromikoa / Bolumena = 2.600 litro.
Pasibatze zuria: bolumena = 2.600 litro.
Garbitzea.
Aurrepasibatzea: azido nitrikoa / Bolumena = 2.600 litro.
Zink alkalinoa: zinka, sosa kaustikoa / Bolumena = 11.000 litro.
Garbitzea.
Garbitzea.
bastidoreko zinkeztapenaren instalazioa (etena), upelekin. Honakoa edukia: (espazioan duten kokapenaren arabera deskribatu dira).
Koipegabetze kimikoa: sosa kaustikoa du / Bolumena = 2.275 litro.
Garbitzea.
Desugerketa I: bolumena = 840 litro.
Desugertze azidoa II: azido klorhidrikoa / Bolumena = 1.635 litro.
Garbitzea.
Koipegabetze elektrolitikoa: sosa kaustikoa / Bolumena = 1.470 litro.
Garbitzea.
Zigilatze zuria: konposatu alkalinoak / Bolumena = 935 litro.
Zigilatze horia: konposatu alkalinoak / Bolumena = 935 litro.
Garbitzea.
Pasibatze horia: azido kromikoa / Bolumena = 935 litro.
Garbitzea.
Pasibatze hori tribalentea: bolumena = 935 litro.
Garbitzea.
Pasibatze zuria: bolumena = 935 litro.
Aurrepasibatzea: azido nitrikoa / Bolumena = 840 litro.
Garbitzea.
Garbitzea.
Zink alkalinoa: zinka, sosa kaustikoa / Bolumena = 7.285 litro.
Dunbaletako zinkeztapena egiteko instalazioa.
Zigilatzea: konposatu alkalinoak / Bolumena = 1.200 litro.
Koipegabetze kimikoa: sosa kaustikoa / Bolumena = 2.300 litro.
Koipegabetze elektrolitikoa I: sosa kaustikoa / Bolumena = 1.500 litro.
Garbitzea.
Garbitzea.
Desugertze azidoa: azido klorhidrikoa / Bolumena = 3.000 litro.
Koipegabetze elektrolitikoa II: sosa kaustikoa / Bolumena = 1.200 litro.
Garbitzea.
Pasibatze horia/berdea: azido kromikoa / Bolumena = 1.200 litro.
Garbitzea.
Garbitzea.
Pasibatze hori tribalentea: bolumena = 1.200 litro.
Garbitzea.
Pasibatze urdina: bolumena = 1.200 litro.
Aurrepasibatzea: azido nitrikoa / Bolumena = 1.200 litro.
Garbitzea.
Berreskuratzeko garbiketa: zink alkalinoaren bainuko arraste alkalinoak ditu.
Zink alkalinoa: zinka, sosa kaustikoa / V = 16.000 l.
Piezen biltegia.
Produktu kimikoen biltegia.
Laborategia.
Bulegoak.
Galdara-gela.
Eraldaketa zentroa.
Kanpoko bideak.
Honakoak atmosferara egiten diren isurketen iturriak.
Desugertzea eta zinkeztapen alkalinoa.
fokua: xurgatzea. Dunbaletako zinkeztapenaren lerroa.
fokua: xurgatzea. Zinkeztapen estatikoa I. lerroa.
Koipegabetzeak, desugertzea, zinkeztapena, aurrepasibatzea, pasibatzea eta zigilatzea.
fokua: xurgatzea. Zinkeztapen estatikoa II. Lerroa.
Lurruna sortzen da bainuak berotzeko.
fokua: YGNIS lurrun-sorgailua.
Honakoak uretara egiten diren isurketen iturriak:
Ur sanitarioak: instalazioko langileen komunak.
Hondakin euri-urak: nabeko teilatuen zorrotenek jasotzen dituzte.
Industria hondakin-urak: estaldura elektrolitikoa egiteko hiru instalazioetakoak.
Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri egokienak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu:
Kudeaketako TEOak:
Instalazioak eta ekipoak garbitzeko berariazko prozedurak dituzte.
Instalazioaren diseinu, muntaia eta eragiketen TEOak:
Upelak material gogorrekin egiten dira eta araztegira zuzentzen diren gorpuzkien gainean daude jarrita. Ez dute agente erregairik, ez eta produktu kimiko oxidatzailerik ere. Produktu kimikoak biltegiratzeko ordena bat zehaztuta dute (bateragarritasuna, identifikazioa, eta abar). Produktuen kontrola egiten da, horien iraungipena ekiditeko. Jasotzen diren edukiontzi eta ontzi guztiak kudeatzaileari bidaltzen zaizkio (hornitzaileak ez ditu berriro onartzen).
Laneko alderdi orokorren TEOak:
Enpresak ondo aireztatu dagoen eremu bat du. Piezak estalkipean biltegiratzen dira. Piezen arabera, korrosioaren aurrean babesten duten paketatzeak egiten dira. Bastidoreak berariaz diseinatzen dira, piezak erortzea ekiditeko eta arrasteak ekiditeko. Bainuak mugimenduan daude une oro, turbulentzia hidraulikoaren bidez. Ekipoen prebentziozko mantentze-lanen prozedura bat dago.
Sarrerak kudeatzeko TEOak. Energia:
Kontaktuen prebentziozko mantentze-lanak, asterokoak. Instalazio berrietan artezteko makina berriak ari dira jartzen, eta zaharrek baino konbertsio-faktore hobea dute. Energia erreaktiboa minimizatzeko sistemak ditu. Disoluzioak uraren lurrunarekin berotzen dira. Bainuen tenperatura eskuz kontrolatzen dute langileek, 4 orduro. Erautzitako airearen bolumena murrizteko eta bero-galera ekiditeko estalkiak jarriko dira tenperatura altua duten upeletan. Hozte-sistema itxi bat dago.
Sarrerak kudeatzeko TEOak. Ura eta materialak:
Zenbait kasutan, hartutako sareko ura desionizatzagailuetatik pasatzen da eta/edo ioi-elkartrukea egiten da kalitatea beharrezkoa duten bainuen kasuan. Pasibatzeetako urberritzeak ioi-elkartrukea eginez birsortzen dira. Gainerakoa araztegira bideratzen da. Emari-neurgailuak eta errotametroak erabiltzen dira uraren erabilera kontrolatzeko.
Arrasteak eta jarioak murrizteko TEOak:
Zn bainuetarako «eco» urberritze-andela dute. Bainuen kontzentrazioa berariazko mugen barruan dago eta hezegarriak erabiltzen dira, halaber. Bastidoreak erauztean, arrasteak prebenitzen dira, jario-denborak optimizatuz.
Urberritzeen TEOak:
Enpresak garbiketa estankoak eta spray bidezko urberritzeak egiten ditu zinkeztapen-bainuetarako. Lancy prozesuak egiten dira urberritze-bainu jakin batzuekin. Garbiketa bakunak pasibatzeen urberritze-bainuetan. Beste urberritze-bainu batzuetan segida alderantzizkatuko garbiketak egiten dira.
Lehengaien erabilera optimizatzeko TEOak:
Prozesu kimikoen kontzentrazioaren kontrol zehatza egiten da, barrutik zein hornitzaile baten eskutik.
Lehengaiak ordezkatzeko eta prozesuen TEOak:
Ez da eragile kelaztatzailerik erabiltzen, ez eta laino-kentzailerik ere. Ez da zianurodun prozesurik egiten. Cr (VI) bainua ordezkatzen duten aplikazioak erabil daitezke; hala ere, zenbait bezerok lehenengoa eskatzen dute.
Prozesuko disoluzioak mantentzeko TEOak:
Prozesuko disoluzioen kontrol-parametro kritikoak zehaztu eta muga onargarrien barruan mantentzen ditu. Iragazte jarraikia aplikatzen da eta instalazioan karbonato-kristalizadoreak barne hartzea aurreikusi da. Ez da fosfatatze-bainurik erabiltzen.
Koipegabetzeen TEOak:
Piezen izaera dela eta, ezinezkoa da koipegabetzeko metodo fisikoen erabilera sistematizatzea. Oinarri urtsuko koipegabetze alkalinoak dituzte. Emultsio ezegonkorra duten koipegabetzeak dituzte eta koipegabetze biologikoak erabiltzea aurreikusi da. Koipegabetze kimikoak eta elektrolitikoak konbinatzen dira. Kasu jakin batzuetan, industria-prozesua garatu aurretik garbiketak egiten dira. Koipegabetze-disoluzioak mantentzeko, emultsioaren haustura egiten da, skimmer + bainuko iragazpena erabiliz.
Desugertzeko TEOak:
Serieko bi desugertze-upel daude. Lehenengoa agortuago dago.
Uren tratamendurako TEOak:
Urberritzeko ur-fluxuak eta kontzentratu azidoak eta alkalino guztiak identifikatu, bereizi eta tratatu egiten dira. Bainu agortuak eta urberritzeak dosifikatu egiten dira, pixkanaka, araztegira. Metalak hidroxido gisa hauspeatzean dira, malutatzaileak gehituz. Jalkitzea eta harea-iragazki bidez iragaztea. Isurketa-urak monitorizatu egiten dira; pH neurria eta metalen kontzentrazioa.
Atmosferara egiten diren isurketak murrizteko neurrien TEOak:
Aire-erauzketa egiten da, baina ez zaio tratamendurik egiten. Etorkizuneko instalazioak gas-garbigailu bat edukiko du.
Bigarrena. Industrias Dimo SA enpresak Gasteizko udalerrian (Betoñon) sustatutako zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak tratatzeko jarduera ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) enpresak aldaketa horien berri emango du.
Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
1.1.1. Baldintza orokorrak.
Zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak tratatzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Industrias Dimo SA enpresaren instalazioak (Betoño) ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren
izena Garaiera(m) Diametroa
barnean (m) Katalogazioa UTM koordenatuak
Taldea Epigrafea X Y
1 1002285-01 Xurgapena. Dunbaletako zinkeztapenaren lerroa 3 Øeq=0,80 B 2.5.2. 529.250 4.746.667
2 1002285-02 Xurgapena. Zinkeztapen estatikoaren I. lerroa 3,3 Øeq=0,80 B 2.5.2. 529.253 4.746.673
3 1002285-03 Zinkeztapen estatikoaren II. lerroa 8 Øeq=0,50 B 2.5.2. 529.272 4.746.633
4 1002285-04 YGNIS lurrun-sorgailua 4,5 0,35 C 3.1.1 529.281 4.746.629
1.1.3. Isurtzeko muga-balioak.
Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:
Fokua Substantziak Isurtzeko muga-balioak IMB
1 Azido klorhidrikoa (HCl) 30 mg/Nm3
Zinka (Zn) - mg/Nm3
Partikulak guztira (PG) 30 mg/Nm3
Azido fluorhidrikoa (HF) 5 mg/Nm3
Nitrogeno oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3
Sufre oxidoak (SOx) 10 mg/Nm3
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta) - mg/Nm3
2 Azido klorhidrikoa (HCl) 30 mg/Nm3
Zinka (Zn) - mg/Nm3
Partikulak guztira (PG) 30 mg/Nm3
Azido fluorhidrikoa (HF) 5 mg/Nm3
Nitrogeno oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3
Sufre oxidoak (SOx) 10 mg/Nm3
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta) - mg/C/Nm3
3 Azido klorhidrikoa (HCl) 30 mg/Nm3
Zinka (Zn) - mg/Nm3
Partikulak guztira (PG) 30 mg/Nm3
Azido fluorhidrikoa (HF) 5 mg/Nm3
Kromoa guztira 0,2 mg/Nm3, 5 g/h bada
Nitrogeno oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3
Sufre oxidoak (SOx) 10 mg/Nm3
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta) - mgC/Nm3
4 Karbono monoxidoa (CO) 500 ppm
Nitrogeno oxidoak (NOx, NO2 gisa neurtuta) 300 ppm
Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.
Ezarritako IMBak lortzen ez badira, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko dira (arazteko sistemak instalatzea, etab.) isurtze atmosferikoen balio horiek betetzea ziurtatzeko.
1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek, Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoa n ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntura sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira, eta gainera, beste jarduera hauek: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, pabiloia orokorrean ixtea, etab., isurtze horiek minimizatzea bermatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.
1.2. Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
1.2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: metalen tratamendua eta estaldurak.
Jarduera-taldea: gainazalen tratamendua.
Mota-taldea-EJSN: 3-16-2851.
Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea
PV1 Industrialak Produktu kimikoak biltegiratzeko eremuan izan daitezkeen jarioak eta ekoizpen-lerroetako irakuzketak Udal-kolektorea
Sustatzaileak isurketa-puntuaren UTM koordenatuak adierazi behar ditu.
1.2.2. Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.
Sustatzaileak honako datu hauek adieraziko ditu industriako hondakin-uren isurketei buruz: orduko puntako emaria, eguneko gehienezko bolumena eta urteko gehienezko bolumena.
Langileek higienean erabiltzen dituzten uren emariei buruzko datuak Gasteizko udalaren eskura jarriko dira.
1.2.3. Isurtzeko muga-balioak.
Industria-isurketak «Vitoria-Gasteiz udalerriko etxekoak ez diren isurketen Udal Ordenantzan» ageri diren muga eta baldintzak bete beharko ditu, Erakunde horrek ezar ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenak barne eta honako muga gehigarri hauekin:
Kromoa guztira (Cr Guztira): 1 mg/l.
Nikela (Ni): 1,5 mg/l.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
1.2.4. Araztu eta husteko instalazioak.
LAMIK etxearen Araztegi bat dago (5-6 m3/h), eta berari esker ondoren adierazitako kontzentrazio maximoak ziurtatzen dira (hasierako baldintzak, kontzentrazioak, emariak, eta abar errespetatzen badira):
5,5-9,5 arteko pH-a.
Kromo hexabalentea (Cr VI) < 0,2 mg/l.
Burdina (Fe) < 2,0 mg/l.
Nikela (Ni) < 2,0 mg/l.
Zinka (Zn) < 3,0 mg/l.
Arazketa-prozesua etena da, automatikoa, eta arazketaren urrats guztiak kontrolatzeko aukera ematen du. Horrela, honako zati hauek ditu instalazioak:
Irakuzketak eta kontzentratuak metatzeko blokea.
Erreaktibo kimikoen blokea.
Hondakin-urak arazteko blokea.
Lohiak loditzeko eta deshidratatzeko blokea.
Iragazte-blokea.
Kontrol-sistema.
pH-neurgailu bat eta emari-neurgailu bat erabiliko dira, eta segidako erregistroa egingo dute.
1.3. Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, Erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Vitoria-Gasteizko Udalean.
1.3.1. Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
Prozesua: «Estaldura metalizatuak (zinkeztapena)».
Prozesu honetan upeletan erabilitako iragazkiak sortzen dira. Xurgatzaile poluituekin batera kudeatzen dira, Zerbitzu Orokorren prozesuan; halaber, produktuak kontsumitzean ontziak sortzen dira, eta aipatutako prozesuan kodetzen dira guztiak.
2 prozesua: «Hondakin uren tratamendua».
hondakina: «Araztegiko lohiak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/2/1.
Hondakinaren kodea: Q9//D9//P27//C24/7//H13//
A243//B0006.
HEZ kodea: 190205.
Urtean sortutako kantitatea: 130,49 tona.
Estaldura metalikoak (zinkeztapena) prozesuan sortutako bainuen eta garbiketa-uren araztegian sortzen da. Zinka eta hainbat substantzia arriskutsu dituzten lohiak dira.
Aipatu hondakinarentzat identifikatutako lekuan jasotzen da eta zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari emateko.
Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
hondakina: «Ekipo ofimatikoak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/3/1.
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/18//H6/14//A243//B0019.
HEZ kodea: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.
Ekipo ofimatikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
hondakina: «Garbiketa-urak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/3/2.
Hondakinaren kodea: Q5//D9//L27//C24/7//H5/
14//A243//B0019.
HEZ kodea: 110111.
Urtean sortutako kantitatea: puntuala (2.000 kilo 2005ean).
Zinkeztapenaren instalazioetako upelak garbitzeko eragiketetan sortzen da. Oinarrizko garbiketa-urak dira, zink-hondarrak eta hainbat substantzia arriskutsu dituztenak.
Upelen garbiketa-urak araztegian tratatu ohi dira, baina tratamendu-bolumena gainditzen bada, sortzen diren lekutik zuzenean ateratzen dira kudeatzaile baimenduari emateko.
hondakina: «Kutsatzailez bustitako xurgatzaileak eta iragazkiak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/3/3.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C23/24/51//
H5/14//A243//B0019.
HEZ kodea: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 720 kilogramo.
Xurgatzaileak eta ehunak biltzean sortzen da; hidrokarburoak eta hainbat poluitzaile dituzten material xurgatzaileak eta iragazkiak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/3/4.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//13/C24//H5//
A243//B0019.
HEZ kodea: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kilogramo.
Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; gai azidoak eta basikoak jaso dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: A01008309/100001655/3/5.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S26//13/C24//H5//A243//B0019.
HEZ kodea: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 1 tona.
Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; gai azidoak eta basikoak jaso dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatu den zonan jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.
Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) era horretako substantziarik badu, horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek onartutako bide teknikoak erabiliz edota ingurumenaren ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentze-lanak egin bitartean edo desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzea, Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) neurri prebentiboak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.
Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta k) eta l) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak:
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena
Toner-kartutxoak 080318 Bulegoa 3 unitate
Kartoia 150101 Bulegoak/Paketatzeak 100 kilogramo
Plastikoak 150102 Paketatzeak noizean behin
Paletak eta zura 150103 Paketatzeak noizean behin
Obra-hondakinak 170107 Mantentze-lanak noizean behin
Papera 200101 Bulegoak 100 kilogramo
Plastikozko ontzi hutsak 200139 Paketatzeak noizean behin
Metalezko txatarra 200140 Ekoizpen-prozesua 60 tona
Hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen hondakinak 200301 Zerbitzu Orokorrak 165 m3
B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) derrigorrezkoak diren agiriak, onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak artxibategian gorde beharko dira gutxienez bost urtean.
Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
1.4. Lurzoruaren kalitatea babesteko neurri orokorrak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) honako informazioa aurkeztu beharko du:
Instalazioko zoruak garbitzeko eta mantentzeko prozedurak gainbegiratzea; halaber, zoruak azidoaren kontrako material baten geruza batekin estaltzeko aukera baloratzea.
Araztegiko lokatzak biltegiratzeko instalazioak gainbegiratzea, lixibiatuen sorrera ekiditeko.
1.5. Zaratari buruzko baldintzak.
Gasteizko udaleko «Zaratak eta bibrazioak arautzen dituen Udal Ordenantzan» ezarritako honako muga hauek ez gainditzeko neurriak barne hartuko dira:
Taula Barruko zarata mailaren mugak bzm (1)
Egunez Gauez
Bizitegikoa 37 db-a (2) 27 db-a (2)
Tertziarioa 40 db-a 35 db-a
Ekipamendua 45 db-a 40 db-a
Ekoizpena 55 db-a 55 db-a
(1) zarata jarraituari dagozkion balioak. Talka-zarataren kasuan, 3 db-a gehituko da.
(2) balio hauek tonu entzungarrien zuzenketarekin (iv. eranskina) haztatuko dira, hala badagokie.
Taula Kanpoko zarata mailaren mugak kzm (1)
Egunez Gauez
Sentsibilitate baxuko eremua 70 db-a 70 db-a
Sentsibilitate ertaineko eremua 55 db-a (2) (3) 45 db-a (2) (3)
Sentsibilitate altuko eremua 50 db-a (2) (3) 40 db-a (2) (3)
(1) zarata jarraituari dagozkion balioak. Talkan zarataren kasuan, 3 db-a gehituko da.
(2) balio hauei 5 db-a gehituko zaie isurtze-fokua eragindako fokuen aurretik instalatutako ekoizpen erabilera batek sortzen badu.
(3) balio hauek tonu entzungarrien zuzenketarekin (iv. eranskina) haztatuko dira, hala badagokie.
Sentsibilitate baxuko eremua. Gune industrialek definitutako eremu bat da.
Sentsibilitate ertaineko eremua. Bizitegi-eremuak dira eta Ingurumen Zarataren Mapan 50 dB-A zarata-maila edo altuagoa dute gauez eta/edo 60 dB-A egunez.
Sentsibilitate altuko eremua. Bizitegi-eremuak dira eta Ingurumen Zarataren Mapan 50 dB-A zarata-maila edo altuagoa dute gauez eta/edo 60 dB-A egunez. Halaber, sentsibilitate altuko eremuak dira eraikuntza itxiko etxadien barruko espazioak.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
1. Atmosferako isuriak kontrolatzea.
Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:
Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko
parametroak Kontrolen maiztasuna
1 1002285-01 Xurgapena. Dunbaletako zinkeztapenaren lerroa Azido klorhidrikoa (HCl) 3 urtean behin
Zinka (Zn)
Partikulak guztira (PG)
Azido fluorhidrikoa (HF)
Nitrogeno oxidoak (NOx)
Sufre oxidoak (SOx)
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta)
2 1002285-02 Xurgapena. Zinkeztapen estatikoaren I. lerroa Azido klorhidrikoa (HCl) 3 urtean behin
Zinka (Zn)
Partikulak guztira (PG)
Azido fluorhidrikoa (HF)
Nitrogeno oxidoak (NOx)
Sufre oxidoak (SOx)
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta)
3 1002285-03 Xurgapena. Zinkeztapen estatikoaren II. lerroa Azido klorhidrikoa (HCl) 3 urtean behin
Zinka (Zn)
Partikulak guztira (PG)
Azido fluorhidrikoa (HF)
Kromoa guztira
Nitrogeno oxidoak (NOx)
Sufre oxidoak (SOx)
Konposatu organiko hegazkorrak (KOG gisa neurtuta)
4 1002285-04 YGNIS lurrun-sorgailua Karbono monoxidoa (CO) 5 urtean behin
Nitrogeno oxidoak (NOx, NO2 gisa neurtua)
Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak Ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.
Analisi hauek egingo dira:
Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol-mota
PV1 Euri-uren araztegiko isurketa pH-a, emaria Jarraikia Autokontrola
pH-a Hiru hilero Kanpo-kontrola
Oxigeno-eskari kimikoa (OEK) Hamabost egunero Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Gai esekiak (hilean) Hamabost egunero Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Olio eta koipeak (A eta G) Hamabost egunero Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Kloruroak Hiru hilero Kanpo-kontrola
Fosfatoak Hiru hilero Kanpo-kontrola
Burdina (Fe) Egunerokoa Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Kromoa guztira (Cr Guztira) Egunerokoa Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Kromo hexabalentea (Cr VI) Egunerokoa Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Nikela (Ni) Egunerokoa Autokontrola
Hiru hilero Kanpo-kontrola
Fosforoa guztira Hiru hilero Kanpo-kontrola
Nitrogenoa guztira Hiru hilero Kanpo-kontrola
Aluminioa (Al) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Kadmioa guztira (Cd) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Kobrea guztira (Cu) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Manganesoa (Mn) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Beruna guztira (Pb Guztira) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Zinka guztira (Zn) Hiru hilero Kanpo-kontrola
Sustatzaileak isuriak kontrolatzeko kutxetaren UTM koordenatuak adierazi behar ditu.
Bestalde, enpresak bere isurketak autokontrolatzeko mekanismoak jarraituko ditu. Horrela, egunero aztertuko ditu pH-a, kromo hexabalentea, guztizko kromoa eta nikela. Emaitzak erregistro-liburu batean idatzi eta kasuan kasu ikuskapen-zerbitzuen eskura utziko dira.
Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.
Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.
Kontrol bakoitza baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo da eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.
3. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
Adierazlea Unitatea
Produktu kimikoen kontsumoa Kg produktu kimiko / urteko fakturazioa
Ur-kontsumoa bainuetan m3 / fakturazioa
Gas naturalaren kontsumoa bainuetan m3 / fakturazioa
Hondakin arriskutsuak sortzea Kg hondakin arriskutsu / fakturazioa
Sustatzaileak aurreko taula osatu beharko du, bere jardueraren ohiko adierazleak sartuz.
4. Zarataren kontrola.
Enpresak kanpoko zarata eta bibrazioak neurtuko ditu hemendik gutxira. Neurketa-txostenean barne hartutako foku garrantzitsuenen fokuek egiten duten zarataren eragin negatiboa arintzeko ezarritako neurrien eraginkortasuna egiaztatuko da, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako Testu Bateginarekin batera aurkeztuko da.
5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Arabako Ordezkaritza).
6. Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua, behar den bezala banakatua, barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.
1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
2. Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.510 epigrafea, Metalezko tratamendua eta estaldura), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak; atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak ere gehitu behar dira.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Erabilitako produktu kimikoak, hondakin-uren arazketako hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.
Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Berme-neurri gisa, pH eta redox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.
Hausturen, ustekabeko gainezkaldien eta abarren ondorioz gerta daitezkeen isuriei eusteko, gasolioa biltegiratzeko eta manipulatzeko instalazioak modu egokian isolatuko dira.
Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.
Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, zein antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.
Gainera, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.
Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da derrigorrez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido, lohi etab.en purgak, erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena barne, horiek behar bezala purgatu eta erretiratzeko.
Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ezbeharrez gertatzen diren isurketak, kontrolik gabeko isurketak), gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.
Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 18 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:
Gertakari mota.
Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
Iraupena.
Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.
Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.
Eragindako kalteen balioespena.
Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena ikuskatzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Urtean behin Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri). Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1 eta B.3.1.2.d) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria); B.1.3.1.j) eta B.3.1.2.g) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzorua babesteari buruzko baldintzak); C.1 (Atmosferara egindako isurtzeen kontrola); C.1.1 (Isurtze atmosferikoen erregistro-eredua); C.2 (Dagokion atalean adierazitako segidako neurketa-ekipoak erabili izanaren ziurtapena); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-eragiketetan sortzen diren isurketa eta hondakinen zenbatespena); C.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g) (Larrialdietan erabiltzeko materialen zerrenda); D.3.o) (Suteen kontrako babesaren ziurtapenak).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena. Industrias Dimo SA enpresak (Betoño) Ebazpen honen xede den zinkeztapen elektrolitiko bidez gainazalak tratatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.
Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
Industrias Dimo SA enpresaren (Betoño) nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Industrias Dimo SA enpresari (Betoño), Gasteizko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 18a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


