- EBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Galvanizados Merchante SL enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Aretxabaletako udalerrian (Gipuzkoa) pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoak burutzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Galvanizados Merchante SL enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Aretxabaletako udalerrian (Gipuzkoa) pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoak burutzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2440
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/03/25
- Argitaratze-data: 2011/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria
Testu legala
2006ko abenduaren 27an, Jesús Merchante Camarero jaunak, Galvanizados Merchante SL enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Aretxabaletako udalerrian (Gipuzkoa) pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoko jarduerarako. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi zitzaizkion eskaerari:
Hirigintzako bateragarritasuna (2006ko abendua).
Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).
Oinarrizko proiektua (2006ko abendua).
Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Galvanizados Merchante SL enpresak, besteak beste, 2005eko uztailaren 18ko ur-araztegiko jarduerarako eta araztegia zabaltzeko lizentzia (biak Alkatetzaren 505/2005 Dekretu bidez emanak) eta bainu elektrolitikoetako jarduerarako eta zabaltzeko lizentzia, eta 2005eko irailaren 26ko zabaltzeko lizentzia zituen (horiek guztiak Alkatetzaren 629/2005 Dekretu bidez eman ziren). Halaber, enpresa sustatzaileak ur sanitarioak kolektorera isurtzeko 2002ko irailaren 24ko baimena ere bazuen, hondakin-uren arloan indarreko araudian xedatutakoarekin bat etorrita.
2007ko urtarrilaren 25ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.
Ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko otsailaren 23an; espedientea 2007ko irailaren 19an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Galvanizados Merchante SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2008ko urtarrilaren 14an, txostena eskatu zien Aretxabaletako Udalari, Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari.
2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Galvanizados Merchante SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Galvanizados Merchante SL enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; saneamendu eta ibilguko sare nagusira isurketak egiteko baimena; ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak, eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Nahitaezko txostenen bidez, bestelako administrazio eta erakunde eskudunen parte-hartzea azaldu beharko du espedienteak.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Galvanizados Merchante SL enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Aretxabaletako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Reference Documente on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals anda Plastics» BREF txostenaren edukia kontuan hartu da. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikagarria da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua. Honen bidez, Ontzien eta Ontzien Hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Araudia onartzen da.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Galvanizados Merchante SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,
Lehenengoa. Helbide soziala Aretxabaletako udalerriko (Gipuzkoa) Ibarra auzoan (z/g) duen eta IFK B20554440 zenbakia duen Galvanizados Merchante SL enpresari Aretxabaletako udalerrian pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen gainazala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.
Jarduera Aretxabaletako (Gipuzkoa) Ibarra auzoan kokatua dago.
Urtero pieza galbanizatuko 800 t ekoizteko ahalmena du.
Honako ekoizpen-prozesu hauek garatu ditu:
Hidroxido sodiko bidez koipegabetzeko prozesua % 7an.
Urez garbitzeko prozesua.
Azido klorhidriko bidez desugertzeko prozesua % 25ean.
Urez garbitzeko prozesua.
Elektrolisi bidez zinkeztatzeko prozesua. Horretarako zink zianuroduneko bainua erabiltzen da honako gutxi gorabeherako kontzentrazio hauekin: 100 g/l hidroxido sodikoa, 18 g/l zink metalikoa; 60 g/l zianuro.
Urez garbitzeko prozesua.
Kromo hexabalente edo tribalentedun pasibatze horiko prozesua, hurrenez hurren 10 g/l eta 3 g/l kontzentrazioekin.
Kromo hexabalente edo tribalentedun pasibatze horiko prozesua, lehen aipatutakoen kontzentrazio berberekin.
Azido nitrikodun pasibatze urdineko prozesua, 10 g/l-ko kontzentrazioarekin.
Urez garbitzeko prozesua.
Zentrifugazio-prozesua. Tratatutako piezak zentrifugagailuan sartzen dira eta, ondorioz, soberan dagoen jariakina ateratzen da.
Ur kutsatuak tratatzeko prozesua.
Energia elektrikoa bakarrik erabiltzen da.
Jardueran erabilitako ura hornidurako sare publikotik eta lurpeko hartune batetik jasotzen da. Sare publikotik datorren ura langileen higienerako, bainuetarako eta koipegabetze, desugertze eta pasibatzeko prozesuen ondorengo ur-garbiketarako erabiltzen da. Lurpeko putzutik jasotako ura, batez ere, irakuzketa-lanetarako erabiltzen da.
Galvanizados Merchante SL enpresak aurkeztutako proiektuak teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu: bainuak aire konprimitu bidez irabiatzen dira; kontaktuen eta artezgailuen mantentze-lanak erregularki egiten dira, eta bihurtze-faktorea aldatu da energia-eraginkortasuna hobetzeko; intentsitatea eta voltajeak kontrolatzen dira energia erreaktibo elektrikoko galerak murrizteko; ura aldez aurretik egokitzen da eta ura prozesuan berriz erabiltzen da; «eco» urberritzeak dituzte; bastidoreen diseinua herrestan ahalik eta gutxien eramateko pentsatua dago; garbiketak estankuak dira eta kontrakarreran daude; garbiketa-urak berreskuratzen dira (hutsean lurrunduta); bainuetako kontzentrazioaren aldizkako barne-kontrola egiten da eta prozesuan dauden disoluzioen kontzentrazioaren aldizkako barne-kontrola egiten da; ez dira agente kelagarri sendoak erabiltzen ez eta laino-ezabatzaileak ere; koipegabetzeak ur-oinarrian egiten dira; hondakin-uren tratamenduari dagokionean zianuroen oxidazioa, kromato-tratamendua, malutapena, eta metalen eta anioien prezipitazioa dute.
lerroko erauzketatik datorren industriak atmosferan sortzen duen isurtze-foku bat dago.
Ur-isurketei dagokienean argi bereizitako bi isurketa dituzte: ur higieniko-sanitarioak (kolektorera) eta industria-urak araztu ondoren (ibilgu publikora).
Euri-ur garbiak ibilgu publikora isurtzen dira (Deba ibaia).
Bigarrena. Galvanizados Merchante SL enpresak Aretxabaletako udalerrian dituen instalazioetan garatzen duen pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoko jarduerarako ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.
Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Galvanizados Merchante SL enpresak aldaketa horien berri emango du.
Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
1. Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
1.1.1. Baldintza orokorrak.
Galvanizados Merchante SL enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Galvanizados Merchante SL instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera
(m) Barruko diametroa
(m) Katalogazioa UTM koodernatuak
Taldea Epigrafea X Y
01 20000702-01 Xurgatzeko 1. lerroa 2,5 0,36 B 2.5.2. 540174 4764174
Bestalde, ondorengo isurtze barreiatuak sortzen dira honako ekoizpen-lerroetan:
lerroa: elektrolisi bidez zinkeztatzeko upela (zink zianuroduna), pasibatze zuri eta horiko upela (kromo hexabalentea).
lerroa: elektrolisi bidez zinkeztatzeko upela (zink zianuroduna), pasibatze zuri eta horiko upela (kromo hexabalentea).
lerroa: elektrolisi bidez zinkeztatzeko upela (zink zianuroduna), pasibatze zuri eta horiko upela (kromo hexabalentea).
Horregatik, Galvanizados Merchante SL enpresak azal-tratamenduetako bainuetatik datozen isurketak bildu eta husteko sistema ezarri beharko du honako upeletan, gutxienez:
, 3. eta 4. lerroetako elektrolisi bidez zinkeztatzeko upelak.
, 3. eta 4. lerroetako pasibatze zuri eta horiko upelak.
1.1.3. Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak
01 Partikulak guztira (PG) 30 mg/Nm3
Azido klorhidrikoa (HCl) 30 mg/Nm3
Kromoa (Cr) 0,2 mg/Nm3 5 g/h bada
Zinka (Zn) ---
Hidrogeno-zianuroa (CNH) 3 mg/Nm3 150 g/h bada
Nitrogeno-oxidoak (NOx) 500 mg/Nm3
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Foku berri(et)an, ondoren ezarritako isurketarako muga-balioak bete beharko dira, foku berri(ar)en ezaugarriak igorri eta onartu eta gero.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
1.2. Ibilguan isurtzeko baldintzak.
1.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoa (piezen galbanizazioa).
Jarduera-taldea: 16 Gainazalen tratamendua.
Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51 (Metalen tratamendua eta estaldura).
Isurketa-puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak
1 Industrialak Araztegiko urak Ibilgua
Deba ibaia Deba I X: 540198
Y: 4764245
1.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
Industria-urak.
Orduko puntako emaria 0,93 m3/h
Eguneko gehienezko bolumena 15 m3/egun
Urteko gehienezko bolumena 3.306 m3/urte
1.2.3. Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
Industria-urak.
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH-a 5,5 - 9,5
Oxigeno-eskari kimikoa (OEK) 125 mgO2/l
Eroankortasuna 3000 uS/cm
Solido esekiak (SS) 30 mg/l
Olio eta koipeak (A eta G) 20 mg/l
Zinka (Zn) 2 mg/l
Kromo hexabalentea
(Cr VI) 0,1 mg/l
Kromoa Guztira (Cr Guztira) 1 mg/l
Zianuroak guztira 0,5 mg/l
Zianuro libreak 0,1 mg/l
Burdina Guztira (Fe Guztira) 2 mg/l
Nikel Guztira (Ni Guztira) 1 mg/l
Detergente anionikoak 2 mg/l
Kobrea (Cu) 0,2 mg/l
Tenperatura: ubidearen tenperatura ezin da 1,5ş C baino gehiago areagotu.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.
1.2.4. Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:
Isurketa-mota diferenteak bereizita biltzea.
Ur zianurodunak.
Ur azido alkalinoak.
Kontzentratu azidoak.
Kontzentratu alkalinoak.
Sodio-hipokloritodun ur zianurodunen oxidazioa.
Bi upel elektrolitikotan koagulatzailearen sintesia, kloruro sodikoko disoluzioa erantsita.
Koagulazioa eta malutapena elkarren artean lotuta dauden bi erreaktoretan. Etapa honetan ur zianurodunak prezipitatu eta dekantatzen dira gainerako isuriekin batera, lehendik sintetizatutako koagulatzailearen eta polielektrolito bat gehituta, malutak errazago eratzeko.
pH kontrolatua duen ur berritua erreaktorearen goialdetik ibiltzen da gainezkabide batetik industria-nabearen teilatuan dagoen gordetzeko gordailu bateraino, hondar-iragazki batetik igaro ondoren. Araztutako ura euri-urarekin edo sarearekin batera ekoizpen-prozesura itzultzen da.
Erreaktoreetan sortutako lohiak automatikoki kontzentratzaile batean husten dira, ondoren prentsa-iragazkian tratamendua errazteko.
1.2.5. Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:
(IKK): Isurien kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Po x Km.
Km = K2 x K3 x K4.
Honela ulertuta:
V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Po = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
K4 = Ingurumen hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
isurketa: industria-erabilerako urak:
V: Bolumena:
Po: Hondakin-ura: Industriala
K2: gai arriskutsuekin
K3: Tratamendu egokia
K4: Kategoria-eremua: I V = 3.306 m3 urteko
Po = 0,03005 /m3
K2 = 1,28
K3 = 0,5
K4 = 1,25
Km = 1,28 0,5 x 1,25 = 0,800000.
Pu= 0,03005 x 0,800000 = 0,024040 euro/m3.
Isurien kontrol-kanona = 3.306 x 0,024040 = 79,48 euro urteko.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.
1.3. Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Aretxabaletako Udalean.
1.3.1. Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
prozesua: «Zerbitzu orokorrak (B0019)».
Prozesu honen barne dago erabilitako ontziak biltzeko azpiprozesua.
hondakina: Kutsatutako metalezko ontziak.
Identifikazioa: B20554440/2000015044/1/1.
Hondakinaren kodea: Q05//R13//S36//C41-51//H05//A241//B0019.
HEZ kodea: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.
Lehengaiei eta osagarriei bilgarriak kentzeko lanetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako kudeatzaileak banatutako metalezko kaiolan jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, kanpoaldean estalkipean dagoen hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: Kutsatutako plastikozko ontziak.
Identifikazioa: B20554440/2000015044/1/2
Hondakinaren kodea: Q05//R13//S36//C41-51//H05//A241//B0019
HEZ kodea: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.
Lehengaiei eta osagarriei bilgarriak kentzeko lanetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako kudeatzaileak banatutako metalezko kaiolan jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, kanpoaldean estalkipean dagoen hondakinen biltegira eramaten da.
Sustatzaileak adierazi beharko du urte osoan sortutako hondakin arriskutsu guztien kantitatea.
Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Galvanizados Merchante SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Instalazioan, bertan sortutako hondakin hauek kudeatu ahal izango dira:
Kontzentratu azidoak ekoizpen-lerroetan.
Kontzentratu alkalinoak ekoizpen-lerroetan.
Galvanizados Merchante SL enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.
Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Galvanizados Merchante SL enpresak.
Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
Galvanizados Merchante SL enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo-edukia jakinarazi beharko du. Galvanizados Merchante SL enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Galvanizados Merchante SL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
Dosifikatze eta tratamenduko eragiketak bilduko dituen erregistro-liburu bat izan beharko du, kontzentratu azido eta kontzentratu alkalinoen araztegiko instalazioan. Gutxienez honako datu hauek bildu beharko ditu bertan:
Kudeatutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
Dosifikazio-maiztasuna eta -maila.
Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.
Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.
Horiei emandako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datak eta datuak.
Hilero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Galvanizados Merchante SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena
Araztegiko lohiak 110110 Hondakin-uren arazketa 65 t/urte
Txatarra
200140 Prozesu orokorra 50 kg/urte
Hondakin mistoak 110199 Prozesu orokorra 15 m3/urte
Sustatzaileak sortutako txatarra izeneko hondakin ez-arriskutsuaren kantitatea eskaini beharko du.
«Araztegiko lohiak» izeneko hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.
B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Galvanizados Merchante SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, beharrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.
Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
1.4. Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Galvanizados Merchante SL enpresak honako neurri hauek hartu beharko ditu:
Araztegiko goiko mailako andeletan eusteko edo babesteko sistemak ezartzea.
Kanpoko andelak gordetzeko eremua mugatuko duen kubeta ipintzea.
Tanta-jarioak biltzeko eremua babesteko irauneko pinturez estaltzea eta jario horiek biltzen dituzten putzuen estankotasuna egiaztatzea.
Kanpoko biltegiratze-eremuan atxikipen-kubetak ezartzea.
1.5. Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB(A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB(A) ere gehienezko balioetan.
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB(A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB(A) ere gehienezko balioetan.
Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
1. Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.
Galvanizados Merchante SL enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:
Foku zk. Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna
01 20000702-01 Xurgatzeko 1. lerroa Partikulak guztira (PG) 5 urtean behin
Azido klorhidrikoa (HCl) 5 urtean behin
Kromoa (Cr) 3 urtean behin
Zinka (Zn) 5 urtean behin
Hidrogeno-zianuroa (CNH) 3 urtean behin
Nitrogeno-oxidoak (NOx) 5 urtean behin
Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Baimendutako Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Etorkizuneko isurketa-fokuei/fokuari dagoki(o)enez, fokuen ezaugarriak zehaztu eta onartu ondoren ezarriko da isurketa horien kontrola.
Edozein modutan, isurketa-foku berri(ar)en legeztatze-proiektua aurkeztu beharko da. Zentzu horretan, legeztatze-proiektuak honako informazio hau jasoko du isurketa-foku berriari/ei buruz: hustuketa-sistemen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak, xurgaketa-errendimenduak, xurgaketa-emariak eta isurketa, xurgatutako upelen xehetasuna, fokuen altuera/k eta barruko diametroa/k, L1/L2 distantziak, 1976ko urriaren 18ko Aginduaren arabera, indarrean dagoen araudiaren araberako sailkapena/k, UTM koordenatuak (X eta Y), eta abar.
1.1. Lortutako emaitzak erregistratzea.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.
Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol-mota
1 Industria-urak pH-a, emaria Jarraikia Autokontrola
pH-a
Oxigeno-eskari kimikoa (OEK)
Eroankortasuna
Solido esekiak (SS)
Olioak eta koipeak (A eta G)
Zinka (Zn)
Kromo hexabalentea (Cr VI)
Kromoa guztira (Cr Guztira)
Zianuroak guztira (CN Guztira)
Zianuro askeak (CN Askeak)
Burdina guztira (Fe Guztira)
Níkela guztira (Ni Guztira)
Detergente anionikoak
Kobrea Hiru hilero Kanpokoa
Ph-a
Kromo hexabalentea (Cr VI)
Zianuro askeak (CN Askeak) Astean behin Autokontrola
Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 255. art.) egin eta egiaztatuko du, eta aurreko puntuetan aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.
Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.
Kontrol bakoitza baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo da eta baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.
Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
3. Jardueraren adierazleak.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
Adierazlea Unitatea
Pieza galbanizatuen araberako produktu kimikoen kontsumoa kg / t piezak
Pieza galbanizatuen araberako zink-kontsumoa kg / t piezak
Pieza galbanizatuen araberako ur-kontsumoa bainutan m3 / t piezak
Pieza galbanizatuen araberako energia elektrikoko kontsumoa kWh / t piezak
Pieza galbanizatuen arabera sortutako araztegiko lohi-kantitatea t/ t piezak
Pieza galbanizatuen araberako txatarra sortzea kg / t piezak
4. Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.
5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).
6. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
Ez-ohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
2. Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.510 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Galvanizados Merchante SL enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Jardunean aplikatzeko prebentzioko neurriak eta jarduerak.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak. Era berean, kutsadura atmosferikoaren prebentzio- eta zuzenketa-sistemak (arazketa, minimizazioa, eta abar) egoera onean daudela bermatuko duten neurriak hartuko dira.
Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Besteak beste, produktu kimikoak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazkaiztuko dira.
Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Lohiak deshidratatzean xukatutako ura arazteko instalazioaren sarrerara eramango da, han tratatzeko.
Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ezbeharrez gertatzen diren isurketak, kontrolik gabeko isurketak, zaratak eragindako arazoak, eta abar), gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.
Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Aretxabaletako Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:
Gertakari-mota.
Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.
Iraupena.
Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.
Eragindako kalteen balioespena.
Hartutako neurri zuzentzaileak.
Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Urtean behin Galvanizados Merchante SL enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.e) eta B.1.3.2.e) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.1.3.1.n), B.1.3.1.o) eta B.1.3.2.g) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua); B.1.3.1.l) (Poliklorobifeniloak izatearen adierazpena); B.1.3.2.a) (Araztegiko lohien karakterizazioa); B.1.4 (Lurzoruaren kalitatea babesteko baldintzak); C.1 (Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isuriak erregistratzeko eredua); C.2.b) (pHmetro eta kaudalimetro jarraikiaren instalazioa egiaztatzea); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetako emisioen eta hondakinen kalkulua); D.3.a) (Prebentzioko mantentze-lanetarako eskuliburua); D.3.e) (Produktu kimikoen biltegiratze-ziurtagiriak); D.3.h) (Larrialdi-kasutarako materialen zerrenda); D.3.i) (Kubetak husteko protokoloa) eta D.3.p) (Suteen aurkako babes-ziurtagiriak).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena. Galvanizados Merchante SL enpresak ebazpen honen xede den pieza metalikoen tratamendu elektrolitikoko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.
Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
Galvanizados Merchante SL enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Galvanizados Merchante SL enpresari, Aretxabaletako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 25a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


