- EBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, edateko uraren, industria-uren eta hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren koagulatzaile ez-organikoak (aluminio sulfatoak eta aluminio polikloruroak) eta sodio sulfuroa bezalako beste produktu ez-organikoak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Alegiako udalerrian (Gipuzkoa) eta Auxiliar Papelera SA enpresak sustatua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko apirilaren 25ekoa, Ingurumen sailburuordearena, edateko uraren, industria-uren eta hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren koagulatzaile ez-organikoak (aluminio sulfatoak eta aluminio polikloruroak) eta sodio sulfuroa bezalako beste produktu ez-organikoak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematen duena, Alegiako udalerrian (Gipuzkoa) eta Auxiliar Papelera SA enpresak sustatua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 146
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/04/25
- Argitaratze-data: 2011/01/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria
Testu legala
2006ko irailaren 22an, Auxiliar Papelera SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Alegiako (Gipuzkoa) udalerrian produktu kimiko ez-organikoak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, proiektuak Alegiako hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2005eko urriaren 21eko udal-txostena bidali zuen sustatzaileak, eta ondorengo agiri teknikoak:
Oinarrizko proiektua (2006ko iraila).
Laburpen ez-teknikoa (2006ko iraila).
Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Auxiliar Papelera SA enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 1996ko apirilaren 18koa. Sulfato gatzak fabrikatzeko eman zitzaion baimen hori. Era berean, enpresa sustatzaileak honako baimenak zituen: atmosfera kutsa dezakeen jarduerari dagokion baimena, 2002ko urriaren 25ekoa, ibilgura isurtzeko baimena, 1986ko apirilaren 18koa, hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2005eko uztailaren 12koa eta hondakin geldoen ekoizleen erregistroan inskripzioa, 2006ko martxoaren 8koa, eta ondorengo zabaltze eta berritzeak.
2006ko irailaren 27an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki, Alegiako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari kontsultatu zien.
Aluminio sulfatoa biltegiratzeko gune berri bat eraikitzeko asmoa zegoenez, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailaren Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, Autonomia Erkidegoko organo eskuduna den heinean, instalazioen aldaketa «aldaketa ez-funtsezkoa» zela erabaki zuen, 16/2002 Legearen 10. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Ingurumen organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko urtarrilaren 16an; espedientea 2007ko ekainaren 18an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Auxiliar Papelera SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2007ko urtarrilaren 14an, txostena eskatu zien Alegiako Udalari, Gipuzkoako Ur Kontsortzioari eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari, eta 2008ko otsailaren 8an Iparraldeko Ur-konfederazioari.
2008ko urtarrilaren 30ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Auxiliar Papelera SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.
2008ko otsailaren 14an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen hartan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren ebazpen-proposamenari lotuta.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Auxiliar Papelera SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, ibilgura eta kolektorera isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere.
artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Auxiliar Papelera SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Alegiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen tamaina handiko kimika ez-organikoari buruzko 2007ko abuztuko «Reference document on Best Available Techniques for the Large Volume Inorganic Chemicals - Solids & Others» BREF txostenaren edukia, monitorizazioari buruzko 2003ko uztaileko «Reference document on Best Available Techniques for the General Principles of Monitoring» BREF txostena, biltegiratzeen isurtzeei buruzko 2006ko uztaileko «Reference document on Best Available Techniques on emissions from storage» BREF txostena, sektore kimikoaren lerroaren bukaerari buruzko 2003ko otsaileko «Reference document on Best Available Techniques in the Common Waste Water and Waste Gas Treatment Managment Systems in the Chemical Sector» BREF txostena eta hozketari buruzko 2001eko abenduko «Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems» BREF txostena.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Auxiliar Papelera SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Zentzu horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.
Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko urtarrilaren 28an emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legea; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia,
Lehenengoa. Alegiako (Gipuzkoa) udalerriko N-I Errepide Nagusia, z/g helbide soziala duen eta IFK: A-20014064 zenbakia duen Auxiliar Papelera SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Alegiako udalerrian edateko uraren, industria-uren eta hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren koagulatzaile ez-organikoak (aluminio sulfatoak eta aluminio polikloruroak) eta sodio sulfuroa bezalako beste produktu ez-organikoak fabrikatzeko jarduerarako, eta Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.
Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 4.2.d kategorian jasota dago, «Amonio kloruroa, potasio kloratoa, potasio karbonatoa (potasa), sodio karbonatoa (sosa), perboratoak eta zilar nitratoa bezalako oinarrizko produktu kimiko ez-organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak» izenburupean.
Instalazioaren jarduera nagusia produktu ez-organikoak fabrikatzea da, hala nola, aluminio gatzak (sulfatoak eta polikloruroak) eta sodio sulfuro disoluzioa, eta ondorengo produkzio-prozesuak garatzen ditu:
Aluminio sulfato likidoa fabrikatzea: azido sulfurikoa, aluminio hidroxidoa eta ura zuzenean gehitzen zaizkio erreaktore bati. Erreakzioa bukatu ondoren, produktua dekantatze-ontzi batzuetara deskargatzen da, iragazten da eta ondoren, merkataritza-kontzentraziora urarekin doitzen da. Iragazketa-lohiak lehengai gisa berreskuratzen dira prozesu horretan bertan.
Aluminio sulfato solidoa fabrikatzea: azido sulfurikoa, aluminio hidroxidoa eta ura zuzenean gehitzen zaizkio erreaktore bati. Erreakzioa bukatzean, produktua kristalizazio-putzu batera deskargatzen da. Kristalizatutako produktua hondeatzeko atzera-pala baten bidez altxatzen da eta errota elikatzen duen toberan uzten da. Ehotu ondoren, eskuratutako tamainaren arabera sailkatzen da produktua, ale edo hauts kalitatearekin. Zakuratu eta paletetan jartzen da.
Aluminio polikloruroak fabrikatzea: aluminioaren kontzentrazioaren arabera, lau aluminio polikloruro mota fabrikatzen dira (PHAL18, PHAL14, PHAL10 eta AQUALENC F1). Produkzio-prozesuak erreaktoreetan eta dekantagailuetan garatzen dira, kasuaren arabera.
Sodio sulfuro disoluzioa fabrikatzea, sodio sulfuroa uretan disolbatuz, eskatutako kontzentrazioa eskuratu arte.
Produktu hauetako bakoitzaren urteko produkzio-ahalmena honako hau da: 35.000 tona aluminio sulfato likido, 5.000 tona aluminio sulfato solido, 25.000 tona aluminio polikloruro, 1.000 tona sodio sulfuro disoluzio.
Produkzio-prozesuan erabiltzen diren energia baliabideak energia elektrikoa eta gasolioa dira. Energia elektrikoa instalazioaren funtzionamendu orokorrean erabiltzen da, eta gasolioa lurrun-galdaran eta enpresaren barruko garraioan erabiltzen da.
Ura industria-prozesuan produktuari gehitutako lehengai gisa, hozketa-sisteman eta lurrunaren produkzioan nola langileen komunetan erabiltzen da. Lehen kasuan, iturriko ur gezaren bilketatik dator, eta bigarrenean, berriz, udal-saretik.
Auxiliar Papelera SA enpresak sortzen dituen hondakin-urak enpresako komunetatik eta aldageletatik datozen ur sanitarioak, saneamendu-sarera konektatzea aurreikusten direnak, eta fabrikaren estalkietatik, zisternen zamalanen gunetik eta produktu solidoak landu eta manipulatzeko gunetik datozen euri-urak dira. Ur horiek gune horietako garbiketa-urekin batera elkartzea aurreikusten da, ibilgura isurketa-puntu bakarretik hustu daitezen, aldez aurretik 20 /h gehienezko ahalmena duen eta pH-aren doitze automatikoa duen dekantagailu batean tratatu ondoren.
Halaber, zuzenean ibilgura bideratuko diren teilatutik jaisten diren euri-ur garbiak bereiztea aurreikusten da.
Instalazioak atmosferara isurtzen duten lau foku ditu: bata, PHAL fabrikatzeko prozesuko ontziaren xurgapenari lotutakoa; bestea, aluminio sulfatoaren erreaktore-lurrunaren xurgapenari lotutakoa; hirugarrena, gasolio-galdarari lotutakoa eta azkena, azido klorhidrikoaren biltegiari lotutakoa. Isurtze atmosferikoak tratatzeko sistema gisa, hiru fokutan gas-garbigailuak daude.
Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak honako hauek dira: aluminio sulfatoaren fabrikazioa, aluminio polikloruroaren fabrikazioa, sodio sulfuro disoluzioaren prestakuntza eta zerbitzu orokorrak (mantentze-lanak, instalazioen garbiketa, eta abar).
Produkzio-prozesuek aplikatzekoak diren BREF agirietan jasotako teknika onenen erabilerak barne hartzen dituzte: tamaina handiko kimika ez-organikoari buruzko 2007ko abuztuko BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volume Inorganic Chemicals - Solids and Others industry»); monitorizazioari buruzko 2003ko uztaileko BREF txostena («Reference Document on the General Principles of Monitoring»); biltegiratzetik datozen isurtzeei buruzko 2006ko uztaileko BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage»); sektore kimikoaren lerroaren bukaerari buruzko 2003ko otsaileko BREF txostena («Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment/Management Systems in the Chemical Sector»); hozketari buruzko 2001eko abenduko BREF txostena («Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems»). Zehazki, honako hauek aplikagarriak dira: ingurumeneko kudeaketa-sistemen ezarpena, azido klorhidrikoa eta azido sulfurikoa ezabatzeko gasak tratatzeko sistemen erabilera, prozesuan hondakin-urak berreskuratzea, isuriei eusteko sistemak eta hondakin-urak bereizteko sarea, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruz indarrean den araudian adierazitako ingurumena babesteko helburu guztiak bete daitezen.
Bigarrena. Honako baldintza eta eskakizunak ezartzea, Auxiliar Papelera SA enpresak Alegiako udalerrian sustatzen duen edateko uraren, industria-uren eta hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren koagulatzaile ez-organikoak (aluminio sulfatoak eta aluminio polikloruroak) eta sodio sulfuroa bezalako beste produktu ez-organikoak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:
Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Auxiliar Papelera SA enpresak aldaketa horien berri emango du.
Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
1.1.1. Baldintza orokorrak.
Auxiliar Papelera SA instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Auxiliar Papelera SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera (m) Diametroa (m) Katalogazioa.
Taldea UTM koodernatuak
X Y
1 20-7673-1 Prozesuko ontzien xurgapena 12 0,20 C 573.735 4.7772.925
2 20-7673-2 Erreaktore-lurrunaren xurgapena 17 0,60 C 573.735 4.7772.928
3 20-7673-3 Gasolio-galdara 12 0,44 C 573.708 4.772.898
4 20-7673-4 Azido klorhidrikoaren biltegia 2,5 0,1 C 573.750 4.772.955
1.1.3. Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak
1 Partikula solidoak (mg/N) 20
HCl (mg/N) 10
2 Partikula solidoak (mg/N) 20
H2SO4 500
CO (ppm) 1.445
SO2 (mg/N) 850
NOX (ppm) 300
Opakutasuna (Bacharach) <2
4 HCl (mg/N) 10
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute D.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.
L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
1.2. Ibilgura isurtzeko baldintzak
1.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: kimika ez-organikoko oinarrizko produktuen fabrikazioa.
Taldea: kimika.
Mota-taldea-EJSN: 2-9-24.13.
Isurketa
puntua Hondakin-ur mota Isurketaren
jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria UTM koodernatuak
1 Kutsatzaileak eta lurzoruen garbiketa izan ditzaketen euri-urak. Enpresaren lan-eremuetan isurtzen diren fabrikako estalkien euri-urak. Oria ibaia Oria I X: 573.716
Y: 4.772.920
Zisternen zamalanen guneko urak
Produktu solidoak landu eta manipulatzeko guneko urak
Zamalanen guneko eta produktu solidoak landu eta manipulatzeko guneko lurzoruen garbiketa-urak
1.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak.
Orduko puntako emaria 20 /h
Urteko gehienezko bolumena 1.296
1.2.3. Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
Kutsatzaileak izan ditzaketen euri-urak.
Parametroak Isurtzeko
muga-balioak
pH 5,5 - 9,5
Solido esekiak (batez besteko balioa) 35 mg/l
Solido esekiak (gehienezko balioa euri-jasa handiak direnean) 80 mg/l
OEK (mg/l) 50
Aluminioa (mg/l) 1
Metalen kontzentrazioek elementu horien «Guztizko» edukiari dagozkie.
Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).
1.2.4. Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:
Burutzeko dauden jarduketak:
Euri-uren sarea birmoldatzea, honako aldaketa hauek eginez:
Estalki eta terrazetako kutsadura ez dakarten urak bereiztea, zuzenean ibaira bideratuz.
Laneko bideetan eta eremuetan jasotako gainerako euri-urak eta garbiketa-urak ibilgurako isurketa-puntu bakar batean batzea, aldez aurretik tratatu ondoren.
Arazketa-sistema bat ezarri beharko da, pH-aren doitzea eta grabitatearen bidezko dekantazioa egiten duena. Prozesu hori 60 -ko eta 6 m-ko diametroko tamaina erabilgarria duen hormigoizko ontzi batean egingo da, gehienez 20 /h-ko emaria tratatzeko ahalmena duena.
Ur sanitarioen hargunea nahitaez inguruetatik doan kolektore nagusian egingo da, aldez aurretik Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren baimena izanda.
Arazketa-instalazioen lanak gauzatu eta abian jartzeko epea hiru (3) hilabetekoa da, Ebazpen honen datatik aurrera kontatzen hasita eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailburuordetzari jakinarazi ondoren. Epe horren barruan teknikari aditu batek egindako txostena aurkeztuko da. Txosten horretan hartutako neurriek nahikoa berme dutela baloratu beharko da eta eskatutako isurtzeko mugak betetzen direla egiaztatu beharko da. Hustubide, dekantagailu, kutxeten eta ibilgura eta kolektorera sartzeko puntuen sareen akaberako egoera islatzen duen planoa txertatu beharko da.
Isurtzeko baimenak ez du ondorio juridikorik izango Administrazio eskudunak arazketa-instalazioen aldeko akaberako aitortza-akta onartzen duen arte.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Auxiliar Papelera SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Isurketen kontrol-kutxetak izango dira eta kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
1.2.5. Isurien Kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:
(IKK): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Honela ulertuta:
V = Isurketa baimenduaren bolumena (/urte).
Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizko prezioa -ko isurketaren izaeraren arabera.
Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
Kutsatuta egon daitezkeen euri-urak:
V: Bolumena:
Pb: Hondakin-ura: Industriala
C2: 2. mota
C3: Tratamendu egokia
C4: Kategoria-eremua: I V = 1.296 / urte
Pb = 0,03005 euros/
C2 = 1,09
C3 = 0,5
C4 = 1,25
Cm = 1,09 x 0,5 x 1,25 = 0,681250.
Pu = 0,03005 0,681250 = 0,020472 euro/ .
Isurien Kontrol-kanona = 1.296 0,020472 = 26,53 euro/urte.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.
Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7 artikulua).
1.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako autokudeaketa behar da edo balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Alegiako Udalean.
1.3.1. Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
Prozesua: «Aluminio sulfatoaren fabrikazioa».
hondakina: «Aluminio zikin hidroxidoa».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/1/1.
Hondakinaren kodea: Q8//D15//L40//C24/51//H8//A401(1)//B5001.
EHZ: 060205.
Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.
Prozesuan berriz ere sartu ezin den aluminio zikin hidroxidoa da; olioa duen aluminio hidroxidoa da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Aluminio sulfatoaren lohiak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/1/2.
Hondakinaren kodea: Q8//D15//L27//C24//H5//A401(1)//B5001.
EHZ: 190205.
Urtean sortutako kantitatea: Hondakin puntuala.
Lohia agortzean, aluminio sulfatoa fabrikatzerakoan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian jasotzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
Prozesua: «Aluminio polikloruroak fabrikatzea».
hondakina: «Aluminio polikloruroaren hondakina».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/2/1.
Hondakinaren kodea: Q8//D15//L27/S27//C23//H5/8/A401(1)//B5001.
EHZ: 060313.
Urtean sortutako kantitatea: 3 t.
Aluminio polikloruroaren bukaerako biltegiratzean sortzen da; iraungita edo ezegonkortuta dagoen produktua da.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Prentsa-iragazkiaren lohiak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/2/2.
Hondakinaren kodea: Q8//D15//S/P27//C23//H5//A401(1)//B5001.
EHZ: 060502.
Urtean sortutako kantitatea: 3.500 kg.
Aluminio polikloruroa iragazteko eragiketetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Kaltzio karbonatoa».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/2/3.
Hondakinaren kodea: Q8//D15//P40//C24//H5//A401(1)//B5001.
EHZ: 060313.
Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.
Aluminio polikloruro lau motetako bat fabrikatzerakoan sortzen da. Erreakziorik izan ez duen kaltzio karbonatoa da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
Prozesua: «Sodio sulfuro disoluzioaren prestaketa».
hondakina: «Sodio sulfuro hondarrak dituzten zakuak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/3/1.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C19//H5//A401(1)//B5001.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 6 t.
Sodio sulfuroa ekartzeko erabiltzen diren zaku hutsak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako paletan jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
hondakina: «Olioa».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A401(1)//B0019.
EHZ: 130205.
Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.
Makinetan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; kloratu gabeko olio mineralak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortu den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
hondakina: «Bateriak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/2.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A401(1)//B0019.
EHZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 2 unitate.
Beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak berritzerakoan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako lekuan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
hondakina: «Botoi-pilak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/3.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A401(1)//B0019.
EHZ: 160603.
Urtean sortutako kantitatea: 0,5 kg.
Merkurioa duten pila agortuak biltzeko orduan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen dira berariaz adierazitako gunean.
hondakina: «Fluoreszenteak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/4.
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H6//A401(1)//B0019.
EHZ: 200121.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
hondakina: «Ordenagailuak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/5.
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//H6//A401(1)//B0019.
EHZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.
hondakina: «Gasolioa».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/6.
Hondakinaren kodea: Q8//R13//L9//C51//H5//A401(1)//B0019.
EHZ: 16070.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.
Makinak garbitzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Laborategiko hondakinak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/7.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//S40//C41//H6//A401(1)//B0019.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.
Aluminio, kloruro, sulfato eta basikotasunaren laborategiko analisiak egiterakoan EDTA, zink sulfatoa, azido nitrikoa eta sodio hidroxidoa erabiltzearen ondorioz sortzen da; batez ere produktu kimiko ez-organikoak ditu.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Azido agortuak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/8.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C23//H8//A401(1)//B0019.
EHZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kg.
Laborategiko analisietan azidoak erabiltzearen ondorioz sortzen da; batez ere produktu kimiko ez-organikoak ditu.
Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Kutsatutako xurgatzaileak eta trapuak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/9.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C51//H5//A401(1)//B0019.
EHZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 80 kg.
Xurgatzaileak eta ehunak bildu eta pilatzerakoan sortzen da; batez ere olioz bustitako trapuak, material xurgatzaileak eta zerrautsa dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
hondakina: «Gai arriskutsuak eduki dituzten bidoiak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/10.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C44//H5//A401(1)//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.
Ontzi hutsak bildu eta pilatzerakoan sortzen da; lurrun-galdarentzat korrosioaren aurkako produktua eduki duten plastikozko ontziak dira. Osagai nagusiak ziklohexamina eta sodio metabisulfato anhidroa dira.
Hondakinarentzat identifikatutako paletan biltzen da hondakinen biltegian.
hondakina: «Pintura eduki duten poto hutsak».
Identifikazioa: A20014064/2000007673/4/11.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A401(1)//B0019.
EHZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 10 kg.
Ontzi hutsak jasotzerakoan sortzen da; olioak eduki dituzten metalezko ontziak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako paletan jasotzen da, sortzen den postuen ondoan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Auxiliar Papelera SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Auxiliar Papelera SA enpresak sortutako olio erabilia industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da.
Aipatutako ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako kudeaketa-sistema bateratu baimendu bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Auxiliar Papelera SA enpresak.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Auxiliar Papelera SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
Auxiliar Papelera SA enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Auxiliar Papelera SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.
Aipatutako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
Auxiliar Papelera SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Auxiliar Papelera SA enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
Hondakinaren izena EHZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (kg)
Obra-hondakinak 170904 Mantentze-lanak 13.260
Plastikozko ontzi hutsak 150102 Enbalatzeak
Paleta eta zura 150103 Enbalatzeak 7.500
Txatarra metalikoak 160117 Mantentze-lanak Noizean behin
Papera eta kartoia 030000 Enbalatzeak eta bulegoak 1.040
Toner-kartutxoak 080318 Bulegoak 19 unitate
Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
Hondakin horiek 2 urtez gorde ahal izango dira gehienez.
Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Auxiliar Papelera SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.
Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aipatutako c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
1.4. Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Auxiliar Papelera SA enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.
Auxiliar Papelera SA enpresak jarduera garatzen duen lur-zatian lur-mugimenduak sustatzen baditu, enpresak hondeatu behar dituen materialen karakterizazioa egin beharko du, jarduketa kutsatzaileen ondorioz erasan diren egiaztatzearren eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.
Karakterizazio horretan lortutako emaitzak, material horiek kudeatu aurretik Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, baloratzeko. ingurumen organoak, ebazpen arrazoitu bidez, lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiteko prozedura hastea eskatu ahal izango du kutsadura-zantzurik antzemanez gero, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
1.5. Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
1. Atmosferara egindako isurtzeak kontrolatzea.
Auxiliar Papelera SA enpresak isurtzeen kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
Foku
zk. Erregistro-liburuan duen izena Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna
1 20-7673-1 Prozesuko ontzien xurgapena Partikula solidoak, HCl Bost urtero (BKE)
2 20-7673-2 Erreaktore-lurrunaren xurgapena Partikula solidoak, H2SO4 Bost urtero (BKE)
3 20-7673-3 Gasolio-galdara O2, CO2, CO, SO2, NOX, Opakutasuna Bost urtero (BKE)
4 20-7673-4 Azido klorhidrikoaren biltegia HCl Bost urtero (BKE)
Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «BKEen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak Ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
1.1. Lortutako emaitzak erregistratzea.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du.
Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.
2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota
1 Kutsatzaileak eta lurzoruen garbiketa izan ditzaketen euri-urak. pH, SS eta eroankortasuna Astero Autokontrola
pH, solido esekiak, eroankortasuna, aluminioa, kloruroa, sulfatoak, OEK Lau hilean behin (euria ari duenean) Kanpokoa
Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara, Gipuzkoako Ordezkaritza, bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.
Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.
Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
3. Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena Ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.
4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Ingurumenaren gaia Enpresari eskatutako abiapuntuko datuak Unitatea Adierazlea Unitatea Maiztasuna
Ekoizpena Aluminio sulfato likidoa T Urtero
Aluminio sulfato solidoa T Urtero
Aluminio polikloruroak T Urtero
Sodio sulfuro disoluzioa T Urtero
Materialen kontsumoa Hcl kontsumoa T Hcl kontsumoa/produkzioa T/t
Aluminio sulfato kontsumoa T Aluminio sulfato kontsumoa / produkzioa T/t Urtero
Kaltzio karbonato kontsumoa T Kaltzio karbonato kontsumoa / produkzioa T/t Urtero
Sodio sulfuro kontsumoa T Sodio sulfuro kontsumoa / produkzioa T/t Urtero
Azido sulfuriko kontsumoa T Azido sulfuriko kontsumoa / produkzioa T/t Urtero
Energia kontsumoa Elektrizitate kontsumoa Kwh Elektrizitate kontsumoa / guztizko produkzioa Kwh/t Urtero
Elektrizitate kontsumoa / energia elektrikoaren guztizkoa % (kwh/kwh) Urtero
Gasolio kontsumoa Kwh Gasolio kontsumoa / guztizko produkzioa Kwh/t Urtero
Gasolio kontsumoa / energia elektrikoaren guztizkoa % (kwh/kwh) Urtero
Ur kontsumoa Ur kontsumoa Ur kontsumoa / produkzioa /produktu t Urtero
Uretara egindako isurketak Ph (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Ph
Mg/l Urtero
Oek (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Oek Mg/l Urtero
Guztizko solido esekiak (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Solido esekiak
Mg/l Urtero
Aluminioa (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Sulfatoak
Mg/l Urtero
Kloruroak (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Oek Mg/l Urtero
Sulfatoak (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / parametro honen isurketa-puntu garrantzitsu guztientzako Mg/l Sulfatoak Mg/l Urtero
Isurtze atmosferikoak Partikulen isurtzeak
(batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / 1. Eta 2. Fokuetarako Mg/n Partikulen isurtzeak Mg/n Urtero
Partikulen guztizko isurtzeak Kg Partikulen guztizko isurtzeak Kg Urtero
Partikulen guztizko isurtzeak / guztizko produkzioa Kg/produktu t Urtero
H2so4 isurtzeak (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / 2 .fokurako Mg/n H2so4 isurtzeak Mg/n Urtero
H2so4 guztizko isurtzeak Kg H2so4 guztizko isurtzeak Kg Urtero
H2so4 guztizko isurtzeak / guztizko produkzioa Kg/produktu t Urtero
Hcl isurtzeak (batez bestekoa, gehienezkoa, gutxienekoa, lagin-kopurua) / 1. Fokurako Mg/n Hcl isurtzeak Mg/n Urtero
Hcl guztizko isurtzeak Kg Hcl guztizko isurtzeak Kg Urtero
Hcl guztizko isurtzeak / guztizko produkzioa Kg/produktu t Urtero
Hondakinak Sortutako hondakin arriskutsuak T Hondakin arriskutsu baliotuak / sortutako hondakin arriskutsuak %
Urtero
Hondakin arriskutsu baliotuak T
Kaltzio karbonato hondakina T Kaltzio karbonato hondakina / mota zehatzeko aluminio polikloruro produkzioa T/t Urtero
Aluminio polikloruro hondakinak (iraungitakoa edo ezegonkortua) T Aluminio polikloruro hondakinak (iraungitakoa edo ezegonkortua) / aluminio polikloruro produkzioa T/t Urtero
Sortutako hondakin ez-arriskutsuak T Hondakin ez-arriskutsu baliotuak / sortutako hondakin ez-arriskutsuak % Urtero
Hondakin ez-arriskutsu baliotuak T
Lurzoruaren kutsadura Ustekabeko isurketekin lotutako gorabehera kopurua (ingurune hartzailea zehaztu: airea, ura, lurzorua) Kopurua/urte Ustekabeko isurketekin lotutako gorabehera kopurua Kopurua/urte Urtero
Iks Ezarri eta egiaztatutako kudeaketa-sistemak (zehaztu) Bai/ez
Zein/ urtea
Ekoscan/urte
Eta/edo
Iso14001/urte
Eta/edo
Emas/urte Bai/ez
Zein/urtea
Urtero
5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
6. Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
2. Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (24,1 epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Auxiliar Papelera SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.
Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Besteak beste, olioak, erregaiak eta gehigarriak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
Gordailu edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
Hausturen, ustekabeko gainezkaldien eta abarren ondorioz gerta daitezkeen isuriei eusteko, gasolioa biltegiratzeko eta manipulatzeko instalazioak modu egokian isolatuko dira.
Isurketak arazteko sistema ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, nola antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatuz.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, industria-uren ihesak, isuriak edo kontrolatu gabeko isurketak, substantzia arriskutsuak edo/eta hondakinak, kontrolatu gabeko ustekabeko isurtzeak), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.
Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
Gertakari mota.
Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.
Iraupena.
Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.
Eragindako kalteen balioespena.
Hartutako neurri zuzentzaileak.
Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Urtean behin Auxiliar Papelera SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien E-PRTR-Euskadi Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurtzeen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako Bigarrena ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: : B.1.2.4 (egiteko dauden jarduketak), B.1.3.1 e) eta B.1.3.2.c) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak), B.1.3.1.m) eta B.1.3.2.e) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua), C.1 (atmosferara egindako isurtzeen kontrola), C.1.1 (isurtze atmosferikoen erregistro-eredua), C.3 (zarata kontrolatzeko proposamena), C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina), D.1 (programatutako geldialdietako isurtze eta hondakinen balioespena), D.3.a,b,c (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua, ikuskaritza eta kontrolerako programa), D.3.g (larrialdietarako erabilgarri dauden materialen zerrenda), D.3.h (kubetak husteko protokoloa) eta D.3.s (suteen aurkako araudia betetzen denaren ziurtagiria).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena. Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena. Edateko uraren, industria-uren eta hondakin-uren tratamendurako erabiltzen diren koagulatzaile ez-organikoak (aluminio sulfatoak eta aluminio polikloruroak) fabrikatzeko jardueraren inguruan titulartasun aldaketarik eginez gero, Auxiliar Papelera SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, honek onar dezan.
Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
Auxiliar Papelera SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Auxiliar Papelera SA enpresari, Alegiako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 25a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


