- EBAZPENA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-eraginaren adierazpena egiteko dena, kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiekturako, eta ingurumen-baimen bateratua emateko hondakin arriskutsuak kudeatu eta baliotzeko, eta produktu kimiko organiko eta ez-organikoak fabrikatu eta/edo merkaturatzeko jarduerarako, Lantarongo (Araba) udalerrian, eta Dekitra SA enpresak gauzaturik. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-eraginaren adierazpena egiteko dena, kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiekturako, eta ingurumen-baimen bateratua emateko hondakin arriskutsuak kudeatu eta baliotzeko, eta produktu kimiko organiko eta ez-organikoak fabrikatu eta/edo merkaturatzeko jarduerarako, Lantarongo (Araba) udalerrian, eta Dekitra SA enpresak gauzaturik.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 6456
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/05/05
- Argitaratze-data: 2010/12/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ingurumena; Industria
Testu legala
2005eko urriaren 28an, Acideka SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, hondakin arriskutsuak kudeatu eta baliotzeko, eta produktu kimiko organiko eta ez-organikoak fabrikatu eta/edo merkaturatzeko jarduerarako, Lantarongo (Araba) udalerrian. Eskaerarekin batera proiektuak Lantarongo hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2005eko maiatzaren 26ko udal-txostena bidali da, eta ondorengo agiri teknikoak:
Oinarrizko proiektua (2005eko urria).
Laburpen ez-teknikoa (2005eko urria).
Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Acideka SA enpresak, besteak beste, jarduerarako 1982ko maiatzaren 31ko baimena eta ondorengo handitzeak zituen. Baimen hori produktu kimikoak ekoiztu, biltegiratu, ontziratu eta banatzeko eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: hondakin arriskutsuen kudeatzailearen baimena kloruro ferrosoa eta/edo kloruro ferrikoa fabrikatzeko azido klorhidrikozko desugerketa-bainuak bildu, garraiatu eta berreskuratzeko jarduerarako, Ingurumeneko sailburuordearen 1993ko urtarrilaren 27ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez, eta 1994ko irailaren 23ko, 1998ko irailaren 25eko eta 2003ko urriaren 8ko ondorengo handitzeen bidez emana. Enpresak bazuen ingurumenaren gaineko adierazpena ere «Kloruro ferrosoa berregokitu eta kloruro ferrikoa fabrikatzeko instalazioa« proiekturako, Ingurumeneko sailburuordearen 1992ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez emana, eta ondoren 2003ko urriaren 8ko ebazpenaren bidez aldatua. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen, indarrean den sektoreko araudiaren arabera: ibilgura isurtzeko baimena, 1992ko abenduaren 22koa, eta ondorengo berraztertzeak, 1997ko urriaren 15ekoa eta 1999ko uztailaren 20koa; atmosfera kutsa dezakeen instalazioari dagozkion ziurtagiriak; hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroko 2001eko urtarrilaren 29ko inskripzioa, 2003ko urtarrilaren 16an berritua; eta Industria-hondakin Geldoen Erregistroko inskripzioa.
2005eko abenduaren 19an eta 21ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez. Hain zuzen, Lantarongo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eskatu zien txostena.
Sustatzaileak erreferentziako espedienteari gehitutako agirien artean kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiektu bat dago. Agiri horiek aztertu ondoren, Ingurumen Sailburuordetzak erabaki zuen handitzeko proiektu horrek ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko 1302/1986 LEDan ezarritako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duela, eta horrela jakinarazi zitzaion sustatzaileari 2006ko martxoaren 20an. Egun horretan bertan, irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuko 13. artikuluak (Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 LED betearazteko Araudia onartu zuen dekretu horrek) aipatzen duen aurretiazko kontsultei ekin zitzaien, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzari kontsultatuz.
2006ko martxoaren 20an eta 2006ko azaroaren 21ean, ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko martxoaren 6an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko abuztuaren 20an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean Acideka SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko irailaren 12an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko irailaren 16an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2007ko urriaren 31n Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Lantarongo Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzari, Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Ingurumen Zuzendaritzari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
Ondoren, 2008ko urtarrilaren 11n, Acideka SA enpresak izen soziala aldatzeko eskrituren kopia aurkeztu zuen Ingurumen Organo honen aurrean, eta ondorioz, orain Dekitra SA du izena.
2008ko apirilaren 22an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Dekitra SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duenaren, 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Dekitra SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortu eta kudeatzekoa, ibilgura isurtzeko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzkoan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Dekitra SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Lantarongo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dute derrigorrez, Legearen 1. eranskinean jasota egon eta Euskal Autonomia Erkidegoan burutu nahi diren plan eta proiektu publiko zein pribatuek. Prozedura hori ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenarekin amaitzen da, direlako proiektuak gauzatzeko edo, behar denean, baimentzeko, emango den ebazpenaren aurretik egingo dena.
Acideka SA enpresak sustatutako instalazioak bere garaian ingurumenaren gaineko ebaluazioaren prozedura, gaur egun instalaziorako aurreikusitako aldaketak eta araudiaren eta aurrerapen teknikoen aldetik egindakoak egin zituenetik igarotako denbora kontuan hartuz, egokia da Ingurumenekosailburuordearen 1992ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez eman eta 2003ko urriaren 8ko ebazpenaren bidez aldatutako ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena aldatzea; horretarako, Dekitra SA enpresak sustatutako HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko jarduerari dagokion ingurumenaren gaineko eraginaren arloko baldintzak agiri bakar batean bilduko dira.
Era berean, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11.4 artikulua aplikatuz, autonomia-erkidegoek ahaleginak egingo dituzte ingurumeneko baimen bateratuaren barruan dauden ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko erkidegoko araudian ageri diren jarduerak edota beste figura batzuk sartzeko, betiere horrelakorik eska badaiteke, eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoari badagokio.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aurreikuspenak betez, ingurumen organoak neurriak hartu ditu ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-arloko jarduerak ingurumeneko baimen bateratuko prozeduraren barruan txertatzeko. Alde horretatik, prozedura horren izapideetan proiektuak izan ditzakeen ondorio guztiak modu integratu batean aztertu dira, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren eta uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumeneko arauen ikuspegitik, proiektuaren bideragarritasuna zehazteko. Integrazio hori garbi islatzen da ingurumeneko baimen bateratua emateko ebazpen-proposamenaren aurretik proiektuaren gainean egiten den balioespen orokorrean. Ebazpen honetan sartuta dago aipatutako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozesua. Horretarako, proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egiten du bere lehenengo atalean, eta, ingurumen-ondorioetarako soilik, aukeratutako kokapenean proiektua bideragarria dela aipatzen du; proiektua zer baldintzatan gauzatu behar den ere ezartzen du, uztailaren 1eko 16/2002 Legea aplikatuz ezarriko zaizkion neurri zuzentzaileekin bat.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenen erabilera eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Bereziki Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia hartu da kontuan: industria kimikoko urak eta hondar-gasak tratatzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas Treatment / Management Systems in Chemical Sector»), 2003ko otsailekoa; solido ez-organikoak fabrikatzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volumen Inorganic Chemicals - Solid and Others Industry»), 2007ko abuztukoa; hondakinak kudeatzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»), 2006ko abuztukoa; polimeroak fabrikatzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques in the Production of Polymers»), 2007ko abuztukoa; monitorizatzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques on the General Principles of Monitoring»), 2003ko uztailekoa; hozteari buruzko BREF agiria («Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems»), 2001eko abendukoa, eta biltegiratzeari buruzko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techiniques on Emissions from Storage»), 2006ko uztailekoa.
Gainera, sektoreko araudiei dagokienez, kasu honetan bereziki aplikatzekoa da hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egin zen, eta Dekitra SA enpresak sustatutako proiektuari aplikatzekoak diren baldintzak txertatu ziren bertan.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 22an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,
Lehenengoa. Dekitra SA enpresak sustatutako HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko instalazioak handitzeko proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egitea, Ebazpen honen Hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.
Gainera, Acideka SA enpresaren «Kloruro ferrosoa berregokitu eta kloruro ferrikoa fabrikatzeko instalazioa» proiektuaren ingurumenaren gaineko adierazpena ere, Ingurumenekosailburuordearen 1992ko apirilaren 30eko ebazpenaren bidez emana, eta ondoren 2003ko urriaren 8ko ebazpenaren bidez aldatua, aldatu egin da, eta ingurumenaren gaineko adierazpen honetan ezarritako baldintzak Dekitra SA enpresak Lantarongo instalazioan garatzen duen HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko jarduerara hedatu dira.
Bigarrena. Helbide soziala Lantarongo (Araba) udalerriko Miranda de Ebrotik Zubilarrarako errepideko 5. km-an 01213 duen eta IFK: A-01169523 zenbakia duen Dekitra SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko, eta orokorrean industriarako produktu kimikoak ekoiztu eta merkaturatzeko jarduerarako Lantarongo udalerrian, eta Ebazpen honen hirugarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 4.1 «Produktu organikoak fabrikatzen dituzten industria kimikoak», 4.2 «Produktu ez-organikoak fabrikatzen dituzten industria kimikoak» eta 5.1 «Hondakin arriskutsuak baliotzeko instalazioak» kategorietan sartuta dago.
Dekitra SA enpresaren jarduera orokorra orokorrean industriarako produktu kimikoak ekoiztu eta merkaturatzea da, bereziki arazketa-estazioetan urak tratatzeko produktuak, eta beste produktu kimiko batzuk, hala nola desinkrustatzaileak, neutralizatzaileak, inhibitzaileak, baterietarako azido diluituak, paper-industriarako produktuak (disoluzio eta emultsio polimerikoak), etab.
Jarduera orokor horren barruan, Dekitra SA enpresak azido klorhidrikozko bainu agortuak (desugerketakoak) berreskuratzeko jarduerak ere burutzen ditu, kloruro ferrosoa eta/edo kloruro ferrikoa disoluzioan fabrikatzeko. Fabrikarako tratamendu-ahalmen baimendua 80.000 t/urte da.
Dekitra SA enpresak Lantarongo fabrikan burutzen duen prozesu nagusia kloruro ferrikoa disoluzioan fabrikatzea da, hondar-kloruro ferrosoa erabiliz. Kloruro ferrikoa ekoizteko instalazio berriak abian jarri ondoren, Lantarongo fabrikak kloruro ferrikoa ekoizteko bi lerro izango ditu, eta azpiprozesu hauek garatuko dira bertan:
Lehengaiak hartu eta biltegiratzea: kloruro ferrosoaren hondarrak disoluzioan (gainazalak tratatzeko industrietan desugertzeko erabilitako HCl-zko bainu agortuetakoa), txatarra ferrikoa, gas-kloroa, ura.
Hondar-kloruro ferrosoa agortzea eta azido klorhidriko askearen edukia murriztea burdina-txatarrarekiko erreakzioz bidez.
Kloruro ferrosoa iragaztea, solidoen balizko arrastatzeak saihesteko.
Kloruro ferrosoa ferriko bihurtzea, gas-kloro bidez kloratuz, eta kloruro ferrosoa oxidatzea kloruro ferrikoa lortzeko.
Lortutako kloruro ferrikoa biltegiratu eta igortzea.
Kloruro ferrosoa kloruro ferriko gisa oxidatzeko, gas-kloroa erabiltzen da xurgapen-dorre batean, eta enpresak kloroa ontziratzeko dituen instalazioetako hodi batetik iristen da bertara. Erreakzioa exotermikoa da, eta prozesua inhibituko lukeen gehiegizko berokuntza saihesteko, disoluzioa bi bero-trukagailutatik pasarazten da. Hozteko ura hozteko dorretik trukagailuraino ponpatzen da, eta hortik hozteko dorrera itzultzen da, lehengaiekin edo produktuekin ukipenik izan gabe. Gehiegizko gas-kloroa guztiz ezabatzeko, instalazioak serieko bi garbiketa-dorre ditu: bat kloruro ferrosoaren birzirkulazio bidezkoa, lan-txanda bakoitzean berritzen dena, xurgatzeko ahalmenari eusteko, eta bestea sodio hidroxidoaren (NaOH) disoluzio bidezkoa. Prozesuko gas-irteera bakarrean, segurtasun-neurri gisa, kloroa analizatzeko ekipo bat instalatu da, halako moduz erregulatuta, non isuria gertatuz gero alarma-seinale bat bidaltzen duen xurgapen-dorrerako gas-kloroaren hornidura mozteko. Kloro-detektagailuan 3 ppm-ko (< 5 mg/Nm3) kontzentrazioan zehaztuta dago tara.
Kloruro ferrikoa ekoizteko instalazio berriek betegarritarako bi zutabe-dorre dituzte, gas-kloro apur batek lehen dorrean kloruro ferrosoarekin erreakzionatzen ez badu, bigarren dorrera igaro dadin, eta aberasten ari den kloruro ferrosoa etengabe birzirkulatuko da hortik. Kloro apur bat dorre horretatik irteten bada, sodio hidroxidoa disoluzioan duen xurgapen-dorre batera igaroko da, eta gehiegizko kloroa bertan geldituko da. Xurgapen-dorre horretako gas-irteeran, segurtasun-neurri gisa, kloro-neurgailu jarraiki bat jarriko da, > 3 ppm (5 mg/Nm3) maila bat detektatuz gero, kloroaren sarrera-balbula itxiko duena. Kloruro ferrosoa agortzeko bi erreaktoreak, gainera, xurgatuta egongo dira, eta gasak beste xurgapen-dorre batera eramango dira, horrek ere NaOH duena.
Instalazio berriak abian jarri ondoren, kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako isurtze atmosferikoen hiru foku egongo dira: oraingo instalazioko xurgapen-dorrekoa, eta instalazio berrietako bi xurgapen-dorreetakoak.
Kloruro ferrikoa fabrikatzeko eremua segurtasun-kubeta baten bidez isolatuta dago. Bertan biltzen dira eremua garbitzeko ur guztiak, tanta-jarioak eta euri-urak, eta ponpatzeko kutxeta zentral batera eramaten dira, eta efluenteak biltzeko putzura igarotzen dira (600 m3-ko edukiera du), ondoren araztegian tratatzeko.
Halaber, biltegietako segurtasun-kubetan bildutako euri-urak eta txatarra-parkearen gainean erortzen direnak saneamendu-sarera gehitzen dira, eta horiek ere efluenteak biltzeko putzura igarotzen dira, ondoren tratatzeko.
Gainera, Dekitra SA enpresaren Lantarongo fabrikan ondoren deskribatuko diren ekoizte-prozesuak gauzatzen dira:
Produktu kimikoak biltegiratu eta ontziratzea.
Dekitra SA enpresaren jarduera bat produktu kimikoak biltegiratzea da, nola likidoak, hala solidoak, ondoren ontziratu eta banatzeko.
Fabrikara zisterna-kamioietan iristen diren produktu kimikoak andel finkoetan kargatzen dira, motoponpak erabiliz. Beste batzuetan, produktua fabrikako bertako ekoizte-eremuetatik ponpatuz kargatzen da. Produktuak andel finkoetatik bana daitezke, zisterna-kamioiak erabiliz, edo ontzi higikorretan ontziratuta.
Produktu likidoak ontzi finkoetan zein ontzi higikorretan biltegiratzen dira. Lehen kasuan, likidoak biltegiratzeko 80 andel finkotik gora daude, edukiera ezberdinetakoak, 30-40 m3-etatik NaOH andelaren 400 m3-etara bitartekoak. Andel horiek segurtasun-kubetetan jartzen dira, eta kubeten zolak kutxeta hartzaileetarako malda du. Kutxetek, aldi berean, uhate-balbula dute, normalean itxita, fabrikako tratamendu-instalazioekin konektatuta dagoen saneamendu-sarearekin lotuta dagoena.
Ontzi higikorrei dagokienez, hainbat mota daude: 1.000 litroko edukiontziak eta 50 edo 25 litroko bonbonak. Produktu arriskutsuak gordetzeko eremuek gutxienez % 1eko maldak dituzte kontrol-kutxetetara, eta kutxetak segurtasun-balbulen bidez konektatzen dira hondakin-uren araztegira lotutako barneko saneamendu-sarera.
Biltegiratutako likidoak ezaugarri korrosiboak dituzte batik bat, hala nola kloro likidoa, azido ez-organikoak (sulfurikoa, nitrikoa, klorhidrikoa), gatz azidoak (aluminio polikloruroak, aluminio sulfatoa); edo oinarrizkoak (sodio hidroxidoa, sodio hipokloritoa). Likido kaltegarriak (amoniako-disoluzioa, HSO3Na), toxikoak (akrilamida) eta sukoiak ere biltegiratzen dira.
Produktu solidoak biltegiratu eta merkaturatzeko (batik bat big-bag edo zaku paletizatuetan) 816 m˛-ko pabiloi bat dago, kamioientzako sarbidea duena.
Azkenik, fabrikan burutzen den beste prozesu bat sodio karbonatoa biltegiratu eta ontziratzea da. Prozesu hori gauzatzen den instalazioak silo bertikala, zakuratzeko makina, uhal garraiatzailea eta igortzeko paletizatzeko makina ditu. Produktua modu pneumatikoan deskargatzen duten zisterna-kamioietan iristen da biltegiratze-silora. Bi mahuka-iragazki daude prozesuan isuritako partikulak biltzeko.
Kloroa biltegiratzeari lotutako isurtze atmosferikoen fokuaz gain (aurrerago zehatuko da), fabrikako biltegiratze- eta ontziratze-prozesuetan badira isurtze atmosferikoen beste hiru foku, prozesu hauei lotuta: azido klorhidrikoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorrea (biltegiak haizatzea), amoniakoa ontziratzeko xurgapen-dorrea (ez-sistematikoa), eta sodio karbonatoa biltegiratu eta ontziratzea (mahuka-iragazkia).
Baterietarako azido sulfurikoa biltegiratu eta diluitzea.
Prozesua, funtsean, azido sulfurikoa (% 98an) ur desmineralizatuarekin diluitzea da, azido % 38an diluitua lortzeko. Horretarako, ioi-trukaketa bidez ur desmineralizatua ekoizteko unitate bat dago, erreaktibo gisa HCl eta NaOH erabiltzen dituena. Diluitze-prozesuan askatzen den beroa fabrikan dagoen ur-putzutik diluitzailearen bidez birzirkulatzen den urarekin xurgatzen da.
Prozesu honi lotuta, azido sulfuriko diluiturako polietilenozko ontzien fabrikazioa dago, ontziratzearekin batera fabrikan bertan egiten dena, 1.800 m˛-ko pabiloi itxi batean, eta ondoriozko produktua ere, H2SO4 % 38an, bertan biltegiratzen da.
Ontziak fabrikatzea prozesu jarraituan egiten da. Polietileno-legarrak estrusio-makina elikatzeko toberan jartzen dira, eta estrusio-/puzte-prozeduraren bidez botila lortzen da, 1 l edo 5 l-ko edukierakoa. Makinak bizar-kentzeko ekipo lineal bat du, ontzi bukatua kokatu eta bizarrak kentzen dituena. Bizarrak errota batean birrintzen dira, berrerabiltzeko. Ekipo hori ur desmineralizatuko zirkuitu itxi batez bidez hozten da.
Aluminio-gatzak ekoiztea.
Aluminio polikloruroak eta aluminio sulfatoa ekoiztea da, batez ere uren tratamendurako direnak. Prozesu honetan erabiltzen diren lehengaiak aluminio hidroxidoa (AlOH)3, azido sulfurikoa (H2 SO4) % 98an, azido klorhidrikoa (HCl) % 33an (polikloruroak fabrikatzean) eta ur desmineralizatua dira.
Aluminio sulfatoa ekoizteko, fabrikak bi instalazio ditu, bat 1994koa, eta 2004ko instalazio berriak.
Aluminio sulfatoa eratzeko erreakzioa espontaneoa eta exotermikoa da, eta hortaz, prozesuaren tenperatura kontrolatu behar da. 1994ko instalazioetan hori lortzeko, erreaktore-atorrean zirkuitu itxian zirkulatzen duen urarekin hozten da erreaktorea, eta ondoren hozteko dorre batera igaro eta berriz ere zirkuitura joaten da.
Instalazio berriek kondentsadore bat dute, erreaktorean askatzen diren balizko lurrunak berreskuratzeko. Kondentsadore hori urez hozten da (hozteko dorrea). Likido kondentsatua 30 m3-ko berariazko andel batera eramaten da, eta hortik erreaktorera ponpatzen da berriz.
Erreakzioa amaitutakoan, disoluzioa ponpa bidez erauzten da eta, prentsa-iragazki batean zehar pasaraziz, erreakzionatu gabeko gehiegizko hidratoa berreskuratzen da. Iragazitako disoluzioa bero-trukagailu batean zehar pasarazten da gero, hozteko, eta dauden andeletara ponpatzen da, biltegiratzeko.
Aluminio polikloruroak fabrikatzeko, sulfatoak fabrikatzeko lehengai berak erabiltzen dira, gehi azido klorhidrikoa % 33an. Prozesua sei erreaktoretan burutzen da. Al(OH)3 zinta amaigabe baten bidez kargatzen da erreaktoreetan; azido sulfurikoa eta klorhidrikoa, berriz, horien andeletatik ponpatzen dira. Ur desmineralizatua fabrikako bertako ekoizteko instalaziokoa da. Erreakzioan azido klorhidrikozko lurrunak isurtzen dira, eta xurgapen-dorre batera bidali eta korrontearen kontra garbitzen da urarekin.
Disoluzioak erreaktoreetan berotzeko, fabrikako galdaretako lurruna sartzen da erreaktoreak inguratzen dituzten hodibihurrietan. Ur kondentsatua galdarara birzirkulatzen da berriz. Erreakzioa amaitutakoan, nahasketa ur desmineralizatuarekin hozten da zirkuitu itxian: 27ş C-tan sartzen da erreaktore-atorran eta 60ş C-tan irteten da; gero hozteko dorrera joaten da eta berriz hozten da. Nahasketa andel nahasle batera igarotzen da, produktuaren ezaugarriak doitzeko. Azkenik, prentsa erako iragazki batean iragazten da, gehiegizko hidroxidoa bertan geratzen da, eta prozesuko erreaktore batera birziklatzen da.
Adierazi den bezala, prozesu horri lotuta xurgapen-dorre bat dago azido klorhidrikoaren balizko isuriak tratatzeko.
Melamina/formol erretxina ekoiztea.
Melamina/formol erretxina (polimero baten ur-disoluzioa) ekoizteko prozesuan % 37ko aberastasuneko formaldehidoa (% 7 metanol), ur desmineralizatua, azido klorhidrikoa eta melamina bezalako lehengaiak erabiltzen dira. Beste erreaktibo batzuen kopuru txikiak ere erabiltzen dira pH-a doitzeko.
Oinarrizko erretxina sortzen deneko erreaktoreak gas-irteera bat du scrubber batera (garbiketa-dorrea), eta hor ur desmineralizatua korrontearen kontra zirkularazten da, formaldehido-lurrunak xurgatzeko. Disoluzioa scrubber-aren behealdean biltzen da, eta hortik prozesura elikatzen da berriz.
Lehengaiak eta produktu bukatua biltegiratzeko andelak segurtasun-kubeta batean jartzen dira, fabrikazio-eremuaren ondoan.
Gatz ez-organikoen disoluzioak eta nahasketak.
Diluitzeko eta nahasteko prozedura sinpleen bidez, honelako produktuak lortzen dira:
Kaltzio klorurozko disoluzioak uretan.
Potasio hidroxidozko diluzioak.
Sodio bikarbonatozko disoluzioak.
Koagulatzaile likidoak, gehigarriak dituzten burdina- eta aluminio-gatzen nahasketa-oinarrikoak.
Korrosio-kontrako produktuak.
Aipatutako produktu-familia guztiak nahasketa-eragiketa sinpleen bidez fabrikatzen dira, eta hala badagokio, ur-diluzioz, irabiagailua duten 4 nahasgailutan, erreakzio kimikorik sortu gabe. Eragiketa etenak edo karga bidezkoak dira, ekoizpen aldakorrekoak, eskariaren arabera.
Akrilamidazko polimeroak eta emultsio polimerikoak fabrikatzea.
Akrilamidazko polimeroak ekoizteko prozesua ur desmineralizatua eta lehengaiak 25 m3-ko edukiera erabilgarriko erreaktore batean dosifikatzean oinarritzen da, non polimerizazio-erreakzioa sortzen den. Erreakzio bakoitzaren ostean, erreaktorea 3.000 litro inguruko ur-bolumen batekin garbitzen da, etengabe irabiatuz. Ur hori efluenteak biltzeko putzura isurtzen da gero.
Poliakrilamida kationiko aldatuzko disoluzioak gainazalak inprimatzeko erabiltzen dira paper-industrian.
Emultsio polimerikoak fabrikatzeko prozesua urrats hauetan datza funtsean: elikatze-andeletan lehengaiak (monomeroak) eta beharrezko erreaktiboak (polimerizazio-abiarazleak, katalizatzaileak, etab.) hornitu eta prestatzea; dagokion erreaktorea dosifikatzea (bi erreaktore daude, 3,65 m3 eta 18 m3-koak); bi faseko erreakzioa, N2-zko atmosfera kontrolatuan, bitarteko kontrolarekin; iragaztea; biltegiratze-andelera aldatzea, eta erreaktorea garbitzea.
Erreaktorean sortutako lurrunak zirkuitu itxiko urarekin hoztutako kondentsadoreetan biltzen dira, eta erreaktorera likido gisa itzultzen dira.
Erreakzio bakoitzaren ostean, erreaktoreak garbitu egiten dira. Ur hori drainatze-sarearen bidez efluenteak biltzeko putzura isurtzen da gero, araztegian tratatzeko.
Jarduerak eta prozesuak kloro likidoarekin.
Kloroa biltegiratu eta manipulatzeari dagokionez, ondorengo jarduerak eta prozesuak burutzen dira:
Kloroa biltegiratu eta ontziratzea:
Fabrikak kloroa biltegiratzeko 40 m3-ko hiru andel ditu. Horietako bat hutsik egoten da segurtasun-ontzi gisa, beste bietan gainpresio-egoera sortzen bada. Andelek beren segurtasun-ekipoak dituzte eta pisua kontrolatzeko sistema bat dute, une oro horien karga zein den jakiteko. 120 m3-ko edukierako segurtasun-kubeta baten barruan kokatuta daude, beti itxita dagoen husteko balbula duena. Gainera, andel bakoitzak segurtasun-balbula bat du, gas bihurtutako kloroa hartzeko instalazio batera deskargatzen duena (kloroa xurgatzeko dorrea).
Biltegiratutako kloroa botila eta edukiontzietan ontziratzeko eta kloruro ferrikoa fabrikatzeko erabiltzen da.
Balizko kloro-ihesak detektatzeko, alarmei eta deigune batera konektatutako 4 sentsore daude. Sentsoreak kloroa biltegiratu eta ontziratzeko gunearen perimetroan kokatuta daude.
Kloroa xurgatzeko dorreak andeletako gas bihurtutakoak eta zisternak husteko eta ontziak bete eta gasgabetzeko eragiketetako gas-kloroa biltzen ditu. Kloroa xurgatzeko dorre bat du, eta sosarekin nahasten da hor, sodio hipokloritoa sortzeko. Xurgapen-dorre hori isuri atmosferikoen 6. fokua da.
Presio-probak kloro-ontzietan.
Lehenago aipatutako jarduerez gain, Dekitra SA enpresak Kontrol Erakunde Baimendu gisa dihardu, botila (40 eta 150 kg-ko edukierakoak) eta botiloien (500 eta 1.000 kg-ko edukierakoak) aldizkako ikuskapenak egiteko. Presio-probetarako 4,80 m x 4,60 m-ko eta 3 m garaiko hormetako hormigoizko bunker bat dago.
Sodio hipokloritoa ekoiztea.
Sodio hipokloritoa aurreko paragrafoetan deskribatutako kloroa xurgatzeko dorrean lortzen da. Lehenago deskribatutako jardueretako azpiproduktua da beraz. Gas-kloroa hodiak zein kloroa biltegiratzeko andelak gasgabetzetikoa izan daiteke.
Lortutako produktua (sodio hipokloritoa disoluzioan) kubeta berean kokatutako 4 andeletan biltegiratzen da, eta horietako handiena, 125 m3-koa, erabiltzen da normalean.
Fabrika pilotua.
Instalazioan fabrika pilotu bat dago produktu berriak ikertu eta garatzeko, batik bat malutatzaile gisa erabilitako polimeroak, mikroemultsio jakin batzuk polimerizatuz lortuak. Fabrika eraikin independente bat da, edukiera ezberdinetako 7 erreaktore dituena, eta horietan adierazitako produktuak fabrikatzeko behar diren nahasketak eta erreakzioak sortzen dira.
Deskribatutako jarduerak burutzeko Lantarongo fabrikan erabilitako energia-baliabideak lurrun-galdaretarako energia elektrikoa eta gasolioa dira, batik bat melamina/formol erretxinak eta aluminio-gatzak fabrikatzeko erabiltzen direnak (hurrenez hurren 0,77 MW eta 0,84 MW-eko edukierako bi lurrun-galdara).
Fabrikan industria- eta etxe-erabilerarako eta berdegunea ureztatzeko kontsumitutako ura (guztira 350 m3/egun gutxi gorabehera) putzu batetik eta zuzenean Ebro ibaitik lortzen da, eta horretarako ur publikoa baliatzeko emakida bat dute.
Ontziak eta zisternak garbitzeko urak, ponpak eta konpresoreak hoztekoak, lan-eremuak garbitzekoak, nahasgailuak, erreaktoreak eta beste gailu batzuk (mahukak, hodiak, iragazkiak, etab.) garbitzekoak, ur desmineralizatua fabrikatzeko ioi-trukaketako erretxinak birsortzeko urak, produktu kimikoekin kutsa daitezkeen euri-urak, eta hobi septikotik igaro ondorengo ur sanitarioak 600 m3-ko edukierako biltzeko putzu batera eramaten dira. Ondoren, ur horiek hondakin-urak arazteko 25 m3/h-ko ahalmeneko instalazio batera igarotzen dira, etapa hauek dituena: ur tratatugabea ponpatzea, pH-a egokitzea, malutatzailea dosifikatzea, dekantazioa, lohiak loditzea eta iragaztea. Ur araztua Ebro ibaira isurtzen da. Bestetik, estalduretako euri-ur garbiak eta azken handitzeko zabalguneko azaleko urak (produktu arriskutsuekin ezin kutsatu direnak) industrialdeko udal-kolektorera eramaten dira.
Instalazioak isuri atmosferikoen 11 foku ditu: gasolioa erretzeko 1. eta 2. galdarei lotutako bi foku; melamina/formol erretxina fabrikatzeko prozesuari lotutako foku bat; azido klorhidrikoa biltegiratzeari lotutako foku bat; kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako hiru foku; kloroa biltegiratzeari lotutako foku bat; aluminio polikloruroak fabrikatzeko prozesuari lotutako foku bat, eta karbonatoak ontziratzeko prozesuari lotutako foku bat. Gainera, amoniakoa ontziratzeko prozesuari lotutako isuri ez-sistematikoak sortzen dira.
Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak deskribatutako ekoizte-prozesuak dira, eta mantentze-lanak.
Ekoizte-prozesuetan teknika erabilgarri onenak erabiltzen dira, industria kimikoko hondar-ur eta -gasak tratatzeko sistemei buruzko («Reference Document on Best Available Techniques in Common Waste Water and Waste Gas treatment/Management Systems in the Chemical Sector») Europako BREF agiriak jasotzen dituenak, hondakin-urak isurtzeko eta gasen isuri atmosferikoak tratatzeko sistemei dagokienez; hortaz, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian ingurumena oro har babesteko adierazitako helburuak betetzen dira. Halaber, Dekitra SA enpresak Europako Batzordeko BREF agiri hauetako teknika erabilgarri onen generikoak ezarrita ditu: solido ez-organikoak fabrikatzeko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques for the Manufacture of Large Volumen Inorganic Chemicals - Solid and Others Industry»); hondakinak kudeatzeko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries»); polimeroak fabrikatzeko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques in the Production of Polymers»); monitorizazioko BREF agiria («Reference Document on Best Available Techniques on the General Principles of Monitoring»), eta hozteari buruzko BREF agiria («Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems»). Halaber, biltegiratzeari buruzko BREF agirian («Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage») adierazitako TEOetako bat du: hondakin-uren 600 m3-ko edukierako ur-andel bat, kutsatuta egon daitezkeen instalazioko ur guztiak biltzen dituena.
Hirugarrena. Dekitra SA enpresak Lantarongo udalerrian HCl-zko bainu agortuak kudeatzeko eta orokorrean industriarako produktu kimikoak ekoiztu eta merkaturatzeko jardueraren ustiapenerako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea:
Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da milioi bat eta ehun mila euroko (1.100.000 euro) zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.
Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratuko da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
Fidantza-prestazioa ehun eta berrogei mila euroko (140.000 euros) zenbatekoaz, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. atalean ezarritako baldintzetan, eta artikulu horren 3. atalean aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantza horren zenbatekoa hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehienezko ahalmenen arabera zehazten da.
Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.
Dekitra SA enpresak Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumeneko sailburuordetzari.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluan zehazten den epea bi urtekoa da, Ebazpen honen jakinarazpena jaso denetik kontatzen hasita. Horretarako, sustatzaileak proiektua burutzen hasteko aurreikusitako data jakinaraziko dio Ingurumeneko sailburuordetzari, gutxienez hilabete lehenago.
Proiektua burutzeko aurreikusitako aurrekontua eta baldintza-agiria Ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa burutzeko obra-unitateekin eta prezioekin osatu beharko dira.
Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
1. Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.
1.1. Jarduketa-esparrua mugatzea.
Lurzorua okupatu behar duten obrak eta eragiketa osagarriak proiektuaren mugen barruan garatuko dira. Makinek eta lanerako ibilgailuek muga horietatik kanpo zirkulatzea ahalik eta gehien murriztuko da.
Esparru horretatik kanpo ustekabeko eraginak sortuz gero, zuzentzeko eta lehengoratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, aurrez Ebazpen honen F.1.10 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.
Obra-sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko eta hondeaketa-lurrak eta hondakinak aldi baterako metatzeko area ingurumenari ahalik eta gutxien eragiteko irizpideen arabera proiektatuko dira. Obrak hasi aurretik, aurreko alderdiak kartografia xehatuan zehaztasunez mugatuko dira. Mugapen hori obra-zuzendaritzak onartu beharko du, Ebazpen honen F.1.10 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda.
1.2. Ura eta ibai-ekosistema babesteko neurriak.
Obrako makina-parkea izateko azalera eta horren mantentze-lanetarako gunea drainadura naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, lurzorua eta urak olio eta erregaien eraginez kutsatzea saihesteko. Erregaien zamalanak, olioa aldatzea eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako guneetatik kanpo.
Eraikuntza-fasea jalkin xeheak drainadura naturaleko sarera isurtzea minimizatuz egingo da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko.
Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak 2008ko urtarrilaren 10ean espediente honi buruz igorritako txostenean agertzen diren prebentziozko neurriak eta babesleak burutuko dira, zebra muskuilua, Dreissena polymorfa, Ebro arroan zehar zabaltzeari dagokionez.
1.3. Hauts-isuriak gutxitzeko neurriak.
Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.
Obra-guneetako irteeran ibilgailuak garbitzeko gailuak izango dira. Gailu horien ezaugarriak eta kokaleku zehatza Ebazpen honen F.1.11 puntuak aipatzen duen agirian jaso beharko dira.
1.4. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.
Eraikitzerakoan, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean deskribatutako obrako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrari eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.
Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, zonabanatze akustikoari, kalitate-helburuei eta isuri akustikoei dagokienez, obretan erabilitako makinak aire zabaleko erabilerako makinei buruz indarrean den legerian ezarritako aginduetara egokitu behar dira; eta zehazki, aplikatzekoa denean, otsailaren 22ko 1367/2007 Errege Dekretuan, aire zabaleko erabilerako makina jakin batzuen zarata-isuriak arautzen dituenean, eta arau osagarrietan ezarritakoari.
1.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.
Obretan sortutako hondakinak, hondeaketakoak, ebakiak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpainakoak barne, apirilaren 21eko hondakinen 10/1998 Legean, eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.
Obran sortutako hondakin guztiak, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada, hondakin-baliotzaile baimendu bati igorri beharko zaizkio. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.
Zabortegira eramateko hondakinak hondakinak zabortegian uztea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera, eta 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren arabera kudeatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.
Lurrak betetzeko edo egokitzeko hondakinak hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren arabera kudeatuko dira.
Lur-mugimenduak hasi aurretik, proiektua ezarriko den lur zatiko materialen karakterizazio bat egingo da, material horien izaera eta helmuga egokiena zehaztearren, lur zatian bertan betelanetarako erabiltzeko izan, zein beste erabilera baterako edo lur zatitik kanpo ezabatzeko izan.
Karakterizazio horren emaitzak eta material horiek kudeatzeko proposamena lur-mugimenduak hasi aurretik igorriko dira Ingurumen Sailburuordetzara.
Materialak betelanetan edo lursailak egokitzeko lanetan uztea, material horien eduki kutsagarriak lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotako EBA-A ebaluazio-balio adierazleen azpitik badaude bakarrik baimenduko da.
Hondeaketa amaitu ondoren, ingurumen organoari egindako lanak eta material horien ingurumen-jarraipenaren emaitzak jasotzen dituen txosten bat igorriko zaio.
Sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko da.
Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Dekitra SA enpresak.
Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko andeletan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, andel nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko.
Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz, ez dira inola ere sortuko efluente kontrolatugabeak.
Aurrekoaren haritik, berariazko gune bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak aldi baterako gordetzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, edukia lurrunketagatik edo isurtzeagatik galtzea saihesteko. Gainera, obran zehar sortutako hondakinak biltzeko bidoi, etab. estankoak instalatuko dira, eta horien izaeraren arabera banatuko dira, beti ere garbigune horretan aldi baterako gorde aurretik.
1.6. Proiektua ezartzeko lur zatia betetzeko erabiliko diren materialen kontrola.
Obrak burutzeko behar diren materialei dagokienez, ondorengo materialak baino ezingo dira erabili:
Obra honetako hondeaketako materialak, G.1.5.e) paragrafoak aipagai duen karakterizazioaren emaitzaren arabera.
Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak, aurrez baliotze-prozesu bat igaro dutenak, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak baliotu eta ondoren erabiltzekoa da. Kasu honetan, une oro urpean egoten diren tokietan uztea saihestuko da, eta beste material geldo natural edo obren estrados-zonetako betetze-lanetan erabiliko dira.
Eraikuntza eta eraisketako hondakinen baliotzetik datozen agregakin sekundarioak.
Agregakin naturalak.
1.7. Kultura-ondarea babesteko neurriak.
Euskal kultura-ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa betetzeaz gain, obretan zehar aztarna arkeologikorik aurkituko balitz, Arabako Aldundiko Kultura Zuzendaritza Orokorrari jakinaraziko litzaioke berehala, horrek adieraziko baitu zer neurri hartuko diren.
1.8. Paisaia-integrazioa.
Lur-mugimenduetan zehar, landare-lurra modu bereizian kendu, metatu eta zabalduko da, erasandako espazioak lehengoratzeko eta landare-estalkia jartzeko lanak erraztearren.
Dekitra SA enpresaren kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiektuak erasandako gainazalak lehengoratzea, oro har, agiri honetan proposatutakoari jarraiki burutuko da: «Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlana. Acideka SA enpresaren kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiektua», 2006ko uztailekoa.
Obrak erasandako inguru guztiak lehengoratuko dira (Dekitra SA enpresaren kloruro ferrikoa ekoizteko instalazioak handitzeko proiektua ezartzeko lur zatikoak, horren instalazio osagarriak eta sarbideak, eta zerbitzu-sareak eta lixibiatuak hustekoak burutzeko behar direnak), aurkeztutako lehengoratze-planean agertzen ez direnak baina obren amaieran aldatu direnak barne.
Ereite eta landaketen mantentze-lanak egin beharko dira, azaletik aitzurtu, ongarritu eta hutsarteak beteta.
1.9.. Obraren garbiketa eta akabera.
Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremuak obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko du.
1.10. Ingurumenari buruzko aholkularitza.
Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren eta oro har neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak aholkularitza hori egiten duten espezialistek txostena egin aurretik eman beharko dira.
1.11. Lan-programa diseinatzea.
Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, Ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko direnak, obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Jarraian zehaztuko dira agiriak:
Kontratistaren instalazio-areen kokapenari eta ezaugarriei eta hondakinak aldi baterako gordetzeari buruzko xehetasunak, Ebazpen honen F.1.1 eta F.1.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.
Ebazpen honen F.1.2 atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen xehetasunak eta kokapena.
Ebazpen honen F.1.3 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.
1.12. Jarraibide egokien kontrola obren garapenean zehar.
Obrak garatu bitartean jarraibide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta Ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.
1.13. Obra-amaierako txostena.
Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta Ebazpen honen ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren, eta ingurumen-organoak hondeaketako materialak zuzen kudeatzeko eskatutako neurrien berri.
Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horien ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Eraikitzeko fasean zehar garatutako ingurumena ikuskatzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helmuga zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.
2. Azido klorhidrikozko desugerketa-bainuak onartu, hartu, manipulatu eta gordetzeko baldintzak eta kontrolak.
Dekitra SA enpresak hondakinak baliotuko ditu, gai ferrikoak desugertzeko jardueretako azido klorhidrikozko bainu agortuekin kloruro ferrikoa fabrikatuz.
Instalazioan baliotzeko onartzen diren hondakinak ondorengo ataletan zehaztuko dira. Gainera, horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen dira.
Fabrikan tratatuko den hondakinaren jatorri berri bakoitzarekin, langileak hasierako karakterizazio bat egingo du, hori tratatzeko aukera egiaztatzearren. Dekitra SA enpresak Ingurumen Sailburuordetza honen onespen espresa eskatu beharko du fabrikan hondakin berri bat tratatzeko, eta eskaera horretan egindako karakterizazioaren emaitzak sartu beharko ditu, eta baita hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamen bat ere, eta hala badagokio, partida bakoitza hartu aurretik analizatu behar direnena.
Gutxienez parametro hauek zehaztuko dira: dentsitatea 20ş C-ra, azido klorhidrikoaren edukia pisuan, kloruro ferrosoaren edukia pisuan, beste metalen edukia (antimonioa, artsenikoa, kadmioa, kromoa, beruna, merkurioa, nikela, selenioa, zinka), eta zianuroen edukia.
Materialki balioztatzeko modu lehenetsia duten hondakinak instalazioetan onartzeko baimena uka dezake ingurumen organoak.
Hondakin berriak tratatzea aurreikusten bada, Ingurumen Sailburuordetza honen onespen espresa eskatu beharko da, aurrez hondakina azaldu den moduan karakterizatuta.
Hondakin jakin bat onartzeko aukera egiaztatu ondoren, Dekitra SA enpresak hondakin horren titularrari onarpena ziurtatzen duen agiria igorriko dio, onarpen horren baldintzak ezarriz.
2.1. Hondakin onargarriak.
Dekitra SA enpresaren instalazioetan gai ferrikoak desugertzeko prozesuetako hondakin hauek onartuko dira:
Hondakina HEZ kodea
Azido klorhidrikozko bainuak 11 01 05*
hondakin arriskutsutzat hartuko dira Batzordearen maiatzaren 3ko 2000/532/EE Erabakian onartutako hondakinen Europako zerrendaren arabera. Erabaki hori urtarrilaren 16ko 2001/118/EE Erabakiak, urtarrilaren 22ko 2001/119/EE Erabakiak eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 2001/573 Erabakiak aldatu zuten, eta otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratu zen.
Inola ere ezingo dira fabrikan onartu Ebazpen honetan adierazi ez diren hondakin arriskutsuak, edo hondakin onargarrien izendapenaren barruan sar litezkeenak eta hondakin arriskutsuen beste mota generiko batzuekin nahasteagatik kutsatuta daudenak, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskineko III. taulan agertzen denari jarraiki.
2.2. Hondakinen sarrera-kontrola.
Fabrikara baliotzera iristen diren hondakinen kontrol bat eraman beharko da, hondakin horiek Ebazpen honetako baldintzekin fabrikan onartuko direla bermatzeko.
Kontrol hori Ingurumen Sailburuordetza honek onetsitako onarpen-agirian ezarritako egiaztapena izango da. Agiri horretan onartzeko parametro mugatzaile eta baldintzatzaileak ezarriko dira, eta egokia denean, partida bakoitzean analizatu behar diren parametroak. Egiaztapen hori sarrera-kontroleko agiri batean erregistratuta geratuko da.
Baldintza horiek betetzen direla hondakina hartu aurretik egiaztatu beharko da, eta hala badagokio, harrera hori kontrol eta jarraipeneko agirian edo horren agiri ofizial baliokidean kudeatzaileari dagokion atala betez formalizatuko da.
Hondakin-partida bat fabrikan ezin hartu bada hori onartzeko parametro murriztaileak ez betetzeagatik, berehala jakinaraziko zaio Ingurumeneko sailburuordetzari, jatorria, kopurua, garraio-enpresa, erreusaren arrazoia, erreuseko hondakinaren helmuga eta beste gorabehera batzuk adieraziz.
) atalean adierazitako kontrolen osagarri gisa, fabrikan baliotutako hondakin mota bakoitzaren karakterizazio bat egingo da urtero (jatorri ezberdin bakoitzeko karakterizazio bat). Karakterizazio hori kanpoko laborategi egiaztatu edo onartu batek egingo du.
Dekitra SA enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, bost urtean gutxienez.
Dekitra SA enpresak egiaztatu egin beharko du hondakin arriskutsuak Lantarongo udalerriko instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela. Horri lotutako edozein gorabehera detektatzen bada, berehala jakinaraziko zaio Ingurumeneko sailburuordetzari, horrek egoki irizten diren neurriak har ditzan.
2.3. Zamalanak.
Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.
Hondakin horien zamalanak gai arriskutsuak manipulatzeko eskatutako segurtasun-baldintzak betez egingo dira.
Fabrikan hondakinak kargatu, deskargatu eta manipulatzeko eragiketek eta ekipoen estankotasunak isuri barreiatu edo kontrolatugabeak saihestu edo, ezin bada, ahalik eta gehien gutxitu beharko dituzte.
2.4. Hartutako hondakinak biltegiratzea.
Bainu azido agortuen, kloruro ferrosoaren eta kloruro ferrikoaren andelak estankoak eta gainezkabiderik gabeak izango dira, eta eusteko kubeta independenteak izango dituzte, estankotasuna matxuratu edo galduz gero ustekabeko isuriak kanpora irtetea saihesteko adinako edukiera dutenak. Halaber, horiek dauden tokiko zolak lurzoru iragazgaitza eta balizko isuriak biltzeko sistema izango ditu.
Gainera, azido klorhidrikozko bainu azidoen andelek aire-lehorgailu bat izango dute lurrun azidoak atmosferara jariatzea saihesteko.
Hondakinak gordetzeko gehienezko denbora sei hilekoa izango da.
2.5. Produktuaren ezaugarrien kontrola.
Tratatze-prozesuan lortutako eta saltzeko den kloruro ferrosoari eta kloruro ferrikoari dagokienez, aurrez karakterizazio-analisi bat egingo da eta Ingurumen Sailburuordetzara igorriko da, gutxienez elementu hauen edukia zehaztuz: kadmioa, nikela, kromoa, antimonioa, artsenikoa, beruna, zianuroak, merkurioa, selenioa, amina aromatiko eta alifatikoak.
Merkaturatzeko kloruro ferrosoko eta kloruro ferrikoko elementu horien kontzentrazioak ezingo ditu muga hauek gainditu:
Kutsatzailea mg/kg disoluzio
Antimonioa 3
Artsenikoa 13
Kadmioa 1,5
Kromoa 100
Zianuroak 13
Beruna 13
Merkurioa 0,3
Nikela 100
Selenioa 3
Amina aromatikoak 3
Amina alifatikoak 3
Gainera, sei hilero prozesuan lortutako produktuen enpresa erosleen zerrenda igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara.
2.6. Hondakin kudeatuen datuen erregistroa.
Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraiki, Dekitra SA enpresak agiri-erregistro bat egin beharko du. Erregistro horretan hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agertuko dira: kopurua, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea; hondakinaren jatorria eta zer prozesutatik datorren; sortu duen eta garraiatu duen enpresa; hondakin-partida bakoitzaren onarpen- eta hartze-data; hartutako hondakin arriskutsuaren partida bakoitzaren kontrol eta jarraipenerako agiriaren erreferentzia-zenbakia; biltegiratze-denbora eta datak; tratatze-eragiketak, datak, kontrol-parametroak eta prozesuari buruzko datuak. Erregistroan, halaber, erreuseko hondakin-partidei buruzko datuak sartuko dira (jatorria, kopurua, garraio-enpresa, erreusaren arrazoia eta ordezko helmuga).
Ebazpen honetako F.2.2 atalean aipatutako karakterizazio-analisien emaitzak atal honetan araututako erregistroan jasoko dira, eta baita Dekitra SA enpresak egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.
Dekitra SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean hilero aurkeztu beharko du txosten bat (egiten dituen kudeaketa-eragiketen erregistroaren laburpen bat izango da), burututako jarduera guztiak biltzen dituena, hartutako hondakin arriskutsuen biltzeko data, jatorria, kopuruak eta ezaugarriak, biltegiratzea eta horien helmuga berariaz adieraziz.
Gainera, urteroko martxoaren 1aren aurretik, jardueren urteko memoria aurkeztu beharko da, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraiki.
2.2 ataleko c) eta d) ataletan adierazitako agiriak ahal dela IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita bidaliko dira.
3. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
3.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
3.1.1. Baldintza orokorrak.
Dekitra SA enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ezbeharrez gai poluitzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
3.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Dekitra SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
Foku
Zk Fokuaren
kodea Fokuaren izena Garriera(m) Diametroa
(m) Taldea UTM
koordenatuak
X Y
1 1002521-01 1. galdara 10 0,3 C 499512 4730897
2 1002521-02 2. galdara 10 0,3 C 499510 4730894
3 1002521-03 «Paramel» melamina/formol erretxina fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorrea (**) (**) B 499508 4730872
4 1002521-04 Azido klorhidrikoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorrea 4 0,32 B 499551 4730806
5 1002521-05 Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako 1. xurgapen-dorrea 3,2 0,15 A 499480 4730880
6 1002521-06 Kloroa biltegiratzeko xurgapen-dorrea 3,2 0,15 B 499533 4730188
7 1002521-07 Aluminio polikloruroak fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorrea (**) 0,21 A 499522 4730862
8 1002521-08 Karbonatoak ontziratzeko prozesuari lotutako mahuka-iragazkia (**) (**) C 499612 4730763
D (*) 1002521-09D Amoniakoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorrea (**) (**) Foku ez siste-matikoa 499413 4730744
10 1002521-10 Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako 2. xurgapen-dorrea 15 0,20 A 499440 4730835
11 1002521-11 Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorrea (kloruro ferrosoa agortzea) 16 0,50 A 499441 4730836
(*) Amoniakoa biltegiratu eta ontziratzeko xurgapen-dorreari lotutako 9. fokuari dagokionez, ez da egokia kutsadura sistematikoko foku gisa katalogatzea, ez baitago aldizkako isuririk urtean batez beste hamabi alditik gorako maiztasunez, bakoitza ordubetetik gorako iraupenekoa, eta isurien iraupen orokorra fabrikaren jardun-denboraren ehuneko bostetik beherakoa baita, otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuaren, ingurune atmosferikoa babesten duen abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duenaren 42. artikuluan adierazitakoaren ondorioz.
(**) Sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzara igorri beharko ditu tximiniaren garaierari eta diametroari buruzko datuak, adierazitako fokuei dagokienez.
3.1.3. Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
Fokuak Substantziak Isurketarako muga-balioak
eta 2. fokuak. Errekuntza-galdarak Karbono monoxidoa (CO) (ppm) 1.445
Nitrogeno oxidoak NO2 (ppm) gisa adierazita 300
Sufre dioxidoa (SO2) (mg/Nm3) 850
Opakutasuna (Bacharach eskala) d 2
fokua. Erretxina-fabrikazioa Formaldehidoa (mg/Nm3) 20 mg/Nm3 (*)
fokua. HCl biltegiratzea Azido klorhidrikoa (HCl) (mg/Nm3) 30
5, 10 eta 11. fokuak. Kloruro ferrikoa fabrikatzea Gas-kloroa (Cl2) (mg/Nm3) 5
Azido klorhidrikoa (HCl) (mg/Nm3) 10
fokua. Kloroa biltegiratzea Gas-kloroa (Cl2) (mg/Nm3) 5
fokua. Aluminio polikloruroak fabrikatzea Partikula solidoak (mg/Nm3) 20
SO2 (mg/Nm3) 40
Azido klorhidrikoa (HCl) (mg/Nm3) 30
fokua. Karbonatoak ontziratzea Partikula solidoak (mg/Nm3) 20
(*) 0,1 kg/h-tik gorako fluxua bada.
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273ş K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasuen % 25ean muga horiek gehienez % 40an gainditzea onartuko da. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, isurtze-fokuaren eragin-eremuko immisio-mailek ezin izango dituzte inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
, 10. eta 11. fokuek, kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotuek, Cl2 neurgailu jarraikiak izango dituzte, tara 3 ppm-ko kontzentrazioan zehaztuta, eta modu automatikoan konektatuta, isuri-muga gainditzen bada sisteman gas-kloroaren elikadura etetearren.
3.1.4-. Gasak bildu eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute F.3.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Gainera, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. Hala ere, arauan L1 eta L2 parametroen artean aurreikusitako erlazioa (L1 e 8D y L2 e 2D) zorrozki ez bete arren, laginketa-puntuaren kokapena baliozkotzat joko da, baldin eta Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egindako neurketen txostenean justifikatuta badago. Inola ere ez dira onartuko L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak.
Zehazki, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isurtzeak neurtzeko sistema jarraikiak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
3.2. Ibilgura isurtzeko baldintzak.
3.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: kimika ez-organikoko oinarrizko produktuak fabrikatzea.
Jarduera-taldea: kimika.
Mota-taldea-EJSN: 2-9-24.13.
Isurketa
Pun-tua Hondakin mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria UTM koordenatuak
1 Industria edo prozesu-urak Garbiketa-urak, ontziak garbitzeko urak, ur desmineralizatua fabrikatzeko ioi-trukaketako erretxinak birsortzeko urak, produktu kimikoekin kutsa daitezkeen euri-urak, eta ur sanitarioak Ebro ibaia Ebro II X: 499.488
Y: 4.730.912
3.2.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
Isurketa: garbiketa-urak, ontziak garbitzeko urak, ur desmineralizatua fabrikatzeko ioi-trukaketako erretxinak birsortzeko urak, produktu kimikoekin kutsa daitezkeen euri-urak, eta ur sanitarioak.
Eguneko batez besteko bolumena 400 m3
Eguneko gehienezko bolumena 450 m3
Urteko gehienezko bolumena 160.000 m3
3.2.3. Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH-a 6 9
Kloruroak (mg/l) (*) <1.400
Sulfatoak (mg/l) (*) <1.200
Gai esekiak (mg/l) 50
OEK (dikromatoarekiko) (mg/l) <100
Kloro askea (mg/l) < 0,5
Olioak eta koipeak (mg/l) < 5
Burdina (mg/l) < 2
Aluminioa (mg/l) < 1
As (mg/l) 0,1
Cd (mg/l) <0,1-0,2
Cr (mg/l) 0,1-1
Cu (mg/l) 0,1-1
Hg (mg/l) 0,01-0,05
Ni (mg/l) 0,1-1
Pb (mg/l) 0,1-1
Zn (mg/l) 0,1-1
(*) Lagin puntualetan, isuri-mugak % 50 arte gainditzen duten balioak onartuko dira.
Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak eta -helburuak beteko dira. Horrela ez bada, titularrak behar den tratamendua instalatu beharko du, isurketa ez dadin izan horiek ez betetzearen kausa.
Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (abuztuaren Uren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).
3.2.4. Hondakin-urak araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduketa hauek izango dituzte funtsean:
Instalazioak garbitzeko urak, ontziak garbitzekoak, ur desmineralizatua fabrikatzeko ioi-trukaketako erretxinak birsortzeko urak, produktu kimikoekin kutsa daitezkeen euri-urak, eta hobi septikotik igaro ondorengo ur sanitarioak 600 m3-ko edukierako biltzeko putzu batera (homogeneizatze-putzua) eramaten dira. Ondoren, ur horiek hondakin-urak arazteko 25 m3/h-ko ahalmeneko instalazio batera igarotzen dira, etapa hauek dituen tratamendu fisiko-kimiko bat jasotzeko: ur tratatugabea ponpatzea, pH-a egokitzea, malutatzailea dosifikatzea, dekantazioa, lohiak prentsa-iragazki bidez loditzea eta iragaztea.
Fabrikako esparruko euri-uren sarearen zatirik handiena homogeneizatze-putzura konektatuta dagoenez, fabrikako azaleraren gaineko ustekabeko isuri bat putzu horretara eramango litzateke.
Bonbona paletizatuak gordetzeko eremuan bildutako euri-urak industrialdeko euri-uren sarera bidaltzen dira, leku horretan ez baita gai arriskutsuen isuriak sor ditzakeen eragiketarik burutzen. Hala ere, kolektorera isuri aurretik, euri-ur horiek pH neurgailu bat duen erregistro-putzu batetik igarotzen dira, eta horrela, parametro horren balio anormal bat erregistratzen bada, ur horiek euri-uren kolektorera bidaltzea eteten da, eta homogeneizatze-putzura bidaltzen dira.
Nolanahi ere, aurreko paragrafoan aipatutako eremuan zamalanak baino ez dira egingo, gai kimikoen balizko isuriek sortutako arriskuak saihestearren.
Ebazpen honen laugarren atalean adierazitako epean, Dekitra SA enpresak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren presidentearen 2005eko irailaren 22ko Ebazpenak aipatzen duen azterlan teknikoa aurkeztu beharko du. Ebazpen horrek Acideka SA enpresari hondakin-urak Ebro ibaira isurtzeko baimena ematen dio. Azterlan horretan instalazioetan ezarri beharreko neurriak deskribatuko dira jardueran uraren erabilera optimizatzeko, zehazki ontziak eta instalazioak garbitzean, sortutako hondakin-uren bolumena murrizteko.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Dekitra SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxeta bat egongo da industria-ur baimendua isurtzeko, isurketen lagin adierazgarriak lortzeko beharrezko ezaugarriak izan beharko dituena. Kutxeta hori ikuskatzeko sarbide zuzena duen tokian kokatuko da.
Halaber, isuritako emaria neurtzeko sistema bat izan beharko da, uneko balioa eta metatua noiznahi ezagutzeko.
3.2.5. Isurien kontrol-kanona.
Uren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege Dekretua) betez, isurien kontrol-kanonaren zenbatekoa ondorengoa da:
(IKK) : Isurien kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Po x Km.
Km = K2 x K3 x K4.
Non.
V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.
Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
Industria- edo prozesu-urak isurtzea.
B: Bolumena:
Po: Hondakin-ura: Hirikoa/Industriakoa
K2: 2
K3 :Tratamendu egokia
K4: Kategoria-eremua: II V =160.000 m3/ urte
Po = 0,03005 ¬/m3
K2 = 1,09
K3 = 0,5
K4 = 1,12
Km = 1,09x 0,5 x 1,12 = 0,6104.
Pu = 0,03005 x 0,6104= 0,01834252 euro/ m3.
Isurien kontrol-kanona = 160.000 m3/urte x 0,01834252 euros/m3 =2.934,80 euro/urte.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.
Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.
Isurien kontrol-kanona autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7 artikulua).
3.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako baliotzaile baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Lantarongo Udalean.
3.3.1. Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:
" 1. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
hondakina: «Olio erabilia».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A961//B0019.
HEZ: 13 02 08.
Urtean sortutako kantitatea: 450 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. 200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Olioa duten xurgatzaileak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/2.
Hondakinaren kodea: Q8//D9//S21//C51/H5//A961//B0019.
HEZ: 07 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 350 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. 200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Xurgatzaile eta garbiketa-trapu kutsatuak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/3.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C51//H5//A961//B0019.
HEZ: 15 02 02.
Urtean sortutako kantitatea: 10 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. 200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Aerosol erabiliak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/4.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//S12/36//C41//H14//A961//B0019.
HEZ: 16 05 04.
Urtean sortutako kantitatea: 10 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. 200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Pintura-ontzi hutsak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/5.
Hondakinaren kodea: Q5//R15//S36//C41//H14//A961//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 10 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Pila prismatikoak eta Ni-Cd-koak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/6.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/7/11//H14//
A961//B0019.
HEZ: 16 06 02.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. Ontzi identifikatuan gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Produktu kimikoak eduki dituzten zaku hutsak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/7.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C3/23//H5//A961//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/8.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5/A961//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/5/12.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A961//B0019.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 50 kg/urte.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da. Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Laborategiko erreaktibo erabiliak (Kits Hach Lange)».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/1/14
Hondakinaren kodea: Q1/3/6//R13//L40//C23/24/
43//H6/8/14//A961//B9711.
HEZ: 16 05 06.
Urtean sortutako kantitatea: 3 kilogramo.
Mantentze-lan orokorretan eta konpresoreak, prentsa-iragazkiak (aluminio-gatzak fabrikatzea, kloruro ferrikoa fabrikatzea...), azido sulfuriko diluiturako polietilenozko botilak fabrikatzeko estrusio/puzte-makina, eskorgak, etab. mantentzeko lanetan sortzen da.
200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
" 2. Prozesua: «produktu kimiko likidoak ontziratu eta biltegiratzea».
hondakina: «Disolbatzaile halogenatuak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/2/1.
Hondakinaren kodea: Q8//R2//L5//C40/H6//A961//B9711.
HEZ: 14 06 02.
Urtean sortutako kantitatea: 800 kg/urte.
Produktu kimiko likidoak ontziratu eta biltegiratzean sortzen dira (disolbatzaileen eremua).
200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatuak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/2/2.
Hondakinaren kodea: Q8//R2//L5//C41/H6//A961//
B9711.
HEZ: 14 06 03.
Urtean sortutako kantitatea: 1.200 kg/urte.
Produktu kimiko likidoak ontziratu eta biltegiratzean sortzen dira (disolbatzaileen eremua.)
200 l-ko metalezko bidoietan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
" 3. Prozesua: «Disoluzio eta emultsio polimerikoak fabrikatzea».
hondakina: «Metalezko ontzi hutsak (200 litroko bidoiak)».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/3/1.
Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41/H14//A961//B9711.
HEZ: 15 01 10.
Urtean sortutako kantitatea: 6.000 kg/urte.
Disoluzio eta emultsio polimerikoak fabrikatzean eta disolbatzailea ontziratzeko eremuan sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
2 hondakina: «Poliakrilamida solidoak».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/3/2.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//S20//C51//H5//A961//B9711.
HEZ: 07 01 08.
Urtean sortutako kantitatea: 500 kilogramo.
Disoluzio eta emultsio polimerikoak fabrikatzean sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
hondakina: «Poliakrilamida-malutatzailea».
Identifikazioa: A48093926/00100005778/3/3.
Hondakinaren kodea: Q3//D13//P20//C51//H4//A961//B9711.
HEZ: 07 01 08.
Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.
Disoluzio eta emultsio polimerikoak fabrikatzean sortzen da.
Hondakin-biltegian gordetzen dira kudeatzaile baimenduak eraman arte.
" 4. Prozesua: «Polietilenozko ontziak estrusio/puzte bidez fabrikatzea»
hondakina: «Olioz kutsatutako polietilenoa»
Identifikazioa: A48093926/00100005778/4/1.
Hondakinaren kodea: Q12//D15//S40//C51//H5//A961//B9711.
HEZ: 07 02 99.
Urtean sortutako kantitatea: 160 kg/urte.
Ontziak fabrikatzeko polietilenoaren estrusio/puzte-prozesuan sortzen da.
Edukiontzi identifikatuan gordetzen da kudeatzaile baimenduak eraman arte.
Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen du dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.
Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Dekitra SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.
Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
Dekitra SA enpresak sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko da.
Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Dekitra SA enpresak.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
Dekitra SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Dekitra SA enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.
Dekitra SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumeneko sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumeneko sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Dekitra SA enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.
Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Dekitra SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
3.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
Hondakinaren izena HEZ kodea Zer prozesuri lotuta Kalkulatutako ekoizpena (t/urte)
Papera eta kartoia 191201 Baterien sulfurikoa eta produktu kimikoak ontziratzea 10
Hiri-hondakin solidoak 200000 Orokorra 60
Txatarra ferrikoa 020110 Instalazioen mantentze-lanak 50
Gai plastikoak 020104 Instalazioen mantentze-lanak 50
Zurezko paletak 170201 Zenbait 5
Araztegiko prentsa-iragazkiko lohiak 060503 Kloruro ferrikoa, aluminio-gatzak fabrikatzea eta ura araztea 450
Ur sanitarioen hobi septikoko lohiak 060503 Kloruro ferrikoa, aluminio-gatzak fabrikatzea eta ura araztea 10
Araztegiko prentsa-iragazkiko lohien kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako F.3.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.
Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo baliotzaile baimendu bati.
Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Dekitra SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, horiek derrigorrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.
Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumeneko sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
3.4. Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Dekitra SA enpresak azido sulfurikoa, sodio hipokloritoa eta azido nitriko eta sulfurikoa biltegiratzeko eremuko zolen egoera konpondu beharko ditu; eraldaketa-zentroan isuriak biltzeko kubeta edo azpila izan behar du, eta aldizkako ikuskatze-prozedura bat ezarri behar du, instalazioko hondakin-urak biltzeko ur-gordailuaren zolaren estaldura begiz egiaztatuz.
3.5. Zaratari buruzko baldintzak.
Behar diren neurri guztiak instalatuko dira maila hauek ez gainditzeko:
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
Ingurumena zaintzeko programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
1. Isuri atmosferikoen kontrola
Dekitra SA enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna
1 eta 2 1002521-01 y 1002521-02 1. galdara eta 2. galdara Errekuntza-gasak (CO, NOx, SO2) eta opakutasuna 5 urtero KEB batek
3 1002521-03 «Paramel» melamina/formol erretxina fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorrea 1Formaldehidoa Urtero KEB batek
Karbono organikoaren guztizkoa (KOG) 3 urtero KEB batek
4 1002521-04 Azido klorhidrikoaren xurgapen-dorrea HCl 3 urtero KEB batek
5, 10 eta 11 1002521-05
1002521-10
1002521-11 Kloruro ferrikoa fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorreak Kloro molekularra Neurketa jarraikia KEB batek
HCl Urtero KEB batek
6 1002521-06 Kloroaren xurgapen-dorrea Kloro molekularra 3 urtero KEB batek
7 1002521-07 Aluminio polikloruroak fabrikatzeko prozesuari lotutako xurgapen-dorrea Partikulak, SO2 eta HCl Urtero KEB batek
8 1002521-08 Karbonatoak ontziratzeko prozesuari lotutako mahuka-iragazkia Partikula solidoak 5 urtero KEB batek
D 1002521-09D Amoniakoaren xurgapen-dorrea NH3 Neurketa bat jarduneko lehen urtean ebazpen hau jaulkitzen denetik kontatuta, KEB batek
Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek (KEB) egin beharko ditu (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez, zortzi orduan zehar neurtuta), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dira. Nolanahi ere, kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Parametroen neurketak ez izatekotan edo parametro horien neurketak Ebazpen honetan ezarritako kontrolen maiztasuna baino antzinatasun handiagoaz egin badira, neurketak berriz egin beharko dira. Atmosferako isurien hurrengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunaz egingo dira.
Ebazpen honetan A eta B taldekoen gisa katalogatutako fokuetako isurien neurketak egin ondoren, lortutako datuekin, tximiniaren garaieraren kalkulua igorriko da, 1976ko urriaren 18an emandako Aginduaren (industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) II. eranskinean ezarritakoari jarraiki.
Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan egindako neurketen emaitzak agertuko dira, eta analizatzaile jarraikien kontraste-neurketei dagozkien emaitzak ere gehituko dira, analizatzaile jarraikian gehitutako erregresio-lerroaren formula, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskapenak, matxuraren ondoriozko etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute gutxienez 5 urtez.
2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
Analisi hauek egingo dira:
Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota
1 Industria- edo prozesu-urak Urteko bolumena Urtero Autokontrola
Eguneko bolumena Egunero
pH-a Egunero
Solido esekiak Astero
Burdina
Aluminioa
Kloro askea
Olioak eta koipeak Hilero
OEK
Sulfatoak
Kloruroak
pH-a Hiru hilero Kanpokoa
Solido esekiak
Burdina
Aluminioa
Kloro askea
Olioak eta koipeak
OEK
Sulfatoak
Kloruroak
Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikuloa.) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
Dekitra SA enpresak aldizkako txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara, datu hauek agertuz:
Hiru hilero: isurketaren adierazpen analitikoa, emariari eta efluentearen konposizioari dagokionez (hiruhilekoan egindako efluenteen kontrol-analisi guztiak barne egongo dira).
Urtero: tratamendu-sistemaren ustiapeneko gorabeheren eta isurketaren hobekuntzan lortutako emaitzen adierazpena.
Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, a) ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte. Lagin puntualetako sulfato eta kloruroen parametroetarako, horietako bakoitzerako proposatutako isuri-mugak % 50 arte gainditzen dituzten balioak onartuko dira.
Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu. Bildutako uretan substantzia berak analizatuko dira, substantzia horien kontzentrazioetan aldaketak sortzen ez direla egiaztatzearren.
3. Fabrikaren inguruko ingurune urtarraren gaineko eragina kontrolatzea.
Kutsatzaileen analitika hauek egingo dira Ebroko uretan (isurketa-puntuaren aurretik eta ondoren):
Hilero: pH-a, eroankortasuna, solido esekiak, kloruroak, sulfatoak, DBO5 eta tenperatura.
Sei hilero: indize biotikoa.
4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
Adierazlea Unitatea
Ur-kontsumoa m3 kontsumitu/Produktu fabrikatuaren t
Energia elektrikoaren kontsumoa kW kontsumitu/Produktu fabrikatuaren t
Energia termikoaren kontsumoa Gasolio l/Produktu fabrikatuaren t
Isurketa Kloruro kg/Produktu fabrikatuaren t
sulfato kg/Produktu fabrikatuaren t
Aluminio kg/Produktu fabrikatuaren t
Hondakin arriskutsuak sortzea Hondakin arriskutsuen g/Produktu fabrikatuaren t
Hondakin geldoak sortzea Hondakin geldoen t/Produktu fabrikatuaren t
Hiri-hondakinekin pareka daitezkeen hondakinak sortzea HHSen t/Produktu fabrikatuaren t
5-. Zarataren controla.
Jarduera garatzen den lursaileko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak maiztasun txikiagoarekin egin ala ez.
6. Tresnen control.
Urtero industria-fabriketako tresnen kontrolean espezializatutako enpresa batek txostena egingo du fabrikan instalatutako neurri zuzentzaileei buruz eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemei buruz. Bereziki ekipo hauen funtzionamendua kontrastatu beharko da, nahikoa ordezko material egotea barne: kontzentrazio-neurgailuak, pH neurgailuak, redox potentzial-neurgailuak, kontrol-trukagailuak, balbulak eta laborategiko materiala.
7. Emaitzak bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena ikuskatzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Txostena erakunde independente batek egitea ez da beharrezkoa izango, sustatzaileak ISO14001 edo EMAS ziurtagiri bat duela egiaztatzen badu.
8. Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena ikuskatzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztutako agirietan proposatutako betekizun guztiak eta Ebazpen honetan ezarritakoak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginketa-puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (H.4. Jardueraren adierazleak).
Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sor litezkeen isurtze eta hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.
2. Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (24.13 epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Dekitra SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Sustatzaileak ingurumen-baimen bateratua eskatzeko aurkeztutako proiektuko «Prebentziozko neurriak» ataleko proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan atmosferako eta uretako isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.
Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.
Kloroa, azido klorhidrikoa eta gainerako produktu kimikoak, erregaiak, efluenteak arazteko hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
Fabrikan garatzen diren industria-prozesuekin lotutako lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.
Biltegiratzeko instalazio berriek (kloruro ferrikoa ekoizteko fabrika berrikoek zein produktu kimikoak ontzi higikorretan gordetzeko handitze-eremukoek), segurtasun-distantziei eta babesteko neurriei dagokienez, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean den araudian ezarritako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen isuriak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
Uren Legearen 97. artikuluak jabari publiko hidraulikoko ura kutsatu edo horren ingurumena degrada dezaketen hondakin solidoak, obra-hondakinak eta substantziak metatzeko debekua ezartzen du, orokorrean, horien izaera eta uzteko lekua edozein dela ere.
Horregatik, titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak, etab. gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isuriak, eta horiek ontziz aldatzerakoan sortuak ibilgu publikoetara irits ez daitezen.
Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa erabiltzearen arabera.
Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Dekitra SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumeneko sailburuordetzari.
Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, Ingurumeneko sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
Gertakari-mota.
Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
Iraupena.
Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.
Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.
Eragindako kalteen balioespena.
Hartutako neurri zuzentzaileak.
Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumeneko sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:
Gas-kloroaren elikadura etetea, Cl2 neurgailu jarraikietarako ezarritako 3 ppm-ko tara gainditzeagatik. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.
Etengabe neurtzeko ekipoek 24 ordutik gora datu fidagarririk ez ematea eragiten duen matxura edo akatsa gertatzea. Kasu horretan, isurtzeen datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez 8 orduko epean jakinaraziko da.
Etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren instalazioaren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.
Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena ikuskatzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
Urtean behin Dekitra SA enpresak Ingurumeneko sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio- bidalketen oinarri dena.
Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Halaber, proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, horren II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.
Laugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumeneko sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako hirugarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A. (erantzukizun zibileko asegurua) B. (fidantza) F.1.13 (Obra-amaierako txostena) F.2.2 (fabrikan kudeatzeko hondakinak onartzeko agiri-proposamena) F.2.6. (hondakin kudeatuak erregistratzeko eredua) F.3.1.2 (isurtze-fokuei buruzko agiriak); F.3.2.4 (uraren erabilera optimizatzeko azterlan teknikoa); F.3.3.1.e eta F.3.3.2.d (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak); F.3.3.1.n eta F.3.3.2.f (sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua); F.3.3.2 a (prentsa-iragazkiko lohien karakterizazioa eta kudeaketa-proposamena); F.3.4 (lurzorua babesteko neurriak); G.1.a (Cl2 neurtzeko sistema jarraikiak kalibratu eta egiaztatzeko protokoloa); G.1.d (tximiniak 1976ko urriaren 18ko Agindura egokitzea); G.8 (ingurumena zaintzeko programaren testu bategina); H.1 (geldialdi programatuetan sortutako hondakin eta isurtzeen balioespena); H.3.a eta b (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); H.3.d (ustiapen-eskuliburuaren eredua); H.3.h (handitze-eremuko biltegiratzearen ziurtagiriak); H.3.j (kubetak husteko jardueraren protokoloa); H.3.u (ezohiko egoeretan jarduteko protokoloa); H.3.w (suteen aurka babesteko araudia betetzearen ziurtagiria).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan edo bisitetan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta ekipatu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda. Kloruro ferrikoa fabrikatzeko hondakinak kudeatzeko instalazioak handitzeari dagokionez, «as built» proiektua aurkeztu beharko da gainera.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Aurrekoaz gain, kloruro ferrikoa fabrikatzeko instalazioak handitzeko proiektuari jarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko epea 6 hilekoa da, obrak amaitzen direnetik kontatzen hasita. Horretarako, sustatzaileak Ingurumeneko sailburuordetzari jakinaraziko dio obren amaierako benetako data.
Bosgarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Behin epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Seigarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Zazpigarrena. Dekitra SA enpresak titulartasun-aldaketarik eginez gero Ebazpen honen xede den orokorrean industriarako produktu kimikoak ekoiztu eta merkaturatzeko jardueran, bereziki arazketa-estazioetan urak tratatzeko produktuak, eta beste produktu kimiko batzuk, hala nola desinkrustatzaileak, neutralizatzaileak, inhibitzaileak, baterietarako azido diluituak, paper-industriarako produktuak (disoluzio eta emultsio polimerikoak); eta azido klorhidrikozko desugerketa-bainuak berreskuratzea, kloruro ferrosoa eta/edo kloruro ferrikoa disoluzioan fabrikatzeko jardueran, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.
Zortzigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako laugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
Dekitra SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Bederatzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Dekitra SA enpresari, Lantarongo udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Hamargarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamaikagarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 5a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.


