Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008KO EKAINAREN 6KOA, KIROL ZUZENDARIARENA, EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAREN ESTATUTUAK ONARTU ETA EUSKADIKO KIROL ERAKUNDEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO DENA. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008KO EKAINAREN 6KOA, KIROL ZUZENDARIARENA, EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAREN ESTATUTUAK ONARTU ETA EUSKADIKO KIROL ERAKUNDEEN ERREGISTROAN INSKRIBATZEKO DENA.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 5812
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/06/06
  • Argitaratze-data: 2008/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Futboleko Euskadiko Federakundearen Estatutuen onarpena Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzea ebatzi zen Kirol zuzendariaren 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpenez, honako modu honetan:

Futboleko Euskadiko Federakundea Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatu zen 1988ko abenduaren 12an, 156 zenbakiarekin. Federakundearen estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Futboleko Euskadiko Federakundeak 2006ko ekainaren 29an egindako Ezohiko Batzar Nagusian bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluak eta EAEko kirol federakundeei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 65.4 artikuluak administrazio-isiltasun positiboa ezartzen dute bi hilabeteko epea igaro eta ebazpenik eman ez bada.

Futboleko Euskadiko Federakundeak estatutu horiek 2006ko uztailaren 19an aurkeztu zituen, hain zuzen ere administrazio onarpena lortu eta Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzeko. Hortaz, administrazioaren isiltasunaz lortu da baimena.

Administrazio-isiltasun positiboa gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza behartuta dago ofizioz edo alderdi interesdunaren eskariz estatutuak Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzera.

Administrazio-isiltasun positiboz onartuz gero, ikusi da badirela zenbait xedapen estatutario (III. tituluaren VIII. kapituluko 16.1.g, 23.4 eta 24) urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren kontrakoak direnak; izan ere, horietan Areto Futboleko Euskadiko Federakundea aipatzen da, zeina ez baita futbolekoa bezalakoa urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko eranskinean araututako modalitate- eta diziplina-Katalogoan. Bestalde, 38.2 artikuluan ezartzen da ezen eskubide osoko kideak izango direla lehendakariorde modura lurralde federakundeetako lehendakariak, eta hori ez dator bat urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 90.3 artikuluan ezarritakoarekin, zeinak ezartzen baitu Zuzendaritza Batzordean lehendakariorde bat izango dela. Hortik ateratzen dena da lurralde federakundeetako lehendakariek ezin dutela izan, aldi beran, lehendakariorde, baina bai Zuzendaritza Batzordeko kide, bokal modura.

Futboleko Euskadiko Federakundeari hainbat eskabide egin zaizkio estatutu horiek indarreko arauei egokitzeko, baina ez da egokitzapenik egon.

EAEko kirol federazioen estatutuak onartu eta aldatzea 16/2006 Dekretuko 14. artikuluaren babesean izaera administratiboko eginkizun publikoa da, zeina delegazioz gauzatzen baita Eusko Jaurlaritzaren irizpide, zaintza eta kontrolaz; eta kontuan izanik, halaber, Kirol Zuzendaritzak ezin duela parte hartu baldin eta EAEko federazio batek bere eginkizun publikoetan ez badu jarduten ordenamendu juridikoarekin bat etorriz edo eginkizun publiko horiek ez baditu patxadaz burutzen.

16/2006 Dekretuko 7.2 artikuluak honakoa ezartzen du: «Administrazio publikoak bertan behera utzi edo baliogabetu ahal izango ditu kirol federazioek administrazio funtzio publikoak betetzean hartutako erabakiak eta adostutako egintzak, baldin eta araubide juridikoaren kontrakoak edo haien estatutuen eta arautegien kontrakoak badira».

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. EAEko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzea Futboleko Euskadiko Federakundearen estatutu berriak (Ebazpen honen eranskina), zeintzuk Batzar Nagusiak onartu baitzituen 2006ko ekainaren 29an eta, geroago, Kirol Zuzendaritza honek administrazio-isiltasun positiboz. Ondorengo paragrafoetako artikuluak salbuetsi egingo dira, non eta ez diren egokitzen indarreko arauetan ezarritakoari.

1.g) artikulua: «Euskadiko Futbol Federakundeak organo hauek izango ditu gutxienez: () g) Areto Futboleko EAEko Batzordea».

4 artikulua: «Batzarreko kide guztietatik ehuneko laurogeita hamabia (115 kide) espezialitate nagusiari dagokio, eta ehuneko zortzia (10 kide) Areto Futbolari».

24 artikulua: «Kluben estamentuetako eta agrupazioetako ordezkariek, kirolariek, teknikariek eta epaileek osatzen dute Batzar Nagusia, honako proportzio honetan, bai jarduera nagusiari zein Areto Futbolari dagokienez».

2 artikulua: «Zuzendaritza Batzordeak lehendakariorde bat izango du, zeina lehendakariaren eginkizunez arduratuko baita baldin eta lehendakaria hautatu gabe, kanpoan edo gaixorik badago. Lurralde federazioetako lehendakariak ere eskubide osoko kideak izango dira lehendakariorde modura».

  1. kapitulua «Areto Futboleko Euskadiko Batzordea», III. titulukoa «Federakundearen organoak».

    Bigarrena. Ebazpen honen berri Futboleko Euskadiko Federakundeari eman.

    Hirugarrena. Ebazpen hau eta estatutuak jasotzen dituen eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Laugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

    Futboleko Euskadiko Federakundearen estatutuak Kirol zuzendariaren 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpenaz inskribatu ziren Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan. Horien erredakzioan zenbati huts atzeman ziren: 4. artikuluan «Areto futbola» sartzen da futbol modalitateko diziplinan; 16. artikuluko 2. paragrafoan «Hautaketa organoak izango dira () Areto Futboleko Euskadiko Batzordearen Batzar Nagusia»; eta 52.1 artikuluan, «() eta areto futboleko espezialitateetan». Modalitateen eta diziplinen katalogoa arautzen duen EAEko kirol federakundeei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan jasota dagoen moduan, eta Kirol zuzendariaren maiatzaren 14ko Ebazpenaren testutik ateratzen denez, futbola eta hondartza futbola dira futbol modalitateko diziplinak.

    Estatutuetako 77. artikuluak honakoa ezartzen du: «Hauteskunde Batzordea hiru kidek eta beste hiru ordezkok osatuko dute, zeintzuk Zuzendaritza Batzordeak izendatuko baititu Justizia batzordeetako kideen artetik; eta horien artetik aterako dira lehendakaria eta idazkaria». Honako hauek osatzen dituzte Kirol Justiziako organoak: Apelazio Batzordea eta Jurisdikzio- eta Adiskidetze-Batzordea, zeinen kideak Federakundeko lehendakariak izendatuko baititu, aurkeztutako estatutuetako 57., 58. eta 59. artikuluetan jasota dagoen eran. 16/2006 Dekretuko 125.2 artikuluan ezarritakoaren arabera «Hauteskunde Batzordea osatzen duten pertsonak, eta ordezkoen kopuru berbera, izendatuko dira estatutuetan edo federakundeko arautegietan ezarritako prozeduraren bitartez. (). Estatutuetan edo arautegietan inolaz ere ezin da onartu Zuzendaritza Batzordeak edo Lehendakaritzak zuzenean izendatzea.» Esandakoaren haritik, Hauteskunde Batzordeko kideak Justizia Batzordeko kide izateak eta hauek lehendakariak izendatzeak ez datoz bat 16/2006 Dekretuarekin.

    Honako hau ezartzen du 34.4 artikuluak «Lehendakaria berriro aukeratu ahal izango da hurrengo hauteskundeetan, gehienez ere segidako hamar agintalditarako». 39. artikuluak ezartzen du: «Zuzendaritza Batzordeko kideak berriro aukeratu ahal izango dira, gehienez ere segidako hamar aginte-alditarako.». 16/2006 Dekretuak duen izpirituaren kontrakoak dira artikulu horiek, eta halaxe dago zioen adierazpenean, non ezartzen baita helburua errutina eta jarrera mugigaitzak saihestea dela. 91.2 artikuluan honakoa esaten da: «lehendakarien eta Zuzendaritza Batzordeko kideen gehienezko agintaldiak jasoko dira estatutu edo erregelamenduetan»; eta 102.2 artikuluan: «lehendakariaren gehienezko agintaldiak jasoko dira estatutu edo erregelamenduetan», izan ere, gehienezko hamar agintaldi ezartzeak ez du ezelango mugarik jartzen. Prozedura Zibileko 56.4 artikuluak ezartzen duena: «Arau baten babesean burututako egintzak, baldin eta ordenamendu juridikoak debekatutako emaitza lortzea badute helburu, Lege iruzur modura exekutatutzat jo behar dira».

    Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluak ezartzen du administrazio publikoek uneoro zuzendu ahal izango dituztela ofizioz edo interesdunek hala eskatuta euren egintzetan atzemandako hutsune materialak, izan izatezkoak, izan aritmetikoak.

    Kirol zuzendariaren 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpenean eta estatutuen eranskinean jasotako hutsune materiala atzeman zenean ez zen oraindik Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu.

    Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Futboleko Euskadiko Federakundearen estatutu berriak (Ebazpen honen eranskina) onartu eta Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzea. Estatutuok Batzar Nagusiak onartu zituen 2006ko ekainaren 29an eta, geroago, Kirol Zuzendaritza honek administrazio-isiltasun positiboz. Ondorengo paragrafoetako artikuluak salbuetsi egingo dira, non eta ez diren egokitzen indarreko arauetan ezarritakoari.

  1. artikulua: «Euskadiko Futbol Federakundeak () eta areto futboleko diziplinetako jarduerak eta lehiaketak sustatu, kalifikatu, baimendu, eratu eta antolatzen ditu».

    g) artikulua: Euskadiko Futbol Federakundeak organo hauek izango ditu gutxienez: () g) Areto Futboleko Euskadiko Batzordea.

  1. artikulua: «() eta Areto Futboleko Euskadiko Batzordeko Batzar Nagusia».

  1. artikulua: «Batzarreko kide guztietatik ehuneko laurogeita hamabia (115 kide) espezialitate nagusiari dagozkio, eta ehuneko zortzia (10 kide) Areto Futbolari».

  1. artikulua: «Kluben estamentuetako eta agrupazioetako ordezkariek, kirolariek, teknikariek eta epaileek osatzen dute Batzar Nagusia, honako proportzio honetan, bai jarduera nagusiari zein Areto Futbolari dagokienez».

  1. artikulua: «Lehendakaria berriro aukeratu ahal izango da hurrengo hauteskundeetan, gehienez ere segidako hamar agintalditarako».

  1. artikulua: «Zuzendaritza Batzordeak lehendakariorde bat izango du, zeina lehendakariaren eginkizunez arduratuko baita, baldin eta lehendakaria hautatu gabe, kanpoan edo gaixorik badago. Lurralde federazioetako lehendakariak ere eskubide osoko kideak izango dira lehendakariorde modura».

  1. artikulua: «Zuzendaritza Batzordeko kideak berriro aukeratu ahal izango dira hurrengo hauteskundeetan, gehienez segidako hamar agintalditarako».

  1. artikulua: «() eta areto futboleko espezialitateetan (..)».

    1. kapitulua «Areto Futboleko Euskadiko Batzordea», III. titulukoa «Federakundearen organoak».

      1. artikulua: «Hauteskunde Batzordea hiru kidek eta beste hiru ordezkok osatuko dute, zeintzuk Zuzendaritza Batzordeak izendatuko baititu Justizia batzordeetako kideen artetik; eta horien artetik aterako dira lehendakaria eta idazkaria».

        Bigarrena. Ebazpen honen berri Futboleko Euskadiko Federakundeari eman.

        Hirugarrena. Ez argitaratu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Kirol zuzendariaren 2008ko maiatzaren 14ko Ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Futboleko Euskadiko Federakundearen estatutuak eta estatutuak jasotzen dituen eranskina onartzea eta Euskadiko Kirol-Elkarteen eta Federakundeen Erregistroan inskribatzea.

        Laugarrena. Ebazpen hau eta estatutuak jasotzen dituen eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

        Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kirol zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

        Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 6a.

        Kirol zuzendaria,

        JOSE RAMON GARAI ITURRIONDOBEITIA.

  1. Estatuan eta nazioartean kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federakundea beste erakunde batzuetara txertatzeko araubidea zehaztea.

  2. Bere Federazioa osatzen duten lurralde federazioen jarduera koordinatzea.

  3. EAE mailako lehiaketa ofizialak eta jarduerak antolatzea bere kirol modalitateko diziplina guztietan.

  4. Parte hartzeko eta lehiatzeko arau propioak ezartzea; betiere bere eremuaz gaindiko lurraldeko federazioek ezarritako arauak aintzat hartuz, hala dagokionean.

  5. Estatuko eta nazioarteko lehiaketetan Federakundeko estamentu guztien partaidetza antolatzea.

  6. Kirol modalitatearen federazio lizentziak ematea.

  7. Aretoko Futbolean sortutako kirol gatazken berri izan eta ebaztea, eta osatzen duten lurralde federazioen artean sortzen diren auzien berri izan eta ebaztea ere bai.

  8. Federakundea osatzen duten entitate eta federazio guztiek bete eta aplikatu beharko dituzten diziplina-arau eta prozedurak erredaktatu eta arautzea, indarreko legeka kontuan izanik.

  9. Kirolean debekatuta dauden substantzia, talde farmakologiko eta arauz kanpoko metodoen erabilera prebenitu, kontrolatu eta zigortzen Administrazioarekin elkarlanean aritzea, horretarako zehaztuko den araudiari jarraiki.

  10. Dagokion kirol modalitateko teknikariak eta epaileak prestatzea, helburu horri begira lurralde federazioekin batera ezarriko den araudiaren arabera.

  11. Baliabide ekonomiko propioen destinoa eta izendapena zehaztea. Federakundearen jarduerarako beste erakunde batzuek transferitzen dizkion baliabideak kudeatzea; eta bere baliabide guztiak zuzen erabiltzen direla kontrolatzea.

  12. Lurralde federazioei eta, hala behar bada, klubei eta kirol elkarteei esleitutako diru-laguntzak izendatu eta horien erabilera kontrolatzea.

  1. EAEko administrazioekin elkarlanean aritzea kirola sustatzen eta, batik bat, Legeak federazioei zuzenean ezartzen dizkien lankidetza eta aholkularitzako eginkizunetan.

  2. Federakundearen estatutuak eta kirol araudiak gertatzea.

  3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatu eta, ahal den neurrian, bermatzea futbol jokoan.

  4. Eta, oro har, futbol modalitatearen jarduera sustatzeko eta hobetzeko komeni den guztia ezartzea.

    1. Euskadiko Futbol Federakundeak behar beste neurri organiko eta funtzional hartuko ditu lurralde federazioen jarduera koordinatzeko, hain zuzen ere, kirol modalitatearen garapenean jarrera ezberdinak saihestu, lana optimizatu eta egintzen batasuna lortze aldera.

    2. Helburuak ezin badira lortu lankidetzaren bidez, koordinazio eginkizunak modu subsidiarioan egingo dira.

  1. Administrazio orokorraren tutela- eta kontrol-irizpideekin, izaera administratiboko honelako eginkizun publikoak betetzen ditu:

    1. Lehiaketa ofizialak kalifikatu, eratu, antolatu eta baimendu.

    2. Futbolaren ordezkaritza lehiaketa estataletan eta nazioartekoetan eratu.

    3. Federazioaren lizentziak eman.

    4. Futbol jardunean bortizkeria prebenitu, kontrolatu eta zigortu.

    5. Dopajea prebenitu, kontrolatu eta zigortu.

    6. Kiroleko diziplina-ahalmena erabili.

    7. Kirol Justiziaren Euskal Batzordearen ebazpenak betearazi.

    8. Estatutuak eta araudiak onartu.

    9. Administrazio publikoarekin bere kirol programak garatzen parte hartu eta batera lan egin.

    10. Federazioaren hauteskunde prozesuen kontrola.

  1. Euskadiko Futbol Federakundea da federazioaren lizentzien agiri-, kirol- eta ekonomia-erregimena ezartzeko eskumena duen entitatea, horien eskubideak eta obligazioak finkatuz.

  2. Euskadiko Futbol Federakundeak borondatezko kuota gehigarria kobratu ahal izango die federatuei, Federazioaren zerbitzuak eta jarduerak finantzatze aldera.

  3. Lizentzia bakoitzaren zenbateko garbia Batzar Nagusiak onartutako moduan banatuko du Euskadiko Futbol Federakundeak. Zenbateko gordinari 12.1 artikuluan ezarritako zenbatekoak gutxitzetik ateratzen da zenbateko garbi hori. Lurraldeko federazioek edo Euskadiko Futbol Federakundeak eskuratuko duten zenbatekoa ezingo da izan aldez aurretik adierazitako zenbateko garbiaren % 35 baino txikiagoa.

  1. Komunikazio teknologiak ondo aprobetxatzeko aukera ematen duten baldintza teknikoak dituen euskarrian eman beharko dira lizentziak. Euskarri horien zehaztapen teknikoak Eusko Jaurlaritzan kirol kontuetan ardura duen zuzendaritzak onartu beharko ditu.

  1. Erantzukizun zibila.

  2. Kalte-ordainak galera anatomiko, funtzional edo heriotzaren ondorioz.

  3. Osasun sorospena eskaintzea osasun sistema publiko dohainekorik ez dutenentzat, baldin eta titularrak jazokizunak ez baditu estalita beste aseguru baten bidez.

    1. Aurreko paragrafoan aditzera emandako aseguruen prestazioak, gutxienez, honakoak izan beharko dute: estatu mailako lehiaketa federatuetarako Kirol Aseguru Beharrezkoaren gutxienezko prestazioak finkatzen dituen ekainaren 4ko 849/1993 Errege Dekretuan ezarritakoak edo EAEko kirol federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren garapenez ezarritakoak.

    2. Euskadiko Futbol Federakundeak denboraldi bakoitzaren hasieran hitzartutako polizen zerrenda eta horien baldintzen kopia non bermatutako estaldura eta prestazioak zehaztuko baitira bidaliko dizkio Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzari, horien berri izan eta bidezkoak diren ondorioak izan ditzan.

  1. Euskadiko Futbol Federakundea behartuta dago lizentzia lurralde ordezkaritzak behar bezala formalizatuta ematera edo ukatzera hilabeteko gehienezko epean, izapideak egiten diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

  2. Ematea eskatu ostean ez bada beren beregiko jakinarazpena egiten lehen adierazitako gehienezko epean, esleitutakotzat joko da.

  3. Aurreko paragrafoetan aditzera emandako lizentziak ematea beren beregi ukatzearen kontra arrazoituta egin beharko dena, edo justifikagaria entregatzea ukatzearen kontra, Eusko Jaurlaritzan kirol gaiez arduratzen den zuzendaritzan errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zazpi egun naturaleko epean, gora jotzeko errekurtsorako azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako erregimenaren arabera.

  4. Euskadiko Futbol Federakundeko direktiboek, ezelango justifikaziorik izan ez eta ez badituzte ematen aurreko paragrafoetan aipatutako federazio lizentziak, ez badituzte ebazten eskabideak epearen barruan edo, emanda ere, beren beregi edo ustez iruzur eginda ematen badituzte, erantzuleak izango dira eta dagokien zehapena izango dute, horrek ekar ditzakeen erantzukizun zibil eta penalaz gain.

  1. Lehiaketa ofizialtzat hartuko dira, hain zuzen ere, Euskadiko Futbol Federakundeak halakotzat jotzen dituenak.

  2. Lehiaketa ofizial baten ondorioz baino ezingo dira eman titulu ofizialak.

  1. Federazioko lizentziaren titularrak direnek baino ezingo dute parte hartu lehiaketan, dagozkien eskubide eta obligazio guztiekin.

  2. Euskadiko Futbol Federakundearen egutegi ofiziala lurraldeko federazioen egutegi ofiziala baino lehenago onartu beharko da.

  3. Euskadiko Futbol Federakundeak bermatu egin beharko du EAE mailako lehiaketetan lurraldeko federazioen lehiaketetan lortutako emaitzak kontuan hartzea, parte hartze ondorioetarako.

  4. Euskadiko Futbol Federakundeak koordinatu egingo ditu bere eginkizunak, kirol lehiaketen egitura piramidal zuzena bermatuz.

  1. Gobernua:

    1. Batzar Nagusia.

  2. Administrazioa:

    1. Zuzendaritza Batzordea.

  3. Ordezkaritza:

    1. Lehendakaria.

  4. Barne erregimena:

    1. Idazkaritza Nagusia.

    2. Diruzaintza.

    3. Zuzendaritza Teknikoa eta Kirol arlokoa.

  5. Teknikariak:

    1. Entrenatzaileen EAEko Batzordea.

    2. Arbitroen EAEko Batzordea.

    3. Kirol Teknikarien EAEko Eskola.

  6. Kirol justizia:

    1. Diziplina Batzordea.

    2. Apelazio Batzordea.

    3. Jurisdikzio- eta Adiskidetze-Batzordea.

  7. Areto Futboleko Euskadiko Batzordea (atal hau indargabetuta dago ez baitator bat indarreko arauekin).

    1. Hautazko organoak: lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordea, Batzar Nagusia eta Areto Futboleko Euskadiko Batzordeko lehendakaria eta Batzar Nagusia. Gainerako organoak Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak izendatu eta errebokatuko ditu bere kasara (atal hau indargabetuta dago ez baitator bat indarreko arauekin).

  1. Adinez nagusia.

  2. Egoitza federakundearen jarduera-eremuan izatea. Ezohiko egoeretan Batzar Nagusiak baldintza hori barkatu ahal izango du.

  3. Karguak edo funtzioak betetzeko gaitasuna kentzen duen diziplinazko zigor irmorik bete behar ez izatea.

  4. Epai judizial irmoaren bidez kargu publikoak betetzeko gaitasuna baliogabetzen duen zigorrik ez izatea.

  5. Ebazpen judizial irmoaren bidez ezgai deklaratuta ez egotea.

  1. Edozein arrazoi dela-eta ez badute agintealdi hori betetzen, kargua utzi dutenei legokiekeen epealdi berean beteko dute euren agintea horien ordezkoek, eta utzi dutenek ezingo dira berriro aurkeztu, harik eta hautatzeko unean indarrean zegoen epealdi olinpikoa igaro arte.

  1. Agintealdia igaro.

  2. Hautatutako karguak ez direla-eta, mugiarazi egin dituztelako, hala egokitzen denean.

  3. Dimisioa.

  4. Kargua betetzea eragozten duen ezgaitasuna.

  5. Estatutu hauetako 17. artikuluan ez aukeratzeko ematen diren arrazoietakoren baten eraginpean egotea.

  6. Legeetan edo estatutuetan ezarritako bateraezintasun bat izatea.

    1. Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari dagokienez, zentsura botoa ere kontuan izango da.

  1. Federazioko kide anitzeko organoen erabakiak bertaratutako kideen gehiengo soilarekin hartuko dira, lege edo estatutu xedapenek gehiengo kualifikatuak eskatzen dituzten kasuetan izan ezik.

  2. Federakundeko organoek hartu dituzten erabaki guztien akta jaso behar du idazkariak. Aktan ondorengoak jaso beharko dira, gutxienez: bertaratutako pertsonen izena, bilera non eta noiz egin den; eztabaidatu diren puntu nagusiak; bozketa nola egin den eta haren emaitza, eta erabakien edukia.

  3. Hartutako erabakien kontrako botoek, betiere arrazoituak badira, organo kolegiatuen ebazpenen eraginez eratorritako erantzukizunetik kanpo geldituko dira.

  4. Euskadiko Futbol Federakundeak batzar nagusietako akten kopia bidali beharko du, egiten direnetik aurrera lau hileko epean.

  1. Lehendakaria eta zuzendaritza batzordea aukeratzea.

  2. Federakundeko kontuak eta aurrekontuak onartzea.

  3. Federakundearen desegitea erabakitzea.

  4. Lehendakariari eta zuzendaritza batzordeari aurkeztutako zentsura mozioa onartzea.

  1. Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea.

  1. Federakundearen jarduera-plana onartzea.

  2. Federakundearen estatutuak eta araudiak onartzea eta aldatzea.

  3. Ondasun higiezinak izatea, besterentzea eta zergapetzea; maileguak adostea, eta zorraren edo ondare zati alikuotaren tituluak jaulkitzea.

  4. Duten garrantzia dela-eta, onarpena eskatzen duten gainerakoak.

  1. Salbuespen gisa, eta Eusko Jaurlaritzak berariazko baimena eman eta gero, hauteskunde-prozesuaren hasiera atzeratu edo aurreratu daiteke, aurreikusitako hasiera-egunean ezinezkoa gertatzen bada.

    I. ATALA

    BATZAR NAGUSIAREN OSAERA

  1. Batzar Nagusia osatze aldera, lurralde federazio bakoitzari egotzitako ordezkarien kopurua eta estamentu bakoitzean Euskadiko Futbol Federakundean zentsatutako guztiak kontuan hartuz adskribituta dituzten kideen kopurua proportzionala izango da.

  2. 125 kide izango ditu guztira. Lurralde federazioei estamentuka dagozkien kideen kopurua, hauteskunde bakoitza baino lehen, hauteskunde batzordeak finkatuko du, onartutako hauteskunde zentsua ikusita.

  3. Batzarreko kide guztietatik ehuneko laurogeita hamabia (115) espezialitate nagusiari dagozkio, eta ehuneko zortzia (10) Areto Futbolari (atal hau indargabetu egin da, indarreko arauen kontrakoa baita).

  1. Batzarreko kide guztien % 70, klub- eta kirol-elkarteen estamentuan. Entitateei ordezkari bana dagokie.

  2. Batzarreko kide guztien % 15, kirolarien estamentuan.

  3. Batzarreko kide guztien % 15 teknikarien eta epaileen estamentuetan. Era berean, ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.

    II. ATALA

    BATZAR NAGUSIKO KIDEAK HAUTATZEA

Lurralde federazioen batzar nagusietako kide guztiek izango dute hautatzeko eskubidea, batzar horiek eurek ezarritako hauteskunde prozedurarekin bat etorriz.

Lurralde batzarrek, euren agintaldian gertatzen diren bajak kideen artetik ordezkatzeko modua ere aurreikusi beharko dute.

  1. Hori ezinezkoa balitz, federakundeko Batzar Nagusiko kide guztietatik gutxienez % 5 ordezkatzen duen edozein kide-taldek Hauteskunde Batzorderako deialdia burutu ahal izango du.

    III. ATALA

    BATZAR NAGUSIAREN FUNTZIONAMENDUA

  1. Ekitaldi bakoitzean, gutxienez, ohiko bilera bat egingo du Batzar Nagusiak, urteko lehen seihilekoan. Xedea hauxe izango da:

    1. Kontuen eta aurrekontuen egoera-orria onartzea.

    2. Jarduera-plana onartzea.

    3. Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea.

  2. Gainerako gai oro ere ohiko Batzarraren eskumena izango da, non eta ez diren hurrengo idatz-zatian aurreikusitakoak; eta honako hauek ere bai:

    1. Federazioaren kirol jardunari eragiten dioten erabaki eta hitzarmenak onartu gainerako kirol entitate, federazio, erakunde eta korporazio publikoekin batera.

    2. Norbere ondasun mugiezinak besterendu eta zergapetu, maileguak hitzartu eta titulu eskualdagarriak, akzioak edo obligazioak jaulki.

    3. Federazioaren aldeko dohaintzak, diru-laguntzak eta gainerako liberalitateak onartzea, baldin eta baldintzatuta edo kargatuta badaude.

  3. Batzar Nagusiak ezohiko bilera egingo du ondorengo gaiak tratatzeko:

    1. Hauteskundeak burutzea.

    2. Estatutuak onartu eta aldatzea.

    3. Araudiak onartu eta aldatzea.

    4. Zentsura-mozioa.

    5. Federakundea desegitea.

Hori ezinezkoa balitz, edo lehendakariak ez balu beteko Batzarrerako deia egiteko obligazioa, zuzendaritza batzordeko kideen gehiengoak edo osakideen % 5 ordezkatzen duen kide-taldeak egin ahal izango luke deialdia.

Ezohiko Batzar Nagusirako deia Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak egingo du ofizioz; eta bai zuzendaritza batzordeko kideek edo Batzar Nagusiko osakideen % 5ak eskatuta ere deitu ahal izango da.

Hori ezinezkoa balitz, edo lehendakariak ez balu beteko Batzarrerako deia egiteko obligazioa, zuzendaritza batzordeko kideen gehiengoak edo osakideen % 5 ordezkatzen duen kide-taldeak egin ahal izango luke deialdia.

Horretarako eskumena duten edozein organo edo taldek, eskaera egin eta gehienez 15 eguneko epean egin beharko du lehendakariak Batzar Nagusirako deialdia.

  1. Parte hartzen duten kideen gehiengo soilez hartuko dira Batzar Nagusiko erabakiak.

  2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa salbuetsiz, estatutu hauetako 28. artikuluaren 4. paragrafoko b), d) eta e) idatz-zatietan aditzera emandako erabakiak eta ebazpenak onartzeko beharrezkoa izango da Batzarrean parte hartzen duten kideen bi herena.

  1. Lehendakaria lau urterik behin hautatuko da Batzar Nagusiko kideen artetik, sufragio libre, zuzen, berdin eta sekretuz, horretarako arauz ezarritako prozedurari jarraiki. Hautagai bakarra izanez gero, ez da bozketarik egingo.

  2. Hautatu den kandidaturako buru izan dena izango da Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakaria.

  3. Hurrengo hauteskundeetan berriro era hautatu ahal izango da lehendakaria, gehienez ere hamar agintalditarako (atal hau indargabetu egin da, indarreko arauen kontrakoa baita).

  4. Agintean dagoen bitartean lehendakariak ezingo du izaera bereko kargurik bete kirol modalitate bereko edo ezberdineko federazioren batean, eta ez da bateragarria izango bere kargua kirol-klub edo elkarte bateko lehendakari jardunarekin, edo futbol-jokalari, arbitro edo entrenatzaile jardunekin. Lizentziarekin jarraituko du baldin badu, zeina suspentsoan egongo baita Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakari kargua utzi arte.

  5. Edozein egoera dela-eta ezingo balu bete bere agintaldia oso-osorik, hutsunea betetzen duenaren agintaldiak ordezkatuari zegokion bitartean iraungo du.

  6. Gertatzen bada lehendakaria gaixorik egotea, lekutik kanpo edo beste arrazoiren bat izatea, eta bere eginkizunak aldi batean ezingo balitu bete, orduan lehendakariordeak hartuko luke bere lekua.

  1. Batzar Nagusirako deia egin eta bileretako buru izan.

  2. Batzar Nagusiak hartutako erabakiak betetzea sustatu eta horiek gauzatzen ahalegindu.

  3. Zuzendaritza batzordearen bileretarako deia egin eta horietako buru izan, gai-zerrenda jarriz.

  4. Euskadiko Futbol Federakundearen izenean egindako ordainketak egiteko agindua eman.

  5. Letratuei, prokuradoreei edo agintea duten gainerako pertsonei botere bereziak eman Euskadiko Futbol Federakundearen ordezkaritza legala izan dezan, bai judizioan bai hortik kanpo ere.

  6. Batzar Nagusiak egozten dizkion eskumen guztiak eta estatutu hauetan egotzitakoak ere bai.

  1. Dimititu egin duelako, hil egin delako edo absentzia-deklarazioa izan delako.

  2. Zentsura-mozioa onartzeagatik.

  3. Habilitaziorik gabe uzteagatik edo gaitasuna galtzeagatik.

  4. Agintaldirako jarritako epea amaitzeagatik.

  5. Estatutu hauetan jasotako bateraezintasun- edo hautaezintasun-kausaren batek eraginda egoteagatik.

  6. Zuzendaritza Batzordeko kideek euren karguak uzteko 42.1 artikuluko a) eta c) idatz-zatietan adierazitako arrazoiengatik.

    1. Lehendakariak bere kargua utzi ondoren funtzioetan jarraituko du eta Hauteskunde Batzorderako deia egingo du hilabeteko gehienezko epean, hauteskunde prozesuari hasiera emateko.

      Hori ezinezkoa balitz, Batzar Nagusiko kide guztietatik gutxienez % 5 ordezkatzen duen edozein kide-taldek Hauteskunde Batzorderako deialdia burutu ahal izango du.

  1. Zuzendaritza Batzordeak lehendakariorde bat izango du, zeinak lehendakariaren eginkizunez arduratuko baita baldin eta lehendakaria hautatu gabe egon, kanpoan egon edo gaixorik badago. Lurralde federazioetako lehendakariak ere eskubide osoko kideak izango dira lehendakariorde modura (atal hau indargabetuta dago, ez baitator bat indarreko arauekin).

  2. Batzar Nagusiko kide ez diren Zuzendaritza Batzordeko kide guztiak joan ahal izango dira batzarretara. Hitza izango dute, baina botorik ez.

  3. Bateraezina da direktibo izatea eta, aldi berean, federazioari kontseilu edo aholku profesionala ematea. Ezingo da, halaber, direktibo izan eta, aldi berean, zerbitzu profesionalak eskaintzea lotura laboral, zibil edo merkantil moduan.

  4. Bateraezina izango da, halaber, jokalari, arbitro edo entrenatzaile izatearekin, nahiz bere lizentziarekin jarraituko duen baldin badu eta suspentsoan iraungo duen agintaldian.

  5. Zuzendaritza Batzordeak lehendakariorde bat izango du, zeinak lehendakariaren zereginak izango baititu estatutu hauetako 36.2 artikuluan adierazitako arrazoiren bat dela-eta garai batez egon ez edo kargua uzten badu lehendakariak.

  1. Deialdiarekin batera gai-zerrenda bidaliko da, non bileran aztertuko diren gaiak jasoko baitira.

  2. Gai-zerrenda hori, gutxienez, bilera egin baino bi egun lehenago jakinarazi beharko zaie Batzarreko kideei, behar bezala justifikatutako premia dagoenean salbu.

  3. Hala ere, aldez aurretik deialdirik egon ez arren, baliozkotzat hartuko da, kide guztiak joanez gero eta aho batez hala erabakitzen badute.

  4. Parte hartzen dutenen gehiengo soilez onartuko dira erabakiak, eta lehendakariaren kalitate botoak ebatziko ditu berdinketak. Erabaki horiei ezingo zaie errekurtsorik aurkeztu federazioko justizia organoetan.

  5. Kide guztiek beren beregi onartzen badute, posta elektronikoz, faxez, bideokonferentziaz eta antzeko baliabide teknikoz har ditzake erabakiak Zuzendaritza Batzordeak. Horrelakoetan, aktaren erredakzioarekin batera faxen, posta elektronikoen eta bidezkoak diren euskarrien justifikagiriak aurkeztuko dira.

  1. Kideen % 50ak dimititzeagatik edo hiltzeagatik.

  2. Zentsura-mozioa onartzeagatik.

  3. Kideen % 50 ezgaitzeagatik edo inhabilitatzeagatk.

  4. Agintaldirako jarritako epea amaitzeagatik.

    1. Zuzendaritza batzordeko kideek banan-banan utziko dituzte euren karguak, aurreko puntuko a), c) eta d) idatz-zatietan adierazitako arrazoiengatik.

    2. Zuzendaritza batzordeko kideren batek edo gehiagok bere kabuz aurkezten badu kargu-uztea (lehendakaria salbuetsita), zerrendan bere hurrengo dagoenak ordezkatuko du. Horren ezean, zuzendaritza batzordeko gainerako kideek, osakideen erabateko gehiengoz, ordezkoak aukeratu ahal izango dituzte hauteskundeetan, zeintzuk berretsi egingo baitira Batzar Nagusiak egindako lehenengo batzarrean.

  1. Lehendakariaren jakinarazpena jaso ondoren, Ezohiko Batzar Nagusirako deia egingo da, zeinaren gai-zerrendako puntu bakarra zentsura mozioan jasotako eskabidea izango baita. Deialdiko epea ez da hilabetetik gorakoa izango, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera kontatuta.

  2. Batzar Nagusirako deia egin eta eztabaidari ekin ahal izateko, proposamen horren alde agertu beharko du Batzar Nagusiko kideen gehiengo soilak, betiere kideen erdia gehi bat agertzen bada.

  3. Bilerari hasiera emanda, zentsura aurkeztu dutenen ordezkari batek beroiek izendatuta hitz egingo du, eta mozioaren arrazoiak azalduko ditu. Lehendakariak erantzun eta botoak emango dira.

  4. Eskubide osokoak izanik Batzar Nagusia osatzen duten kideen bi herenaren gehiengoak onartu beharko du mozioa, eta ez da posta bidezko botorik onartuko.

  5. Zentsura mozioa onartzeak lehendakariaren eta Zuzendaritza Batzordeko kide guztien kargu uztea dakar.

I. ATALA

IDAZKARI OROKORRA

  1. Batzar Nagusiko eta Zuzendaritza Batzordeko bileren aktak egin, organo horietako eta sortzen diren batzordeetako idazkari modura jardunaz.

  2. Organo meritatu horien egintzen ziurtagiriak eman.

  3. Lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari argibideak eman, hala eskatzen zaionean.

  4. Ohiko kontuak ebatzi.

  5. Euskadiko Futbol Federakundearen pertsonal burua izan.

  6. Federazioko organoen erabakiak zehatz bete direnaz arduratu.

  7. Jakinarazpenak izenpetu.

    1. Idazkari orokorrak aukeratzea Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariaren esku dago, eta honek ez badu inor izendatzen, bere gain hartuko ditu idazkariaren zereginak, nahiz bere ustez egokiak direnengan delega ditzakeen zereginok.

  1. Euskadiko Futbol Federakundearen kontu eta eragiketa ekonomikoak gidatu.

  2. Euskadiko Futbol Federakundearen kontabilitate liburuak zaindu eta horien ardura hartu.

  3. Beharrezkoak diren Kontabilitateko dokumentu guztiak prestatu, bereziki, urteko aurrekontuaren zirriborroa eta ekitaldi bakoitzaren balantzea, gero Batzar Nagusiak onar ditzan.

    III. ATALA

    KIROL ZUZENDARI TEKNIKOA

  1. Hautatzaileak izendatzeko edo horiek kargutik kentzeko proposamena egin Zuzendaritza Batzordeari.

  2. Parte hartzen duten lehiaketen arabera planifikatu selekzioen kirol jarduera.

  3. Selekzioen kontzentrazio programa eta bidaia planak gertatu eta Zuzendaritza Batzordeari proposatu, parte hartzen duten lehiaketen arabera.

  4. Lurraldeko federazioekin koordinatu eta batera lan egin selekzioen lurralde arteko lehiaketak antolatzen.

  5. Kirol proiektuak, egiturak, lehiaketetako hobekuntzak eta gainerakoak gertatu eta proposatu, zeintzuen helburua futbola bere diziplina guztietan sustatzea den.

I. ATALA

ENTRENATZAILEEN EAEKO BATZORDEA

  1. Batzordeak berari dagozkion gaietan egindako proposamenak Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariari bidaliko zaizkio, behin betikoz onar ditzan.

  2. Entrenatzaileen EAEko Batzordearen lehendakari Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak izendatzen duena izango da, eta horren osaera, funtzionamendu erregimena eta eskumenak erregelamendu bidez ezarriko dira.

    II. ATALA

    ARBITROEN EAEKO BATZORDEA

  1. Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen dituen jarduera eta lehiaketetako zeregin arbitralak zuzentzeaz eta antolatzeaz arduratuko da Arbitroen EAEko Batzordea, eta lurraldeko batzordeekin batera lan egingo du kolegiatuak erakarri eta trebatzen.

  2. Batzordeak berari dagozkion gaietan egindako proposamenak Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariari bidaliko zaizkio, behin betikoz onar ditzan.

  3. Arbitroen EAEko Batzordearen lehendakari Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak izendatzen duena izango da, eta horren osaera, funtzionamendu erregimena eta eskumenak erregelamendu bidez ezarriko dira.

  4. Arbitroen EAEko Batzordea diziplina ahalmenaz baliatuko da, nahiz eta kolegiatuen jardunaren alderdi teknikoak baino ez dituen ukituko.

    III. ATALA

    KIROL TEKNIKARIEN EAEKO ESKOLA

  1. Diziplina Batzordea.

  2. Apelazio Batzordea.

  3. Jurisdikzio- eta Adiskidetze-Batzordea.

  1. Zuzenbidean lizentziatuak diren hiru kidek osatuko du Batzordea, zeintzuk Euskadiko Futbol Federakundeak izendatuko baititu.

  2. Diziplina Batzordearen erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta Apelazio Batzordearen aurrean errekurritu ahal izango dira.

    III. ATALA

    APELAZIO BATZORDEA

  1. Zuzenbidean lizentziatu diren gutxienez hiru kidek osatuko du, zeintzuk Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak izendatuko baititu.

  2. Bere erabakiak gehiengoz hartuko dira eta Kirol Justiziako EAEko Batzordearen aurrean errekurritu ahal izango dira.

    IV. ATALA

    JURISDIKZIO- ETA ADISKIDETZE-BATZORDEA

  1. Diziplina Batzordeko kideek osatuko dute.

  2. Jurisdikzio Batzordearen erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta Kirol Justiziako EAEko Batzordearen aurrean errekurritu ahal izango dira.

  3. Adiskidetze Batzordearen erabakiak gehiengoz onartu eta amaitu egingo dute kirol bidea.

(arlo hori indargabetuta dago, indarreko arauen kontrakoa izatearren ).

  1. Lehendakaria eta ordezkapen organoak kolektiboak berak aukeratuko ditu, zentsu independentearen printzipioa oinarri hartuz eta arauz ezarritako moduan.

  2. Aurrekontu dotazio propioa izango du Batzordeak.

  3. Areto Futboleko kirol jarduerek eskumen- eta diziplina-ordena berezia izango dute, zeina neurri berean aplikatuko zaien arbitroei eta entrenatzaileei.

  1. Federakundeko administrazio- eta gobernu-organoetan ordezkaritza izatea eta horietako kide izatea, estatutu hauen eta aplikagarria den arautegiaren arabera ezarritako eran eta proportzioan.

  2. Federakundeak antolatutako jarduera guztietan parte hartzea, federakundeak horren inguruan ematen dituen arauei jarraiki.

  3. Kirol hau hobeto garatze aldera eskatzen duten beste informazio jasotzea, eta federakundeko gaien inguruan bere irizpide nahiz iritziak modu askean adieraztea.

  4. Federakundearen arauak bete daitezela eskatzeko federakundeko eskumeneko organoetara jotzea.

  5. Egoki iruditzen zaizkien kontsultak eta erreklamazioak egitea, federakundearen arauei jarraiki.

  6. Lizentzia egiaztatzen duen dokumentua eskuragarri izatea.

  1. Ezartzen diren kuotak ordaintzea.

  2. Federakuntzaren organoek baliozkotasunez hartutako erabakiak betetzea.

  3. Federakundearen helburuak lortzeko, era aktiboan parte hartzea.

  4. Hala dagokionean, dituzten karguei atxikitako betebeharrak leialki betetzea.

  1. Kirol lizentzia suskribatu.

  2. Bere lurraldean bai EAEn bai hortik kanpo egin daitezen kirol-lehiaketa eta jardueretan eta federakundea ordezkatzen dutenetan parte hartu.

  3. Futbol jokoaren ondorioz behar duten atentzio medikoa, sanitarioa eta asistentziala jaso.

  4. Federakundea norbere borondatez utzi.

  5. Klubetarako adierazitakoak.

  1. Klubak parte hartzen duen kirol-lehiaketetara eta jardueretara joan.

  2. Federakundearen diziplina, araudiak eta estatutu hauek bete.

  3. Euskal selekzioek eta lurralde selekzioek kirol-lehiaketetan parte hartzeko edo horiek prestatzeko egiten dituzten deialdietara joan.

  4. Kuotak ordaindu.

  1. Ikastetxeetan eta unibertsitateetan.

  2. Elkarte, fundazio, korporazio, baltzu edo entitate publiko edo pribatuetan sekzio ofizial modura ariketa fisikoa eta kirola praktikatzeko euren kideek edo langileek.

  3. Jarduteko gaitasuna duten hiru pertsona edo gehiago, baldin eta kirol-helburu hutsekin elkartu badira.

  1. Lurralde federakundeak antolatzen dituen lehiaketa ofizialetan parte hartu baldin eta horretan afiliatuta badaude, Euskadiko Futbol Federakundeak antolatutakoetan parte hartu, eta bai goragoko faseetan parte hartu, baldin eta horretarako eskubidea badute sailkapenaren arabera.

  2. Espainiako edo atzerriko beste talde batzuekin lagunarteko partidak jokatzea, beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira.

  3. Eskudun organoetara jo, federakundearen arauak eta horietatik eratorritako kirol obligazioak betetzeko eskatuz.

  4. Edozein eratako kontsulta edo erreklamazioak igorri organo horietara, eta federakundeko agirien gaineko argibideak jaso.

  1. Federakundearen kuotak eta eskubideak puntualki ordaindu, dagokion eran.

  2. Lurralde federakundeari eta Euskadiko Futbol Federakundeari hauek eskatzen dituzten jokalariak uztea federakunde legetxe parte hartzen duten lehiaketetarako.

  3. Legez onartutako eta argitaratutako federakunde-erregelamendu eta araudi guztiak onartu, eta bai federakundeko organoek baliotasunez hartutako erabakiak ere.

  1. Hauteskunde Batzordearen funtzioak lau urteko denbora-eperako izango dira; hala ere, Batzar Nagusiak edo Zuzendaritza Batzordeak denbora-epe hori bukatu baino lehen kargutik ken dezake, edo beste bat izendatu.

  2. Desegindako hauteskunde-batzordeak jardunean jarraituko du batzorde berria izendatu arte.

  1. Hautagai gisa aurkezten direnak inola ere ezin izango dira izan Hauteskunde Batzordeko kideak. Izendatutako Hauteskunde Batzordeko kideren batek kargu hori hartzen badu, utzi egin beharko du, eta bere lekua izendatutako ordezkoak hartuko du.

  1. Hautesleen errolda eta hauteskundeetako egutegia onartzea.

  2. Aurkeztutako hautagaiak izendatzea eta argitaratzea.

  3. Hauteskunde-mahaia izendatzea.

  4. Hautetsiak zein diren izendatzea.

  5. Aurkezten diren inpugnazioak, erreklamazioak, eta eskaerak ebaztea, eta hauteskunde-mahaiaren erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ere bai.

  6. Hauteskundeak burutzeari eta bere emaitzei zuzenean eragiten dion edozein auzi.

    1. Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean Hauteskunde Batzordeak hartzen dituen erabakien aurka egin ahal izango da.

  1. Bozketak behar bezala egitea bermatzea.

  2. Boto-emaileak nortzuk diren, eta hautesleak direla egiaztatzea.

  3. Emandako botoak baliozkoak diren ebaztea.

  4. Bozketa bukatu eta gero botoak zenbatzea.

  5. Bozketarekin zerikusia duen beste edonolako gairen inguruan erabakitzea.

    1. Hauteskunde-mahaiak hartutako erabakiak inpugnatu ahal izango dira hauteskunde-batzordearen aurrean.

  1. Euskadiko Futbol Federakundearen baliabide ekonomikoak, besteak beste, honako kontzeptu hauez osatuta daude:

    1. Federatuen kuotak.

    2. Erakunde publikoek eman ditzaketen diru-laguntzak.

    3. Dohaintzak, herentziak, legatuak eta sariak.

    4. Antolatzen dituen kirol jardueretan eta lehiaketetan ateratako mozkinak.

    5. Industria eta merkataritza-jardueretan, jarduera profesionaletan edo egindako zerbitzuetan ateratako mozkinak.

    6. Ondareko etekinak eta hori besterentzearen/zergapetzearen produktua, 90. artikuluan ezarritako baldintzetan.

    7. Lortzen dituen mailegu eta kredituak.

    8. Espainiako Erregeren Futbol Federakundeak izendatzen dizkion aurrekontu dotazioak.

    9. Diziplina ahalmenaz baliatzearen eraginez izandako zehapenen, isunen eta gainerakoen zenbatekoa.

    10. Bere jarduera garatzerakoan lor ditzakeen bestelakoak.

  1. Administrazio organoa arduratuko da aurrekontuaren proiektua urtero egiteaz, eta Batzar Nagusiari dagokio onartzea.

  2. Euskadiko Futbol Federakundeak gehienez onartu ditzakeen betebeharrak, eta dagokion ekitaldian likidatzea aurreikusten diren eskubideak aurrekontuan adieraziko dira zehaztuta, batuta eta era sistematikoan emanda.

  3. Aurrekontu bakarra egongo da, eta Euskadiko Futbol Federakundearen gastu eta diru-sarrera guztiak barne hartuko ditu, organo osagarrienak edo horien tresna erakundeenak barne. Kudeaketa- eta antolakuntza-beharrizenek hala eskatzen dutenean, sistema zentralean behar bezala integratutako azpi-entitate kontableak sortu ahal izango dira.

  4. Aurrekontuak modu orekatuan onartuko dira, eta ezin dituzte inoiz aurrekontu defizitarioak onartu aldez aurretik dagokion kirol administrazioaren baimena lortu barik.

  5. Behin Batzar Nagusiaren onespena lortutakoan, aurreko ekitaldiko aurrekontua eta aurrekontuaren likidazioa kirol gaietan Eusko Jaurlaritzan ardura duen organoari bidaliko zaizkio.

  6. Euskadiko Futbol Federakundeko zuzendaritza batzordeak, estatutu hauen arabera, baimenduta dituen aurrekontu aldaketak erabaki ditzake.

  7. Programen arteko kreditu eskualdaketek, baldin eta guztizko aurrekontuaren % 20tik gorakoak badira, Eusko Jaurlaritzako organoaren baimena beharko dute.

  1. Egintza horiek ez dezatela konprometitu behin betiko entitatearen ondarea edo bere helburu soziala, eta hori profesional gaitu bat emandako irizpen bidez justifikatu ahal izango da.

  2. Egintza horiek Batzar Nagusiko kideek 2/3ko gehiengoz baimendu ditzatela.

    1. Euskadiko Futbol Federakundearen ondasun higiezinak zergapetu edo besterentzeko, baldin eta horiek guztiz edo zatiren batean administrazio publikoetako fondoekin finantzatu badira, halabeharrezkoa izango da dagokion kirol administrazioak baimena ematea Batzar Nagusiari aurkeztu baino lehen.

    2. Dirua maileguan hartu edo zor-tituluak igortzeko Euskadiko Futbol Federakundearen urteroko aurrekontuaren % 25etik gorako zenbatekoz beharrezkoa izango da, Batzar Nagusian aurkeztu baino lehen, dagokion kirol administrazioak baimena ematea.

2. 95.1.d) artikuluan jasotako liburuan inskribatuko dira tituluak, non horren ondorengo eskualdaketak ere jasoko diren.

  1. Balio nominalak, jaulkipen egunak eta, hala behar izanez gero, interesak eta amortizazio-epeak agertu beharko du titulu guztietan.

  2. Ez da sekula onartuko titulu liberatuak jaulkitzea.

  3. Dagokion kirol administrazioak zorraren edo ondare-zati alikuotaren ordezkapen tituluen jaulkipen baldintzak gainbegiratuko ditu, Batzar Nagusiak onartzeko aurkeztu baino lehen. Jaulkipen baldintzak aztertu eta gero atzematen bada urratu egin direla indarreko legeak, dagokion administrazioak itzuli egingo dio jaulkipen proposamena Euskadiko Futbol Federakundeari. Arau-urraketa zuzendu ostean, aurkeztu egin beharko da berriro ere onartzeko.

  1. Kirolari profesionalei eta afizionatuei dagozkien diru-sarrerak eta gastuak ez dira nahastuko aurrekontuekin.

  2. Likidatutako aurrekontuen ekitaldiko amaierako soberakina, balego, diru-arrera modura azalduko da hurrengo aurrekontuan.

  1. Federakundeko estamentuen liburua, bost ataletan banatutakoa: kirol-kluben eta agrupazioena, kirolariena, teknikariena, epaileena eta gainerako kolektiboena. Liburu horretan eguneratutako atalen zerrenda, eta federakundean sartu diren eta handik atera diren data agertuko dira.

  2. Federakundearen akten liburua. Bertan, Batzar Nagusiak eta Zuzendaritza Batzordeak hartzen dituzten erabakiak azalduko dira.

  3. Kontabilitateko liburuak, non federakundearen diru-sarrerak eta gastuak agertuko baitira.

  4. Hala badagokio, zor tituluen edo ondare-zati alikuotaren Erregistro Liburua. Liburu hauek Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan bideratu beharko dira.

    1. Lehenagoko liburuen ardura, beste xedapen batzuen ondoriozko obligazioak gora-behera.

    2. Kirol arloan eskumena duen organoak legeztatuko ditu liburuak, EAEko Kirol Erakundeen Erregistroa arautzen duten arauekin bat etorriz.

  1. Lehiaketen antolaketa eta garapena arautzen duten arauak.

  2. Diziplina erregimena.

  3. Hauteskunde erregimena.

  4. Gatazken judizioz kanpoko ebazpenen erregimena.

  5. Lizentzien erregimena.

  1. EAEko bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko dira araudi horiek, EAEko Kirol Erakundeen Erregistroak eskatutako euskarri informatikoan.

  2. Eskumena duen organoak araudien onarpen administratiboari ekingo dio bi hileko epean, eskabidea erregistroan sartzen denetik aurrera.

  3. Federakundearen araudiak eta horren gain egiten diren aldaketak EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuko dira, administrazio mailan onartu eta gero.

  4. Federakundeen araudiek indarrean jartzeko onartu egin beharko dira lehenago, eta gero EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu. Inskripzio egun horretatik aurrera izango dituzte ondorioak araudi horiek, bai federatuentzat bai hirugarrengoentzat eta entitateentzat. Federakundeen araudiak ez dute ezelango eraginik izango administrazioak onartu arte.

  1. Euskadiko Futbol Federakundea ondorengo arrazoiengatik desegin beharko da:

    1. Euskadiko Futbol Federakundearen aitormen ofiziala ezeztatu egin delako, non eta federakundea ez den erregimen orokorreko elkartea bihurtzen.

    2. Administrazioko funtzio publikoak behar bezala betetzea guztiz ezinezkoa bada.

    3. Federakundeko organoak gelditzeagatik, eta horren ondorioz, bere funtzionamendua ezinezkoa izateagatik.

    4. Eskuordetutako funtzio publikoak betetzen ez baditu.

    5. Beste kirol federakunde batekin bat egiten badu.

    6. Beste kirol federakunde batean sartzen bada.

    7. Indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste edozein arrazoirengatik.

  1. Pertsona federatuek eta eskumena duen kirol administrazioak berak lehendakariari Batzar Nagusira deitzea eskatu ahal izango diote, beren ustez aurreko artikuluko bigarren paragrafoan aipatutako arrazoiren bat egoten bada.

  2. Batzar Nagusirako deirik egiten ez bada, edo adostasunik lortzen ez bada, edozein federatuk ala eskumena duen kirol Administrazioak berak Euskadiko Futbol Federakundearen desegite judiziala eskatu ahal izango du.

  3. Baldin eta federakundearen erabakia desegitearen kontrakoa izan edo lortu ezingo balitz, Euskadiko Futbol Federakundearen administrazio organoa bera behartuta dago desegite judiziala eskatzera.

  4. Desegitea erabakitzeko bi hilabeteko epean Batzar Nagusirako deirik egin ez duten administrazio organoko kideek erantzungo dute modu solidarioan. Eta modu berean erantzungo dute Batzar Nagusia egiteko aurreikusitako egunetik baldin eta ez bada osatu edo Batzar Nagusiaren egunetik baldin eta erabakia desegitearen kontrakoa bada kontatzen hasita bi hilabeteko epean desegite judiziala eskatzen ez badute.

  1. Euskadiko Futbol Federakundea desegin ondoren bere nortasun juridikoari eutsiko dio likidazio-aldian dirauen bitartean. Fase horretan bere izenaren ondoan «likidazioan» jarri beharko du.

  2. Euskadiko Futbol Federakundea likidazio egoeran deklaratzen denetik aurrera administrazio organoak utzi egingo dio bere eginkizunak betetzeari, eta likidatzaileek eskuratuko dituzte eginkizunak. Hala eta guztiz ere, administrazio organoko kideek likidazio eragiketak burutzerakoan parte hartu beharko dute.

  3. Federakundeko ondarea likidatzeko likidazio batzordea izendatuko da, zeina batzordeak izendatutako bost batzarkidez osatuko baita, Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakaria buru dela. Idazkaria eta diruzaina ere izango dituzte laguntzaile.

  4. Likidatzaileak izendatzen nahiz kargutik kentzen direnean Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatu beharko da.

    100. artikulua. 1. Euskadiko Futbol Federakundeari honako hauek dagozkio:

    1. Administrazio organoarekin batera bere funtziotan hastean Euskadiko Futbol Federakundeak duen hasierako balantzea onestea.

    2. Euskadiko Futbol Federakundeko liburuez eta gutunez arduratzea eta horiek zaintzea. Era berean, ondarearen osotasuna bermatzea.

    3. Euskadiko Futbol Federakundea likidatzeko egiteke dauden eragiketak, nahiz egin beharreko berriak burutzea.

    4. Federakundearen ondasunak eta eskubideak besterentzea. Ondasun higiezinak nahitaez enkante publikoan salduko dira. Kirol administrazio eskumendunak baimendutako kasuetan baino ezingo da zuzeneko salmenta egin.

    5. Transakzioak eta arbitrajeak adostea, federakundearen interesentzat komenigarria bada.

    6. Hartzekodunei ordaintzea.

    7. Euskadiko Futbol Federakundearen ordezkaritza izatea.

      1. Likidatzaileek erantzungo dute Euskadiko Futbol Federakundearen, bere kideen eta hirugarrengoen edo entitateen aurrean; eta erantzun, hain zuzen ere, euren karguak betetzerakoan izandako dolu edo zabartasun larriagatik.

      2. Likidazioa amaitutakoan, likidatzaileak amaierako balantzea egingo du eta batzar nagusian aurkeztuko du onartu dezan. Ondoren, kirol-administrazio eskudunari bidaliko zaio.

        101. artikulua. 1. Kirol administrazio eskumendunak likidazioaz arduratuko diren pertsonak izendatu ahal izango ditu, indarreko arauak betetzeaz ardura daitezen.

      1. Euskadiko Futbol Federakundearen administrazio organorik ez badago edo bere funtzioak utzi egiten baditu, dagokion kirol administrazioak likidatzaileak izendatzeari ekin diezaioke.

        102. artikulua. Likidatzaileen funtzioa ondorengo arrazoiengatik bukatuko da:

        1. Likidazioa egitea.

        2. Batzar Nagusiak emandako botereak ezeztatzea.

        3. Kirol-administrazio eskudunak botereak ezeztatzea edo gaitasunik gabe uztea.

        4. Epaileak erabakitzea.

          103. artikulua. 1. Euskadiko Futbol Federakundea kaudimen gabeturik gertatuz gero, likidatzaileek lehiaketa deklarazioa egin beharko dute lehen bai lehen.

          1. Euskadiko Futbol Federakundea deseginez gero, likidaziotik ateratzen den ondare garbia kirol arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak lehentasunez futbola sustatu eta jokatzeko erabiliko du.

104. artikulua. 1. Euskadiko Futbol Federakundearen estatutuak onartu eta aldatzea prozedura honi egokituko zaio:

  1. Federakundeko zerbitzu juridikoek aurreproiektuaren zirriborroa prestatuko dute, oinarri gisara legez ezarrita daudenak hartuz.

  2. Zirriborro hori amaitu eta gero Zuzendaritza Batzordeari bidaliko zaio, arrazoizko txostena eman dezan.

  3. Onarpena lortu ondoren testua bakarka bidaliko zaie Batzar Nagusiko kide guztiei. Hamabost egunetik beherakoa ez den epea emango da bidezkotzat jotzen dituzten emendakin edo iruzkinak arrazoiz aurkezteko.

  4. Deia egingo zaio Batzar Nagusiari, berari baitagokio onarpena egitea, eta horrek, proposatutako testua eta aurkeztutako emendakinak aztertu ostean, ebatzi egingo du.

  5. Onartu ondoren, kirol gaietan eskumena duen Sailari aurkeztuko zaizkio hirurogei egun naturaleko epean.

    1. Legezko inperioren bat ez badago, Euskadiko Futbol Federakundeko lehendakariak edo zuzendaritza batzordeko kideen bi herenak proposatu ondoren baino ezingo dira aldatu estatutuak.

    2. Bai estatutuak onartzeko eta bai aldatzeko ere Ezohiko Batzar Nagusian parte hartzen duten kideen 2/3 hartutako erabakia beharko da.

Estatutu hauetan ezarritako edukiak eta epeak, besterik xedatzen ez den bitartean, egun naturaletan hartuko dira kontuan.

Estatutu hauek, aditzera emandako xedapenak izan ezik, EAEko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan daude inskribatuta, 2008ko maiatzaren 14ko egunez.

w

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik