Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-baimen bateratua ematen duena Pepsico SL edari-enpresak freskagarriak egin eta bana ditzan, Zigoitiko (Araba) udalerrian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-baimen bateratua ematen duena Pepsico SL edari-enpresak freskagarriak egin eta bana ditzan, Zigoitiko (Araba) udalerrian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6089
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/06/24
  • Argitaratze-data: 2011/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2006ko abenduaren 29an, Pepsico SL edari-enpresak ingurumen-baimen bateratua eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen arabera, edari freskagarri karbonikoak eta edateko ur prestatua egiteko eta ontziratzeko, eta edarien lehen mailako banaketa egiteko, Zigoitiko (Araba) udalerrian. Eskaerarekin batera honako dokumentazio tekniko hau aurkeztu zen:

Ingurumen Baimen Bateratuaren eskaria. Oinarrizko Proiektua (2006).

Ingurumen Baimen Bateratuaren eskaria. 1-6. eranskinak (2006).

Ingurumen Baimen Bateratuaren eskaria. 7-18. eranskinak- Laburpen ez-teknikoa barne (2006).

Aipaturiko baimena eskatzeko orduan, Pepsico SL edari-enpresak baimenak zituen, besteak beste, edari freskagarriak botilatzeko instalazioa zabaltzekoa, 1996ko martxoaren 5ekoa, produktua biltegiratzekoa, 1996ko ekainaren 25ekoa, packaging laborategikoa, 1997ko otsailaren 25ekoa, eta merchandising produktuak jaso, sailkatu, biltegiratu eta banatzekoa, 2006ko azaroaren 22koa. Halaber, enpresa sustatzaileak administrazioaren kontzesioa zuen Kurzabalegi errekaren arroko iturburu bateko eta hiru putzutako ur publikoak ustiatzeko, 2006ko abenduaren 7koa, araztegian tratatu ostean lantegiko eta botilatzeko instalazioko hondakin-urak Mendiguren ibaira botatzeko,2006ko uztailaren 12koa, eta izen emanda zegoen industria-hondakin inerteen ekoizleen erregistroan, 2004ko irailaren 13koa, urei eta hondakinei buruzko arautegiak dioenaren ildotik.

Ondoren, 2007ko uztailaren 10ean, proiektua Zigoitiko hirigintza-plangintzarekin bateragarria dela dioen udal-txostena aurkeztu zen.

2007ko urtarrilaren 23an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkien, Ingurumen Organoak proiektua jendaurreratzeko izapideak egin ditzan; zehazki, Zigoitiko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari.

2007ko apirilaren 4an eta 2007ko irailaren 28an, Ingurumen Organoak agiri gehigarriak eskatu zizkion sustatzaileari, eta 2007ko urriaren 15ean osatu zen espedientea.

Beharrezko agiri guztiak aurkeztutakoan, Ingurumeneko sailburuordearen 2007ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Pepsico SL edari-enpresak sustatutako proiektua, 30 egun balioduneko aldian, egoki iritzitako alegazioak aurkez zitezen, 2007ko abenduaren 3an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba/Álavako Lurralde Historikoaren Aldizkarian argitaratu aurretik. Era berean, dagokion iragarkia ezarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan 2007ko abenduaren 2an, eta mugakide diren bizilagunei banan-banan jakinarazi zitzaien.

Jendaurrean jartzeko izapideak amaitutakoan, alegaziorik ez zela aurkeztu egiaztatu zen.

2008ko otsailaren 26an, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikulua betez, Pepsico SL edari-enpresaren esku jarri zen espediente osoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eginiko Ebazpen Proposamena erantsita.

2008ko martxoaren 13an sustatzailearen jakinarazpen bat iritsi zen. Bertan, hainbat ohar egiten zitzaizkion Ingurumen Baimen Bateratuaren Ebazpen Proposamenari.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitzea eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema bateratu bat ezartzea.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Arautegia onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, honako baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumen-baimen bateratua behar dute 1. eranskineko jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen horren oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplika daitekeen instalazio guztietan arau hori betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten herri-administrazio guztien artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztearren eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen arautegiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Pepsico SL edari-enpresaren kasuan, baimen horiek hondakin arriskutsuak ekoizteko baimena, Hondakin Inerteen Ekoizleen erregistroan sartzekoa, ubide publikora isurtzekoa eta, ingurumen-arloko beste zehaztapenen artean, atmosfera kutsatzeari buruzkoa eta lurzoruaren kutsadura saihestekoa eta zuzentzekoa dira, eta beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek espedientean parte hartu dutela egiaztatuko da, nahitaezko txostenak eginda.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplika dakizkiekeen gainerako arauak. Transkribaturiko preskripzioak betez, ingurumen-baimen bateratuaren prozedurak, Pepsico SL edari-enpresari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean horretarako aurreikusitako izapide guztiak barne hartu ditu, eta espedientean eragiten duen emaitzarekin, Zigoitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak erantsi ditu.

Azkenik, instalazioak bota ditzakeen kutsatzaileen muga-balioak eta instalazioaren ustiaketarako bestelako baldintzak zehazte aldera, ingurumena bere osotasunean ongi babestuko dela bermatzeko, ebazpen hau egiterakoan kontuan hartu dira eskuragarri dauden teknikarik onenen erabilera, bai eta sektoreko arautegi aplikagarrian ezarritako neurriak eta baldintzak ere. Kontuan hartu da, batik bat, Elikagai, Edari eta Esneki Industrien BREF dokumentua (Reference Document on Best Available Techniques in the Food, Drink and Milk Industries), 2006ko abuztukoa, Europako Batzordearena, bai eta Landarezko Eraldatuen Sektoreko Espainian dauden Teknika Onenen Gida izeneko dokumentua ere, Ingurumen Ministerioak argitaratua. Horretaz gainera, sektoreko arautegiei dagokionez, kasu honetan aplikagarria da, batez ere, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 Arautegia (EE), ozono-geruza hondatzen duten substantziei buruzkoa, bai eta apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua ere, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta betearazteko Arautegia onartzen duena.

Espedientean eragina duten txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu zen, eta horri Pepsico SL edari-enpresak sustaturiko proiektuari aplikagarri zaizkion baldintzak gehitu zitzaizkion.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, organo horri atxikitako zerbitzu teknikoek aztertu egin dituzte sustatzaileak izapide honetan egindako oharrak, eta haiek kontuan hartu dira ebazpen hau egiterakoan.

Kontuan hartuta organo honek duen eskumena ingurumen-baimen bateratua emateko, hala aurreikusten baitute aipatutako arautegiaren 13. artikuluak eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa finkatzen duenak.

Ikusi ondoren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren 2008ko otsailaren 22ko ebazpen-proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Ingurumen Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, hori aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legea, hori gauzatzeko arautegia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta aplikagarri den gainerako arautegia, honako hau

Lehenengoa. Gasteizko (Araba) Zumarren Hiribideko 2. zenbakian helbide soziala duen eta IFK zenbakia B-01002971 duen Pepsico SL edari-enpresari Ingurumen Baimen Bateratua ematea Zigoitiko udalerrian edari freskagarri karbonikoak eta edateko ur prestatua egiteko eta ontziratzeko, bai eta edarien lehen mailako banaketa egiteko ere, ebazpen honen bigarren idatzi-zatian finkatutako baldintzetan.

Jarduera hori sartuta dago kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 9.1.b.2. kategorietan: Landareetatik elikagaiak ekoizteko instalazioak, produktu bukatuen ekoizpena egunean 300 tonatik gorakoa delarik (hiru hilabeteko batez bestekoa).

Pepsico SL edari-enpresaren jarduera edari freskagarri karbonikoak eta edateko ur prestatua egitea eta ontziratzea da, bai eta edarien lehen mailako banaketa egitea ere. Haren instalazioak Zigoitia udalerriko Etxabarri Ibińako industrialdean daude, iparreko eta ekialdeko mugan Iturrizabaleta erreka duelarik, hegoaldean SAUI-2 poligonoko lursailak eta mendebaldean Gasteiz-Bilbo autobidea. Hartutako azalera osoak 87.152,74 m2 ditu, eta horietatik 58.868,79 m2 zoladuradunak dira. Instalazioaren U.T.M. koordenatuak honako hauek dira: X: 492458; Y: 4800877.

Pepsico SL edari-enpresak 310.385 T ekoizten du urtean. Urteko kontsumoak dira 63.617 T lehengai eta osagarri (batik bat, ekoizpenean erabilitako edulkoratzaile, emultsio eta zuku-oinarriak), 23.051 T ontziratzeko material eta 944.928 m3 ur (% 98,9 hiru putzu eta iturburu batekoa, eta % 1,1 udalaren hornidura-sarekoa, uretan pasatzeko, garbitzeko, hozteko, erabilera sanitariorako eta produktuari berari gehitzeko). Energiaren kontsumoa 26.203.522,7 kwh da, eta energia-iturriak dira argindarra (% 43.6; makinetarako eta kontroleko sistema elektrikoa, argiztapena eta bulegoetarako), gas naturala (% 51.4; hiru galdaretarako) eta butanoa (% 5; orgetarako).

Zazpi ekoizpen-lerro nagusi daude, ontziratze-motaren arabera:

  1. lerroa: Ez itzultzeko beira (I. taldea).

  2. lerroa: Itzultzeko beira (II. taldea).

  3. lerroa: PET Aquafina ontziak (III. taldea).

  4. lerroa: Latak.

  5. lerroa: Tanketak.

  6. lerroa: Bag in Box ontziak.

  7. lerroa: PET freskagarriak.

    Honako hauek dira Pepsico SL edari-enpresaren instalazioetan egindako ekoizpen-prozesu eta prozesu osagarri nagusiak:

    Ura jaso, tratatu eta hornitzea: hau da, ateratako ura kloratzea, aurre-tratatzea (koagulatu, iragazi eta biltegiratzea, ondoren «ur gordin» moduan erabiltzeko garbiketan, edo «ur tratatu» moduan erabiltzeko prozesuan), eta erabileraren arabera tratatzea.

    Edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztea: hau da, edariak egitea eta ontziratzea. Prozesu horretan sartzen dira zazpi ekoizpen-lerroak, eta ekoizpen-fase hauek ditu: lehengaiak eta lehen mailako ontziak jasotzea eta biltegiratzea, jarabeak egitea (azukrearen eta osagaien disoluzioa), ontziratzea (bukaerako edaria osatzea, ontziak egokitzea eta ontziratzea), eta biltegiratzea (etiketatzea eta biltegiratzea).

    Hondakin-urak tratatzea: hau da, hondakin-ur industrialak araztea. Ura jasotzeko bi lerro bereizi daude: «ur zikinak» biltzeko lerroa (ekoizpen-instalaziotik eta zerbitzu osagarrietatik datozenak, karga organiko askokoak), eta «ur garbiak» biltzeko lerroa (ekipoak ureztatzetik, urak tratatzeko aretoetatik eta ontziak garbitzetik datozenak, karga organiko gutxikoak). «Ur zikinei» erabateko arazketa egiten zaie (fisikoa, kimikoa eta biologikoa), eta «ur garbiei» flokulazio-koagulazioa eta dekantazioa egiten zaie.

    Zerbitzu orokorrak: hau da, zeharkako jarduerak (mantentze-lanak, ontziak biltzea, ontziei inprenta/kodea ipintzea, garbiketa-lanak, laborategia, jangela eta osasun-zerbitzua).

    Edarien lehen mailako banaketa: hau da, lantegian egindako produktua kamioitan bidaltzea, eta jaso eta bidali egiten da produktu merkaturatua, produktu arautua eta merkatutik datorrena (beste enpresek egindako produktuak jaso, ikuskatu eta banatzea).

    Pepsico SL edari-enpresaren instalazioetan emisioak daude hiru galdaratan (1. galdara, 2. galdara eta 3. galdara), denak ala denak gas naturalarekin dabiltzanak. Gasak garbitzeko dorrean ere (azido klorhidrikoaren depositu berriarekin lotua) emisioak sortzen dira. Horretaz gainera, emisio difusoak sortzen dituzte azukre-biltegi batek, hotz-zirkuituek, lurruna eta beroa kanporatzeko 21 sistemak, orgek eta kamioiak instalazioan batera eta bestera ibiltzeak. Gaur egun, ez dago emisioak arazteko sistemarik (partikulei eusteko iragazkirik edo gas-garbigailurik).

    Isuriei dagokionez, Pepsico SL edari-enpresak efluenteak biltzeko bi sare bereizi ditu: 1. guneko sarea (botilatzeko instalazioa) eta 2. guneko sarea (biltegiratzeko nabe osagarria eta merkaturatzeko nabe osagarria). Bakoitzak bere sare bereiziak ditu, efluente likidoak jasotzeko. Era horretan, 1. guneko sareak biltzen ditu ur industrialak (hondakin-uren araztegia doaz), ur sanitarioak (hobi septikora doaz, eta handik hondakin-uren araztegira) eta euri-urak (garbitzat hartzen dira eta Iturrizabaleta ibaira doaz, hiru isurpen-gunetatik). Araztu ondoren, ur industrialak eta ur sanitarioak batera isurtzen dira, isurpen-gune bakarretik, ubide publikora (Iturrizabaleta ibaira). Bestalde, 2. guneak biltzen ditu ur sanitarioak (SAUI-2 poligonoko saneamendu-sarera doaz bi isurpen-gunetatik), bai eta euri-urak ere (SAUI-2 poligonoko euri-uren sarera doaz, bi isurpen-gunetatik). Konpresoreak, ur glikolatuzko hotz-zirkuituak eta galdarak garbitzetik datozen efluenteak industrialak dira (hondakin-uren araztegira doaz).

    Pepsico SL edari-enpresak azpiegitura dauka hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak gaika biltzeko eta biltegiratzeko, kudeatuko dituenaren esku utzi arte. Hain zuzen ere, arriskutsuak ez diren hondakinak gaika biltzeko puntuak/edukiontziak dauzka, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak uzteko gune garbi bat, bai eta kopuru txikitan sortutako hondakin arriskutsuak eta/edo isuriak sor ditzaketenak uzteko Garbigune bat ere, laster instalazio berri batek ordezkatuko duena. Hondakin horiek datoz edari freskagarriak, karbonikoak eta zukuak egitetik, hondakin-urak tratatzetik eta zerbitzu orokorretatik. Konpresoreen garbiketa hondakin-uren araztegian egiten da, gainerako ur industrialekin batera.

    Pepsico SL edari-enpresak Teknikarik Onenen Printzipioak ezarri ditu, nahiz orokorrak (langileen prestakuntza; ekipoen aukeraketa eta mantentze-lanak; kontsumoak, emisioak, isuriak eta hondakinak aurreikustea eta murriztea; kontsumoen eta emisioen jarraipena egitea; efluenteak beren bide berezitik eramatea; ihesak konpontzea; galdaren purgak murriztea, eta mailaren sentsoreak ipintzea likidoak biltegiratzeko tangetan) nahiz nekazaritzako elikagaientzako berariazkoak (garbiketako CIP sistema; hondakin-urak tratatzeko araztegia tratamendu fisiko, kimiko eta biologikoarekin; materialak soltean erostea; ekipoen isolamendu termikoa; ur emarien autoneutralizazioa; presiopeko uraren hornidura kontrolatua piten bidez; edo hileroko mantentze-lan prebentiboak) nahiz edarien azpisektorerako berariazkoak (garbiketa-uren emariak berrerabiltzea). Horiek denak Teknikarik Onenen Printzipiotzat hartzen ditu Europako Batzordearen 2006ko abuztuaren «Elikagai, Edari eta Esneki Industrietako Teknikarik Onenak» dokumentuak (Reference Document on Best Available Techniques in the Food, Drink and Milk Industries).

    Bigarrena. Pepsico SL edari-enpresak Zigoitiko udalerrian edari freskagarri karbonikoak eta edateko ur prestatua egiteko eta ontziratzeko, bai eta edarien lehen mailako banaketa egin ahal izateko baldintza eta eskakizun hauek ezartzea ere.

    1. Pepsico SL edari-enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio nor arduratzen den Administrazioarekiko harremanez ingurumen arloan, bai eta emandako datuetan gerta daitekeen edozein aldaketa ere.

    2. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren arabera betearaziko dira, indarrean dagoen arautegiarekin eta jarraian ageri diren idatzi-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz:

      1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

      1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      1.1.1. Baldintza orokorrak.

      Pepsico SL edari-enpresak atmosferara egindako emisioei dagokionez, Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak ezingo dira gainditu.

      Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanporatuko da, emisio horien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren, hala badagokio.

      Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango konfinatuak ez diren emisioak biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

      Neurriak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea ahalik eta gehien murrizteko, eta isuritako efluenteak giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      1.1.2. Guneen identifikazioa. Katalogazioa.

      Pepsico SL edari-enpresaren instalazioak arautegiaren arabera katalogatutako gune hauek ditu:

      (Ikus .PDF)

      Horretaz gainera, emisio difusoak sortzen dira karbonatazioan (CO2 emisioa), edukiontziak inertizatzean eta betetzean (N2), CIP sisteman edo etiketak inprimatzean (konposatu organiko hegazkorrak), lurruna eta beroa kanporatzeko 21 sistemetan, orgak erabiltzean eta instalazioetan kamioiak ibiltzean.

      1.1.3. Emisioaren muga-balioak.

      Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurpenek ez dituzte muga-balio hauek gaindituko:

      (Ikus .PDF)

      Balio horiek baldintza hauek dituzte: 0ş C-ko (273 k) tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

      Neurtutako parametroek ez dituzte emisioko muga-balioak gainditu behar arauzko aldizkako ikuskapenetan (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez). Zortzi orduz neurtu beharko da. Neurketaren tolerantzia gisa onartuko da kasuen % 25ean muga horiek gehienez % 40 gainditzea. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an, muga-balioa gehienez % 25 gainditzea onartuko da. Tolerantzia horiek gorabehera, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuko immisio-mailek ezin izango dituzte inoiz higiene aldetik onargarriak diren balioak gainditu.

      1.1.4. Gasak biltzeko eta kanpora botatzeko sistemak.

      Guneetako hondar-gasak husteko tximiniak B.1.1.2 idatzi-zatian ezarritako kotatik gora helduko dira. Tximinietan behar beste neurri ezarriko dira, industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartzeari eta zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an Industria Ministerioak emandako Agindua betetzearren; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

      Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak, laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

      L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez dituzten guneetarako, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, laginketa-planoak balio duela egiaztatu beharko da neurketen txostenean.

      Hauts itxurako materialak garraiatzeko uhalek edo gailuek estaliak edo estankoak egon behar dute.

      1.2. Ubidera isurtzeko baldintzak.

      1.2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

      Isuria sortzen duen jarduera-mota nagusia: elikadura (Edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztea).

      Jarduera-taldea: ur mineralak eta edari analkoholikoak ekoiztea.

      Mota-taldea-EJSN: 1-11-15.98.

      (Ikus .PDF)

      1.2.2. Gehienezko isurketa-emariak eta bolumenak.

      1. isuria (F1+F2): ur industrialak.

      (Ikus .PDF)

      1.2.3. Emisioaren muga-balioak.

      Ibilgura egindako isuriaren kutsadura-parametro bereizgarriak jarraian aipatzen direnak baino ez dira izango, horietako bakoitzerako ezarritako gehieneko mugekin:

      1. isuria: ur industrialak eta ur sanitarioak.

      (Ikus .PDF)

      Ezin izango da diluzio-teknikarik erabili emisioaren balio-mugetara iristeko.

      Esekiduran dauden solidoen eta oxigeno-eskaera kimikoaren muga-balioak % 25 gehitu daitezke laginketa jakinetan.

      Gainera, ingurune hartzailearen kalitate-arauak eta helburuak bete behar dira. Kasu honetan, ibilguko isuriak Ebroko Plan Hidrologikoaren kalitate-helburuak beteko ditu. Hala egin ezean, titularrak tratamendu egokia instalatu beharko du isuriak kalitate-helburu horiek urratu ez ditzan.

      Baimen honek ez du uzten baldintza honetan aipatu gabeko substantziak isurtzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatutako substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horrek aldatu egiten du apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, horrek onartu egiten baitu Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegia eta horrek garatu egiten baititu urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen sarrerako, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak.

    1. Ibilgura isurtzeko muga-emariak.

      Ibilgurako isuritako emariak ez ditu gaindituko balio hauek:

      (Ikus .PDF)

      1.2.4. Arazteko eta kanporatzeko instalazioak.

      Arazteko instalazioek edo hondakin-uren neurri zuzentzaileek, funtsean, jarduera hauek egingo dituzte:

      Ur zikinen lerroa: hau da, ekoizpen-instalazioaren zati handienetik eta zerbitzu osagarrietatik datozen isuriak. Karga organiko handia dute. Ur horren arazketak fase hauek ditu: aurretratamendua (garbigailuen isuri alkalinoak homogeneizatzea, isuri guztien aurrehomogeneizazio eta neutralizazioa, bahe bidez arbastatzea, lehenbiziko homogeneizazioa aireztapen bidez, bigarren mailako homogeneizazioa puntako egoera edo larrialdietarako), tratamendu biologikoa lohi aktibatuen bidez, mantenugaien aurre-aireztapena eta dosifikazioa isuria moldatu ahal izateko erreaktore biologikoaren baldintzetara grabitate bidez eta lohiak birzirkulatuz) eta hirugarren mailako tratamendua (koagulazioa, flokulazioa eta dekantazioa). Ur zikinen arazketa-errendimendu globala % 94.67koa da.

      Ur garbien lerroa: ontziak uretan pasatzetik datozen urak klarifikatzea, eta urak tratatzeko aretoak garbitzea koagulazio, flokulazio eta dekantazio bidez. Ur garbien arazketa-errendimendu globala % 70ekoa da.

      Lohiak egokitzea: hau da, loditzea, flokulatzea eta mahukadun iragazkian iragaztea. Loditu eta iragaztetik datozen urak ur zikinen lerrora itzultzen dira, tratatuak izateko.

      Tratatutako bi ur-emariak (zikinak eta garbiak) elkartu egiten dira tratamendu horiek bukatzean, eta Mendiguren ibaira (Iturrizabaleta) isurtzen dira, leku bakarrean.

      Araztegian ez da egongo desbideratzerik edo by-passik, tratatutako edo tratatu gabeko hondakin-urak desbideratzeko. Honako hauek izango dira nahi gabeko isuriak saihesteko segurtasun-neurriak: araztegiaren mantentze-lan prebentiboak, maila kontrolatzeko gailuak, gainezkatzeak biltzeko deposituak/kolektoreak, muturreko egoeretan edo larrialdietan eusteko depositua eta sorgailu elektrikoa, argindarra joaten bada araztegiko zerbitzu kritikoen hornidura bermatzeko.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Pepsico SL edari-enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

      Aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz, kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako azken isurirako. Kontrol-kutxatila horrek isurien lagin adierazgarriak lortu ahal izateko beharrezkoak diren ezaugarriak izan behar ditu. Beharrezkoa denean ikuskatzeko moduan kokatuko da kutxatila.

      Honako hauek izango dira instalazioak kontrolatzeko elementuak:

      Araztegiko kolektoreek eta instalazioek ezin hobeto funtzionatuko dute, lan horietarako arduradun bat egongo da, eta arau zorrotzak eta beharrezko baliabideak emango zaizkio instalazioak behar bezala zaintzeko.

      Isuriaren emaria neurtzeko sistema bat egongo da, noiznahi jakin ahal izateko unean uneko balioa eta metatutako balioa.

      Ohiko kontrolak egingo zaizkie araztegiko instalazioen funtzionamenduari eta isurien kalitate eta kantitateari. Informazio hori Administrazioaren eskura egongo da, eta egoki iruditzen zaizkion egiaztapen eta azterketak egin ahal izango ditu. Gutxienez adierazitako maiztasunarekin aztertuko dira isurketa-mugak. Isurien kontroleko emaitza analitiko guztiak ziurtatuko ditu erakunde laguntzaile batek, edo hark zuzenean egingo ditu laginketa eta analisi guztiak.

      Etorkizunean posible baldin bada isuri hori udalekoa edo publikoa den saneamendu-sare orokor batekin lotzea, halaxe egin beharko da.

      1.2.5. Isurien Kontrol Kanona.

      Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

      (I.K.K.): Isurien Kontrol Kanona = V × Pu.

      Pu = Pb × Cm.

      Cm = C2 × C3 × C4.

      Hauek dira aldagaiak:

      V = Baimendutako isurketa-bolumena (m3 urtean).

      Pu = Isuriaren kontroleko prezio unitarioa.

      Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko, isuria nolakoa den.

      Cm = Isuriaren maiorazio edo minorazio-koefizientea.

      C2 = Isuriaren ezaugarrien araberako koefizientea.

      C3 = Isuriaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

      C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

      1. isuria: ur industrialak + sanitarioak:

        (Ikus .PDF)

        Cm = 1 × 0,5 × 1,12 = 0,56.

        Pu = 0,03005 × 0,56 = 0,016828 euro/ m3.

        Isurien Kontrol Kanona = 538214,4 × 0,016828 = 9.057,07 euro urteko.

        Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

        Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horren likidazioa bidaliko zaio titularrari.

        Arro hidrografikoaren ingurune hartzailea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetzeko kontrol-kanon honek ez du zerikusirik izango autonomia-erkidegoek edo toki-korporazioek saneamendu edo arazketa-lanak finantzatzeko kanon edo zergekin.

        1.2.6. Baldintzatzaile gehigarriak.

        1. Baimen honek ez du baliorik izango, harik eta ur publikoak erabiltzeko arauzko kontzesioa ematen ez duen arte Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, edo non eta ustiapen-eskubidea egiaztatzen ez den arte.

        2. Etorkizunean posible baldin bada isuri hori udalarena edo publikoa den saneamendu-sare orokor batekin lotzea, Pepsico SL edari-enpresak hala egin beharko du, agindutako moduan, eta baimen honek indarra galduko du.

          1.3. Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

          Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako arautegian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira, zer-nolakoak diren zehaztu eta jomugarik egokiena erabakitzeko.

          Debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

          Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu behar da, eta, horretarako, balioztatzaile baimendu baten esku utzi behar da. Kasu honetan soilik ezabatu ahal izango dira hondakinak: behar bezala egiaztatzen bada ez dela bideragarria horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balioztatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

          Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

          Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

          Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isuriak edo lixibatuak sor ditzaketen hondakinetarako, hondakinak biltzeko tanga edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hauts itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin kontaktuan egotea edo haizeak herrestatzea ekidingo da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

          Hondakinak desagertu, galdu edo isurtzen badira, berehala jakinaraziko zaie bai Ingurumen Sailburuordetzari, bai Zigoitiko Udalari.

          1.3.1. Hondakin arriskutsuak.

          Pepsico SL edari-enpresak hondakin arriskutsuak sortzeko prozesu hauek ditu:

          1. Ura jaso, tratatu eta hornitzea: prozesu horretan sortutako hondakin arriskutsuak (substantzia arriskutsuak eduki dituzten ontziak) beste prozesuetatik datozen antzekoekin batera kudeatzen dira, eta denak batera kodetzen dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

          2. Edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztea: prozesu horretan sortutako hondakin arriskutsuak (substantzia arriskutsuak eduki dituzten ontziak) beste prozesuetatik datozen antzekoekin batera kudeatzen dira, eta denak batera kodetzen dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

          3. Hondakin-uren aurre-tratamendua: prozesu horretan sortutako hondakin arriskutsuak (substantzia arriskutsuak eduki dituzten ontziak) beste prozesuetatik datozen antzekoekin batera kudeatzen dira, eta denak batera kodetzen dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

          4. Zerbitzu orokorrak: Prozesu honetan sartzen dira azpi-prozesu eta hondakin hauek:

          1. Mantentze-lanak: bulegoko materialetik, konpresoreetako eta orgetako oliotik eta olioz bustitako oihaletatik hondakin arriskutsuak datoz; hain zuzen ere, erabilitako olioak, xurgatzaileak, pila alkalinoak, botoi-pilak eta fluoreszenteak.

            2 Ontziak biltzea: ekoizpen-prozesuetan erabilitako lehengai eta osagarrietatik hondakin arriskutsuak datoz; hain zuzen ere, plastikozko ontzi hutsak, metalezko ontzi hutsak, beirazko ontzi hutsak eta aerosolak.

          1. Osasun-zerbitzua: hondakin ebakitzaile eta zorrotz infekziosoetatik hondakin arriskutsuak datoz; hain zuzen ere, ii motako hondakin biokutsatu bereziak.

            4 Laborategia: urak jasotzen eta hornitzen, edariak ekoizten, hondakin-urak tratatzen eta zerbitzu orokorretan (mantentze-lanak, garbiketak edo inprenta/ontzien kodetzea) erabilitako lehengai, ontzi, tarteko produktu, bukaerako produktu eta uretatik hondakin arriskutsuak datoz; hain zuzen ere, laborategiko hondakinak. Honako hauek dira kontrolatutako parametro nagusiak: dentsitatea, anhidrido karbonikoa, azidotasuna, eroankortasuna edo solido disolbatuak (lehengaietan), tenperatura, UV erradiazioa, pH-a, eroankortasuna edo desinfektatzaileen kontzentrazioa (prozesuetan) eta zigilatzea eta azterketa mikrobiologikoa (ontzietan).

          1. Garbiketa-lanak: halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa da sortzen den hondakin arriskutsua.

          2. Ontzien inprenta/etiketatzea: etiketak kodetzen erabilitako tintak, disolbatzaileak eta pinturak biltzetik eta pinturaz bustitako oihaletatik datoz hondakin arriskutsuak; hain zuzen ere, tintadun disolbatzailea eta xurgatzaileak.

            Sustatzaileak hondakin arriskutsutzat hartutakoak honako hauek dira:

          1. prozesua: Zerbitzu orokorrak.

          1. hondakina:«Plastikozko ontzi hutsak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/1.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23-41//H5// A123(2)//B0019.

            EHZ: 150110.

            Urtean sortutako kantitatea: 29.026 kilo.

            Ura jaso eta hornitzetik, edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztetik, eta hondakin-urak tratatzetik (ontzi-bilketaren barruan) datozen ontzi hutsetan sortzen dira, hau da, substantzia arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontzi hutsetan. Hondakin horiek palet eta kutxetan bildu, eta leku berezian biltegiratzen dira (puntu garbia).

          2. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/2.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C43-51//H5// A123(2)//B0019.

            EHZ: 150110.

            Urtean sortutako kantitatea: 1.300 kilo.

            Ura jaso eta hornitzetik, edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztetik, eta hondakin-urak tratatzetik (ontzi-bilketaren barruan) datozen ontzi hutsetan sortzen dira, hau da, substantzia arriskutsuak eduki dituzten metalezko ontzi hutsetan. Hondakin horiek palet eta kutxetan bildu, eta leku berezian biltegiratzen dira (puntu garbia).

          3. hondakina:«Beirazko ontzi hutsak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/3.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41-51//H5//A123(2)//B0019.

            EHZ: 150110.

            Urtean sortutako kantitatea: 100 kilo.

            Ura jaso eta hornitzetik, edari freskagarri karbonikoak, edateko ur prestatua eta zukuak ekoiztetik, eta hondakin-urak tratatzetik (ontzi-bilketaren barruan) datozen ontzi hutsetan sortzen dira, hau da, substantzia arriskutsuak eduki dituzten beirazko ontzi hutsetan. Hondakin horiek 200 l-ko metalezko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          4. hondakina: «Erabilitako olioak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/4.

            Hondakinaren kodea: Q7//R13/9//L8//C51//H5/6//A123(2)//B0019.

            EHZ: 130208.

            Urtean sortutako kantitatea: 925 kilo.

            Konpresoreak edo orgak bezalako ekipo eta instalazioetan olioa berritzetik datoz (mantentze-lanen barruan). Erabilitako olio mineralak dira. Hondakin horiek 200 l-ko metalezko bidoian gorde, eta olioentzako etxolan biltegiratzen dira.

          5. hondakina: «Xurgatzaileak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/5.

            Hondakinaren kodea: Q5//R13//S40//C51//H14-H5//A123(2)//B0019.

            EHZ: 150202.

            Urtean sortutako kantitatea: 400 kilo.

            Xurgatzaileak eta oihalak biltzetik datoz. Trapu eta material xurgatzailea da, hidrokarburoz bustia (mantentze-lanen barruan), edo pinturaz bustia (ontzien inprenta/etiketatzearen barruan). Hondakin horiek 200 l-ko metalezko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          6. hondakina: «Pilak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/6.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/7/11//H5//A123(2)//B0019.

            EHZ: 200133.

            Urtean sortutako kantitatea: 50 kilo.

            Bukatutako pilak berritzean sortzen dira (mantentze-lanen barruan). Metalak dituzten pilak dira. Hondakin horiek kartoizko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          7. hondakina: «Botoi-pilak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/7.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A123(2)//B0019.

            EHZ: 160603.

            Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala.

            Bukatutako pilak berritzean sortzen dira, noizbehinka (mantentze-lanen barruan). Merkurio-konposatuak dituzten pilak dira. Hondakin horiek kartoizko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          8. hondakina: «Fluoreszenteak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/8.

            Hondakinaren kodea: Q6//R13//S39//C16//H5-H14//A123(2)//B0019.

            EHZ: 200121.

            Urtean sortutako kantitatea: 95 kilo.

            Luminariak berritzean sortzen dira (mantentze-lanen barruan). Merkurio-konposatuak dituzten lanparak dira. Hondakin horiek 200 l-ko plastikozko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          9. hondakina: «Aerosolak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/9.

            Hondakinaren kodea: Q14// R13//S39//C40//H3A-H5//A123(2)//B0019.

            EHZ: 160504.

            Urtean sortutako kantitatea: 150 kilo.

            Ontziak biltzean sortzen dira; substantzia halogenatuak eta hidrokarburoak dituzten metalezko ontziak dira. Hondakin horiek 200 l-ko metalezko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          10. hondakina: «II. motako hondakin biokutsatu bereziak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/10.

            Hondakinaren kodea: Q12//D13//S01//C35//H9//A861//B0019.

            EHZ: 180103.

            Urtean sortutako kantitatea: 2 kilo.

            Osasun Zerbitzuan sortzen dira; hondakin ebakitzaile eta zorrotz infekziosoak dira. 5eko SHARPean jaso, eta edukiontzi horretatik zuzenean ematen zaio kudeatzaile baimendunari.

          11. hondakina: «Laborategiko hondakinak».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/11.

            Hondakinaren kodea: Q8//D15//S20//C23-43//H8-H6//A123(2)//B0019.

            EHZ: 160506.

            Laborategian saiakuntzak egitetik datoz; soluzio azidoak dira. Edukiaren berri ematen duten eta hermetikoki itxita dauden botilatan eta plastikozko kutxa paletizatutan gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

          12. hondakina: «Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/12.

            Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3B/5// A123(2)//B0005.

            EHZ: 140603.

            Urtean sortutako kantitatea: 280 kilo.

            Mantentze-lanetako garbiketetan disolbatzaileak erabiltzetik datoz; halogenatu gabeko disolbatzaile organikoak dira. Hondakin horiek 35 l-ko metalezko bidoian gorde, eta Tailer Mekanikoan biltegiratzen da.

          13. hondakina: «Tintadun disolbatzailea».

            Identifikazioa: B01002971/0100004223/4/13.

            Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3A-H5//A123(2)//B0019.

            EHZ: 140603.

            Urtean sortutako kantitatea: 200 kilo.

            Ontzien inprentan eta etiketatzean sortzen dira; tinta, pintura eta disolbatzaile-hondarrak dira. Hondakin horiek 200 l-ko metalezko bidoian gorde, eta leku berezian biltegiratzen dira (Garbigunea).

            1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

            2. Halogenatu gabeko disolbatzaile organikoa sortzen den instalazioetatik bertatik bildu beharko da zuzenean, lehenago ontziratu edo biltegiratu behar izan gabe baimendutako kudeatzaileari eramateko.

            3. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea gauzatzeko Arautegia onesten duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen diren segurtasun-arauak bete beharko dituzte, itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte eta edukia nolanahi isurtzea edo lurruntzea ekidingo da.

            4. Aurreko puntuan aipaturiko ontziek etiketatuta egon behar dute; argi, erraz irakurtzeko moduan, ez ezabatzeko moduan, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideetan oinarrituta.

            5. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko arautegietan ezarritakoak izango dira.

            6. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

            7. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei.

            8. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, arautegian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Pepsico SL edari-enpresak onarpen-agirien eta kontrol- eta jarraipen-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez bost urtez erregistratu eta gorde beharko du.

            9. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

            10. Pepsico SL edari-enpresak sortutako olio erabilia kudeatu beharko du, eta industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren arabera egin beharko du.

            11. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baldintzetan baimendutako kudeaketa-sistema bateratua ezartzen ez den artean, Pepsico SL edari-enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan jasotako aurreikuspenak bete beharko ditu.

            12. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, besteak beste hodi fluoreszenteak, gailu elektriko eta elektronikoei eta haien hondakinei buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera kudeatuko dira.

            1. Pepsico SL edari-enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, polikrorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

            2. Pepsico SL edari-enpresak ozono-geruza ezabatzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Arautegian zehazturiko gai erabiliak bere egiten dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusi edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

            1. Pepsico SL edari-enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari sortutako hondakin arriskutsuen jatorria zein den, zein kopuru sortu den, zein erabilera emango zaion eta adierazpenaren xede den ekitaldiaren amaieran aldi baterako biltegiratuta daudenen zerrenda.

            2. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagatze-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrol-erregistro horren kopia bidaliko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

            3. Hondakin arriskutsuen kudeaketako oinarrizko printzipioetako bat betetze aldera, hau da, hondakin horien ekoizpena murriztea, Pepsico SL edari-enpresak prebentzio-neurriak aplikatuta, hondakin arriskutsuak murrizteko plana prestatuko eta aurkeztuko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtez behin.

            4. Idatzi-zati honetako h), i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), t) eta u) idatzi-zatietan aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 sistemako entitateen bertsioaren bidez.

            5. Amiantoa duten hondakinak hautemanez gero, Pepsico SL edari-enpresak amiantoak ingurumenari eragitea prebenitzeko eta eragin hori murrizteko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Halaber, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazio-eragiketak amiantoaren eraginpean jartzeko arriskua dakarten lanei aplikagarri zaizkien gutxieneko segurtasun eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako betekizunen arabera egingo dira.

              1.3.2. Arriskutsuak ez diren hondakinak.

              Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

              (Ikus .PDF)

              Honako hondakin hauek hondakin ez-arriskutsu moduan kudea daitezke (ontzi plastikoen kategorien baitan), baldin eta azido fosforikoaren kontzentrazioa % 5etik beherakoa bada. Karakterizazioren batean ikusten bada azido fosforikoaren edukia % 5etik gorakoa dela, hondakin horiek arriskutsutzat hartuko dira, eta ebazpen honen B.1.3.1 idatzi-zatiko zehaztapenak aplikatuko dira:

              (Ikus .PDF)

            1. Nekazaritzan erabiltzeko moduan kudeatzen bada, «araztegiko lohiak» izeneko hondakina karakterizatu egin beharko da kudeaketa hori egokia dela ziurtatzeko, araztegiko lohiak nekazaritzan erabiltzea arautzen duen urriaren 29ko 1310/1990 Errege Dekretuaren arabera.

              B.1.3 idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, hondakinen kudeaketari buruzko bereizketa eta printzipio hierarkikoei dagokienez, «etxeko hondakinak eta antzekoak» izeneko hondakinak ezin ditu hondakinen zati balorizagarriak izan. Horregatik, egungo egoeran honako hauek zati balorizagarritzat jotzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

        3. Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak materialaren arabera behar bezala banatuta eta baldintza egokitan entregatu behar dira; erabilitako ontziak agente ekonomiko (hornitzaile) bati emango zaizkio berrerabiltzeko, eta ontzien hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

        4. Hondakin hauen biltegiratze-aldia gehienez ere urtebetekoa izango da azkenean ezabatzera bideratuta badaude, edo bi urtekoa, azkenean balioa ematera bideratuta badaude.

        5. Oro har, hondakin orok, kanporatu aurretik, baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izan beharko du, bertan onarpenaren baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ongi egokitzen zaiela ebazpen honetako printzipio hierarkikoei. Pepsico SL edari-enpresak fitxategian erregistratu eta gorde behar ditu onarpen-agiriak edo horien baliokidea den agiri ofiziala, nahitaezkoak direnean, bost urtez gutxienez.

        6. Halaber, hondakin inerteen edo inertizatuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, baimendutako zabortegian biltegiratu beharreko hondakin ez-arriskutsuak lekuz aldatu aurretik, dagokien jarraipen- eta kontrol-agiriak bete beharko dira. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

        7. Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta garraiobidea. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrol-erregistro horren kopia.

        8. Idatzi-zati honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) idatzi-zatietan aipaturiko agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 sistemako entitateen bertsioaren bidez.

          1.4. Lurzoruaren babesaren inguruko baldintzak.

          Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako eginbeharrak betez aurkeztutako lurzoruaren egoeraren aurretiazko txostenaren arabera, eta bertan jasotako gomendioak aintzat hartuta, Pepsico SL edari-enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

          Biltegiratze-guneetatik lurzorura edo uretara iragazterik eta kutsatzerik ez dela gertatzen bermatzea. Era horretan, birziklatzeko ontzien hondakinak puntu garbian biltegiratzetik datozen lixibiatzeak jaso (edari akastunen ontziak), eta, ondoren, araztegira eramango dira.

          Substantzia arriskutsuak dauzkaten ontzien biltegiak behar bezala egokitzea. Biltegi horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeko arauak, hain zuzen ere, arau osagarri hauek: ITC-MIE-APQ-1 likido sukoi eta erregaiei buruzkoa (aerosolak, pinturak eta disolbagarriak), ITC-MIE-APQ-6 likido korrosiboei buruzkoa (desinfektatzaileak, lubrifikatzaileak, koipegabetzaileak edo detergenteak) edo ITC-MIE-APQ-7 likido toxikoei buruzkoa. Sustatzaileak aurreikusitako produktu mota bakoitza kokatzeko, egokitu egin beharko dira egungo «urak tratatzeko biltegia» eta «gai osagarrien Fidel biltegia», eta honako hauek izango dira:

          (Ikus .PDF)

          Araztegiaren lur azpiko biltegietako tangen ihesengatik edo estankotasun-aldaketengatik lurzorura iragazterik edo kutsatzerik ez dela gertatzen bermatzea. Ildo horretan, Pepsico SL edari-enpresak tangen aldizkako berrikuspen-kontrola ezarriko du.

          Nabeen zolata irazgaitza dela eta egoera onean dagoela bermatzea.

          Gai arriskutsuak edo hondakinak garraiatu eta biltegiratu ohi dituzten langileei prestakuntza- eta kontzientziazio-saioak ematea, urtero.

          Mantentze Lan Prebentiboen Eskuliburuan sartzea biltegiratze-guneak behar bezala mantentzeko neurri guztiak, bai eta ikuskapen- eta kontrol-programa eguneratu bat ere.

          Hauts itxurako materialak, ahal dela, ez dira arrastaka eramango; honako neurri orokorrak aplikatuko dira:

          Azukrearen siloan iragazkia ipintzea, hauts itxurako ahalik eta material gutxien botatzeko.

          Lur eta azukre-siloetako iragazkiak aldizka berrikustea.

          Lixibiatzeak edo isuriak biltzeko deposituak berrikusiko dira, aldizka.

          Pepsico SL edari-enpresak organo honi aurkeztu beharko dizkio jarraibide tekniko guztiak, eta bertan agertuko dira enpresak proposatutako prozedurak, idatzi-zati honetan xedatutakoari jarraiki.

          1.5. Zarataren inguruko baldintzak.

          Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

        1. Etxebizitzen barrura transmititutako zaratak ezin du 40 dB(A)-ko muga gainditu, hori Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 db (A) ere, eta horretara egokituko da jarduera.

        2. Etxebizitzen barrura transmititutako zaratak ezin du 30 dB(A)-ko muga gainditu, hori Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 db (A) ere, eta horretara egokituko da jarduera.

        3. Halaber, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, ezingo da 60 dB (A) baino gehiagoko zaratarik transmititu, instalazio industrialen kanpoko itxituran neurtuta.

        4. Zama-lanak egitean eta materialak kamioietan garraiatzean sortzen den zaratak ez du sentsibilitate akustiko gehien dagoen eremuetako ingurumen-mailaren igoera garrantzitsurik eragingo.

    2. Ingurumena Zaintzeko Programa.

      Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako idatzi-zati hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

      1. Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

    1. Pepsico SL edari-enpresak emisioak kontrolatu behar ditu, informazio honi jarraituz:

      (Ikus .PDF)

      Baimendutako Kontrol Organoak egingo ditu aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak (hiru neurketa, bakoitza ordubetekoa gutxienez, zortzi orduz neurtuta), eta aldian behingo neurketa horiei dagozkien txostenak Ingurumen Sailburuordetzak egindako Baimendutako Kontrol Organoaren Gutxieneko Txostenarekin bat etorriko dira. Nolanahi ere, emisio-kontrolek eta -baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

      Atmosferara egiten diren isurien ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

    2. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, Pepsico SL edari-enpresak Ingurumen Sailburuordetzara bidali behar ditu 04 eta 05 guneetako lehen kontrolaren emaitzak.

      1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

      Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihesteari eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan jasoko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak(baita arazketa-sistemetakoak ere, adibidez mahuka-aldaketak), garbiketa-lanak, aldian behingo berrikuspenak, matxuragatiko geldiuneak, egiaztapenak, edozein eratako gorabeherak, etab. Dokumentazio hori eguneratuta eta ingurumen-arloko ikuskatzaileen esku egongo da.

      2. Isuritako uraren kalitatearen kontrola.

    1. Pepsico SL edari-enpresak isuritako uraren kalitatea kontrolatuko du, azterketa hauen bidez:

      (Ikus .PDF)

      Sei hilabetez behin, erakunde laguntzaileak metal hauek aztertuko ditu isuritako hondakin-uretan:

      • Kadmioa, guztira * Burdina, guztira * Kobrea, guztira * Manganesoa, guztira.

      • Kromoa, guztira * Kromo VI-a * Nikela, guztira * Zinka, guztira * Beruna, guztira.

    2. Kanpoko kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, erakunde laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegiaren 255. artikulua), eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

      Isurketa-kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean. Horretaz gainera, hiru hilean behin eta urtean behin bidaliko zaio informazioa Ebroko Konfederazio Hidrografikoari. Emaitza horiek Uraren Euskal Agentziaren Arro Mediterraneoen Bulegora ere bidali behar dira, hiru hilean behin.

      Hiru hilean behin, eta kanpoko kontrolen txostenekin batera, Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziaren Arro Mediterraneoen Bulegora bidaliko da isuriaren kalitateari eta kantitateari buruzko autokontrolaren emaitzen laburpena.

    3. Laginketak kutsatzaileen puntako ekoizpen-aldian egingo dira beti.

    4. Isuriak baimenaren eskakizunak betetzen dituela uste izango da B.1.2.3 idatzi-zatian agertzen diren parametro guztiek ezarritako muga guztiak egiaztatzen dituztenean.

    5. Maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren gai arriskutsuak isurian agertzeari buruzko adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.

      3. Instalazioaren inguruko ur-ingurunearen gaineko eraginaren kontrola.

      Urtean behin, Mendiguren ibaiaren kalitate-helburuak bermatze aldera, isuriek bertan duten eragina aztertuko du Pepsico SL edari-enpresak. Horretarako, parametro hauek aztertuko dira:

      (Ikus .PDF)

    1. Laginketak agorraldian egingo dira beti.

    2. Gutxienez 2 laginketa-estazioko sarea diseinatuko da. Estazio horiek isuriaren eragina behar bezain ondo adierazteko modukoak izan behar dute. Horrela, isurketa-gunetik behera dagoen laginketa-estazioa behar bezain urruti egon behar du isurketa-gunetik, sakabanatze-eremuaren ondoren.

    3. Sustatzaileak kontrol-kanpainak egiteko proposamen zehatza aurkeztuko dio Ingurumen Sailburuordetzari, hark onar dezan. Proposamena, behin onartuta, ebazpen honen C.7 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

    4. Arroko erakunde laguntzaileak hartu behar ditu laginak, bai eta haiek aztertu ere.

    5. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira emaitzak, urtean behin.

      4. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

      Sustatzaileak jardueraren gaineko adierazle hauen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

      (Ikus .PDF)

      5. Zarataren kontrola.

      Jarduera garatzen den lursailaren kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

      Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.7 idatzi-zatian aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

      6. Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea.

      Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatu den ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, behin programa zabaldu edo zuzendu ondoren, ebazpen honetan ezarritakoaren arabera. Azterketak maiztasun honekin bidaliko dira:

      Isuritako efluenteen kontrola: hiru hilean behin (hiru hileroko autokontrolak eta parametroak), sei hilean behin (sei hileroko parametroak) eta urtean behin (isurketa eta emari-parametro guztiak). Horretaz gainera, hiru hilean behin eta urtean behin bidali behar zaio informazioa Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, isurien baimenak dioen moduan.

      Ibaiko immisioaren kontrola: urtean behin.

      Isurian gai arriskutsuak egoteari buruzko adierazpena (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarria): urtean behin.

      Atmosferara egindako emisioen kontrola: hiru urtean behin eta bost urtean behin, kasuaren arabera (kanpoko kontrolak).

      Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen ekoizpena: urtean behin.

      Emisio akustikoak: hiru urtean behin.

      Emaitza horiek martxoaren 30a baino lehen bidaliko dira, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, ingurumen-gaietan aditua den erakunde independente batek egindako txostena ere bidali behar da. Txosten horretan, neurri zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

      Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidali behar dira Uraren Euskal Agentziara (Arabako Ordezkaritza).

      7. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

      Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bateratua egin behar du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bilduko dira. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzaren erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Era berean, dagokion aurrekontua bildu beharko du.

      Horretaz gainera, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika adierazi beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

      Aurrez aipaturiko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jasoko dira kutsadura atmosferikoa prebenitzearren eta zuzentzearren (arazketa, minimizazioa, etab.) sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak.

    1. Ohiz kanpoko egoeretan funtzionatzeko prebentzio-neurriak eta baldintzak.

      1. Instalazioa geldiarazteko eta martxan jartzeko eragiketak eta programatutako mantentze-lanak.

      Instalazioa geldiarazteko eta martxan jartzeko, eta mantentze-lanak egiteko astean behingo eta urtean behingo eragiketei dagokionez, enpresak kudeatu ahal izango ditu sortutako hondakinak eta isuriak. Hondakin eta isuri horiek gutxi gorabehera zenbatekoak izango diren kalkulatu behar du enpresak.

      2. Jarduera etetea.

      Jarduerari urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua aplikatzen zaionez -lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta lurzoruak kutsatutzat hartzeko irizpideak eta estandarrak zehazten dituena (3.2 artikulua «substantzia berriak jakinarazteari buruzko eta substantzia arriskutsuak sailkatu, ontziratu eta etiketatzeari buruzko Arautegia onartzen duen martxoaren 10eko 363/1995 Errege Dekretuan aipatutako substantzia bat edo gehiago urtean 10 tonatik gora ekoitzi, erabili edo biltegiratzen dituzten enpresak»), Pepsico SL edari-enpresak lurzoruaren kalitatea adierazteko prozedurari ekin beharko dio jarduera erabat eteten denetik gehienez bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4 artikuluan ezarritakoa betez.

      3. Funtzionamendu bereziko kasuetarako prebentzio-neurriak eta jarduerak.

      Oinarrizko Proiektuan eta ondorengo zabalpenetan jasotako ezohiko egoeretako prebentzio-neurriak eta baldintzak kaltetu gabe, jarraian ageri diren idatzi-zatietan adierazten direnak bete behar dira:

    1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki behar da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzeen alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaintzekoak eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

    2. Goiko paragrafoan aipatutako eskuliburuak ikuskatze eta kontrol-programa bat ere izan beharko du, eta bertan honako hauek jaso beharko dira: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistemak, hormen egoera eta lodieren neurketa, depositu barruen ikuskatze bisualak (hormak eta estaldurak) eta tangetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoak, lurzorua kutsatzea eragin lezaketen egoerak saihesteko.

    3. Lehen aipaturiko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan aipatuko da zer-nola bermatu egoera onean daudela atmosferara eta uretara egindako emisioen prebentzio- eta zuzentze-sistemak (araztea, murriztea, etab.), bai eta zainketa- eta kontrol-ekipoak ere.

    4. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

    5. Olioek, gai osagarriek -adibidez sodio hipokloritoa, sodio hidroxidoa, azido klorhidrikoa, azido fosforikoa, desinfektatzaileak, kaltzio-kentzaileak, detergenteak, disolbatzaileak, tintak, pinturak eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinek lurzorua eta urak kutsa ditzaketenez, isuri edo ihesen arriskua duten lursailak erabat iragazgaiztuta egongo dira.

    6. Prozesurako beharrezkoak diren lehengai, erregai eta produktuak ingurunera ez barreiatzeko moduan biltegiratuko dira.

    7. Hauts itxurako produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira. Iragazki horiei prebentziozko mantentze-lan jarraitua egin behar zaie, egon daitezkeen okerrak edo partikulen emisioak detektatzeko.

    8. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dutela produktu kimikoak biltegiratzeari buruzko arautegia. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

    9. Larrialdietan berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserba-ontziak, isuriei eusteko xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

    10. Ingurumen Sailburuordetzara tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura igorriko da. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

    11. Lantegiaren barruan gauzatzen diren zola-garbiketetako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

    12. Hidrokarburoen bereizgailuei aldian behingo zaintza egingo zaie eta hondakinak metatzea saihestuko da. Horretarako, noizean behin, dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako flotagarriak kenduko dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaileari emango zaizkio.

    1. Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian behin kenduko ditu baimendutako kudeatzaileak, isuriaren kalitatea arriskuan jartzen duten metatzeak saihesteko behar bezain maiz.

    2. Hidrokarburoen bereizgailuetan mantentze-lan egokiak egingo dira; horrela, metatutako lohiak eta flotagarriak aldian behin garbitu, kendu, eta baimendutako kudeatzaileak eramango ditu.

    1. Depositu edo putzuen hondoan pilatutako solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

    2. Arazketan sortutako hondakin solidoak eta gehiegizko lohia behar bezain maiz aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan gordeko dira.

    3. Ez dira inolaz ere euriaren ondorioz ubide publikoko urak kutsa ditzaketen inguruetan jarriko.

    4. Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, hustutako ura araztegiaren sarrerara birbideratu beharko da.

    5. Egoki funtziona dezan, hobi septikoan behar bezalako garbiketak eta mantentze-lanak egingo dira, enpresa espezializatu batek noizean behin bilduko ditu metatutako solidoak eta lohiak, eta garbiketan arrastaka joandako solidoei ez zaie utziko ibaira joaten.

    6. Urtean behin, instalazio horretako garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bidaliko da.

    7. Larrialdietan, babes zibileko legeria eta bertako eskakizun guzti-guztiak bete beharko dira.

    8. Titularrak behar beste bitarteko izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko, bai eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko ere. Honako hauek nabarmentzen dira:

      Biribilki moduko hidrokarburoen material xurgatzaile espezifikoa edo material pikortatua eta abar eduki beharko da eskura, ustekabeko isuriren edo ihesen bat gertatuz gero berehala aplikatu ahal izateko.

      Ebazpen honetan aipatutako jarduketez gain, behar bezala isolatuko dira gai arriskutsuak, isuriak edo hondakin-urak dauden instalazioak, haustura, nahigabeko gainezkatze edo abarrengatik gerta daitezkeen isuriei eusteko.

      Araztegia ustiatzeko protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez; bertan, ekipamendu elektromekanikoak, zundak, mintzak, dosifikazio eta kontrol-gailuak eta abar mantentzeko lanak ezarriko dira.

      Araztegiko mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez; bertan, ekipo elektromekanikoak, arbastatze-garbiketak, solidoen eta gehiegizko lohien purgak eta abar mantentzeko lanak ezarriko dira, eta erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena ere aipatuko da, purgatzea eta erretiratzea egokiak izan daitezen.

      Araztegian ezingo da hondakin-urik isuri, «by-pass» bidez.

    9. Gorabeheraren edo arazoren batek kalte eragin ahal badio inguruneari edo jarduerari (besteak beste, nahi gabeko isuria, muga-balioak gainditzea, gai arriskutsuak isurtzea, sutea edo ingurumena babesteko elementuen funtzionamenduari edo integritateari eragin ahal dion edozein), berehala jakinarazi behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

    10. Gorabeheraren bat edo ezer larririk gertatuz gero, eta nahi gabeko isuri bat gertatzen den bakoitzean, berehala jakinarazi behar zaie SOS Deiaki eta udalari, eta gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren txosten zehatza bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, gutxienez honako datu hauek bilduz:

      Gertakari-mota.

      Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

      Iraupena.

      Istripuzko isurien kasuan, emaria eta isuritako gaiak.

      Mugak gaindituz gero, emisioen datuak.

      Eragindako kalteen balioespena.

      Hartutako neurri zuzentzaileak.

      Berriz halakorik ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

      Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

    11. Instalazioek suteen kontrako babesari buruzko arautegia betetzen dutela ziurtatu behar da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

    1. Babes-neurriak eta neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai eta neurtu behar diren parametroak, neurketen maiztasuna eta parametroen mugak ere, hala gomendatzen duenean arautegi berriak indarrean jartzeak edo inplikatutako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitu beharrak. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa alda daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

    2. Urtean behin, Pepsico SL edari-enpresak atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak jakinaraziko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, hala agintzen baitu apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuak, E-PRTR Arautegiko emisioei eta ingurumen-baimen bateratuei buruzko informazioa arautzen duenak.

      Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumen Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumen Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumen-datu teknikoak edo/eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistroetara (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

      Era berean, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukaketak Ingurumen Adierazpen horren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

      Informazio hori publikoa izango da, eta uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenak beteko ditu. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horretaz gainera, une oro bete beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa.

    3. 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. idatzi-zatiko 4. artikuluaren arabera, dauden instalazioen kasuan, instalazioaren titularrek instalazioan erabiltzen edo sortzen diren substantziek, 1907/2006 EE Arautegian aurreikusitako erregistro eta ebaluazio-prozesuan zehar identifikatuek, osasunerako eta ingurumenerako ekar ditzaketen arriskuen berri eman behar diote agintari eskudunari.

    4. Ingurumen-baimen bateratu honen pean dagoen instalazioko aldaketak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10.3 artikuluan aurreikusitako komunikazio-erregimenari lotuko zaizkio, eta beharrezkoa izango da beste ingurumen-baimen bateratu bat ematea aldaketa horiek funtsezkoak direnean.

      Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik behar adina agiri aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari, ebazpen honen bigarren idatzi-zatiko puntu hauetako baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera: A (Administrazioarekiko Harremanen Arduraduna); B.1.3.1.p) eta B.1.3.2.f) (Sortutako hondakinen erregistro-ereduak); B.1.3.1.h) eta B.1.3.2.d) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.1.3.1.o) (Hondakin arriskutsuak murrizteko estudioa); B.1.4 (Lurzorua babesteko prozeduren jarraibide teknikoak); C.1.1 (Isuri atmosferikoak kontrolatzeko erregistroaren eredua); C.1.b) (Isuri atmosferikoen kontrola); C.3 b) (Ibaiaren kalitatearen laginketa-sarearen diseinua eta kontrol-proposamena); C.7 (Ingurumen-zaintzako programaren dokumentu bategina); D.1 (Mantentze-lanetako isuri- eta hondakin-mailen balioespena); D.3.a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.b) (Ikuskapen- eta kontrol-programa); D.3.d) (Kontrol- eta mantentze-lanak erregistratzeko eredua); D.3.h) (Produktu kimikoak biltegiratzeren arautegia betetzearen ziurtagiria); D.3.i) (Larrialdietan/Jarioetan eskura dauden materialen zerrenda); D.3.j) (Tangak husteko protokoloa); D.3.v) (Araztegiko ustiaketaren eskuliburua, mantentze-lanen protokoloa eta mantentze-lanen kontratua izenpetzea); D.3.w) (Suteen kontrako babesen ziurtagiria).

      Horretaz gainera, sustatzaileak hondakin sanitarioak kudeatzeko plan bat duela erakutsi behar du, Osasun Sailak onartua edo, bestela, hura onartzeko izapideak hasita daudela.

      Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu behar da aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honi jarraituz eraiki eta hornitu direla instalazioak. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu behar du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari eskumendun batek egina.

      Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

      Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumen-baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

      Laugarrena. Ingurumen-baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, eraginkorra den egunetik kontatzen hasita, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera. Epe hori igarotzean baimena berritu behar da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

      Ingurumen-baimen integratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin behar du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

      Bosgarrena. Edozein modutan ere, ingurumen-baimen bateratua ofizioz alda daiteke uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta. Ibaira isurtzeko baldintzei dagokionez, berrikusi, bertan behera utzi eta ezeztatzeko arrazoi izango dira Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegian 261. artikuluan eta hurrengoetan aipatutako baldintzak, bai eta baldintza horiek behin eta berriro bete ez izana ere.

      Seigarrena. Pepsico SL edari-enpresak jakinarazi egin beharko du titulartasun-aldaketarik gertatzen bada ebazpen honen xede den «edari freskagarri karbonikoak eta edateko ur prestatua egitea eta ontziratzea, eta edarien lehen mailako banaketan», Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

      Zazpigarrena. Honako hauek eragingo dute baimen hau iraungitzea:

      Ebazpen honetako hirugarren paragrafoan ingurumenen-baimen bateratuaren eraginkortasunari buruz ezarritako baldintzak epearen barruan ez betetzea, interesdunak epea luzatzeko eskaria egin duela behar bezala justifikatzen ez badu.

      Pepsico SL edari-enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

      Ebroko Konfederazioko Hidrografikoak ur publikoak erabiltzeko ematen duen arauzko kontzesioa ez edukitzea, edo ustiapen-eskubidea ez ziurtatzea.

      Baimena eraginkorra dela adierazten duen ebazpenean aipatuak.

      Zortzigarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Pepsico SL edari-enpresari, Zigoitiko Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

      Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

      Hamargarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

      Vitoria-Gasteiz, 2008ko ekainaren 24a.

      Ingurumeneko sailburuordea,

      IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.