- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6956
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/01
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Blanca Ruby Osorio Zulueta andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2007ko azaroaren 30ean egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.
Bizkaiko Lurralde ordezkariaren 2008ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, baja eman zitzaion babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari, eskatutako diru-sarrerak ez egiaztatzeagatik.
Blanca Ruby Osorio Zulueta andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2008ko otsailaren 12an, aurreko ebazpenaren aurka, non bere ez-adostasuna adierazten baitzuen ebazpenarekiko, alegatuz ezen ez zitzaiola eskatu 2006ko diru-sarrerak frogatzeko, eta horien egiaztagiriak eransten dituela orain. Dokumentu pribatua eransten du, zeinetan frogatzen den 2006an 250 euro eskuratu zituela etxean 2006ko urtarrilean egindako lanaren ordainez. Errekurritutako ebazpena berrikuskatzeko eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.
2002ko ekainaren 14ko Aginduaren 2. artikuluak 2003ko abenduaren 16ko Aginduak aldatua ezartzen du bizikidetza-unitateen edo pertsona fisikoen eskabideei babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan alta emateko zein baldintza bete behar diren. Honakoak hain zuzen ere:
Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularretako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean bizi beharko du.
Bizikidetza-unitateko kideek ez dute etxebizitzarik eduki behar, ez jabetzan, ez jabetza soilean, ez azalera-eskubide edo usufruktuan ere, babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean.
Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak. Zenbatu beharreko zerga-aldia alta eskatzen den egunaren ondorengo egunean hasiko da, behin pertsona fisikoen errenta-aitorpena aurkezteko epea bukaturik.
Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 18. artikuluak, bere aldetik, azaroaren 25eko 290/2003 Dekretuan emandako idazkera berrian dioenez, etxebizitzak jabetzan, azalera-eskubidean edo alokairuan (erosteko aukerarekin) uzten direnean urteko diru-sarrera haztatuak 33.100 eta 9.000 euroren artekoak izango dira. Erosteko aukerarik gabe alokatzeko hartzeko utzitakoentzat, berriz, diru-sarrerak ez dira 3.000 eurotik beherakoak izango.
Dihardugun honetan, espedienteko agiriak aztertu ostean, orain errekurtsogile denak 2006. urtean jasotako diru-sarrerak 250 eurokoak direla azaltzen du eta, ondorioz, finkatutako gutxienekotik beherakoak dira babes ofizialeko etxebizitza alokairuan hartzeko. Beraz, berretsi behar da ebazpena, Zuzenbidearekin bat baitator.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, erabilgarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Blanca Ruby Osorio Zulueta andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa Bizkaiko lurralde-ordezkariak SD2-13137/07 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, eta bere hartan sendetsi behar da, Zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 1a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


