Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko uztailaren 2koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Acería de Álava SA enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Amurrioko udalerrian (Araba) altzairugintzarako eta zabortegirako jarduera egin dezan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 2koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Acería de Álava SA enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Amurrioko udalerrian (Araba) altzairugintzarako eta zabortegirako jarduera egin dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 6179
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/02
  • Argitaratze-data: 2010/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria

Testu legala

2006ko abenduaren 27an, Jesús María Larrakoetxea Larrabide jaunak, Acería de Álava SA enpresaren izenean eta enpresa bera ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Amurrioko (Bizkaia) udalerrian altzairugintzarako eta zabortegirako. Eskaerarekin batera, fabrikarako 2006ko urtarrilaren 3ko, eta zabortegirako 2006ko urriaren 18ko Amurrioko Udalaren aldeko hirigintza-txostenak aurkeztu ziren, eta ondorengo agiri teknikoak:

Acería de Álava SA (AcerÁlava) enpresaren instalazioetarako ingurumeneko baimen bateraturako eskaera (2006ko abendua).

Laburpen ez-teknikoa (2006ko abendua).

AcerÁlavaren Amurrioko zabortegia zabaltzeko eta 1.481/2001 EDra egokitzeko proiektua. Ingurumeneko baimen bateratuko proiektua.(2006ko azaroa).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Acería de Álava SA enpresak, besteak beste, jarduerarako 2005eko martxoaren 22ko eta 2005eko apirilaren 11ko baimenak zituen, hondakin geldoen zabortegiaren ingurune-egokitzapenerako eta altzairugintzarako, hurrenez hurren. Halaber, enpresa sustatzaileak baimen hauek zituen: hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimenak, 2002ko urriaren 30ekoa eta 2003ko abenduaren 1ekoa, eta ondorengo aldaketa, 2006ko uztailaren 20koa; eta hondakin geldoen zabortegia azaroaren 2ko 423/1994 Dekretura, hondakin geldo eta geldoaraziak kudeatzeari buruzkora egokitzeko baimena. Atmosferaren arloan indarrean den araudian xedatutakoari jarraiki, enpresak baimen hauek ere baditu: atmosfera kutsatu dezakeen instalaziorako baimenak, 1991ko urtarrilaren 9koa eta 1998ko azaroaren 13koa; eta isurtzeko baimenak, 1994ko maiatzaren 13koa eta 2004ko azaroaren 25ekoa.

2007ko otsailaren 5ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez. Zehazki Amurrioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu zien.

2007ko maiatzaren 16an eta 2007ko uztailaren 5ean, ingurumen organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko urriaren 16an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Acería de Álava SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, zenbait alegazio daudela egiaztatu da, eta organo honek horri buruz egin dituen gogoetak I. eranskinean jaso dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Amurrioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta 2008ko otsailaren 26an Iparraldeko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko ekainaren 10ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Acería de Álava SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.

2008ko ekainaren 20an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren ebazpen-proposamenari buruz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Acería de Álava SA enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena; ibilgu publikora isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hori zuzentzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Acería de Álava SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Amurrioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako baldintzak. Bereziki, Europako Batzordearen BREF agiri hauen edukia hartu da kontuan: altzairua fabrikatzeko sektorerako BREF agiria (Best Available Techniques Document on the Production of Iron and Steel), 2005eko azarokoa, eta beroan ijezteko sektorerako BREF agiria (Referente Document on Best Available Techniques in the Ferrous Metals Processing Industry), 2005eko azarokoa. Gainera, sektoreko araudiei dagokienez, kasu honetan bereziki aplikatzekoa da hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Acería de Álava SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko ekainaren 10ean emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzekoa den gainerako araudia,

Lehenengoa. Helbide soziala Amurrioko (Araba) udalerriko Saratxo auzoko z./g.an eta IFK: A-01010958 duen Acería de Álava SA enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, Amurrioko udalerrian altzairugintza eta zabortegi-jarduerarako, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Fabrikari dagokionez, jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.2 kategorian sartuta dago, Galdatzeko edo altzairu gordinak ekoizteko instalazioak (galdatze primario edo sekundarioa), galdatze jarraikiko instalazioak barne, orduko 2,5 tonako ahalmenekoak; eta 2.3.a kategorian, Metal ferrosoak eraldatzeko, beroan ijezteko instalazioak, orduko 20 tona altzairu gordin ekoizteko ahalmenekoak; eta zabortegiari dagokionez, jarduera 5.4. kategorian sartuta dago, Mota guztietako hondakinen zabortegiak, egunean 10 tonatik gora hartzen dituztenak, edo guztira 25.000 tonatik gorako ahalmena dutenak, hondakin geldoen zabortegiak izan ezik.

Acería de Álava SA enpresa Saratxo industrialdeko z./g.an dago, Grupo Tubacex-en lursailaren barruan eta Nerbioi ibaiaren ibilguak mugatuta, Amurrioko (Bizkaia) udalerrian. Lursailaren azalera, guztira, 99.451 m²-koa da.

Zabortegia instalazioen inguruan dago, zehazki Saratxoko administrazio-batzordearen lursailetan. Kokapenaren UTMK koordenatuak hauek dira: X: 499.720 eta Y: 4.763.980. Amurrioko hirigunetik 3 km hegoaldera dago, eta AcerÁlava plantatik 0,5 km hegoaldera. Zabortegiaren lursailek okupatzen duten azalera 72.400 m²-koa da guztira, eta horietatik 33.400 m² isuri-ontziaren azalerarenak dira.

Enpresaren jarduera nagusia txatarrak erabiliz altzairua lortzea da, arku elektrikoko labe batean galdatu, ijeztu eta beste prozesu osagarri batzuen bidez. Instalazioaren ekoizte-ahalmena urtean 94.039 tona totxo erabilgarri ingurukoa da.

Lehengaia (txatarra) arku elektrikoko labean sartzen da. 100 t-ko edukiera eta 56.000 KVA-ko potentzia ditu, eta 1.600 ºC-ko tenperaturak har ditzake.

Hoztea uraren bidez egiten da zirkuitu itxian, eta uraren tenperatura muga jakin batzuetan izateko hozteko dorreak daude.

Zepak kentzeko prozesu baten ostean, galda gas naturalarekin aurreberotutako aldatzeko zali batean isurtzen da.

Jarraian fintzea gertatzen da 60 t-ko edukierako AOD bihurgailuan, eta zepak kendu ondoren, galda lingote-ontzietara aldatzeko zalian isurtzen da.

Desmoldekatu ondoren, lingoteak ijezteko labeetara (PIT labeak) eramaten dira, bakoitza 16 lingoteko edukierakoa. Eta ijeztu egiten da.

Azkenik, lingoteak 2.000 t-ko prentsa hidrauliko batean forjatu, 15 t-ko edukierako kanpai higikorreko labe batean tratamendu termikoa egin, akabatu, eta bidali egiten da.

Arku elektrikoko labean xurgapena dago, galdatzean sortutako gas eta partikula guztiak xurgatzeko zirkuituaren amaieran dagoen mahuka-iragazkietan iragazteko.

AOD bihurgailuan mahuka-iragazkiei konektatutako kanpaiaren bidez xurgatzeko sistema bat dago.

Altzairua lortzeko prozesuan sortutako hondakin-uren artean lingoteak hozteko urak daude, isurketa-puntu baten bidez Nerbioi ibaira isurtzen direnak, dekantazio-putzu batetik igaro ostean.

Halaber, ur sanitarioak sortzen dira instalazioko aldageletan eta komunetan, eta industria-urekin batera isurtzen dira hobi septikotik igaro ostean.

Instalazioan sortutako euri-urak Nerbioi ibaira isurtzen dira zuzenean, ez dutelako kutsadurarik arrastatzen.

Bestetik, zabortegian sortzen diren lixibiatuak Nerbioi ibaiaren adar batean isurtzen dira, dekantazio-putzutik igaro eta CO2-arekin neutralizatu ostean.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak izan daitezkeen ondorengo neurriak ditu: gasak biltzeko eraginkortasuna, alboko kanpaiaren eta Canopy bidez; mahuka-iragazkien bidez arazteko sistema bikoitza; hondakinak sortzea minimizatzea, zepa beltza baliotuz, altzairutegiko zati metalikoa eta hautsak berreskuratuz; uretara isurtzea minimizatzea, hozteko sistema itxi bidez.

Bigarrena. Acería de Álava SA enpresak Amurrioko (Bizkaia) udalerrian sustatutako altzairugintza eta zabortegi-jarduera ustiatzeko baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat egin beharko da, 6.010.120 euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuen arabera murriztu ahal izango da.

  2. Fidantza-prestazioa 2.004.000 (bi milioi eta lau mila) euroko zenbatekoaz, azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren, hondakin geldo eta geldoarazien kudeaketari buruzkoaren 9. artikuluan ezarritako baldintzetan.

    Sustatzaileak fidantza horren murrizketa bat eskatu ahal izango du, zabortegia ustiatzeko planean edo hori zigilatu eta ixteko planean oinarrituta, azken zigilatzearen iragazgaiztea eraikitzeko faseak zehaztuz. Fidantza horren gutxieneko zenbatekoak bat etorri beharko du ustiapen-planean aurreikusitako zigilatze-azalera handienaren (horren benetako tamainan neurtuta, ez proiekzio horizontalean) kontratako burutze-kostuarekin, eta itxi ondorengo mantentze-lanen kostuarekin 30 urtean zehar.

    Fidantza horren zenbatekoa urtean behin eguneratu ahal izango da; aurreko 12 hilabeteetako kontsumorako prezioen indizearen (KPI) arabera areagotu edo egindako gastuaren arabera murriztu ahal izango da.

  3. Acería de Álava SA enpresak Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

  4. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

    1. Zabortegiaren jardunerako baldintza orokorrak.

    Ingurumena kudeatzeko pertsona arduradun bat egongo da, eta Ingurumen Sailburuordetzari horri buruzko datu hauek jakinaraziko zaizkio: izen-abizenak, helbidea eta titulazioa.

    1.1. Hondakinak hartu eta ikuskatzeko baldintzak eta kontrolak.

    Hondakinak deuseztatu daitezen zabortegian utzi ahal izango dira, baldin eta aurretiazko tratamendua jaso badute edo horien baliotzea teknika, ekonomia edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela behar bezala justifikatzen bada. Ondorioz, zabortegira iritsi eta baliotu daitezkeen hondakinak bereizi eta dagokien banakako edukiontzietan gorde behar dira, helburu horretarako balioztagune baimendura eraman arte. Horretarako, gaur egungo egoera kontuan izanda, baliotu daitezkeen hondakinak hauek dira: papera eta kartoia, metalak, obra-hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak, 1.400 mm baino kanpo-diametro txikiagoa duten erabiltzen ez diren pneumatikoak, bizikletenak izan ezik. Zerrenda handitu egingo da, hondakin berriak baliotzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

    Zabortegian ezabatu daitezen onartutako hondakinak, hondakinak baliotzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendaren arabera sailkatuta daude eta Ebazpen honetako II. eranskinean adierazitakoak dira.

    Ondorengo baldintzak dituzten hondakinak ez dira inolaz ere onartuko:

  1. 50 gradu zentigradu baino tenperatura handiagoa duten hondakinak.

  2. % 65eko hezetasuna baino handiagoa duten hondakinak.

    Batzordeak 2002ko abenduaren 19an hartutako Erabakian hondakin ez-arriskutsuen zabortegietan hondakinak onartzeko zehaztutako irizpideak bete beharko dituzte hondakin ez-arriskutsu horiek. Erabaki horren bidez ezarri ziren zabortegietan hondakinak onartzeko hondakin horiek bete behar zituzten irizpideak eta prozedurak, hondakinak isurtzeari buruzko 1999/31/EEE Zuzentarauko 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraituz.

    Nolanahi ere, hondakinak onartu ahal izateko, lixibiatze-saiakuntzak egin beharko dira, UNE-EN 12457-4 arauaren arabera «Hondakinak karakterizatzea. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-saiakuntza. 4. zatia: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotekako saiakuntza, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako (tamaina-txikitzea izan edo ez)».

    Hainbat parametrotan ezarritako mugak gainditzen badira perkolazio-saiakuntzak onartu ahal izango dira NEN-7343 arau holandarraren arabera. Dena dela, saiakuntzak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoak arlo horretan ezarritako artezpideen arabera egin beharko dira.

    Acería de Álava SA enpresak hilero hondakinen onarpen-agiriak eta jarraipen eta kontrolerako agiriak ondo beteta bidali beharko dizkio ingurumen organoari, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko arazoaren 2ko 423/1994 Dekretuaren 17, 18 eta 19. artikuluetan ezarritakoa betez.

    Hilero, Acería de Álava SA enpresak isuritako hondakinen edo hondakin-balioztagune baimendura bidalitakoen laburpena bidaliko du formatu elektronikoan, hauek adieraziz:

    Hondakinaren sailkapena, hondakinak baliotzeko eta ezabatzeko eragiketak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituen otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduaren bidez argitaratutako Hondakinen Europako Zerrendaren arabera.

    Hondakinaren kopurua (tonatan).

    Hondakinaren sortzailea.

    Helmugako hondakinen kudeatzailea.

    1.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    Ahal den neurrian, partikula solidoen eta hautsaren isurtzeak sortzea saihestuko da ibilgailuen sarrera eta irteeretan, eta zamalanetan eta hondakinak hedatzean.

    Hondakin organiko biodegradagarriak onartzeagatik gasak sortzen badira, Acería de Álava SA enpresak gas horiek bildu eta tratatzeko sistema bat instalatu beharko du, eta aurrez aurkeztu beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

    1.3. Isurketak egiteko baldintzak.

    1.3.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

    Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: zabortegia

    Jarduera-taldea: bestelakoak.

    Mota-taldea-EJSN: 4-19-00.00

    Isurketa-puntua Hondakin-

    ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak

    1 Industria-urak Zabortegiko lixibiatuak Nerbioi ibaiaren ibaiadarra Ibaizabal II X: 499.621

    Y: 4.775.042

    1.3.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

    1. isurketa: ZABORTEGIKO lixibiatuak.

      Orduko puntako emaria 40 m3

      Eguneko gehienezko bolumena 55 m3

      Urteko gehienezko bolumena 20.000 m3

      1.3.3. Isurtzeko muga-balioak.

      Parametroak Isurtzeko muga-balioak

      pH-a 6,5-9,5

      Solido esekiak <80 mg/l

      OEK <160 mg/l

      Amonioa <15 mg/l

      Olioak eta koipeak <20 mg/l

      Aluminioa <1 mg/l

      Kobrea <0,2 mg/l

      Zinka <3 mg/l

      Kromoa <2 mg/l

      Artsenikoa <0,5 mg/l

      Kadmioa <0,1 mg/l

      Merkurioa <0,05 mg/l

      Beruna <0,2 mg/l

      Burdina <2 mg/l

      Ezin dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

      Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

      Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (abuztuaren 2ko Uren 29/1985 Legearen atariko, I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).

      1.3.4. Araztu eta husteko instalazioak.

      Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek hartuko dituzte barne funtsean:

      CO2-arekin dekantatu eta neutralizatzeko putzua.

      Isuria kontrolatzeko kutxeta.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, titularrak, baimeneko baldintzak betetzearen erantzule den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Uren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

      Etorkizunean inguru horretatik Nerbioi arroko saneamendurako kolektore orokor bat igaroko balitz, zabortegiko lixibiatuak horretara konektatu behar lirateke horretarako bideragarritasun teknikorik izanez gero, eta administrazio eskudunari idatziz jakinaraziko zaio.

      Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio. Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

      Emari-neurgailua edo ordu-kontagailu bidez, etab. neurtzeko sistema.

      Ur araztuetarako emari-neurgailua.

      Ph neurgailua eta ur tratatuen azken kontroleko konduktibitate-neurgailua, dagozkien alarma-sistemak, neurketen tokiko adierazpena eta biltegiratze jarraikia euskarri informatikoan dituena.

      1.3.5. Isurien kontrol-kanona.

      Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

      (IKK): Isurien Kontrol-kanona = V Pu

      Pu = Po x Km

      Km = K2 x K3 x K4

      Honela ulertuta:

      V = Isurketa baimenduaren bolumena (/urte)

      Pu =Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

      Po = Oinarrizko prezioa -ko isurketaren izaeraren arabera.

      Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

      K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

      K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

      K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

    1. isurketa: lixibiatua-geldoen zabortegia.

      V: Bolumena:

      Po: Hondakin-ura: Industriala

      K2: Gai arriskutsuak dituena

      K3: Tratamendu egokia

      K4: Kategoria-eremua: II V = 20.000 m3/ año

      Pb = 0,03005 /m3

      C2 = 1,28

      C3 = 0,5

      C4 = 1,12

      Km = 1,28 X 0,5 x 1,12 = 0,71680.

      Pu = 0,03005 x 0,71680 = 0,02154 euro/

      Isurien kontrol-kanona = 20.000 x 0,02154 = 430,80 euro/urte.

      Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

      Urte natural bakoitza amaitu ondoren, organo eskudunak urte horri dagokion likidazioa bidaliko dio titularrari.

      Isurien kontrol-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (TRLAren 113.7. artículo).

      1.4. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

      Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

      Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideekin bat etorriz gauzatuko da.

      Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

      Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amurrioko Udalean.

      1.4.1. Hondakin arriskutsuak.

      Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

      Hondakinaren izena HEZ kodea Sorkuntza balioetsia

      Tratamendu-piszinako

      xeheak

      Sustatzaileak tratamendu-piszinako xeheak hondakin arriskutsuaren HEZ kodea eta sorkuntza balioetsia aurkeztu beharko ditu.

      Sortutako hondakina lixibiatuak arrastatutako partikula esekiez osatuta dago. Dekantatu ondoren, tratamendu-piszinaren hondoan jalkitzen dira, hortik atera eta berriz ere zabortegian uzten dira.

      1.5. Lurzorua babesteko baldintzak.

      Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Acería de Álava SA enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

      Zabortegia egokitzeko obrak burutu, 1.481/

      004 EDaren arabera.

      Eurien jariatze-urak perimetro-kanalen bidez bilduko dira, horrela horiek isuritako hondakinekin ukipenean egotea saihesteko.

      Lixibiatuetako urak sare baten bidez bilduko dira (euri-urena ez dena).

      Piezometroak egongo dira instalazioetatik ibaian behera eta hondakin-masaren barnealdean, kontrolerako, betegarri-masako maila freatikoa ezagutzeko.

      Kontrolerako lekuko edo zedarriak egongo dira, isuri-masaren egonkortasunaren kontrola eta jarraipena egitearren.

      1.6. Zaratari buruzko baldintzak.

      Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

      1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 8:00ak bitartean, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

      4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

        1.7. Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak.

      1. Zigilatze-segida. Zabortegiaren zigilatze-segida geruza hauek osatuko dute (behetik gora):

        0,50 m-ko lodiera duen erregularizazio-geruza, Proctor Aldatua entseguaren gehienezko dentsitatearen % 95era trinkotutako hondakin hautatuaz osatua.

        Hesi geologiko artifiziala. 0,60 metroko lodiera eta = 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotuaz osatuta egongo da, 0,15 m-ko 4 geruzaz eraikia. Xede horretarako, ezaugarri horiek dituzten hondakin trinkotuak edo antzeko babesa bermatzen duen bentonitazko geokonposatua erabil daitezke.

        1,5 edo 2 mm-ko lodiera duen dentsitate altuko polietilenozko geomintza (HDPE).

        Iragazketaren ur garbien geruza drainatzailea. Ale formako material natural baten geruzaz osatuta egon daiteke (legarrak edo hareak), azpitik sastatzearen aurkako geozuntzaren bidez geomintzaz bereizia, eta gainetik iragazki-geruzaren bidez, edo drainatzaile-geokonposatuaren bidez. Nolanahi ere, geruza drainatzaile horren igorgarritasuna drainatze-luzeraren, drainatzearen isurialdearen eta gaineko lurzoruaren estaldura-geruzaren eroankortasun hidrauliko asearen arabera kalkulatuko da. Horrela, ezarritako geruzaren igorgarritasunak kalkulatutako igorgarritasunarekiko 6-ko segurtasun-faktorea (FS) izan dezan eta geruza horren barruan lodiera aseak geruzaren lodiera edo 0,30 m gainditu ez ditzan; txikiena den neurria, hain zuzen ere.

        Gutxieneko 0,60 metroko lodiera duen estaldura-lurzoruaren geruza.

        Gutxieneko 0,15 metroko lodiera duen landare-lurzoruaren geruza.

        Gainazala belarkien bidez estaltzea. Zabortegiaren zigilatzearen gainean zuhaixkak edo zuhaitzak landatzea, helduak direla haien tamaina eta sustraiak, sakontasuna, mota, kokapena edo ezarritako babesak direla-eta, drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatzearen hesi geologiko artifizialaren segurtasunari edo funtzionaltasunari ez eragitearen baldintzapean egongo da; eta irristaduraren aurrean landaketak ez du segurtasun-faktorea 1,5etik behera murriztu beharko.

        Bestelako zigilatze-segidak proposatu daitezke, modu egokian justifikatuz instalazioaren gorabehera zehatzei aurkeztutako soluzioa.

        Ezpondaren eremuetan instalatu aurretik, zigilatzea osatzen duten geruzen egonkortasunaren azterketa egin beharko da, irristaduraren aurrean geruzek 1,5-ko segurtasun-faktorea dutela bermatu ahal izateko.

        Zabortegiak gas kopuru adierazgarriak sortzen baditu, hesi geologiko artifizialaren azpian gasak drainatzeko geruza sartu beharko da.

        Zigilatzeko obrak hasi aurretik, gehienez 6 hileko epean ingurumen organoaren baimen espresa eskatu beharko du. Baldintza hori derrigorrez beteko da baimen hau eraginkorra izan dadin. Gainera, organo honek onartu beharko du ixteko plana.

        Beharrezkoa izango da baimenean ondorengoak sartzea: proposatutako zigilatzea burutzeko kalitate-kontrolerako plana, definitutako obra-unitate guztien aurrekontu banakatua, eta proiektuan aurreikusitako kronograma xehatua.

      2. Isurialde egokiak izan daitezen, zabortegiaren azaleraren birmoldaketa amaitu ondoren, zabortegiaren azaleraren plano takimetriko bat altxatuko da, okupatuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera definituko duena. Gutxienez metro bateko banda gehigarria okupatuko du, birmoldaketaren ostean zabortegiak okupatutako azalerarekiko. Plano takimetriko horren gainean, zigilatzeko lanetan zehar ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatuko dira, horietako bakoitzean hauek zehaztuz: emaria, pH-a, tenperatura, eroankortasun elektrikoa (CE) eta neurketaren data.

      3. Zigilatze-lanetan zehar sortzen den eta aldaketa nabarmenak eragiten dituen proiektuaren aldaketa oro Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi behar zaio, balora dezan, eta behar bada, gauzatu aurretik onar dezan.

      4. Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatu ondoren, zigilatze-lanen zuzendariak lanak Ebazpen honetan ezarritako baldintza eta betebeharren eta ebazpenaren oinarri den agiri teknikoen arabera bete dela egiaztatu beharko du. Egiaztapena egiteko, obra-zuzendariak sinatutako zabortegia zigilatzeko obra-amaierako ziurtagiria bidali beharko du, ondorengo agiriekin batera:

        Dagokion eraikuntza-proiektua («as built»). Plano-jokoa eta obra-fasean egindako aldaketek Ebazpen honetan eta ebazpenaren oinarri diren agirietan ezarritako baldintza eta eskakizunei dagokienez segurtasunaren murrizketa ekartzen ez dutela adierazten duen justifikazioa. Halaber, obra bukatutakoan ezin ikusi diren elementuen eta horien ezaugarrien argazki-erreportajea egin beharko du, xehetasun-ikuspegiak eta planoan duten kokalekua azalduz, ikuspegi panoramiko orokor gisa.

        Zigilatze-segidaren landare-lurraren geruzaren gainazalaren plano topografikoa, UTM koordenatuetan eta kota absolutuetan.

        Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Programa horrek barne hartuko ditu eginiko lanak deskribatzen dituen memoria, emaitzak eta ondorioak laburbiltzen dituzten taulak barne; horrez gain, esparruko eta laborategiko emaitza analitiko guztiak jasotzen dituzten eranskinak (azken horien txosten osoak gehituko dira) eta laginketa-puntuen kokapena plano takimetrikoan.

      5. Aurreko atalean adierazitako obra-amaierako ziurtagiria eta horri erantsitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzari aurkeztu beharko zaizkio, horrek onar ditzan. Aurkeztutako agiriak egokiak direla ikusi eta egiaztapen-bisita egin ondoren, ingurumen-organoak isurketaren jarduera etetea, zigilatzearen bukaera eta itxi ondorengo aldia abiatzea onartuko du.

        1.8. Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak.

      1. Acería de Álava SA, zabortegia ustiatzen duen erakundea den heinean, zabortegia itxi ondorengo mantentze-lanen eta kontrolaren arduraduna izango da, eta funtzio horietaz arduratuko den pertsonaren izena jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari.

      2. Posta helbidea, telefonoa, faxa, posta elektronikoa edo edozein komunikabide eta kontaktu, edo itxiera ondorengo kontrolaz arduratuko den pertsona aldatuko balira, zabortegiaren titularrak jakinarazi egin beharko du.

      3. Itxi ondorengo kontrola eta zainketa-aldia 30 urtekoa izango da, zabortegiaren jarduera eten eta zigilatzea bukatzean den data onartzen den unetik kontatzen hasita. Ingurumen-organoak hala irizten badio, data hori aldatu ahal izango da, itxi ondorengo kontroletan barrena lortutako emaitzen arabera. Itxi ondorengo aldiari dagokionez, sustatzaileak horrela eskatuta, ingurumen-organoak emandako ebazpenaren bidez ezarriko dira itxi ondorengo aldiaren bukaera eta horren inguruan ezarritako betebeharren epe-betetzea. Aldez aurretik atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

      4. Acería de Álava SA enpresak itxi ondorengo zainketak betetzeaz arduratuko den enpresa arduraduna izendatuko du. Enpresa hori zabortegiaren titularraren bestelakoa baldin bada, titularrak enpresa hori gutxienez urtebeteko aldirako izendatuko du. Izendapen horren berri eman beharko zaio ingurumen-organoari, izendapena egin eta 15 eguneko epean, eta zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, itxi ondorengo zainketaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako agirien zerrenda xehatua barne izango ditu. Zerrendak aipatu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatzean eta ordura arteko itxi ondorengo zainketan zehar sortutako agiri tekniko guztiak jaso beharko ditu.

      5. Itxi ondorengo aldian zehar kokapenean jarduerak egin nahi izanez gero, aldez aurretik ingurumen-organoaren baimena izan beharko da. Nolanahi ere, ingurumen-organoaren aurrean ziurtatu beharko da jarduera horiek ez dietela eragiten zigilatzearen osotasunari, perimetro-kanalen jardunari, itxi ondorengo kontrol-sistemaren egonkortasunari edo elementuei, eta pertsonentzat arrisku onartezina ez dakartela.

        Xede horretarako, zigilatzean sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia ezabatu egingo da.

        Inolaz ere ez da baimenduko zabortegia itxi ondorengo fasean barrena zabortegiaren zigilatzea bizilekurako erabiltzea. Halaber, ez da baimenduko inolako jarduketarik zigilatze-segidako ur garbien drainatze-geruzaren gainazaletik 50 cm baino gutxiagora hurbil dadin.

        1.9. Lan-arriskuen prebentziorako baldintzak.

        Zabortegia eraiki, ustiatu, zigilatu eta itxi ondorengo aldian zehar, beharrezko neurriak hartu beharko dira istripuak saihestu eta horien ondorenak mugatzeko, bereziki azaroaren 8ko 31/1995 Legea, lan-arriskuen prebentziorako dena, eta hori garatzen duten arauzko xedapenak aplikatzea, aurkeztutako agirietako «Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana» V. agirian deskribatutakora egokituz.

        1.10. Ingurumena zaintzeko programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirien eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1.10.1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

        Isuritako uraren kalitatearen kontrola, lurpeko uren kontrolari, lixibiatuen kontrolari, eta azaleko uren kontrolari dagokionez, sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoari jarraituz burutu beharko da. Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatzeko fasean zehar, lixibiatuen kontrola atal hauetan ezarritakora egokituko da gainera:

        Isurketa-

        puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

        1 Zabortegiko lixibiatuak pH-a, solido esekiak; OEK, amonioa, olioak eta koipeak, aluminioa, kobrea, zinka, kromoa, artsenikoa, kadmioa. Merkurioa, beruna, burdina, eroankortasuna Bi hilean behin Kanpokoa

        Lixibiatuak biltzeko kutxeta (AR-2) Tratatu gabeko lixibiatuak T, emaria, pH-a, alkalinotasuna, OEK, eroankortasuna, KOG eta kloruroak Hilerokoa Autokontrola

        Solido esekiak, Al, Cd, kromoa (VI), Cu, AOX, As, kaltzioa, Fe, Hg, Ni, Pb, Zn, fenolak, sulfatoak eta karbonatoak. Sei hilerokoa Autokontrola

        • Erreka kanalizatuaren ekialdeko ekarpena (PR-2a) T, emaria, pH-a, alkalinotasuna, eroankortasuna. Hilerokoa Autokontrola

        • Erreka kanalizatuaren mendebaldeko ekarpena (PR-2b) T, emaria, pH-a, alkalinotasuna, eroankortasuna. Hilerokoa Autokontrola

        • Erreka zabortegitik ibaian behera 50 m-ra (RE-3) T, emaria, pH-a, alkalinotasuna, eroankortasuna. Hilerokoa Autokontrola

        • Zabortegiaren sarreraren ondoko iturburua (MA-5) pH-a, kolorea, uhertasuna, amonioa, nitratoak, As, oxidagarritasuna, Cd, Cr, Cu, Fe, Hg, Ni, Pb, Zn, kloruroak eta eroankortasuna Sei hilerokoa Autokontrola

        • Iturburua zabortegitik ibaian gora (MA-6) pH-a, kolorea, uhertasuna, amonioa, nitratoak, As, oxidagarritasuna, Cd, Cr, Cu, Fe, Hg, Ni, Pb, Zn, kloruroak eta eroankortasuna Sei hilerokoa Autokontrola

        • Zabortegiaren sarreraren ondoko iturburua (MA-7) pH-a, oxidagarritasuna, kloruroak eta eroankortasuna Hiru hilero Autokontrola

          pH-a, kolorea, uhertasuna, amonioa, nitratoak, As, oxidagarritasuna eta Cd Sei hilerokoa Autokontrola

        • Piezometroak zabortegitik ibaian behera (PI-4a PI-4b) Maila freatikoak, T, pH-a, alkalinotasuna, OEK, eroankortasuna, KOG eta kloruroak Hilerokoa Autokontrola

          Kontrol bakoitza «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, Ebazpen honetako D.1.3. ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

          Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

          Isurketan uren kalitatearen araudian (maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria) araututako gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

          Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

          Parametroak analizatzeko «Estándar Methods For The Examination Of Water And Wastewater»en (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) ageri diren metodo normalizatuetakoren bat erabiliko da, edota ASTM Water and Environmental technologyren azken edizioko 11. sailean ageri den metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitu ahal izateko. Gainera, eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

          Uraren Euskal Agentziak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.

          1.10.2. Zabortegiaren balantze hidrikoa.

          Kanpoko erakunde batek urtero zabortegiaren balantze hidriko bat egin beharko du. Horretarako, Amurrioko estazioan erregistratutako lixibiatuen emariaren datuak eta erregistratutako datu meteorologikoak eta zabortegiaren gainazalean sortzen diren aldaketen plano topografikoak (zigilatutako eremuak, isurketarako eremuak, eta abar.) erabiliko dira.

          Itxi ondorengo aldiko lehen balantzeak zabortegiaren jarrera hidrodinamikoaren analisia barne izango du, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetatik eta itxi aurreko eta ondorengo balantze hidrikoaren alderaketatik abiatuta.

          1.10.3. Isuri-ontziaren topografia kontrolatzea.

          Isuri-ontziaren topografiaren kontrola oinarrizko proiektuan jasotako proposamenaren arabera burutu beharko da, zehazki zaindu eta kontrolatzeko planaren txosten osagarriaren 6. atalean jasotakoa. Kontrol topografiko horren emaitzek hauek jasoko dituzte: neurtzeko bitarteko eta materialak, gertatutako gorabeherak, aldi bateko bilakaeraren grafikoak, erregistratutako datuak euskarri elektronikoan (kalkulu-orria), eta horien interpretazioa.

          Urtero zabortegiaren betetze-lanen plano topografiko eguneratu bat egin beharko da, zabortegiaren mugak, zabortegiaren zona zigilatua, eta azken urtean hondakinak utzi diren zabortegiaren zona zehaztuta dituena, eta horien azalerak eta zabortegiaren gainazalean aldaketak egin diren datak adierazita.

          1.10.4. Zarataren kontrola.

          Jarduera garatzen den lursaileko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

          Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamena Ebazpen honen D.1.10.9. atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

          1.10.5. Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

          Airearen kalitatearen gaineko eraginaren monitorizazio bat egingo da, zabaldu eta zigilatzeko obrak burutzean partikula solido eta jalkigarriak analizatuz.

          1.10.6. Isuri atmosferikoen kontrola hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatu bitartean.

          Urtean gutxienez immisioko laginketa-datuak biltzeko kanpaina bat egingo da, bai langileen lan-eremuetan edo lan-ingurunean, bai ustiapenaren ingurunean.

          Laginketa-kanpaina horiek ahalik eta egoera okerrena duen aldean egingo dira. Lan-ingurunearen gaineko eragina baloratuko da, eragiketa eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan, etab. laginketa eginez.

          1.10.7. Tresneriaren kontrola.

          Urtero tresnen kontrolean espezializatutako enpresa batek txostena egingo du neurri zuzentzaileei buruz eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemei buruz.

          1.10.8. Emaitzak igortzea.

          Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, eta ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostena ere bidaliko da. Txosten horretan adieraziko dira emaitzen analisia, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira. Sei hilean behin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

          Txosten horretan, hurrengo urtean egin beharreko obren eta hondakinek bete beharreko eremuen aurreikuspena gehituko da, gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumenaren kalkulua, soberakin-gaitasuna eta urte horretan utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea adieraziz.

          1.10.9. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

          Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanean eta Ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

          Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

          2. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

          2.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

          2.1.1. Baldintza orokorrak.

          Acería de Álava SA enpresaren planta ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

          Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

          Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

          2.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

          Acería de Álava SA enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera-giroa babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

          Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera

          (m) Diametroa

          (m) Katalogazioa

          Taldea UTM

          koordenatuak

          X Y

          1 1003661-01 HEA labea eta AOD 30 5,3 A 499.845 4.764.812

          2 1003661-02 Altzairutegiko iragazkia A

          3 1003661-03 PIT 1 labea 22 0,8 C 500.017 4.764.789

          4 1003661-04 PIT 2 labea 22 0,8 C 500.019 4.764.794

          5 1003661-05 PIT 3 labea 22 0,8 C 500.022 4.764.800

          6 1003661-06 PIT 4 labea 22 0,8 C 500.025 4.764.805

          7 1003661-07 PIT 5 labea 22 0,8 C 500.027 4.764.810

          8 1003661-08 PIT 6 labea 22 0,8 C 500.030 4.764.815

          9 1003661-09 PIT 0 labea 22 0,8 C 500.033 4.764.821

          10 1003661-10 PIT 7 labea 22 0,8 C 500.014 4.764.784

          11 1003661-11 Forjarako birberotzeko labea 18 1,2 C 499.942 4.764.879

          12 1003661-12 1. Maskin zentroa 5 0,5 C 500.023 4.764.842

          13 1003661-13 Makroeraso azidoa 2,5 0,18 C 499.882 4.764.911

          14 1003661-14D Laborategiko kanpaia 0,25 Ez-sistematikoa

          Sustatzaileak 2. fokuaren garaiera, diametroa eta UTM koordenatuak aurkeztu beharko ditu, eta «Laborategiko kanpaia» izeneko fokuaren UTM koordenatuak.

          Gainera, isuri barreiatuak sortzen dira granailatzeko makinen zonetan, isurtzean, lingote-ontziak berotzeko labean, gas naturalaren erregailuetan, hipertenplatzeko labean, zuritzeko makinan, esmerilagailuan, ebakitzeko zerran, kare-biltegian, kanpoko oxiebaketan, kanpoan zepa zuriak tratatu eta maneiatzean, zepak biltegiratu eta berreskuratzean eta geldoen zabortegian. Isuri horiek prozesu etenetan sortzen dira, zepak biltegiratu eta berreskuratzean eta geldoen zabortegian izan ezik; horietan prozesu jarraituetan sortzen dira.

          2.1.3. Isurtzeko muga-balioak.

          Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

          Fokuak Substantziak Isurtzeko muga-balioak

          1. fokua Partikulak 20 mg/Nm3

            CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 300 ppm

          2. fokua Partikulak 20 mg/Nm3

            CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 300 ppm

          3. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          4. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3(3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          5. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          6. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          7. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          8. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          9. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          10. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3 (3% O2)

            Partikulak 150 mg/Nm3

          11. fokua CO 500 ppm

            NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3

            Partikulak 150 mg/Nm3

          12. fokua Partikulak 20 mg/Nm3

          13. fokua NOx (NO2 gisa) 400 mg/Nm3

            HCl 30 mg/Nm3

            Jardun-egoera arruntetan, gas primarioen isuri nagusia «HEA labea eta AOD» 1. fokuaren bidez egingo da.

            Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

            Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

            Etengabe neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla ulertuko da, urtebetean neurtutako orduko batez besteko balio egiaztatuen % 94k ezarritako muga gainditzen ez badu.

            Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurketarako gehienezko balioetan, ez ditu isurtzeko muga-balioaren portzentaje hauek gaindituko: karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta nitrogeno dioxidoa, % 25; partikulen guztizkoak eta karbono organikoaren guztizkoa, % 30; hidrogeno kloruroa eta hidrogeno fluoruroa, % 40.

            Orduko batez besteko balio balioztatuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta.

            Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

            2.1.4. Gasak bildu eta husteko sistema.

            Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute D.2.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

            Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

            Zehazki, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isurtzeak neurtzeko sistema jarraikiak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

            Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

            2.1.5. Isuri barreiatuak kanpoaldean.

            Egun pabiloien kanpoaldean zepa zuriak maneiatu eta tratatzean sortzen diren isuriak pabiloi batean zarratuko dira, isuri horiek kanpoaldera irtetea saihesteko. Pabiloi hori abian egongo da Ebazpen hau jaulkitzen denetik urtebeteko epean.

            Halaber, oxiebaketan sortutako isuri barreiatuak ere zarratu egingo dira, edo modu egokian tratatuko dira, inguruko airearen kalitatearen mailak aldatzea saihestearren.

            2.2. Isurketak ibilgura egiteko baldintzak.

            2.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

            Isurketa-

            puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro

            hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria UTM koordenatuak

            1 Industria-urak Lingoteak hozteko urak eta euri-urak Nerbioi ibaia Nerbioi-Ibaizabal II X: 500.022

            Y: 4.764.776

            V2 Ur sanitarioak Ur sanitarioak Nerbioi ibaia Nerbioi-Ibaizabal II X: 500.005

            Y: 4.764.760

            2.2.2. Gehienez isuri daitekeen emaria eta bolumena.

            1. Isurketa: industria-urak eta ur sanitarioak.

              Orduko puntako emaria 68 m3/h

              Eguneko gehienezko bolumena 140 m3/día

              Urteko gehienezko bolumena 32.000 m3/año

              2.2.3. Isuriaren ezaugarriak.

              Isurien kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak ondorengo zerrendan ageri dira:

              Parametroak Isuriaren ezaugarriak

              pH-a 8,67 artean

              Solido esekiak < 365 mg/l

              OEK < 144 mg/l

              Olioak eta koipeak < 14,2 mg/l

              Detergenteak < 1,15 mg/l

              Burdina < 0,94 mg/l

              Amonioa < 25,4 mg/l

              2.2.4. Araztu eta husteko instalazioak.

              Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek jarduera hauek hartuko dituzte barne funtsean:

              Hobi septikoak.

              Hozteko uren dekantazio-putzua.

              Zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoak purgatu ondoren sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

              Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoa ez direla ikusiz gero, Acería de Álava SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isuriak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko zaizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

              Etorkizunean inguru horretatik Nerbioi arroko saneamendurako kolektore orokor bat igaroko balitz, isuriak horretara konektatu behar lirateke horretarako bideragarritasun teknikorik izanez gero, eta administrazio eskudunari idatziz jakinaraziko zaio.

              Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

              2.2.5. Isurien kontrol-kanona.

              Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

              (IKK): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu.

              Pu = Po x Km.

              Km = K2 xK3 xK4.

              Honela ulertuta:

              V = Isurketa baimenduaren bolumena (/urte).

              Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

              Po.= Oinarrizko prezioa -ko isurketaren izaeraren arabera.

              Km.= Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

              K2.= Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

              K3. = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

              K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

              1. isurketa: industria-erabilerako urak:

                V : bolumena V = 32.000 / urte.

                Po : Hondakin-ura: Industriala Po = 0,03005 /.

                K2 : 1. mota K2 = 1,0.

                K3 : Tratamendu egokirik gabe K3 = 2,5.

                K4 : Kategoria-eremua: II K4 = 1,12.

                Km = 1,0 x 2,5 x 1,12 = 2,80000.

                Pu = 2,80000 x 0,03005 = 0,08414 euro/

                Isurien Kontrol-kanona = 32.000 0,08414 = 2.692,48 euro/urte.

                2.3. Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

                Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

                Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

                Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

                Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

                Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideekin bat etorriz gauzatuko da.

                Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

                Hondakinak desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Amurrioko Udalean.

                2.3.1. Hondakin arriskutsuak.

                Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

              2. Prozesua: «ijezketa».

              1. hondakina: «Azido agortuak (nitrikoa+klorhidrikoa)».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/2/1.

                Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A212//B3120.

                HEZ: 110106.

                Urtean sortutako kantitatea: 0,35 t.

                Makroeraso-bainua birjartzean sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko plastikozko bidoian biltzen da, eta hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

              1. Prozesua: «akabatzea».

              1. hondakina: «Taladrina agortua».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/5/1.

                Hondakinaren kodea: Q8//D9-R1//L9//C51//H5//

                A212//B3141.

                HEZ: 120109.

                Urtean sortutako kantitatea: 3 t.

                Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzean hondakin gisa sortzen da. Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

              2. hondakina: «Taladrina-gainak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/5/2.

                Hondakinaren kodea: Q8//D13//L-P9//C51//H5//A212//B3141.

                HEZ: 120109.

                Urtean sortutako kantitatea: 1 t.

                Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzean hondakin gisa sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako bidoian jasotzen da.

              1. Prozesua: «gas efluenteak araztea».

              1. hondakina: «Altzairutegiko hautsak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/7/1.

                Hondakinaren kodea: Q9//R13//S25//C5/7/18//H14/13//A212//B0011.

                HEZ: 100207.

                Urtean sortutako kantitatea: 1.100 t.

                Galdaketako eta finketako gasak iragaztean sortzen da. Mekanikoki erauzi eta siloetan biltzen da, eta horietatik ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

              2. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/7/2.

                Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C5/7/18//H14/13//A212//B0011.

                HEZ: 150202.

                Urtean sortutako kantitatea: 1 t.

                Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Big-bagetan biltzen da, eta labean sartuta autokudeatzen dira gero.

              1. Prozesua: «hondakin uren tratamendua».

              1. hondakina: «Beroko ijezketako lohiak (dekantagailu sekundarioa)».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/8/1.

                Hondakinaren kodea: Q9//D9//P27//C51//H5//A212//B0006.

                HEZ: 100211.

                Urtean sortutako kantitatea: 500 t.

                Ijezketako eta hipertenplatzeko urak arazteko instalazioko dekantazio sekundarioan sortzen da. Edukiontzi identifikatuan bildu eta biltegiratzen da, eta kudeatzaile baimenduak eramaten du.

              2. hondakina: «Ijezketako ur oliotsuak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/8/2.

                Hondakinaren kodea: Q9//D9//L9//C51//H5//A212//B0006.

                HEZ: 100211.

                Urtean sortutako kantitatea: 20 t.

                Ijezketako eta hipertenplatzeko urak arazteko instalazioko dekantazio sekundarioan sortzen da. Sortzen den puntutik zuzenean erretiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

              1. Prozesua: «zerbitzu orokorrak».

              1. hondakina: «Olio erabiliak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/1.

                Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A212//B0019.

                HEZ: 130205.

                Urtean sortutako kantitatea: 5 t.

                Ekipo eta instalazioetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

              2. hondakina: «Olio dielektrikoak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/2.

                Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A212//B0019.

                HEZ: 130307.

                Urtean sortutako kantitatea: 2 t.

                Ekipo elektrikoetan olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.

              3. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatuak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/3.

                Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/

                5//A212//B0019.

                HEZ: 140603.

                Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

                Piezak garbitu eta deskoipeztatzean sortzen da. Kudeatzaile baimenduak zuzenean erretiratzen du instalaziotik.

              4. hondakina: «Berunezko bateria agortuak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/4.

                Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A212//B0019.

                HEZ: 160601.

                Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

                Bateriak birjartzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da eta zuzenean erretiratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

              5. hondakina: «Merkurioa duten hodi fluoreszente eta/edo hondakinak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/5.

                Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/

                14//A212//B0019.

                HEZ: 200121.

                Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

                Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Kaxa identifikatuan biltzen da eta zuzenean erretiratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

              6. hondakina: «Pilak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/6.

                Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7/11/16//H6/14//A212//B0019.

                HEZ: 200133.

                Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

                Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Edukiontzi identifikatuan biltzen da Arabako Foru Aldundiko bilketa-zerbitzuari entregatzeko.

              7. hondakina: «PKB duen transformadorea».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/7.

                Hondakinaren kodea: Q12//D13//L-S10//C32//H6/7//A212//B0019.

                HEZ: 160209.

                Urtean sortutako kantitatea: 4 t.

                Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.

              8. hondakina: «PKBrik gabeko kondentsadoreak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/8.

                Hondakinaren kodea: Q6//R13//S35//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 160213.

                Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

                Mantentze-lan orokorreko azpiprozesuaren hondakin gisa sortzen da; bidoi identifikatuan bildu eta kudeatzaile baimenduari entregatzeko erretiratzen da zuzenean.

              9. hondakina: «Hondakin oliotsuekin kutsatutako solidoak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/9.

                Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 150202.

                Urtean sortutako kantitatea: 9 t.

                Xurgatzaileak eta ehunak jasotzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan bildu eta bete ondoren big-bagera aldatzen da biltegiratze-eremuan.

              10. hondakina: «Metalezko ontzi huts kutsatuak (bidoiak)».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/10.

                Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 150110.

                Urtean sortutako kantitatea: 3,5 t.

                Ontzi hutsak biltzean sortzen da. Eremu identifikatuan biltzen da hondakin-biltegian.

              11. hondakina: «Pintura-hondarrak dituzten poto hutsak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/11.

                Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H14//A212//B001.

                HEZ: 150110.

                Urtean sortutako kantitatea: 1 t.

                Ontzi hutsak biltzean sortzen da. Edukiontzi identifikatuan bildu eta bete ondoren big-bagera aldatzen da hondakin-biltegian.

              12. hondakina: «Ekipo elektriko eta elektroniko zaharkituak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/12.

                Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A212//B0019.

                HEZ: 160213.

                Urtean sortutako kantitatea: Hondakin puntuala.

                Ekipo elektriko eta elektronikoak aldatzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin arriskutsuen biltegian identifikatutako zonan jasotzen da.

              13. hondakina: «Koipe erabiliak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/13.

                Hondakinaren kodea: Q7//R13//P19//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 120112.

                Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

                Instalazioen mantentze-lanetan sortzen da. Balezta-bidoi identifikatuan biltzen da eta bidoi-parkean biltegiratzen.

              14. hondakina: «Gai arriskutsuak eduki dituzten plastikozko ontzi hutsak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/14.

                Hondakinaren kodea: Q5//R3//S36//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 150110.

                Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

                Ontzi hutsak biltzean sortzen da. Bidoi-parkean biltegiratzen dira.

              15. hondakina: «Olioa urarekin».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/15.

                Hondakinaren kodea: Q7//D13//L9//C51//H5//A212//B0019.

                HEZ: 130507.

                Urtean sortutako kantitatea: 3 t.

                Instalazioen mantentze-lanetan sortzen da. Bidoi-parkean biltzen da bidoi identifikatuan.

              16. hondakina: «Forja-prentsako olio hidraulikoa».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/9/16.

                Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A212//B0019.

                HEZ: 130110.

                Urtean sortutako kantitatea: 10 t.

                Forja-prentsako instalazioan sortzen da zirkuitu hidraulikoko ihesen ondorioz. SOH identifikatuan biltzen da bidoi-parkean, kudeatzaile baimenduak iragazte-tratamendua egin dezan Acería de Álava, S.A. enpresaren instalazioetan. Olioa iragazi ondoren, bertan berrerabiltzen da, makinen instalazioak koipeztatzeko.

              1. Prozesua: «mahuka iragazkien autokudeaketa».

              1. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

                Identifikazioa: A01010958/0100004700/10/1.

                Hondakinaren kodea: Q9//D15//S35//C5/7/18//H14/13//A212//B9204.

                HEZ: 150202.

                Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Big-bagean biltzen da eta labe elektrikoan sartuta autokudeatzen dira.

                1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

                2. Ijezketako ur oliotsuak eta disolbatzaile ez-halogenatuak hondakinak instalazioan sortzen diren andeletatik zuzenean bildu behar dira, aurrez ontziratu edo biltegiratu gabe, kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

                3. Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

                4. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

                5. Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

                6. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

                7. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Acería de Álava SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

                8. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

                9. Instalazioan, bertan sortutako hondakin hauek kudeatu ahal izango dira: mahuka-iragazki erabiliak. Plantaren urteko gehienezko tratamendu-edukiera ezingo da inola ere gainditu (gehienezko kargak ez du inola ere karga osoaren pisuaren % 0,5 gaindituko).

                10. Acería de Álava SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan sortako olio erabilia.

                11. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Acería de Álava SA enpresak.

                12. Irailaren 29ko 259/1998 Dekretu horri jarraituz, Acería de Álava SA enpresa behartuta egongo da olio-hondakinen ezaugarri fisiko-kimikoak egiaztatzera (aipatutako dekretuak arautzen du olio horren kudeaketa), azken kudeatzaile baimenduari trata dezan entregatu aurretik. Egiaztapen hori ez da nahitaezkoa izango, dekretu horren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, Acería de Álava SA enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko transferentzia-estazio baimendu batean entregatu behar baditu. Kasu horretan, estazio horren titularrak hartuko du bere gain eginbehar hori, olioa azken kudeatzaile baimenduari bidali aurretik.

                1. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

                2. Acería de Álava SA enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak baldin baditu, abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua bete beharko du.

                1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Acería de Álava SA enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

                2. Acería de Álava SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

                3. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

                4. Aurreko puntuan aipatutako erregistro-liburuak instalazioko «mahuka-iragazki erabilien» dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak bilduko ditu, eta gutxienez datu hauek agertuko dira bertan:

                  Kudeatutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

                  Dosifikazio-maiztasuna eta -maila.

                  Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

                  Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

                  Horiei emandako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

                5. Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Acería de Álava SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

                6. Aurreko f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), p) eta q) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

                7. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Acería de Álava SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

                  2.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

                  Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

                  Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (t/urtea)

                  Material elektronikoa 200136 Zerbitzu Orokorrak 7

                  Brontze-hondakinak 200140 Zerbitzu Orokorrak 0,8

                  Brontze-hondakinak, letoia, burdina 200140 Zerbitzu Orokorrak 6

                  Zur-hondarrak 200138 Zerbitzu Orokorrak 13

                  Ijezketako eta forjako axala 100210 Ijezketa, forja eta tratamendu termikoa 310

                  KAMAG gurpil trinkoak 160103 Ibilgailu-parkea -

                  Olio frijituak 200125 Zerbitzu Orokorrak 0,245

                  Hobi septikoko lohiak 200304 Zerbitzu Orokorrak 63

                  Talo herdoilgaitzak 100214 Altzairutegia 1.025

                  Erregogorra 100299 Galdatzea eta fintzea 9.496

                  Zepa zuriak 100201 Galdatzea eta fintzea 2.417

                  Zepa beltzak 100201 Galdatzea eta fintzea -

                  Zepa grisak 100201 Galdatzea eta fintzea -

                  Garbiketako hondarrak/obra-hondakinak 200399 Zerbitzu Orokorrak 847

                  Totxoak hoztu ondorengo lohiak 100215 Zerbitzu Orokorrak 13

                  Hondakin plastikoak 200139 Zerbitzu Orokorrak 15

                  Sustatzaileak KAMAG gurpil trinkoak, zepa beltzak eta zepa grisak hondakin ez-arriskutsuen sortutako guztizko kopurua aurkeztu beharko du.

                1. «Talo herdoilgaitzak» eta «Ijezketako axala» hondakinek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz erretiratu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako D.2.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

                2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

                3. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

                4. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Acería de Álava SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez, agiri horiek derrigorrezkoak direnean.

                5. Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

                6. Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

                7. Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

                  2.4. Lurzoruari buruzko baldintzak.

                  Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Acería de Álava SA enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

                  Petrolio-instalazioa berreskuratzea: lurpeko andelak inguruko ingurunerako balizko arriskua izan ez daitezen.

                  Zepa-parkearen mantentze-lanen protokoloak berraztertzea.

                  Sarbide-kontrol bat eta estaldura bat instalatzea olioen eta gasolioaren biltegian, instalazioan sortutako fluidoak mugatzeko, hori eurietatik babestuta geratuko baita.

                  Patioan hormigoizko zola bat eraikitzea (metalezko herdoil-azal lehorra).

                  Biltzeko berariazko sistema bat eraikitzea eta hormigoizko zola jartzea kare-dorrearen zonan.

                  2.5. Zaratari buruzko baldintzak.

                  Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

                1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

                2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

                3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

                4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

                  2.6. Ingurumena zaintzeko programa.

                  Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

                  2.6.1. Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

                1. Acería de Álava SA enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu ondorengo informazioaren arabera:

                  Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna

                  1 1003661-01 HEA labea eta AOD Partikulak Jarraikia

                  1, 2 1003661-01

                  1003661-02 HEA labea eta AOD

                  Altzairutegiko iragazkia Partikulak

                  CO

                  NOx

                  SO2

                  HF, HCl, Cl

                  PKDD/F

                  Metal astunak (Zn, Pb, Ni, Hg, Cu, Cr, As, Cd)

                  nmCOV Urtekoa

                  3 1003661-03 PIT 1 labea Partikulak

                  NOX

                  CO 3 urtean behin

                  4 1003661-04 PIT 2 labea

                  5 1003661-05 PIT 3 labea

                  6 1003661-06 PIT 4 labea

                  7 1003661-07 PIT 5 labea

                  8 1003661-08 PIT 6 labea

                  9 1003661-09 PIT 0 labea

                  10 1003661-10 PIT 7 labea

                  11 1003661-11 Forjarako birberotzeko labea Partikulak

                  NOX

                  CO 5 urtean behin

                  12 1003661-12 1. Maskin zentroa Partikulak 5 urtean behin

                  13 1003661-13 Makroeraso azidoa NOx

                  HCl 5 urtean behin

                  Urtero neurtuko dira partikulak, CO, NOx, SO2, HF, (HCl, Cl), dioxinak eta furanoak, nmCOV eta metal astunak (Zn, Pb, Ni, Hg, Cu, Cr, As, Cd) HEA labea eta AOD 1. fokuan.

                  «Altzairutegiko iragazkia» 2. fokuan Ingurumen Sailburuordetzak baliozkotutako prozedura baten bidez egingo dira neurketak.

                  Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza; dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6 edo 8 orduko neurketa bat), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko dira. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

                  Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Parametroak neurtu ez badira edota Ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Atmosferara botatzen diren isurien hurrengo kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkeneko neurketa kontuan izanda.

                2. Neurketa jarraikia.

                  Acería de Álava SA enpresak partikulen neurketa jarraikia egin beharko du HEA labea eta AOD 1. fokuan.

                  Neurtzeko sistema jarraikiak «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoan» ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

                  Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

                  Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia prebentziozko mantentze-lanen plan bati jarraituz zaindu beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

                  Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

                  15 egun jarraian edo gehiagotan neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; 15 egunean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

                  Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»n adierazitako ereduaren arabera.

                  2.6.1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

                  Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan jasoko dira sustatzaileak berak (autokontrola) zein kontrol-erakunde baimenduak (KEB) egindako neurketak, mantentze-lanetako eragiketak (barne hartuta arazketa-sistemenak, esaterako, mahukak aldatzea), garbiketa, aldizkako ikuskapenak, matxuragatik egindako geldialdiak, egiaztapenak, edozein motatako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.

                  2.6.1.2 - Atmosferako immisioak kontrolatzea.

                  Atmosfera kutsatzen duten kutsatzaileen hondoko mailak egiaztatzeko, airearen kalitatea partikulatan zaintzeko estazio bat instalatuko da.

                  Immisio-kabina kokatzeko eta ondoren EAEko sarearekin konektatzeko azterlana aurkeztuko dute. Halaber, Ingurumen Sailburuordetza honek onartu beharko duen mantentze- eta kalibratze-plana ere aurkeztuko dute.

                  Urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, titularrak hauek jasotzen dituen txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara: bere jabetzako ekipoetan aurreko urte zibilean ikusitako legezko immisio-mugen gainditze guztiak.

                  Legeak ezarritako mugak gainditzen badituzte, ondorengo 3 hilabeteetan gertatutakoaren zergatiak zehaztu eta Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean justifikatu beharko dituzte. Kausa probableen artean titularraren jardueraren bat badago eta horren ekarpen balioetsia adierazgarria bada, enpresa-mailan airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan arrazoiak zehaztu eta ondorengo 3 hilabeteetan. Ekintza-plan horretan burutu beharreko ekintzak eta horietako bakoitzerako epeak adieraziko dira. Ekintzak burutzeko epeak ezingo dira 12 hiletik gorakoak izan, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen espresa izan ezean.

                  Zepa zuriak maneiatzeko eragiketak, horiek zarratzeko pabiloia eraiki arte, leku egokian egingo dira, eta neurri zuzentzaileak hartuta (ureztatzeko sistema edo antzekoa), horiek instalazioen kanpoaldera isurtzea ekiditeko. Halaber, pabiloia eraiki arte eta lau hilean behin, immisio-kontrol bat egingo da bolumen altuko atzigailu baten bidez. Kontrola KEB baimendu batek egingo du, eta kontrol bakoitzean, gutxienez, segidako 15 egunetan zehar egunero isuritako PM10 kontzentrazioei buruzko datuak bilduko dira, neurgailua partikula-isurien eragin handiena aurreikusten den jabetza-mugetan jarriz, dabiltzan haizeetan edo arrazoitu beharko diren beste inguruabarretan oinarrituta. Halaber, analizatuen artean kontzentrazio handiena duen iragazkiaren edukiaren karakterizazio bat egingo da. Kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara igorriko dira.

                  2.6.2. Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

                1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

                  Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Kontrol-kutxetaren UTM koordenatuak Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

                  1 eta 2 Lingoteak hozteko urak eta ur sanitarioak

                  pH-a

                  Solido esekiak

                  T

                  OEB5

                  OEK

                  Amoniakoa

                  Olioak eta koipeak

                  Detergenteak

                  Burdina Hiru hilero Kanpokoa

                  Sustatzaileak isuriak kontrolatzeko kutxetaren UTM koordenatuak adierazi behar ditu.

                2. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

                  Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

                  Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbiderapenei, horien kausei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

                  Parametroak analizatzeko «Estándar Methods For The Examination Of Water And Wastewater»ko (APHA, AWWA, WPCF, azken edizioan) normalizatutako metodoetakoren bat erabiliko da, edota ASTM Water and Environmental technology´ren azken edizioko 11. saileko metodoren bat. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera metodo egokiena hautatuko da. Egun erabiltzen diren metodoen bestelakoak diren analisi-metodoak erabil daitezke, kutsatzaileen kontzentrazioa modu egokiagoan definitzeko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

                  Uraren Euskal Agentziak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak gainditzen ez dituztela egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.

                3. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

                4. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, D.2.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

                5. Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

                  2.6.3. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

                  Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

                  Adierazlea Unitatea

                  Txatarra-kontsumoa T txatarra kontsumitu / t altzairu ekoiztu

                  Hondakin arriskutsuak Kg altzairutegiko hauts / t altzairu ekoiztu

                  • hondakinak baliotzea

                    Hondakin ez-arriskutsuak T zepa beltz / t altzairu ekoiztu

                    T zepa zuri / t altzairu ekoiztu

                    Kg erregogor / t altzairu ekoiztu

                    Kg herdoil-azal / t altzairu ekoiztu

                    Isuriak T co2 / t altzairu ekoiztu

                    Energia-kontsumoa Kwh gas natural / t altzairu ekoiztu

                    Ur-kontsumoa m3 ur / t altzairu ekoiztu

                    2.6.4. Zarataren kontrola.

                    Aurkeztutako dokumentazioak egindako proposamenari jarraituz, 2 urtero zarataren barne-neurketak egingo dira, hartuko diren neurri teknikoen baliozkotasuna bermatzeko, baita dokumentazio horretan adierazitako fokurik garrantzitsuenen eragin negatiboak murrizteko ere.

                    Jarduera garatzen den lursaileko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

                    Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamena Ebazpen honen D.2.6.6. atalean adierazitako ingurumena zaintzeko Programako agiri bateginean sartuko da.

                    2.6.5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

                    Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

                    Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

                    2.6.6. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

                    Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

                    Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

                    1. Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

                      1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

                      Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

                      2. Jarduera uztea.

                      Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdina, altzairua eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Acería de Álava SA enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

                      3. Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

                      Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

                    1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

                    2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

                    3. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

                    4. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

                    5. Olioak, gehigarriak, erretxinak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

                    6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

                    7. Hautsezko produktuak biltegiratzeko siloak egongo dira, eta granailatzeko makinen eta esmerilagailuen zonetan jarriko direla bermatuko da.

                    8. Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

                    9. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

                    10. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

                    11. Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

                    12. Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

                    1. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

                    2. Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

                    1. Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

                    2. Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

                    3. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

                    4. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

                    5. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

                    6. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez.

                    7. Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapenari eta zaintzari buruzko eskuliburua izango da. Aldizkako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak eta antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, eta enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatzen da.

                    8. Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

                    9. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Acería de Álava SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

                    10. Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

                      Gertakari mota.

                      -Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den .

                      Iraupena.

                      Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

                      Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

                      Eragindako kalteen balioespena.

                      Hartutako neurri zuzentzaileak.

                      Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

                      Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

                    11. Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

                      1. Analizatzaile jarraikian neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.

                      2. Analizatzaile jarraikian neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 40an gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere 24 ordura jakinaraziko da.

                      3. Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsen berri eman. Horrelakoetan, isurketen datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko zaio Ingurumen Sailburuordetzari.

                      4. Instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

                    12. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

                6. Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

                7. Urtean behin Acería de Álava SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

                  Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

                  Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

                  Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

                8. Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean

                  Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: D.2.3.1.f eta D.2.3.2.d (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); D.2.3.1.q, D.2.3.1.r eta D.2.3.2.f (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); D.2.3.2.a (HEZen ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); D.1.5 eta D.2.4 (lurzorua babesteko baldintzak); D.2.6.1 (isuri atmosferikoen kontrola); D.1.10.9 eta D.2.6.6 (zabortegiari eta altzairutegiari dagokien ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); E.1 (mantentze-lanetako isuri eta hondakinen balioespena); E.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); E.3.d (ustiapenari buruzko eskuliburua); E.3.h (larrialdi-kasuetarako materialen zerrenda); E.3.i (kubetak husteko protokoloa) eta E.3.z (suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

                  Gainera, Ingurumen Sailburuordetzan bere instalazioetako zabortegia itxi eta zigilatzeko plan bat aurkeztu behar du, eta horren edukia Ebazpen honen D.1.7 eta D.1.8 ataletan eta indarrean den araudi sektorialean adierazitakora egokitu beharko da. Beharrezkoa izango da plan horretan ondorengoak sartzea: proposatutako zigilatzea burutzeko kalitate-kontrolerako berariazko plana, proiektuan aurreikusitako fase guztien kronograma xehatua, eta definitutako obra-unitate guztien aurrekontu banakatua, bai zigilatzerako, bai itxi ondorengo kontrol eta jarraipenerako programarako.

                  Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

                  Atal honetako baldintza guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

                  Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

                  Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

                  Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

                  Bosgarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

                  Seigarrena. Acería de Álava SA enpresak Ebazpen honen xede den altzairugintzan eta zabortegian titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

                  Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

                  Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

                  Acería de Álava SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

                  Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

                  Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Acería de Álava SA enpresari, Amurrioko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

                  Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

                  Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

                  Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 2a.

                  Ingurumeneko sailburuordea,

                  IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

Acería de Álava SA enpresak Amurrioko (Araba) udalerrian sustatutako altzairutegiari eta zabortegiari ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduraren barruan ingurumen-organoak sustatutako jendaurrean jartzeko izapidean, zenbait alegazio-idazki aurkeztu dira.

Ondorengo ataletan egindako analisian agerian jarriko denez, Ingurumen Sailburuordetza honek erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua ematerakoan, aurkeztutako alegazioetan proposatutako ingurumen-alderdi guztiak hartu dira kontuan. Horrela, proiektuan jasotako eta prozedura honen bidez osatutako neurri zuzentzaileak instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude.

Jarraian, aipatutako alderdiak kontuan nola izan diren xehetasunez erakusten da:

Fabrika.

Idazki horietan adierazten denez, enpresa dagoen kokapena eta ingurunea eta hurbileko ingurune naturalarekin duen ukipen hurbila kontuan hartuta, Espainiako Konstituzioaren 45. artikulua urratzen dela uler daiteke. Izan ere, agindu horrek hiritarrek pertsona gisa garatzeko ingurumen egoki batez gozatzeko eskubidea defendatzen du, eta proiektu berri honekin hori ez da betetzen, aurkeztutako proiektuaren esparruan siderurgia-jarduera epe luzera bermatzen duelako; are gehiago udal-plangintzan urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoru batean kokatuta egonda.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluan xedatutakoa betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

  1. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira.

    Acería de Álava SA enpresak aurkeztu duen proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez arriskutsuak sortzeko baimenak; ibilgu publikora isurtzeko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak, eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak.

    Espedienteko txostenak eta egindako alegazioak aztertu ondoren, eta proiektu osoaren ingurumeneko ebaluazio bat eginik, ingurumeneko baimen bateratua egin eta Acería de Álava SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri dira.

    Testuinguru horretan, ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako baldintzak.

    Zenbait idazkitan, zepa-konoak irauli ondorengo partikula-isuriak eta karea garraiatzeko uhal bat aipatzen dira, herritarren osasuna eta ingurunea kaltetzen dutenak.

    Ebazpen honen D.1.2 «Airearen kalitatea babesteko baldintzak», D.1.10.5 «Isuri atmosferikoak kontrolatzea», D.1.10.6 «Isuri atmosferikoen kontrola hondakin ez-arriskutsuen zabortegia ustiatu bitartean», D.2.1 «Airearen kalitatea babesteko baldintzak», eta D.2.6.1 «Isuri atmosferikoak kontrolatzea» ataletan, isuri atmosferikoen kontrol egokirako burutuko diren kontrolak adierazten dira.

    Enpresa, eta zehazki txatarra-parkea etxebizitzetatik oso hurbil dagoela eta inguruneko zaratan eragiten duela adierazi da, eta zarata-isuriak minimizatzeko neurriak hartzeko eskatu da.

    Ebazpen honen D.2.5 atalean zaratari buruzko baldintzak aurreikusten dira, eta zehazki, hauxe jasotzen da:

    1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

    2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

    3. Era berean, zarata ezin da 60 dB(A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

    4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

      Gainera, Ebazpen honen D.2.6.4 «Zarataren kontrola» atalean instalazioan burutu beharreko zarata-kontrola adierazten da.

      Zabortegia:

      Beste idazki batean adierazten da AcerÁlavak Saratxon duen zabortegia Acería de Álava enpresaren ingurumeneko baimen bateratuaren barruan sartu behar dela, horren jabetzakoa eta titulartasunekoa delako, eta ez delako produktu eta prozesu berriak ikertzeko erabilitako instalazio bat.

      Ildo horretan, lehen esan bezala, adierazi behar da ingurumeneko baimen bateratua egiterakoan instalazioa bere osotasunean hartzen dela kontuan, eta hortaz, Ebazpen honek Acería de Álava SA enpresak garatutako altzairugintza eta zabortegiaren jarduerari buruzko baldintzak hartzen dituela aintzat.

      Hirigintza-txostenak ez du egiaztatzen zabortegiaren erabilera hirigintza-plangintzarekin bateragarria denik; hartara, 15. artikuluan zehaztutakoa ez da betetzen, eta 12.1.b) artikuluak «proiektuak hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasuna» egiaztatu behar du.

      Organo honek izapidetutako ingurumeneko baimen bateratuaren espedientean jasota dago Amurrioko Udalak 2006ko urriaren 18an igorritako txosten bat dago, eta bertan adierazten da erabilera bateragarria dela indarrean den hirigintza-plangintzarekin.

      Zabortegian isurtzen diren hondakinak geldoak ez direla alegatu da, analisien datuek inguruko urenak baino handiagoak diren pH, kloruro eta abarri buruzko zifrak ematen dituztelako. Gainera, zalantzak daude zabortegian uzten diren hondakinak benetan kontrolatzen ote diren.

      Lehen adierazi bezala, ingurumeneko baimen bateratu honetan Aceria de Álava SA enpresak zabortegiari dagokionez bete behar dituen baldintzak jaso dira.

      Testuinguru horretan, hondakinak hartu eta ikuskatzeko baldintzak eta kontrolak ezarri dira. Besteren artean, betebehar hauek azpimarratu behar dira:

      Acería de Álava SA enpresak hilero hondakinen onarpen-agiriak eta jarraipen eta kontrolerako agiriak ondo beteta bidali beharko dizkio ingurumen organoari, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuaren 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritakoa betez.

      Hilero, Acería de Álava SA enpresak isuritako hondakinen edo hondakin-balioztagune baimendura bidalitakoen laburpena bidaliko du formatu elektronikoan, hauek adieraziz:

      Gainera, ingurumeneko baimen bateratu honi jarraituz, isurtzen diren hondakinak plantan onar daitezkeen hondakinak direla egiaztatzearren, besteak beste, sortzen diren urak (lixibiatuak) kontrolatzea eskatzen da.

      Alegazio-idazkietan adierazi da kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko metodoek berme eta seriotasun eza adierazten dutela egiten diren kontroletan.

      Ingurumeneko baimen bateratu honetan xedatutakoari jarraituz, isuritako uren kalitate-kontrolak erakunde laguntzaile batek egin behar ditu, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikuluan adierazitako baldintzekin.

      Azkenik, esan beharra dago, isurketarako ezarritako ingurumena zaintzeko programari dagokionez, Ebazpen honen D.1.10.8 atalak ezartzen duela analisi eta txostenen emaitzak urtero igorri behar direla, eta erakunde aske eta ingurumen-gaietan aditu batek egindako txosten bat erantsi behar dela.

      Bestetik, kontserbazio-egoera ona lortu edo horri eusteko dauden kontrako eraginak ez omen dira kontuan hartu, eta fauna edo ingurumenerako arriskua sor daiteke, ingurumeneko baimen bateratuak jarduerari eskainitako luzapena dela medio.

      Inguruko eta hurbileko lursailen analisi sakona egin behar zen jarduerak gertuko ingurunean sortu duen eragina zehazteko, eta ez soilik kokapenak ekarriko duena.

      Inguruko habitat eta ekosistemei dagokienez, alde horretako landare-ingurunea oso baxua da, horrelakorik ia ez dago industria-jarduera dela bide.

      Kokapena eta horren inguruko lursailen gainazaleko lurzoruan, kutsadura eta iragazkortasuna dela-eta, ez da kalteak izateko aukerarik aurreikusi.

      Inguruko lurzoruaren iragazkortasuna dela medio, arreta berezia jarri behar da inguruko lurpeko uretara iragazketarik gerta ez dadin; izan ere, ur horiek oso garrantzitsuak dira bertako fauna, flora eta ingurunerako, eta azaleko zein lurpeko urak eta batez ere zigilatu ondoren lixibiatuen indizea zaindu behar dira.

      Faunak balio ertain/altua du, baina murriztu egin liteke zabortegia zabaltzearekin, eta paisaiaren gaineko eragin oso handia sor lezake. «Erkamezti» basoak landare-egitura orekatua errazten du, eta hegazti-fauna kaltetu egin liteke zabortegia zabaltzearekin.

      Azken batean, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa eskasa dela alegatzen dute.

      Sustatzaileak ingurumeneko baimen bateratu hau izapidetzeko aurkeztu dituen agirietan tokiaren ingurumen-egoeraren analisia dago, ondorengoak jasotzen dituena: lokalizazioaren deskribapena, lekuko ingurumen-baldintzak, klimatologia, airearen kalitatea, kokapen geografikoa, geologia eta geomorfologia, azaleko eta lurpeko hidrologia, azaleko eta lurpeko urak, habitatak eta ekosistemak, landaredia, fauna eta lurzoruaren kalitatea, ingurumenaren gaineko identifikazioa eta balorazioa (aldaketa mikroklimatikoak, airearen kalitatearen aldaketa, balio geologikoaren aldaketa, azaleko uren kalitatearen aldaketa, lurpeko uren eta lurzoruaren kalitatearen aldaketa, landarediaren aldaketa, zaratak eragindako eragozpenak, uholde-arriskua eta arrisku geotekniko eta grabitazio-arriskuak) eta prebentziozko neurriak eta neurri zuzentzaileak.

      Gainera, Ebazpen honen D.1.5 «Lurzorua babesteko baldintzak», D.1.7 «Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia zigilatzeko obrak gauzatzeko baldintzak eta betebeharrak», D.1.8 «Hondakin ez-arriskutsuen zabortegia itxi ondorengo baldintzak», D.1.10 «Ingurumena zaintzeko programa» eta D.1.10.3 «Isuri-ontziaren topografia kontrolatzea» ataletan, Aceria de Álava SA enpresak, lurzorua babesteari, lixibiatuei eta azaleko urei, zabortegiaren egonkortasunari, eta abarri dagokienez, ingurunea zuzen babesteko burutu beharreko neurriak eta kontrolak jasotzen dira.

      Obra-faseak eta itxi ondorengo faseak isuri atmosferikoak sortuko dituzte. Ez da aurreikusten isuri atmosferikoen kontrol zorrotzik teknika erabilgarri onenak (TEO) erabiliz, edo indarrean den legerian ezarritako mugak betetzea bermatuz.

      Isuri horiei dagokienez, jarduera hondakinak zabortegian uztea denez, ez da isuri atmosferiko adierazgarririk aurreikusten. Baina D.1.10.5 atalean ezarri den bezala, airearen kalitatearen gaineko eraginaren monitorizazio bat egingo da, zabaldu eta zigilatzeko obrak burutzean partikula solido eta jalkigarriak analizatuz.

      Zabortegia zabaltzeak, jarduera hutsaren ondorioz, kamioien eguneroko zamalanek eragindako kutsadura akustikoa ekarriko du berekin.

      Ingurumeneko baimen bateratu honetan zaratari buruzko baldintzak jaso dira, bai altzairugintzari, bai zabortegiko jarduerari dagokienez. Hain zuzen, hauxe adierazi da:

    1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

    2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

    3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

    4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

      Gainera, jarduera garatzen den lursaileko baldintza akustikoak sei hilabetean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Hondakin onargarriak

Hondakin mota HEZ kodea

Erregogorra 16 11 04

Zepa zuriak 10 02 02

Obra-hondakinak 17 09 04

Ekorkinak 17 09 04

Totxoak hoztu ondorengo lohiak 10 02 12

Hainbat hondakin geldo 10 02 99