- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6991
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/03
- Argitaratze-data: 2008/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2006ko maiatzaren 16an Edinsson Luna Collazos, Yudi Milena Luna Collazos eta Yolanda Collazos Arévalok etxebizitza eskatzaileen erregistroan sartzeko egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.
Bizkaiko lurralde ordezkariak hartu eta Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan 2008ko otsailean argitaratutako ebazpenaren bidez, 2008ko otsailaren 20a baino lehen 2006ko zerga-aitorpenaren kopia eta, horren ezean, urte horretan kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztiak egiaztatzeko eskatu zitzaion. Errekerimenduari erantzunez, Ogasuneko ziurtagiria aurkeztu zuen 2008ko otsailaren 19an, non frogatzen baitzuen ez zuela urte horretan errenta aitorpenik egin, eta non egiaztatzen baitzuen, halaber, Euskalcom Technology 2000 enpresak lortutako diru-sarrerak zenbatekoak izan ziren. Jaime Augusto Sanz Mejiak eta Jaime Estévez Zamaconak izenpetuako agiri pribatuak etxeko lanetan 2006an eskuratutako dirusarrerak egiaztatzekoak eta pasaportea ere aurkeztu zituen.
Bizkaiko Lurralde ordezkariaren 2008ko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez, baja eman zitzaion babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari, eskatutako diru-sarrerak ez egiaztatzeagatik.
Edinsson Luna Collazosek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2008ko martxoaren 25ean, aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren aurka. Bertan alegatu zuen ezen, 2008ko otsailean eskatutako agiriak aurkeztu zituztela, eta berriro aurkezten dituela enplegatutakoen ziurtagiriak eta Ogasuneko ziurtagiria 2006an eskuratutako dirusarrerei buruzkoa, non jasotzen baita, halaber, urte horretan ez zuela errenta aitorpenik egin. Agiriok zuzenketa aldian ere aurkeztu ziren. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.
Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.
Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, honela dio 71.1 artikuluan: «Prozedura hasteko eskabidean betetzen ez badira aurreko artikuluko baldintzak edo aplikagarri den berariazko legedian eskatutakoak, interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Era berean, jakinarazi egingo zaio, horrela egiten ez badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako ebazpena emango da».
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 70. artikuluan dioenez, eskabideetan honako hauek adierazi behar dira:
Interesdunaren izen-abizenak eta, ordezkaria badu, bere ordezkariarenak, baita jakinarazpenak jasotzeko aukeratutako bidea eta lekua ere.
Egitateak, arrazoiak eta eskaria, argi eta garbi adieraziak.
Lekua eta eguna.
Eskabide-egilearen izenpea edo benetan bere borondatea dela erakusteko edozein eratako egiaztapena.
Administrazioko zein organo, erakunde edo unitateri bidaltzen zaion eskabidea.
Bestalde, 71.1 artikuluak aipatzen duen berariazko araua 2002ko ekainaren 14ko Agindua da (2003ko abenduaren 16ko Aginduak aldatutakoa), babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedurari buruzkoa alegia, eta agindu horrek ezartzen duenez ondokoak dira bizikidetza-unitateak edo pertsona fisikoak babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan bere eskaerari alta emateko bete beharreko baldintzak:
Babes ofizialeko etxebizitzaren geroko titularretako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izan beharko du bizilekua.
Bizikidetza-unitateko kideek ez dute etxebizitzarik eduki behar, ez jabetzan, ez jabetza soilean, ez azalera-eskubide edo usufruktuan ere, babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko eskabidearen egunean.
Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko arau orokorrek babes ofizialeko etxebizitza baten esleipenaren onuradun izateko ezartzen dituzten gutxieneko eta gehieneko diru-kopuruen arteko diru-sarrerak dituela egiaztatu behar du bizikidetza-unitateak.
Espedientearen azterketatik ateratzen dena da, izan ere, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki oholtzan errekerimendua egin zitzaiola, Yudi Milena Luna Collazosi, 2008ko otsailean, hain zuzen ere, 2006ko errenta aitorpena aurkez zezan eta, aitorpenik aurkeztu ezean, kontzeptu guztiengatik eskuratutako diru-sarrera gordin oro froga zezan. Emandako epean aurkeztu zituen 2006ko diru-sarreren egiaztagiriak eta Ogasuneko ziurtagiria 2006ko errenta aitorpen hori ez aurkeztu izanari buruzkoa; hortaz, bai frogatu zituela, zuzenketa aldian, 2006an eskuratutako diru-sarrerak. Bidezkoa da, beraz, aurkeztutako errekurtsoa baiestea.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Bizkaiko Lurralde-ordezkariak SD2-03368/06 espedientean emandako ebazpenaren aurka Edinsson Luna Collazosek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Lurralde Ordezkaritza horrek, beraz, egin beharreko izapideak egin ondoren, alta eman beharko dio babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 3a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


