- RESOLUCIÓN de 14 de julio de 2008, del Director de Servicios del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales, por la que se resuelve el recurso de alzada presentado por Dña. Olatz Gallo Martínez en el expediente RBE2-0500/08 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuRESOLUCIÓN de 14 de julio de 2008, del Director de Servicios del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales, por la que se resuelve el recurso de alzada presentado por Dña. Olatz Gallo Martínez en el expediente RBE2-0500/08
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6960
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/14
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa
Testu legala
Olatz Gallo Martínezek 2008ko urtarrilaren 31n emantzipaziorako oinarrizko errenta eskatzearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.
2008ko martxoaren 4an, Bizkaiko lurralde ordezkariak emandako Ebazpenaren bitartez, Olatz Gallo Martínez andreari ukatu egin zitzaion gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta eskuratzeko eskubidea, hain justu ere diru-sarrerei dagokienez ez baitu egiaztatu gutxienezko sei hilabeteko lan-bizitza.
Olatz Gallo Martínezek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, 2008ko apirilaren 22an, aurreko paragrafoan aditzera emandako ebazpenaren aurka, non adierazten baitu, erantsitako agirietatik bai ateratzen dela gutxienez 6 hilabeteko diru-sarrerak izan zituela, izan ere, oinarrizko errenta jasotzen zuen. Hortaz, errekurritutako ebazpena birraztertzeko eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Espediente hau izapidetzean gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta arautzen duen azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan, xedaturiko prozedura arauak, arau osagarriak eta bat datozen arauak ikusi dira.
Errekurtso-egileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehatutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.
Emantzipaziorako oinarrizko errenta arautzen duen azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuaren 2.b) artikuluan ezartzen denez, emantzipaziorako oinarrizko errenta eskuratzeko, diru-sarrera erregularrak izan behar dira, zehazki, urteko 22.000 euroko sarrera gordinetik beherakoak direnak.
Esandakoaren ondorioetarako, diru-sarrera erregularrak honakoek dituzte: inoren kontura edo euren kontura diharduten langileak, ikerketan diharduten bekadunak, eta laguntzako, kotizaziopeko edo aldian behingo gizarte-prestazio publikoa jasotzen dutenak; betiere gutxienez 6 hilabeteko lan-bizitza (eskabidea egiten denetik atzeranzkoa) egiaztatzen badute, edo eskabidea egiten denetik harako sei hilabeteko diru-sarrerak aurreikusten badira.»
Errekurtso-egileak aurkeztutako agiriak aztertu ondoren atzematen da ezen, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak Lan-Bizitzari buruz emandako Txostenak erakusten duela Olatz Gallo Martínezek 2004ko abenduaren 10etik aurrera ez duela alta-mugimendurik izan eta, ondorioz, ez duela egiaztatzen, honen aurretik aipatutako xedapenean agindutako moduan, gutxienez sei hilabeteko lan-bizitzarik, eta baldintza hori conditio sine qua non da laguntza esleitzeko.
Eskabidearekin batera aurkeztu duen agirian, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko zerbitzuburuaren ziurtagirian honakoa jasotzen da: errekurtso-egileak oinarrizko errentaren prestazio ekonomikoa, 616 eurokoa, jasotzen duela. Aldian behingo gizarte-prestazio publikotzat jo badaiteke ere, Foru Aldundiaren prestazio ekonomiko hori, kontuan izan behar da laguntzako, kotizaziopeko edo aldian behingo gizarte-prestazio publiko batzuek, esate baterako langabezia-sorospenak ezarria du iraupen bat, eta eskatzen dutenek egindako eskabideetan Enplegurako Institutu Nazionalak emandako ziurtagiria eskatzen da, non egiaztatu daitekeen sorospen hori hurrengo sei hilabeteetarako ere badela. Baina Foru Aldundiaren oinarrizko errentaren prestazio ekonomikoan ez da bermatzen ezen, eskabideren egunetik harako sei hilabeteetan kobratuko denik, ez eta bermatu ahal izango denik ere, izan ere, onuradunak delako prestazioa jaso nahi badu, aipatu herri-administrazioak ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
1472/2007 EDko 2. artikulua kontuan izanik, gizarte-prestazioaren funtsa datza kotizaziopeko prestazioaren kontraprestazia izatean, hau da, Gizarte Segurantzako pentsioei egiten zaie erreferentzia betiere, kotizaziopekoak zein laguntzakoak izan, azken horietakoak direlarik balioezintasunengatikoak; baina, emanzipaziorako diru-sarrera erregulartzat ezin da kontsideratu, sekula ere, oinarrizko errentaren laguntza, izan ere, definizioz iraupen eta biziraupenerako gizarte-prestazio ekonomikoa baita, hain justu ere gizarte-bazterketari eta txirotasunari aurre egiteko. Beraz, ez dira nahastu behar Gizarteratze-errenta Oinarrizkoa eta Emanzipaziorako Oinarrizko Errenta.
Oinarrizko premien arlo horretan eta laneratu zein gizarteratzeko prozesutik ondorioztatzen direnetan, hau da, integraziorako oinarrizko errentak estali behar dituen horietan izango luke zentzua alokairuetarako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuak araututakoak (1999ko maiatzaren 20ko EHAA, 94. zenbakia). Laguntza hori emateko, Eusko Jaurlaritzak EOE ukatzeko ebazpena izatea eskatzen dute oinarrizko gizarte-zerbitzuek, Gizarteratze Zuzendaritzaren zirkularrek hala ezartzen baitute.
Orain arte esandako guztiaren ondorio gisa-edo atera behar da ezen errekurtso egileak ezin duela diru-sarrerarik frogatu, izan ere, ez du betetzen 1472/2007 Errege Dekretuko 2.c) artikuluan jasotako baldintzetako bakar bat ere. Hortaz, ebazpena bat dator zuzenbidearekin eta berretsi egin behar da.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Olatz Gallo Martínez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtso hori Bizkaiko lurralde ordezkariak RBE2-0500/08 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, zeina berretsi egiten baita, zuzenbidearekin bat datorrelako.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko administrazioarekiko auzietako dagokion Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


