Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6961
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/15
  • Argitaratze-data: 2008/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Itziar Artetxe Garmendia andreak 2008ko otsailaren 18an emantzipaziorako oinarrizko errenta eskatzearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.

  2. 2008ko apirilaren 8an, Bizkaiko lurraldeordezkariak ebazpena eman zuen Itziar Artetxe Garmendia andreari gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta eskuratzeko eskubidea ukatzeko, bizi den etxebizitzako errentamendu-kontratuaren titular ez izateagatik.

  3. Itziar Artetxe Garmendia andreak 2008ko apirilaren 30an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Errentamendu-kontratu berria aurkeztu zuen: bertan adierazten zuen eskabidearekin batera aurkeztutakoa ez zetorrela bat alokairu-erregimenaren benetako izaerarekin. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatu zuen.

    Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen

    OINARRIAK

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  2. Espediente hau izapidetzean gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta arautzen duen azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan, xedaturiko prozedura arauak, arau osagarriak eta bat datozen arauak ikusi dira.

  3. Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.

    Hiri-errentamenduen Legearen 2. artikuluaren arabera, etxebizitza-errentamendua da errentan dagoena bizitzeko eraikin egokia denean, zeinaren funtsezko xedea errentariak etxebizitza izateko duen behar iraunkorra asetzea baita.

    Eskabidearekin batera aurkeztutako errentamendu-kontratuaren edukia azterturik, etxebizitzarako erabilera ez duen errentamendu-kontratutzat jotzen da. Kontratuaren bosgarren puntuan zehazten denez, errentaria Bilboko Areilza doktorearen kaleko 53ko 7. eskuinean bizi da. Hori dela eta, kontratuaren helburua ez da errentariaren etxebizitza-behar iraunkorra asetzea, asetuta baitauka, etxebizitza epe zehatz batean eskuragarri izatea baizik, denbora-pasarako, lan eta ikasketa kontuetarako, eta abarretarako.

    Errekurtsogilearen alegazioetako bat hauxe da: ordezkariaren ebazpena zuzena da, eskabidearekin batera aurkeztutako kontratuaren arabera eman delako. Hori dela eta, ez da bidezkoa ebazpena aldatzea, kontratu berria epez kanpo aurkeztu delako. Hala ere, errekurtsogileak eskabide berria aurkez dezake, aurkeztutako bigarren errekurtsoa oinarritzat harturik.

    Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

Itziar Artetxe Garmendia andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtso hori Bizkaiko lurralde-ordezkariak RBE2-0891/08 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, zeina berretsi egiten baita, zuzenbidearekin bat datorrelako.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik