Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko uztailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeko jarduerarako ingurumeneko baimena ematen duena, Galdakaoko (Bizkaia) udalerrian eta Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak sustatua da jarduera hori. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeko jarduerarako ingurumeneko baimena ematen duena, Galdakaoko (Bizkaia) udalerrian eta Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak sustatua da jarduera hori.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 4082
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/17
  • Argitaratze-data: 2011/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2006ko abenduaren 29an, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Galdakaoko (Bizkaia) udalerrian edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera ondorengo agiri teknikoak erantsi ziren:

Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren oinarrizko proiektua, ingurumeneko baimen bateratua lortzeko (2006ko abendua).

Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren laburpen ez-teknikoa, ingurumeneko baimen bateratua lortzeko (2006ko abendua).

Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 1997ko ekainaren 18koa. Halaber, enpresa sustatzaileak hondakin arriskutsuen baimenak zituen, 2001eko urriaren 19koak, eta ondorengo aldaketak, 2003ko urtarrilaren 30ekoa eta 2003ko otsailaren 20koa, hondakinen esparruan indarrean dagoen araudiaren arabera; isurketak egiteko baimena, 2003ko abenduaren 26koa, isurketen esparruan indarrean dagoen araudiaren arabera; atmosfera kutsa dezakeen instalazioaren baimenak, 2001eko martxoaren 29koak, atmosferaren esparruan indarrean dagoen araudiaren arabera.

2007ko urtarrilaren 30ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Galdakaoko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Ur Konfederazioari egin zitzaien kontsulta.

2007ko apirilaren 4an eta 2007ko urriaren 4an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko urriaren 25ean osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Cía Norteña de Bebidas y Gaseosas Norbega SA enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko maiatzaren 20an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Galdakaoko Udalari eta Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen Proposamena gehituz. Bestalde, sustatzaileak idatzi bat aurkeztu du aipatutako organoan eta ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenarekin lotutako hainbat ohar azpimarratzen ditu bertan.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren kasuan, ondorengo arloei dagozkien baimenak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuak sortzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurtzeko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean atmosferaren kutsadurari dagozkionak eta lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzearen gaineko baimenak. Beste administrazio eta erakunde eskudun batzuk ere hartuko dute parte espedientean, bakoitzak aginduzko txostenak eginez.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Galdakaoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzeko den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2005eko abuztuko Reference Document on Best Available Techniques in the Food, Drink and Milk Industries elikagaien sektoreko BREF agiriaren edukia hartu da kontuan.

Ebazpen-proposamena sinatu eta Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia,

Lehenengoa. Helbide soziala Galdakaoko (Bizkaia) udalerriko Ibaizabal kalekoi 57.nean duen eta IFK: A-48023030 zenbakia duen Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Galdakaoko udalerrian edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeko jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 9.1.b.2. kategorian sartuta dago, Landare-lehengaiaren bidez elikadura-produktuak fabrikatzeko tratamendurako eta eraldaketarako instalazioak, eguneko 300 tonatik gora produktu bukatu ekoizteko ahalmena dutenak.

Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresa Galdakaoko (Bizkaia) Ibaizabal kaleko 57. zenbakian dago. Lur-eremuaren azalera, guztira, 62.725,58 m2-koa da.

Edari freskagarri karbonatatuak eta ez-karbonatatuak fabrikatzen dira, eta ontzi mota desberdinak erabiltzen dira edaria botilaratzeko: beirazko eta plastikozko botilak, edukiera desberdinekoak, latak, eta abar, eta lerro desberdinetan antolatzen dira (itzultzeko beirazko botilak eta ez itzultzekoak, 200 cc-koak, ez itzultzeko PET 500 lerroa, ez itzultzeko PET 2.000 lerroa eta 1.000 lerroa, laten lerroa, eta abar). Instalazioaren ekoizpen-gaitasuna 15.817,60 Hl edari freskagarri da.

Edari freskagarriak fabrikatzeko prozesu orokorreko lehen fasea xarabeak prestatzean datza. Hain zuzen ere, Xarabe Bakuna izenez ezagutzen den azukrea eta tratatutako ura dituen disoluzio kontzentratua fabrikatzean datza. Xarabea egin eta gero, prestakin oinarrizkoak edo kontzentratuak eransten zaizkio.

Betetzea eta botilaratzea makina automatikoen bitartez egiten da. Horretarako, berriz betetzeko ontziak (200 cc-ko beirazko botila eta 18 l-ko andel ontzi herdoilgaitza) eta berriz ez betetzeko ontziak erabiltzen dira (500, 1.000 eta 2.000 cc-ko PET botilak, 200 cc-ko beirazko botila, 330 cc-ko altzairuzko latak eta 500 eta 1.000 cc-ko PET botila termorresistenteak). Ontzi guztiei tratamendua egiten zaie bete aurretik.

Prest dauden xarabeak ur tratatuarekin nahasten dira, produktu bakoitzerako egokia den bolumen-proportzioak kontuan hartuta, eta edaria lortzen da, ontziratu aurretik. Betetze-eragiketak makina birakari automatikoetan egiten dira eta berehala jartzen zaie tapoia/estalkia. Bete eta estali diren ontziak mailako ikuskari batek aztertzen ditu. Egokiak ez direnak baztertu egiten dira eta egokiak direnak kodetzeko makinara eramaten dira. Makina horrek lehentasunez kontsumitzeko data eta fabrikazio-lotea inprimatzen ditu ontzian.

Amaitzeko, honako eragiketa hauek egiten dira: etiketa jartzea, paketatzea, paletizatzea eta biltegiratzea.

Sincal galdarak erregailu bat du eta NOx isurketak murrizteko eta oxigeno-erregulazio bidez errekuntza optimizatzeko diseinatuta dago. Lerro aseptikoko betetze-blokea esterilizatzeko prozesuan sortutako isurketak scrubber (garbiketa hezea) bidez arazten dira.

Ur beltz eta industria-uretatik bereizitako sare bat dago, kolektorera zuzenduta, eta euri-uren sare bat, ibaira zuzendua.

Proiektuak, besteak beste, teknika erabilgarri onenak (TEO) izan daitezkeen ondorengo neurriak ditu:

Betetze-sistema automatikoak aplikatzea lata, botila edo ontzietan, zirkuitu itxiko birziklapena barne hartuta.

Lata, botila eta ontziak garbitzeko andelak erabiltzea, eta oliotan kontserbatzen bada, edo olio begetaletan ontziratutako jakiak edo jaki koipetsuak badira, olio flotatzailea berreskuratzen da.

Lurrungailu efektuanitzak erabiltzea, likidoen kontzentrazioa lortzeko instalazioan erabiltzen diren bero eta energiarekin erlazionatutako lurrunaren birkonprimitzea optimizatuz.

Ontziaren diseinua optimizatzea, materialaren pisua eta bolumena barne hartuta eta birziklapena eginez, erabiltzen den kantitatea murrizteko eta hondakina minimizatzeko.

Hondakin-gasak, usainak eta hautsa iturrian bertan jasotzea eta tratamendu-ekipoetara edo minimizazio-ekipoetara eramatea.

Bigarrena. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak Galdakaoko udalerrian (Bizkaia) edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

  1. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako titulua duen pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak aldaketa horien berri emango du.

  2. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

    1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    1.1.1. Baldintza orokorrak.

    Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren fabrika ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak honako foku hauek ditu, indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

    (Ikus .PDF)

    1.1.3. Isurtzeko muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

    (Ikus .PDF)

    Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

    Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

    1.1.4. Gasak biltzeko eta husteko sistema.

    Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

    Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

    L1 8D eta L2 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-puntuaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

    Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

    1.2. Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.

    1.2.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

    (Ikus .PDF)

    1.2.2. Gehienez isuri daitekeen emaria eta bolumena.

  1. V1: Industria-urak/ur sanitarioak.

    (Ikus .PDF)

    1.2.3. Isurien muga-balioak.

    Ondorengo zerrendan ageri dira ibilgura edo saneamendu sarera egiten diren isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko muga-balioekin:

  1. Industria-uren/ur sanitarioen isurketa.

    Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko hodi biltzailera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar izango ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

    Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

    Hozteko zirkuituak husteko arautze egoki baten bidez kontuan hartu eta bermatu behar den protokoloa hauxe da:

    1. Husteko gutxieneko denbora: 72 h.

    2. Hondar-kloro askea erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

    3. Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

      1.2.4. Araztu eta husteko instalazioak.

      Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

      Industria-urak Galindoko HUAra isuri aurretik tratamendua ematen zaie aurretratamenduko instalazio batean (neutralizatzeko).

      Honako elementu hauek osatzen dute instalazioa: arbastatzea, homogeneizazioa, pH-a zuzentzea (anhidrido karbonikoa gehituz) eta emaria neurtzea.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

      Aurkeztutako agirien arabera, isuri aurretik isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da, isurketen lagin esanguratsuak lortzeko behar dituen ezaugarri guztiekin. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da, hala dagokionean.

      1.3. Plantan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

      Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztatzegune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

      Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

      Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Galdakaoko Udalean.

      1.3.1. Hondakin arriskutsuak.

      Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira, denak instalazio eta makinen mantentze-lanetakoak:

    1. hondakina: «Xurgatzailea».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41/51//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

    2. hondakina: «Olio erabilia».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/2.

      Hondakinaren kodea: Q7//R9//L6//C51/H5/6//A123(2)//B0019.

      EHZ: 130205.

      Urtean sortutako kantitatea: 2500 kg.

    3. hondakina: «Aerosolak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C40/41//H3b/5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 160504.

      Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

    4. hondakina: «Berunezko bateriak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/4.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18//H08//A123(2)//B0019.

      EHZ: 160601.

      Urtean sortutako kantitatea: 600 kg.

    5. hondakina: «Disolbatzaile halogenatua».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/5.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C40//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 140602.

      Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

    6. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/6.

      Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3BH5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 140603.

      Urtean sortutako kantitatea: 300 kg.

    7. hondakina: «Kutsatutako metalezko ontziak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/7.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/43/51//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 400 kg.

    8. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontziak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/8.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

    9. hondakina: «Kutsatutako beirazko ontziak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/9.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S35//C51//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: 250 kg.

    10. hondakina: «Olio-iragazkiak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/10.

      Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A123(2)//B0019.

      EHZ: 160107.

      Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.

    11. hondakina: «Pilak eta metagailuak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/11.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/11/16/18//H8/14//A123(2)//B0019.

      EHZ: 200133.

      Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.

    12. hondakina: «Hodi fluoreszenteak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/12.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16/H06/14//A123(2)//B0019.

      EHZ: 200121.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

    13. hondakina: «Hondakin sanitarioak. II. taldea».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/13.

      Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A123(2)//B0019.

      EHZ: 180103.

      Urtean sortutako kantitatea: 1 kg.

    14. hondakina: «Diklorodifluormetanoa».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/14.

      Hondakinaren kodea: Q13//D15//G6//C42//H14//A123(2)//B0019.

      EHZ: 140601.

      Urtean sortutako kantitatea: 25 kg.

    15. hondakina: «Ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak».

      Identifikazioa: A 48023030/03108/1/15.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/18//H6//A123(2)//B0019.

      EHZ: 160213.

      Urtean sortutako kantitatea: 500 kg.

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      2. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

      3. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

      4. Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

      5. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

      6. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      7. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

      8. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

      9. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

      10. Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak.

      11. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

      12. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

      1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

      2. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

      1. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

      2. Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta m) eta n) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

      3. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

        (Ikus .PDF)

      1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

      2. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

      4. Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

      5. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

      6. Aipatutako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

        1.4. Lurzoruari buruzko baldintzak.

        Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak lurzorua babesteko neurri hauek hartu beharko ditu:

        Gasolio-andelaren mantentzea egitea.

        Instalazioen mantentzea egokia dela ziurtatzea.

        1.5. Zaratari buruzko baldintzak.

        Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:

      1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      2. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

      3. Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

      4. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

      1. Ingurumena Zaintzeko Programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Atmosferako isuriak kontrolatzea.

      1. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak isurketen kontrola egingo du, honako informazio hau kontuan hartuta:

        (Ikus .PDF)

        Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun guztiak bete beharko dituzte.

        Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Isurtze atmosferikoen gainerako kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkeneko neurketa kontuan izanda.

        1.1. Lortutako emaitzen erregistroa.

        Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

        2. Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

      1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

        (Ikus .PDF)

      2. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua), edo, hala badagokio, kolektorera konektatzeko baimena ematen duen erakundeak, eta erakunde horrek erabakiko ditu kontrolatu beharreko parametroak.

        Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

      3. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

      4. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean adierazitako parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

        3. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

        Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

        (Ikus .PDF)

        4. Zarataren kontrola.

        Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

        Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamena ebazpen honen D.8 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.

        5. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30 baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

        Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

        6. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

        Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

      1. Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

        1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

        Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

        2. Jarduera uztea.

        Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (15.982 epigrafea «Metalen galdaketa»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela eta, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

        3. Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

        Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

      1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazkaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gain betetzeetarako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa-mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

      2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

      3. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan atmosferara eta uretara egindako isurtzeak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipoen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

      4. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

      5. Olioak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskua sor dezake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zati guztiak iragazgaiztuko dira.

      6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

      7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio.

      8. Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

      9. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

      10. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

      11. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      12. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

      1. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

      2. Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

        Gertakari-mota.

        Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.

        Iraupena.

        Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

        Mailak gainditu badira, isurtzeei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen balioespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.

        Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

      1. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      2. Urtean behin Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara botatako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

        Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net), Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

        Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

        Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

      3. Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

        Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako Bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.4 (Tximiniek 1976ko urriaren 18ko Aginduak eskatzen dituen bitartekoak dituztela baieztatzen duen txostena); B.1.3.1 f) eta B.1.3.2 d) (Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak); B.1.3.1 n) eta B.1.3.2 f) (Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzoruaren babesarekin erlazionatutako baldintzak); C.1 b). (Atmosferara egiten diren isurketen kontrola); C.1 (Atmosferara egiten diren isurketen neurketak, BKE txostenak eta 48007298-02 eta 48007298-03 fokuak legeztatzeko proiektu ikus-onetsia); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isurketen erregistro-eredua); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lanetan sortzen diren isurketa eta hondakinen zenbatespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 b) (Ikuskapen eta kontrolerako programa); D.3 d) (Kontrol eta mantentze-eragiketen erregistro-eredua)); D.3 h) (Produktu kimikoak biltegiratzeko araudia betetzen dela ziurtatzen duen agiria); D.3 i) (Larrialdietan/jarioen aurrean erantzuteko erabilgarri dauden materialen zerrenda); D.3 o) (Suteen kontrako babesaren ziurtapenak).

        Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

        Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

        Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

        Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

        Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

        Bosgarrena. Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

        Seigarrena. Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresak ebazpen honen xede den edari freskagarriak fabrikatu eta banatzeari dagokionez egindako edozein titulartasun aldaketa jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

        Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

        Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

        Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

        Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

        Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Cía Norteña de Bebidas Gaseosas Norbega SA enpresari, Galdakaoko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

        Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

        Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

        Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 17a.

        Ingurumeneko sailburuordea,

        Ibon Galarraga Gallastegui.