- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 6963
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/21
- Argitaratze-data: 2008/12/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa
Testu legala
Erika Ibarreche Ledok 2008ko urtarrilaren 17an emantzipaziorako oinarrizko errenta eskatzearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.
Gipuzkoako Lurralde ordezkariaren 2008ko otsailaren 25eko Ebazpenaren bidez gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea aitortzen da.
Erika Ibarreche Ledok 2008ko martxoaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen eta bertan 600 euroko mailegua eta abalaren gastuetarako 120 euro eskatu zituen.
Aurrekari horietan oinarrituz, hona hemen
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako. Bestalde, arau horren 114. eta 115. artikuluetan zehaztutako epean eta eran aurkeztu da errekurtsoa.
Espediente hau izapidetzean gazteen emantzipaziorako oinarrizko errenta arautzen duen azaroaren 2ko 1472/2007 Errege Dekretuan, xedaturiko prozedura arauak, arau osagarriak eta bat datozen arauak ikusi dira.
artikuluan ezartzen duenez honako maileguak egin ahal izango dira: alde batetik, 600 eurokoa, behin bakarrik eta interesik gabe, errentamendua bermatzeko emandako fidantza amaitzen denean itzuli beharko dena; eta, beste aldetik, 120 euroko diru-zenbateko bakarra, errentamendu bermatzeko abalista pribatu batekin abala eratzeko.
Espedientean jasotako agiriak aztertu ostean, ikusi egin da diru-laguntzaren eskabidean honako lauki hauek ez daudela X batez markatuta: «Fidantzarako 600 euroko mailegua eskatzea» eta «abal-gastuetarako 120 euro eskatzea». 2008ko otsailaren 21ean aurkeztutako errentamendu-kontratuan ere ez ditu diru-laguntza horiek eskatzen; beraz, errekurtso bidez ezin dira eman 600 euro fidantzarako ez eta 120 euro abalerako ere.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Ezetsi egitea Erika Ibarreche Ledok aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Gipuzkoako lurralde-ordezkariak RBE3-00107/08 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen, zeina berretsi egiten baita, zuzenbidearekin bat datorrelako.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


