Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2008ko uztailaren 22koa, Inmigrazio zuzendariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2008ko uztailaren 22koa, Inmigrazio zuzendariarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebazten dituena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5786
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/22
  • Argitaratze-data: 2008/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

  1. 2008ko apirilaren 16an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bitartez, emakume etorkinek sustatuko eta/edo haiei zuzendutako proiektuetarako laguntzetarako dei egiten da, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatzeko. Inmigrazioaren arloko jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.

  2. Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2008ko uztailaren 18an bildutako Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egin zuen, laguntza-ildo honetan aurkeztutako eskaerak ebazteko.

    Aurreko guztiarengatik eta Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena aztertuta, ondokoa

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren diru-kopuruak esleitzea.

  1. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei eskatutako diru-laguntzak ukatzea.

  2. eranskinean zerrendatzen diren laguntza-eskarien artxibatzea komunikatzea.

    Bigarrena. Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

    1. % 75, ematea ebazten dela adierazteko jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita hilabeteko epean.

    2. Gainerako % 25a, ondorengo puntuan ezarritakoaren arabera justifikatzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

      Hirugarrena. Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 6. artikuluarekin bat etorriz, betiere diru-laguntzaren xedea bete dela baietsirik, diru-laguntza ematean kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik izan bada, edo orobat Herri Administrazio honek edo beste batek, edo erakunde publiko zein pribaturen batek, aldi berean emandako diru-laguntza edo laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea gerta daiteke.

      Laugarrena. Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde edo pertsona onuradunek ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaritzan:

    1. Burututako proiektu edo planaren txostena, ahal denik eta zehatzena. 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren VI. eranskin gisa gehitzen den azken txosten ereduaren arabera (2008ko apirilaren 16ko EHAA, 72. zk.). Azken txostenaren eredua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri: www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net.

    2. Gastuen ziurtagiriak:

      1. Gastuak jatorrizko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuen bitartez.

      2. Emandako diru-laguntza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik hasita.

    3. Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrerei buruzko behin betiko balantzea, ahalik eta zehatzena eta aurrekontuaren partidek ezartzen dituzten mugen arabera. Bertan adierazi beharko da zer nolako diru-laguntzak jaso dituen erakunde publikoen nahiz pribatuen eskutik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoa ere sartzen dela.

      Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezean, egoera hori egiaztatzen duen agiria erantsiko da.

    4. Hala badagokio, diruz lagundutako programa edo jarduera dela-eta egindako material guztietako aleak, hizkuntz bertsio guztietakoak, euskarri fisiko nahiz magnetikoan. Material horietan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren diru-laguntza jaso dela adierazi beharko da.

    5. Ebazpen honetarako ondokoak hartuko dira justifikatutako gastutzat:

      1. Nomina bitartez justifikatutakoak.

      2. Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 agirien bitartez justifikatuak.

      3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipen-aitorpenaren 110 eta 111 agirien bidez justifikatutakoak.

      4. Diru-laguntza jaso duen izenean jaulkitako faktura bidez justifikatutakoak. Kontuan har daitezen 2008. urtekoa izan behar da eta ondoko datuak jaso behar dituzte fakturek:

      4.1. Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.

      4.2. Izena eta abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, igorle eta hartzailearen helbideak edo, egoiliarrak ez badira, establezimendu iraunkorraren helbidea.

      4.3. Eragiketaren deskripzioa eta guztizko kontra-prestazioa. Eragiketa atxikita dagoenean eta Balioaren gaineko Zerga ezarri behar zaionean, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-mota eta kuota jasanarazia ere. Kuota jasanarazia prezioaren barruan sartuz gero, aplikatutako zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo bestela «BEZ barne» adierazi, hala baimentzen badu Balioaren gaineko Zergari buruzko araudian.

      4.4. Faktura igortzea.

      Arauaren salbuespenak -faktura behar ez duten eragiketak, hartzailearen identifikazioa behar ez dutenak, kuota jasanarazia edota ezarritako zerga-tasa jaso behar ez dutenak, fakturen ordez, zenbakitutako txartelak, edo, makina erregistratzaileek igorritako txartelak erabiltzea, eta abar- fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan jasota daude, edo bestela abenduaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, edo aipatutako arauetako paragrafo jakin batzuk aldatzen edo indargabetzen dituzten arauetan.

      5. Banku-zorduntzeagatiko zordunketa-dokumentuen edo ziurtagirien bidez justifikatutakoak, baldin eta finantza-erakundeek igorri badituzte, eta faktura baten datuak, zenbakia eta seriea salbu, jasotzen badituzte.

      6. Enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egindako noizbehinkako lanen kasuan, lanak idazki baten bidez justifikatuko dira. Idazkia igortzen duen erakunde onuradunaren ordezkariak sinatu behar du idazkia. Idazkian, gutxienez datu hauek jaso behar dira:

      6.1. Izena eta abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorle zein hartzailearen helbideak.

      6.2. Eragiketaren deskripzioa eta guztizko zenbatekoa.

      6.3. Jarduera izaera profesionalekoa bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion banaketa.

      6.4. Idazkia igorri zen eguna.

      6.5. «Jaso izana» eta hartzailearen sinadura.

      Bosgarrena. Justifikazioa aurkezteko unean ondokoak eramango dira:

      Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, justifikazioa aurkezteko hilekoa.

      Seigarrena. Diru-laguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Inmigrazio zuzendariak banakako kitapen-ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, itzultzeko prozedurari ekin zaiola jakinaraziko du, bai eta zein arrazoitan oinarritzen diren ere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

      Zazpigarrena. Ondoko kasuak hartuko dira ez-betetzetzat.

    1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritakoez bestelako jardueretarako erabat edo zati batean erabiltzea jasotako diru-laguntzak.

    2. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 17ko 61/2007 Dekretuan eta 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritako baldintzak ez betetzea.

    3. Bete beharreko beste edozer, beste edozein xedapenek oro har hala ezarri duelako.

      Goian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako diru kopuruak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez.

      Zortzigarrena. Era berean, EHAAn argitaratuko dira ildo bakoitzean emandako laguntzen guztizko zenbatekoa eta proiektua bakoitzerako onartutako diru kopurua.

      Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte-Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

      Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 22a.

      Inmigrazio zuzendaria,

      JOSE ROBERTO MARRO IBARRA.

Espediente-zk.

  1. º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea

    Entidad o persona solicitante Diruz lagundutako jarduera

    Actividad subvencionada Diru-laguntza

    Subvención

    EMA-20088E/0003 Missi Mujeres Inmigrantes de San Ignacio Mujeres inmigrantes creando redes en la cultura vasca 3.960,00

    EMA-20088E/0004 Fundación Bagabiltza Fundazioa Interculturalidad y empoderamiento para mujeres inmigrantes 1.019,90

    EMA-20088E/0005 Asociación de Inmigrantes Latinoamericanos «Esperanza Latina» Acogida y escucha al inmigrante en fines de semana y festivos 3.879,30

    EMA-20088E/0006 Asociación de Inmigrantes Latinoamericanos «Esperanza Latina» Pensamiento positivo para la mujer inmigrante 1.265,40

    EMA-20088E/0007 Asociación de Inmigrantes Latinoamericanos «Esperanza Latina» Prevención de problemáticas de género - empoderamiento de la persona inmigrante 1.685,30

    EMA-20088E/0009 Modulo de Asistencia Psicosocial de Deusto-San Ignacio Mujer inmigrante: haciendo frente a los retos 9.250,00

    EMA-20088E/0010 Asociación Goiztiri Formación y sistematización de procesos de empoderamiento con mujeres inmigrantes 2.596,80

    EMA-20088E/0011 Asociación Emazteki Elkartea Tic´s ludicointegrativas y mujer joven inmigrante 4.530,00

    EMA-20088E/0013 Asociación Emazteki Elkartea «Bizitzaberri», integrando nuevas vidas en nuevos entornos 2.670,00

    EMA-20088E/0014 Centro Vasco Árabe Libio de Cultura - «Alrabetah» Potenciar el empoderamiento, motivación y autoestima de las mujeres magrebíes 1.530,90

    EMA-20088E/0015 IPES-GITE (Instituto para la Promoción de los Estudios Sociales) Elkarrekin, askoz hobeto 4.724,20

    EMA-20088E/0016 Ekin Emakumeak AED Elkartea Emakume etorkinentzako oinarrizko moduloa 13.300,00

    EMA-20088E/0018 Lacasiun «Asociación de Mujeres Latinas» Curso de captación informática 910,00

    EMA-20088E/0019 Lacasiun «Asociación de Mujeres Latinas» Integración en la sociedad vasca: arte culinario 626,94

    EMA-20088E/0020 Lacasiun «Asociación de Mujeres Latinas» Grupo folklórico: trajes típicos 733,68

    EMA-20088E/0021 IPES-GITE (Instituto para la Promoción de los Estudios Sociales) Emakumeok nonahi 2008 4.072,35

    EMA-20088E/0022 Lacasiun «Asociación de Mujeres Latinas» Mujer latina, conoceté a ti misma 506,25

    EMA-20088E/0023 Fundación Centro de Promoción de la Mujer de Vizcaya Programa de capacitación para la atención y el cuidado de las personas dependientes 2.400,00

    EMA-20088E/0024 Malen Etxea Introducción a las nuevas tecnologías para mujeres inmigrantes en Urola Kosta 3.011,55

    EMA-20088E/0025 Malen Etxea Prevención de violencia y sostenibilidad emocional en las mujeres inmigrantes 5.431,50

    EMA-20088E/0026 Haurralde Fundazioa Voces: video testimonial sobre violencia de género en contextos de inmigración y autóctono 7.792,07

    EMA-20088E/0027 Malen Etxea Presentes 2.889,20

    EMA-20088E/0028 Asociación Gizarterako Integración socio-laboral de la mujer que ejerce la prostitución 5.984,82

    EMA-20088E/0029 Asociación Pro-Mujer Eraldatzen de Zumarraga Programa intercultural radial y televisivo: tu voz es mi voz 4.043,60

    EMA-20088E/0030 Asocolvas -Asociación de Colombianos y Colombianas La mujer y la familia 9.862,56

    EMA-20088E/0031 Pausumedia Elkartea Aizan: Emakume etorkinek hitza hartzen dute 2008 3.750,00

    EMA-20088E/0032 Lekeitioko Udala - Ayuntamiento de Lekeitio «Cuidados básicos a terceros e interculturalidad» 3.267,00

    EMA-20088E/0033 Mancomunidad de la Merindad de Durango Nuevas tecnologías para el empoderamiento de mujeres inmigrantes en Durangaldea 2.427,75

    EMA-20088E/0034 Azpeitiko Udala - Ayuntamiento de Azpeitia Emakume atzerritarrek etxez etxeko laguntzailearen ikastaroa 11.865,00

Espediente-zk.

  1. º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea

    Entidad o persona solicitante Diruz laguntzeko proposaturiko jarduera

    Actividad propuesta para ser subvencionada Ezezkoaren arrazoia

    Motivo de denegación

    EMA-20088E/0001 Lacasiun «Asociación de Mujeres Latinas» Conocimiento del medio a través del uso del transporte publico Beharrezko puntuazioa ez du lortu.

    No alcanzar la puntuación necesaria.

    EMA-20088E/0002 Egintza - Asoc para la Proteccion del Menor y la Familia y Promocion de los Puntos de Encuentro y la Mediación Egintza de Barakaldo Talleres para mujeres inmigrantes (puntos de encuentro) Beharrezko puntuazioa ez du lortu.

    No alcanzar la puntuación necesaria.

Zergatia: eskatutako dokumentazioa ez du aurkeztu emandako epean

Causa: no presentación de documentación solicitada en el plazo establecido

Espediente-zk.

  1. º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea

    Entidad o persona solicitante Jarduera

    Actividad

    EMA-20088E/0008 Universidad de Deusto. Instituto de Postgrado y Formación Continua Información, sensibilización y orientación para acogerse a procesos de reconocimiento y validación de competencias

    EMA-20088E/0012 Asociación Emazteki Elkartea «Amatu» ayudando a integrar y empoderar a las nuevas madres vascas

    EMA-20088E/0017 Asoleus Sin título (Asoleus)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik