- ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu...
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 5787
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/07/22
- Argitaratze-data: 2008/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2008ko apirilaren 16an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bitartez, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako dei egiten da, apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatzeko. Inmigrazioaren arloko jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen ditu Dekretu horrek.
Apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoari jarraiki, 2008ko uztailaren 18an bildutako Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egin zuen, laguntza-ildo honetan aurkeztutako eskaerak ebazteko.
Aurreko guztiarengatik eta Balorazio Batzordeak egindako Ebazpen Proposamena aztertuta, ondokoa
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei bertan agertzen diren diru-kopuruak esleitzea.
eranskinean zerrendatzen diren erakunde eta proiektuei eskatutako dirulaguntzak ukatzea.
eranskinean zerrendatzen diren laguntza-eskarien artxibatzea komunikatzea.
Bigarrena. Esleitutako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
% 75, ematea ebazten dela adierazteko jakinarazpena jasotzen den egunetik hasita hilabeteko epean.
Gainerako % 25, ondorengo puntuan ezarritakoaren arabera justifikatzen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Hirugarrena. 61/2007 Dekretuaren 6. artikuluarekin bat etorriz, beti ere dirulaguntzaren xedea bete dela baietsirik, dirulaguntza ematean kontuan hartu ziren baldintzetan aldaketarik izan bada, edo orobat Herri Administrazio honek edo beste batek, edo erakunde publiko zein pribaturen batek, aldi berean emandako dirulaguntza edo laguntzarik jasotzen bada, dirulaguntza emateko Ebazpena aldatzea gerta daiteke.
Laugarrena. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde edo pertsona onuradunek ondoren zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaritzan:
Burututako proiektu edo planaren txostena, ahal denik eta zehatzena. 2008ko martxoaren 25eko Aginduaren VI. eranskin gisa gehitzen den azken txosten ereduaren arabera (EHAA, 72. zk., 2008ko apirilaren 16koa). Azken txostenaren eredua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri: www.gizaetxe.ejgv.euskadi.net.
Gastuen ziurtagiriak:
1. Gastuak jatorrizko ziurtagirien bidez egiaztatuko dira edo, salbuespen gisa, horien kopia konpultsatuen bitartez.
2. Emandako dirulaguntza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduera amaitzen denetik hasita.
Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrerei buruzko behin betiko balantzea, ahalik eta zehatzena eta aurrekontuaren partidek ezartzen dituzten mugen arabera. Bertan adierazi beharko da zer nolako dirulaguntzak jaso dituen erakunde publikoen nahiz pribatuen eskutik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoa ere sartzen dela.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Inmigrazio Zuzendaritzak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik jaso ezean, egoera hori egiaztatzen duen agiria erantsiko da.
Hala badagokio, diruz lagundutako programa edo jarduera dela-eta egindako material guztietako aleak, hizkuntz bertsio guztietakoak, euskarri fisiko nahiz magnetikoan. Material horietan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dirulaguntza jaso dela adierazi beharko da.
Ebazpen honetarako ondokoak hartuko dira justifikatutako gastutzat:
1. Nomina bitartez justifikatutakoak.
2. Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 agirien bitartez justifikatuak.
3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipen-aitorpenaren 110 eta 111 agirien bidez justifikatutakoak.
4. Dirulaguntza jaso duen izenean jaulkitako faktura bidez justifikatutakoak. Kontuan har daitezen 2008 urtekoa izan behar da eta ondoko datuak jaso behar dituzte fakturek:
4.1. Zenbakia eta, hala badagokio, seriea.
4.2. Izena eta abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, igorle eta hartzailearen helbideak edo, egoiliarrak ez badira, establezimendu iraunkorraren helbidea.
4.3. Eragiketaren deskripzioa eta guztizko kontra-prestazioa. Eragiketa atxikita dagoenean eta Balioaren gaineko Zerga ezarri behar zaionean, zerga-oinarria zehazteko behar diren datu guztiak adierazi beharko dira fakturan, baita zerga-mota eta kuota jasanarazia ere. Kuota jasanarazia prezioaren barruan sartuz gero, aplikatutako zerga-tasa bakarrik adieraziko da, edo bestela «BEZ barne» adierazi, hala baimentzen badu Balioaren gaineko Zergari buruzko araudian.
4.4. Fakturaren igorpena.
Arauaren salbuespenak -faktura behar ez duten eragiketak, hartzailearen identifikazioa behar ez dutenak, kuota jasanarazia edota ezarritako zerga-tasa jaso behar ez dutenak, fakturen ordez, zenbakitutako txartelak, edo, makina erregistratzaileek igorritako tiketak erabiltzea, eta abar- fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten Foru Dekretuetan jasota daude, edo bestela abenduaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuan, edo aipatutako arauetako paragrafo jakin batzuk aldatzen edo indargabetzen dituzten arauetan.
5. Banku-zorduntzeagatik zordunketa-dokumentuen edo ziurtagirien bidez justifikatutakoak, baldin eta finantza-erakundeek igorri badituzte, eta faktura baten datuak, zenbakia eta seriea salbu, jasotzen badituzte.
6. Enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egindako noizbehinkako lanen kasuan, lanak idazki baten bidez justifikatuko dira. Idazkia igortzen duen erakunde onuradunaren ordezkariak sinatu behar du idazkia. Idazkian, gutxienez datu hauek jaso behar dira:
6.1. Izena eta abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorle zein hartzailearen helbideak.
6.2. Eragiketaren deskripzioa eta guztizko zenbatekoa..
6.3. Jarduera izaera profesionalekoa bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion banaketa.
6.4. Idazkia igorri zen eguna.
6.5. Hartzailearen «jaso izana» eta sinadura.
Bosgarrena. Justifikazioa aurkezteko unean ondokoak eramango dira:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete izana egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako diruzaintzaren ziurtagiri eguneratua, justifikazioa aurkezteko hilekoa.
Seigarrena. Dirulaguntzaren gastuak zuritzeko bidaltzen diren agiriak aztertu ondoren bigarren ordainketa gutxitu behar izatea gertatuz gero, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako guztia edo zati bat itzuli behar izanez gero, bai gehiegizko finantzaketa egon delako edo bai eskatutako ordainagiri guztiak aurkeztu ez direlako, Inmigrazio zuzendariak banakako Kitapen Ebazpena emango du ziurtagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean, eta, hala badagokio, itzultzeko prozedurari ekin zaiola jakinaraziko du, bai eta zein arrazoitan oinarritzen diren ere, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Zazpigarrena. Ondoko kasuak hartuko dira ez-betetzetzat:
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritakoez bestelako jardueretarako erabat edo zati batean erabiltzea jasotako dirulaguntzak.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren ekainaren 17ko 61/2007 Dekretuan eta 2008ko martxoaren 25eko Aginduan ezarritako baldintzak ez betetzea.
Bete beharreko beste edozer, beste edozein xedapenek oro har hala ezarri duelako.
Goian adierazitako kasuren bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako diru-kopuruak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez.
Zortzigarrena. Era berean, EHAAn argitaratuko dira ildo bakoitzean emandako laguntzen guztizko zenbatekoa eta proiektua bakoitzerako onartutako diru-kopurua.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta bere kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte-Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 22a.
Inmigrazio zuzendaria,
JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.
I. ERASKINA / ANEXO I
Espediente zk.
º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea
Entidad o persona solicitante Diruz lagundutako jarduera
Actividad subvencionada Dirulaguntza
Subvención
FOR-20088F/0001 Asociación Jesús Maria de Leizaola VIII curso sobre inmigración e interculturalidad 4.500,00
FOR-20088F/0003 Asociación de Estudios Chinos I congreso internacional de estudios chinos Lu Xun: inmigración e interculturalidad 7.030,00
FOR-20088F/0004 Cáritas Diocesana de Bilbao Formación y sensibilización en materia de inmigración 2.021,25
FOR-20088F/0007 Asociación Cite-Bizkaia II jornadas sobre mujeres inmigrantes, mercado de trabajo y sindicalismo 1.734,00
FOR-20088F/0008 Fundación Gokai Jornadas en prevención de riesgos laborales dirigida al colectivo de inmigrantes 4.650,00
FOR-20088F/0013 Asociación Gorosti Zinema Lagunak, (Gozila) II semana de cine e inmigración 15.000,00
FOR-20088F/0014 Unesco Etxea-Centro Unesco País
Vasco II congreso de lenguas e inmigración 15.000,00
FOR-20088F/0015 Gernika Gogoratuz Oportunidades para la convivencia intercultural 15.000,00
FOR-20088F/0016 Urtxintxa Eskola Kultura arteko hezkuntzan aditua 2.886,00
FOR-20088F/0017 Urtxintxa Eskola Aisialdi hezitzailean kulturartekotasuna lantzeko trebakuntza jarduerak 3.825,90
FOR-20088F/0021 Centro Vasco Árabe Libio de Cultura - «Alrabetah» Montaje, desmontaje y mantenimiento de la exposición en las comarcas de CAPV 10.418,10
FOR-20088F/0022 Egintza Asoc. para la Protección del Menor y la Familia y Promoción de los Puntos de Encuentro y la Mediación Egintza de Barakaldo Curso de intervención psicosocial y mediación con familias y parejas inmigrantes y mixtas 3.189,90
FOR-20088F/0023 Malen Etxea II encuentro de asociaciones de inmigrantes: desarrollo de capacidades y habilidades desde las organizaciones de personas migrantes 5.860,80
FOR-20088F/0024 Asociación Jesús Maria de Leizaola Iv curso de formación - atención a Menas 5.270,00
FOR-20088F/0025 Fundación Izan a Favor de la Infancia y Juventud Reforzando identidades, construyendo interculturalidad 3.613,47
II. ERASKINA / ANEXO II
Espediente zbk.
º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea
Entidad o persona solicitante Diruz laguntzeko proposaturiko jarduera
Actividad propuesta para ser subvencionada Ezezkoaren arrazoia
Motivo de denegación
FOR-20088F/0002 Asociación para el Fomento de la Mediación: FOMED Master universitario en mediación y gestión de conflictos Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0006 Asociación Gurenet Curso de alfabetización intercultural: gestión de la multiculturalidad como mecanismo de rentabilización del capital social Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0009 Asociación Tas-Tas Irati Librea Dos talleres de radio y dos talleres de radioterapia para inmigrantes Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0010 Asociación Artística-Sociocultural Mestiza Jornadas de sensibilización e intercambio intercultural Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0012 Asociación de Familias Monoparentales de Guipúzcoa. Asfamogi / Asfamogi Elkartea Mujeres moviendo el mundo. Participación de mujeres inmigrantes en el movimiento asociativo. Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0018 Asociación Biluts Congreso: interculturalidad en artes escénicas y audiovisuales Ez du formularioa bete
Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0019 Asociación para el Fomento del Empleo- Fondo Empleo Formación para agentes sociales en intervención sociolaboral de colectivo inmigrante Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0020 Asociación para el Fomento del Empleo- Fondo Empleo Formación en mediación intercultural Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0026 EHNE - Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Curso de intermediación y resolución de conflictos en el temporerismo agrario Ez du formularioa bete
Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
FOR-20088F/0027 Federación de Asociaciones Casa de las Américas Tercer encuentro multicultural «casa de las Américas» Ez du formularioa bete
Beharrezko puntuazioa ez du lortu
No alcanzar la puntuación necesaria
III. ERASKINA / ANEXO III
Zergatia: eskatutako dokumentazioa ez du aurkeztu emandako epean
Causa: no presentación de documentación solicitada en el plazo establecido
Espediente zbk.
º del expediente Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea
Entidad o persona solicitante Diruz laguntzeko proposaturiko jarduera
Actividad propuesta para ser subvencionada
FOR-20088F/0005 Universidad del País Vasco. Vicerrectorado
de Investigación. Curso de intervención socio-jurídica con mujeres inmigrantes víctimas de violencia doméstica
FOR-20088F/0011 Universidad de Deusto. Instituto de Postgrado
y Formación Continua Curso de formación continua en la empresa para integrar y liderar equipos interculturales


