Euskadi.eus
  • ... - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

...

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6964
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/07/31
  • Argitaratze-data: 2008/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Sandra Angulo Alonso andreak etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2008ko urtarrilaren 14an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduketa hauek.

  2. Arabako lurralde ordezkariak 2008ko ekainaren 2an emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateko aukera ukatu zitzaion, eskatutako diru-sarrerak ez zituelako egiaztatu.

  3. Sandra Angulo Alonso andreak, ebazpen horrekin bat ez zetorrela-eta, 2008ko ekainaren 27an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aipatutako ebazpenaren aurka eta horrekin batera 2007. ekitaldiko errenta aitorpena aurkeztu zuen. Sartzeko erregimena aldatzeko eskatzen du.

    Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen

    OINARRIAK

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  2. Errekurtso-egileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako, eta errekurtsoa arau horretan ezarritako epean eta moduan aurkeztu du.

  3. Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3. artikuluak xedatzen duenez, eskatzaileek, eskabide bat Erregistroan alta emanda egoteko, erregimenaren arabera etxebizitza lortzeko eskatzen diren gutxieneko eta gehieneko diru-sarrerak ziurtatu beharko dituzte.

    Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuko 19. artikuluan honako gutxieneko diru-sarrera hauek frogatu beharra ezartzen da: 3.000 euro, alokairu erregimeneko babespen ofizialeko etxebizitzetarako; 9.000 euro, erosketarako; eta 12.000 euro, tasatutako etxebizitza autonomikoak erosi eta alokatzeko.

    Aztergai dugun kasuaren espedienteko agirietan zera ikus daiteke: errekurtso-egileak arauetan eskatzen den gutxienekotik gorako diru-sarreak izan dituela 2007. ekitaldian; beraz, betetzen du diru-sarreren inguruan ezarritako baldintza.

    Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe

Arabako Lurralde ordezkariak SD1-00089/08 espedientean emandako ebazpenaren aurka Sandra Angulo Alonso andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiestea. Lurralde Ordezkaritzak, beraz, egin beharreko izapideak egin ondoren, alta eman beharko dio babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko eskabideari; kontuan hartuz sarrera erregimeneko aldaketa, errekurtsoan eskatutakoa.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Horretarako epea ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko uztailaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik