- -- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu--
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 5444
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/08/08
- Argitaratze-data: 2008/09/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren esparruan giza kapitala sustatzeko laguntza-neurri berriak ezarri zituen. Agindu hori, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko azaroaren 8ko Aginduz aldatu zen, bai eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 8ko Aginduz ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakintzaren eta pertsonen aldeko apustua egiten du etsi-etsian eta pertsona horien konpromisoa funtsezkoa da zientzia eta ekonomia sektoreetan lehiakortasuna sendotzeko eta gizarte irekia eraikitzeko.
Deialdi honek zientzia, teknologia eta industria politikaren helburuak sendotu eta hobetzeko ahaleginak areagotzera orain arte zuzendutako bideari ekiten dio. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako giza kapitalaren garapen eta kualifikazioa sustatzeko jarduerak sustatzen ditu enpresa eta erakundeei beka eta laguntzak emanez. Deialdiaren helburua ezagupena eta berritzeko gaitasuna sustatzea da, baita ikertzaile eta teknologoen masa kritikoa handiagotzea ere.
Aipatutako Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da aginduan bertan ezarritako zenbait motatako laguntzak 2008. ekitaldian berritzeko deialdia egitea eta, horretarako, beharrezko arauak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, hau
Lehenengoa. Helburua.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzetatik hemen zehazten direnak 2008. ekitaldian berritzeko deialdia egitea da ebazpen honen xedea. Agindu horretan giza kapitala prestatu eta sustatzeko laguntzen programa ezarri zen, hain zuzen ere Zientzia eta Teknologiako Euskal Sistemaren potentzial ikertzailearen hazkundea eta bikaintasuna sustatzeko.
Giza kapitala prestatu eta sustatzeko laguntza-programak, ebazpen honen gai den programak alegia, gehienez ere 1.690.878,63 euro ditu eman beharreko laguntzak emateko. Hain justu ere, 662.038,03 euro ditu 2008. urterako eta 1.028.840,60 euro, ordea, 2009. urterako.
Modalitate hauek jaso dezakete berritze-eskaria:.
Jakintza kapitala sustatzeko ekintzetarako laguntzak berritzea, enpresetarako direnak. Horretarako, dotoretza-tesiak egin behar dira, Ikertu programaren IV. eranskinean araututako enpresetan:
171,03 euro 2008. urterako eta 100.485 euro 2009. urterako.
Berritu beharreko gehienezko kopurua: 19.
Teknologoak eta ikertzaileak kontratatzeko laguntzak berritzea, baldin eta 2005eko irailaren 12ko Aginduaren V., VI. eta VII. eranskinetako arauak betetzen badituzte:
876 euro 2008. urterako eta 928.355,6 euro 2009. urterako.
Berritu beharreko gehienezko kopurua: 54.
Bigarrena. Eskabideak.
Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologia Zuzendaritzara bidali behar dira, eta, aurkeztu ere, aipatutako leku horretan bertan aurkeztu behar dira, helbide honetan: Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea, 1; 01010 PK. Edo, bestela, aipatutako sail horretako lurralde-bulegoetan ere aurkez daitezke, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere bai.
Arauz erabili beharreko eskaera-orriak interesdunentzat eskuragarri izango dira bai Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean bai eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean, honako helbide honetan: Donostia kalea, 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz; edo, nahi izanez gero, helbide elektroniko honetan ere bai: dti-ind@ej-gv.es.
Izapidetze elektronikoa: Interneteko helbide elektroniko honetako agiriak bete edo/eta jaitsi beharko dira: www.euskadi.net/industria.
Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Lehenengoa. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunenik aurrera izango ditu ondorioak.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abuztuaren 8a.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,
JOSE IGNACIO TELLETXEA FERNANDEZ.
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,
IBONE AMEZAGA ARREGI.


